Aurreko egunean Urtxintxa Eskolan izan gara. Parter-hartzean trebatzeko ikastaroaren barruan Espazio Irekiari (Open Space Technology) buruzko ordu pare baterako ardura izan dugu.
Oso gustora bertan guztiak, interes handiz, oso jende interesgarridxe, politto;-)!
Espazioa irekitzeko sarrerakoa eta itxierakoa egin genituen, 4 oinarriak eta lege bakarra azaldu, historia apur bat eta istorioren bat,... eta artean, bertaratutakoen zalantza batzuen inguruan solasean jardun.
Gainera, buru-mapa bat atera zitzaigun, ikastarotxoa nola bideratu pentsatzean,....
Urtxintxa Eskolan izandakoen jakin-minak hemen:
Horiei erantzuteko asti gutxi izan genuen han, baina aurrerantzean helduko diegu, suertatzen den heinean.
Han izandakoentzat eta gura duenarentzat, noizean behin egokitzen dugun sarrera testua: Zer da espazio irekia? Testuaren sarreran espazio irekikoa ikusteko bideo ugari.
Esker mila gonbiteagatik Urtxintxatko Aiora, Maitane, Amagoia,...
Eskuz jarduteaz gain ordenagailuak ere erabili genituen. XMind bakarka aritzeko eta Mind42 aldi berean taldean buru-mapa egiteko, kolaboratiboa esaten omen zaio horri.
Hemen behean "Gorakada Kutxa" gorakada beharrean garenean zabaldu ahal izateko! Eta hemen beste tailer batean egindakoa, umore kutxa izenez, kontzeptu berdina. Ordu erdi eskas eman genuen honetan, bertan ginen hamartxu lagunok, batzuek etxean pentsatutako ideiak ere paperean zituztela.
Mind42-k abantaila batzuk baditu, bai horixe!
aldi berean munduko bazterretan dauden taldekideek eskema bardinean lan egin ahal izatea.
online dabil eta ez da inongo programarik instalatu behar.
software librea da
Irudiak txertatzeko erreztasun handia ematen du, Google, Yahoo zein Flickr-etik aukeratuz
Zulo nabermanak ere baditu, programa honek... biba inperfekzioa :-)!
maparen erdigunean ezin irudirik txertatzea , eta hori garrantzitsua da buru-mapak egitean, erdiguneko irudia bereziki erakargarria eta adierazgarria izan behar baita
editatzeko aukerak mugatuagoak dira
ez du modurik eskaintzen adarren arteko erlazio-gezirik jartzeko...
taldean jardutean noraino eusten du? 10 lagun inguru ginen aldi berean mapa berdinean lanean eta sarri gertatu ziren deskonexioak gainkargaz edo?
Dena den aholkagarria, betiere pentsamendu irradiakorra islatzeko tresna delako, ideien anabasari ordena eransteko tresna, eta sw librea izanik elkarlanerako parada egokia ematen duelako.
Ondo bizi!
ElederBuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Lehengo egunean buru-mapei buruzko sarrera ikastaroko part-hartzaeileek egindako buru-mapa duzu hor azpian.
Gaia: UMORE-KUTXA: zer sartuko dugu umore-kutxan?
Beheraldian gaudenean zabaldu eta animoa apur bat igotzeko zer?
Esker mila, Saioa Leguinagoicoa, graphic recorder zereginetan primerakoa izateaz gain argazkilari bikaina, berriz ere!
Ariketa egiteko prozedura hau proposatu genuen.
Ordu erdi baten banakako buru-mapa egin.
Beste ordu erdi baten, guztiona bilduko duen egitura asmatu eta hasi kutxa betetzen.
Lehenago MIND42 software libreaz ere antzeko ariketari ekin genion. Hemen duzu ikusgai guztiak aldi berean landutako buru-mapatxoa (ordu laurden inguruan).
Buzan anaiek, "The mind map book" liburuan prozedura zehatzagoa proposatzen dute, aldi bitan egiteko eta tartean ideiak bakoitzaren buruan bermoldatzeko eta sortzeko inkubazio aldi bat eskatuz.
Goiko hori da bost lagunen artean ordubete inguruan lortutako emaitza.
Buru-maparen egitura irekiak talde-lana integratzailea errazten du, beti irekia dagoelako edozein kideren ideiak adar nagusi moduan edo azpi-adar moduan txertatzeko.
Azkenean banakako garunetik talde-garunera egiten dugu horrela, pentsamolde aberatsago batera, osoago batera.
Aurreko egun baten ikastaroa ematen ari ginela ariketa proposatu genuen: "hartu 20´egunkaria-2011-XI-21ekoa, Espainiako hautes kundeetako biharamonekoa- 15 albiste aukeratu eta buru-maparatu". Goiko hori han hasitako buru-mapatxoa dugu eta arauei buruzko zertzelada batzutarako oina ematen digu...
Buru-mapak egiteko arauak proposatzen dituzte Buzan anaiek "The mind mapping book" liburuan, baina argi uzten dabe ere arau horietako edozein jolasgai erabili dezakegula komkeni zaigun eran.
Esaterako, adarrak eta azpi-adarrak (lodieraz fintzen direnak enfasia adieraziz, mapa honen eskumaldeko adar berde eta moreak legez kurbatura leun batez egitea proposatzen dabe, forma atseginagoa zaigulako (jaio aurreko umetokia, arkupe gotikoak,...).
Eskumaldeko adarrak, ostera, desaraututa egin ditugu.
Grisa, ke itxuraz, hain zuzen KEA (ezer gehitzen ez duen "albistea" adierazteko eta beraz, mapa gure izaeraz/iritziz kargatuz). Plus itxurako adar gorriak erdian "=" ikur berdea du. Adar itxura horrekin más de lo mismo esan nahi dugu, hau da, ziklikoki errepikatzen diren "albisteak".
Irudien/ikurren adierazkortasunaz: adibide ugari daude mapatxo honetan. masdelomismo adarrean, Raxoi musu-beroaren irudi azpian biribil urdina-gorriak zera adierazi nahi du, esaterako: PP nabarmen nagusi izan zela, gorakada handiaz, eta PSOEk ostera beheraka egin duela itzel.
Testua ahalik eta argien, fotografikoa egin behar genuke. Ahalik eta arinen sar dadila begi-garunetan.UHOLDEAK testua kasu.
Are indartsuagoa, testua eta irudiaren arteko ezkontza. CLEMBUTEROL horrekin egin dugun moduan, ziklismoan barriro ere kelnbuterolezko doping kasuak agertu direla esateko...
Badira arauei buruzko aipagarri gehiago adibide honetan,... eta nahi duzunean berba egingo dugu horretaz,...
Ondo-ondo bizi!
ElederBuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
Aurreko astean New York Times-eko artikulua heldu zitzaigun (hemen), Silicon Valleyko teknologia enpresa nagusien goi karguek, txikitan. seme-alabak ordenagailuetatik urrun nahiago zituen Waldorf eskolan zituztela eta... Gaur Goizanek Alaine Garitagoitiaren mezua berbidali digu. Laster ikastaroa Bilbaon! Etorri antzean itsastiko dogu haren mezua hemen behean. Zabaldu, zabaldu, ederra izango da eta!
Aupa denoi!
Batzuk jakingo dozuen moduan Waldorf pedagogia-ri buruzko ikastaro trinko bat hasiko da laster Bilbon. Ikastaro hau (postgradoa berez) Madril eta Bartzelonan egoten da urtero eta aurten Bilbon be egingo da. Ziur gai honetan interesa duen jende asko ez dela enteratu Bilboko aukera honetaz, beraz, zabaldu mezu hau zuen kontaktu guztien artean, beraiek interesa izan ez arren beste norbaiti bidali ahal izango diote, eta ea horrela taldea sortzera heltzen garen.
Buru-mapak euskarazko idatzizko frogetan lagungarri? Nola?
Galdera horiei erantzuten saiatu gara ordu bi eta erdiko saioan IRALEren Bilboko egoitzan.
Publikoa: euskara frogetarako prestatzen ari diren institutoetako irakasleak eta. Oso irekiak eta parte hartzeko gogotsu.
Aurreko baten ere han izan ginen, eta lerro hauek eman zituen ikastaro hark, buru-mapa arinak nola egin proposatuz.
Orain, ikastaro labur baterako oinarrizko materialak zerrendatuko ditugu. Zertarako? Orden apur bat jartze hutsagatik. Hurrengo baten hemen bilatuta errezago aurkituko dugulakoa, hori besterik ez,.. :-)!
Espazioa: aulkiak/mahaiak biribilean edo U- itxuran, mugitzeko modukoak
Ordenagailua XMind programaz eta internet konexioaz eta proiektorea
A-4 orriak eta paper itsasgarriak (post it edo), artaziak eta zeloa
Aurreko azterketetan galdetutako gai batzuk, ariketak egiteko
Koloretako errotulkiak (lodiera bikoitzekoa, Carioca Birello ezagutzen ditut, balekoak)
Ondo bizi!
ElederBuM31 Buru-mapak-Open Space Technology-Sormena
Gaur goizean publikoki irakurri behar genuen eta publikoki irakurri dugu. Zer? Bizkaiko Foru Aldundian Antolaketa Teknikarientzako oposizioa zegoen deituta. Izena eman eta parte hartu dugu. Zertarako? Batez ere, publiko egiteko oposizio ustela dela oraingo hau ere. Esaterako, 2011 hasieran argitaratu dira oposizioko oinarriak eta gaiak, baina 2010eko udan, jada, www.funtziona.blogspot.com blogean argitara emanak ziren...
Eta horrelakoak gertatzen dira, eta ezin isilik egon,...
Udazkenarekin jarduera ohikora doa. Bihar hasi behar dugu GARATU programaren barne buru-mapei buruzko 30 orduko ikastaroa. ON-LINE lehenegoz. EDE Fundazioko Itziar Kerexetaren laguntza itzelaz Moodle ikasten ari gara... . Ostegunean IRALEn euskara hobetzen ari diren irakasleekin, buru-mapak ahozko frogak prestatzeko zelan erabili ditzakegun aztertzeko,...
Irakasteari esker ikasten dugu gehiago.
Orain ikastaro hauen prestaketak esploratzera narama. Buru-mapak egiteko arauak sarean osorik (non) ote dauden... Ez dut hori aurkitu, baina esplorazioak bideo hau ekarri dit opari.
Segi esploratzen :-)!
ElederBuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Asko izan gara Bilboko beste puntan baina gure sormen-espazioko adiskide hurbil askorekin gertatzen ari zena jota ibili izan garen parte-hartzaileak. Batzuk bertara hurbildu ere egin dira ikastaroa aldi batez utzita...
Bilbo Hiria Irratiko emisioak datorren astelehenean, hilaren 26an, hasiko diren arren, Kukutzan gertatzen ari denarekin lanean ibili gara aste honetan. Hiru elkarrizketa dituzue hemen: hasteko pasa den asteazkenean Kukutzaren barruan atxilotutako bati egindakoa; gero, irrati honek Iruñeako Euskalerria irratiari egun horretako arratsaldean egindako kronika; eta bukatzeko, ostiralean (epailearen erabakia jakin bezain pronto) Kukutzako Hodeiri egindakoa. Kukutza IV jaio da !!
Hilabeteak ideia honi heldu genionetik eta hamar egun (irailak 22 eta 23an) barru bertan dogu, Bilbon. EUTOKIArekin elkarlanean SUNNI BROWN (http://sunnibrown.com , Europa hegoaldean eman behar duen ikastaro bakarrean) GAMESTORMING &DOODLING REVOLUTION ikastaroa emateko, pentsamendu bisuala eta lantokirako sormen-jolasak
NOR DA SUNNI BROWN?
Ekintzaielea, sormen-zuzendaria, hizlaria eta GAMESTORMING: a Playbook for Rule-breakers, Innovators and Changemakers; liburu arrakastatsuaren egilekidea; Fast Company100 Most Creative People in Business, zerrendan 56.... eta The Doodle Revolution delakoaren sustatzailea Sunni Browni buruzko INFO + ; bideoak: Gamestorming eta The Doodle Revolution
NORI ZUZENDUA TAILERRA?
Antolakundeetako buruak; talde- eta proiektu buruak,...
Sormen, pentsamendu bisual eta talde-gidaritza arloetan ari direnak
Ikasleak, ekintzaileak
Arte- eta marrazketa-dohaiak lan-munduratzen dituztenak
TAILERRAREN ORIENTAZIOA:
Sunni Brownek praktikara bideratutako tailer honetan talde-lana sormen jolasen laguntzaz hobetzen lagunduko digu, bai eta alde askotariko taldeen barruko komunikazioa eta lankidetza hobetzen; pentsamendu bisuala; rol-jokoen bitartez ulermena hobetzen; ideia gehiago eta hobeak inoiz baino arinago sortzen, eta bilerak laburragoak eta eraginkorragoak izaten , sistema konplexuak simulatu eta ikertzen,...
Doodling iraultzari (argitara ekartzear duen 2. liburuaren muina) buruzko ideiak eta asmoak ere konpartituko ditu eta zirriborroak egiten eta hobeto adierazten ikasiko dugu beraz.
Hizkuntzak: Sunni Brownek ingelesez egingo du eta antolatzaileok euskara eta gazteleraz lagunduko dugu ondo ulertzen
Noiz? Irailaren 22 eta 23 an Non? EUTOKIAN (Bilbo)
"Lotsa? Lotsea, ostuteko!" esaten auen amama gureak.
Esker mila, Hik Hasiko jende zoragarriari, honetan joan ginen, eta hara zer opari ederra, Espazio Irekia zertan den zabaltzeko modu eder hau! Bertan azaldu genuen ahalik eta ondoen Espazio Irekiari buruz dakiguna, bat-batean, egindako galderei erantzunez. Testu hau osagarria izan daiteke, eta www.openspaceworld.org antolaketa eta bilera ulerkera honetaz ikertzeko sarbide oparoa.
Ikastaro baten izena emateko aukera izan ohi dugu. Hausnarketa-eztabaida jardunaldi batzuetan parte hartzekoa ere egoten da batzutan. Kasu batzuetan antolaketa prozesuan ere parte hartzeko aukera daukagu.
Kasu batzuetan kontua oso irekia dago, prozesua nondik nora joango den estu gidatuko duen inor ez (eta parte hartzen duten guztiak kargu).
Jardunaldiek elkarrekiko otorduak edo eta aisialdiko jarduerak izan ditzakete ala ez.
Ikastaro/jardunaldi batzuetan gustora ibiltzen gara giroz edo eta antolaketari on deritzogulako eta beste batzuetan denbora galtzearen sentsazio (aberasgarria :-)! izan ohi dugu, frustrazioa,...
Ikastaro batzuetan ordaindu egin behar da 50, beste batzuetan 100, beste batzuetan 9000,...
Batzuetan papelitoa emango dizute, beste batzuetan, apenas.
Bietara ikasi ahal dugu,... nire esperientzia: honelakoetan asko eta gustora ikasi daiteke.
Irailak 1-4 akanpada libertarioa Otxandion... TBetan-eta publizitate eskasa jasoko duelakoan, hona ekarri dugu programa oparoan azpimarragarriena
11:30tik 13:00a arte kartzelen inguruko solasaldia Autodefentsa kolektiboaren eskutik.
17:00tik 19:00ak arte E.H.K.Lren asanblada ireki eta orokorra.
21:00etan afari herrikoia Otxandioko gaztetxean.
22:30tik aurrera jaia gaztetxean KONTZERTUAK (ezagutu ez nik):- Mandri; Bakarlaria (Aiaraldea);- 28 eskupitajos de semen; - Ovarios 33 (Bilbo); Louis Michel (Zarautz); jaia/guatekea dj bategaz.
IRAILAK 4 IGANDEA
12:00tik 13:30ra hitzaldi/solasaldia 15-m kale auzotarrok-en eskutik (Bilbo)
16:00tik 18:ooak arte solasaldi/eztabaida anarkismoa eta askape nazionala/anarkismoa eta euskal nortasuna.
@morea (amorea eta umorea toki batetik, ez da? :-)!
ElederBuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
Proposatu genion Bilbon ikastaro bat eman zezan, hurbil ginen tokiz eta gogoan, baina, azkenean, une egokiagoaren zain geratu zen kontua...
Eutokia-ko jendearekin izan ginen ere ideia lantzen eta haiek lankidetzarako oso prest...
Hara, orain Eutokiako jendeak berak proposatzen digu aukera aparta, (lan esparruetan, bileretan,...) berba egindako kontuak grafikoetara eta irudietara ekartzen ikasteko, NICK PAYNE-en eskutik. GRAPHIC FACILITATION eta GRAPHIC RECORDING kontzeptuak dira. Hemen matrikulari buruzko infoa.
Gai interesgarria eta bertan izatekoak gu ere, oba ez!
Ondo bizi!
ElederBuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
Aurreko asteotan buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa izan dugu Bizkaiko Foru Aldundian.
Ikastaroa prestatzeko eta etorritakoei plana azaltzeko buru-mapa bat egin genuen. Laster berriro izango ditugu antzeko ikastaro batzuk eta irudi honi esker bi gauza gutxienez bai:
konfiantza dugu xehetasun dexente bildu ditugulako (sarreran zer bota behar dugun, zer ariketa egin ditzakegun, softwareari buruz zer eta nola kontatu, ikastaroan zehar erakutsi nahi ditugun eta jarri ditzakegun bideo batzuk,...)
denbora labur bat beharko dugu hurrengo ikastaroa prestatzeko eta ezer garrrantzitsurik ahaztu barik hobeto ateratzeko
Ondo bizi, bizi ikasi ;-)!
ElederBuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Goiko hori aurreko astean Bizkaiko Foru Aldundian aurreko astean emandako ikastaroan egindako ariketaren argazkia. Esker mila Bea, Ane, Txema, Toño, Nagore, Itsaso, Txaro, Rafa, Nerea...
Edozein kontzeptu, ideia, hitz,... edozer adierazi dezakegu irudi baten bidez. Uste ohi dugunaren kontra... Lehenego egunean talde batekin lanean buru-mapagintza azalduz eta ohikoa: "baina, hori oso zaila da, zelan adieraziko dut irudi bitartez, homologatzea(edo jarri beste edozein hitz abstraktu)?"
Eta ariketa egin ohi dugu: "hara, egin berba zerrenda luze bat eta bota iruditzeko zailenak diren berbak" Taldekideei esaten diet bitartean,"hor dituzue errotulkiak eta marraztu, datozkizuen heinean hitz horietarako irudiak", eta berehala osatzen dugu harbela. Eta laster baten aurkitu dizkiogu hitz bakoitzari bere iruditxoak. Beti. Eta gainera, adibide zehatzoi orokorretik begiratuz gero, irudiak ekartzeko bideak. agertzen zaizkigu argi-argi. Kasu honetan ezkerraldean idatzita daudenak:
- asosiazioak: materiala den zerbaiti edo nire buruan dena delakoagatik dagoen istorioren bati
-letra-ikur konbinazioak eta horien deribatuak (izenak, adjektiboak, aditzak eta adberbioak bereizteko)
- egunerokoak: arreta bizia (zer mundu ederra denean!) nota-liburuska eta errotuak eskura. nork zioen trenari edo berandu datorren lagunari itxarotea aspergarria dela?
- lagunak: norberari bururatu ez, baina ingurukoei galdetuta, berehala datozkigu irudiak. Oso modu polita elkarrengana hurbiltzeko, baietz?
- Interneten bilatu: google images; yahoo; flickr,...
-....
Eta oso kontuan hartzekoa, kontu bat da irudiak burura ekartzeko gaitasuna (irudimena esan dezakegu) eta beste bat irudi horiek marrazteko gaitasuna. Azken honi buruz: aholku batzuk (my two pennies ;-):
utikan lotsa!
egin eta egin
zure barruko umetxoari bidea utzi
irudi sinple, arin eta adierazgarriak egiteko gaitasuna hobetzeko liburu egile batzuk: Nancy Margulies, David Sibett, Sunni Brown,...
Ondo bizi!
ElederBuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Amsterdamgo Gerardek (www.redbubble.com/people/rainbowart) egina da THE NORTH SEA BEACH - marrazki eder hori lapitzez. Buru-mapa baten antza gutxi, baina zer ederra den eta zer argi adierazten duen kostaldeko xarma!
Laster "buru-mapak sarrera ikastaroak" BM31k eskeiniko ditu zuzenean (orain artekoak tartekariek antolatuta izan ditugu). Urrian edo, Kantauri itsasoko Mundaka herri ederrean.
Azken urteetako esperientziaz honako hauek jotzen dirudite dimentsio egokiak: 10-20 ordu eta 8-15 lagun.
Madalena egunean otu jaku (uzt 22, 2011) guraso+seme-alabei zuzenduko dugula ikastaroa, horren aukera gutxi dauzkagu umeakaz horrelakoetan parte hartzeko!
Beste edonorentzat ere irekia, jakina!
Interesatua zaude? Lagunen bat edo ezagutzen duzun talderen bat (enpresa, elkarte,...), akaso?
Ikastaroan 40 bat gairi heldu genien bertaratuek proposatuta eta modu autoeratuan.
Bukaeran gai horiek guztiak buru-mapa batera biltzeari ekin genion. Bistan duzun irudia BM horren muina da: prozesuko zatirik garrantzitsuena, bertan dugulako gaia adierazten duen irudi bizia (beharbada, hondo-kolore egoki bat behar duena irudia indartzeko) erdigunean eta 40 info-aleak egituratzeko 6 adar nagusiak (action-ekintza; growth-hazkuntza; practice-praktika; community-komunitatea; technique-teknika; eta other-bestelakoak).
Ordu bi inguru eman genuen honetara heltzeko eta hortik aurrerakoak beste horrenbeste denbora eskatzen du, gutxienez.
Prozesu osoa oso emankorra. Etengabe sortzen eta info-mapa eratzen (paperean eta buruan). Etengabe ikasten, etengabeko erronka eta gozaldia buruarentzat,...
Zer kasutan horrenbeste denbora eman buru-mapa txukun bat egiten? Zuk zeuk ere asmatuko duzu noiz merezi duen (bideko gozaldiaz haratago). Guk beste idatzi baten helduko genioke horri...
Oraingoz, idatzi honetako ikasgaia. Buru-mapagintzan giltzarri: muina, 4-7 adar nagusiak definitzea; irudiak eta kolore-kodeak ekartzea,...
Ze geau biup'pa?
Eingo jun?
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Broklyn bridge, NYC: hor ageri den tipoa ez naz ni, baina gauza batzuetan bat egiten dugu: irrifarerako joera, eta betaurrekoak. Ziur aski, urte honetako aldaketa nagusia izan da niretzat. Berriro ere, ume-umetan bezala, eroso sentitzen naz "bidrioak" jantzita. Pasa dira nerabezaro luuuuze honetako lotsak sufrikarioak eta ordu gutxiago gabiltza orain lentillak jantzita. Idatzi honetan irakurritakoek ere lagundu zuten, beharbada,... ez, ka! lehenago ginen jada itxuraz mudatuak. Bai, ptqk aurkitzea ere oso polita izan da aurten:-)!
OHARRA: "gaur" dioen tokietan, 2010-12-16az ari gara
Zuri-zuri daukat orria eta ezer asko pentsatu barik idazteari ekin diot, premia bati erantzunez. Gauzak kontatzeko gogo handia izan ohi dugun horretariko une bat da. Ume batek egin zezakeen moduan idatzi nahi nuke orain. Datorrena datorrentxuan botata. Gero orrazketa labur bat egingo dut 5 minututan, egitura eta ordenari erreparatu barik, ortografia zuzentzeko soilik...
Mundakara bizitzen joan gara irailean eta aldaketa handia izan da. Oso pozik horregaz. Umeentzako espazio txikiagoa, zabalagoa, lasaiagoa, biziagoa, motelagoa, mantsoagoa,... komunitarioagoa ere esan nehi dut, antzeko aurpegiak ikusten ditugu egunero, 1000tik goratxu duen kostaldeko herri eder honetan. Pisu txiki baten alokairuan, eta handiago baten bila. Umeak pozarren, elkarlaguna (eskermila, Kirmen!) ere bai eta ni neu, zer esanik ez, aspaldiko urteetan txoko hori nuen eta bizitzeko kutuntzat... Olentzerorena ere egitekoa naiz eskolan, ez-ezaguna behar omen zen eta inor agertuez... :-)! Atorra jazten utziko ote digute neguaren ondarrean? Polita behar du izan!
Gaur BIlbon lo egitekoa, ama kili-kolo dabilelako. Iñigo laguna topatu gaur kalean eta Kiko Veneno ikusten joan behar dugula... ni, txuflara, batez ere, gorputzari astindualditxua eman, barre batzuk bota, aspaldiko lagunak aurkitu Kafe Antzokian,... atzo ere, patuak nolabait hurbilduta han izan ginen, eta a zer egonaldi ederra! Aurkikuntza asko bertan: VIctor Heredia goratu zigun Txileko Alek, euskal-diba ezagutu ahal izan genuen bete-beteko emanean larrosa zuriak bota eta bota jaikosaki tranpaldo gainetik... harik eta larrosa gorria agertu zitzaion arte. Hori botako ete zigun? Ka! Mantso mantso hartu, eta dotoreziaz jarri zuen bere hile mototsaren edergarri..., aspaldiko jendea eta jende barria,...
Goizean oso bilera esperantxagarria. Espazio irekiko dugu berriz ere, antza, laster han eta hemen. Gaur gaia definitzen ibili gara. 3. sektoreko behatokiak artea eta gizarte-bazterkeriaz mintzatzeko, amesteko eta sortzeko parada emango digu. Open Space Technology bilera-metodoa erabiliko dugu horretarako. Amasteko Ricardok deituta Eutokian izan genuen esperientzia ere polita izan zen. Eta hango hotsak entzundako beste lagun batzuk ere Espazio Irekiko bilera zabaltzeko deia egin digute Team Academy-tik. Gauzak berez-berez dabiz. Auto-eraketa.
EDE euskaraz gehiago aritzeari buruz oso elkarrizketa interesgarria Itziar Kerexetagaz. Laster euren eskutik buru-mapei buruzkoak.
Harrison Owenek urtean behin ikastarora gonbidatzen gaitu, Phil Coleman eta Karen Davis lankideekin New Yorken (hemen horren berri sakonago, programa barne). Han izatekoak gara ere bai, eta oso ilusio handia egiten digu horrek, Errekaduren bat egitea nahi badozu, esan lasai, eta egin-egingo dizugu, ahal bada:-)! Oraingoz, ideia bat nagusi. Brooklyn bridge delakoa polita omen eta bertan kitarraz kantari barriz be, beharbada?
Aldundia hasi ginen aldi baterako lanean. Hasieran baino gustorago orain. Blog esperimentala ere hasi genuen: http://www.funtziona.blogspot.com/, hango bitxitasun batzuekaz.
Ingelesez irakurri ahal duenarentzat. Hemen liburu interesgarri pilo bat. Baten baten interesa baduzu, eleder.aurtenetxe@gmail.com helbidera idatzi eta pasako dizugu (haietako batzuk ondo-ondo azpimarratuta, gainera :-)!
Treneko joan-etorrietan Byron Katie-k bidalitako "A thousand names for joy" liburuak ondo harrapatu nau egunotan.
Irratiko elkarrizketak alboratuta oraingoz, baina lehengoak hemen entzungai, eta otsailean ekiteko gogoz, aste birik behin, beharbada?
Asteartean Eugenio Moliniren tailerrean izan ginen eta merezi izan zuen. Gaia? Lan-talde eraginkorrak. Kakoa? Bakoitzarentzat zentzuzkoak diren zereginetan jardutea eta jendea borondatez hurbiltzea lantera. Gaur egun argi-argi ikusten dugu aspaldiko urteetan laino zitzaiguna. Betaurreko barriei esker ote?
Ondoko hori, buru-mapagintza ezagutarazi zuen Tony Buzanek eginiko buru-mapa bat da, lasaitze-ariketak gai hartuta eta Mind Map Art webgunean eskura duzu.
Heldu den urtarrilaren 20an, 18:00-19:30 artean, Bilboko Boluntan (7 kaleetan, hemen) buru-mapei buruzko ordu-terdiko hitzaldia emotekoak gara, EDE fundazioaren eskutik, doan.
Gero, dozena bat lagun inguru elkartuz gero, 8 orduko sarrera-ikastaroa izango genuke Bilboko Boluntan ere, udaberrian, 27€-tan edo. Ideia bat izan dezazun, hemen irakurri ditzakezu sarrera ikastaro hauetako baten ondoren parte hartutako jendeak ikastaroaren gainean esandakoak (galdera bi hauek eginda: ZER EKARRI(ko) DIZU IKASTAROAK/BURU-MAPAGINTZAK? ZER DA ZURETZAT?). Eta beste esteka honetan, buru-mapei buruzko sarrera artikulu bat duzu.
Hitzaldirako edo ikastarorako izena emateko, hemen dituzu kontaktuak:
EDE fundazioan urriak izaten dira euskaraz eskainitako ikastaroak eta Bilbo baten buru-mapei buruz emango genukeen lehenengoa izango litzateke hau. Ea ateratzen den! Horretan interesa daukan edozein laguni pasatuko diozu esteka hau, mese?
Ondo bizi!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
UEUren eskuitk ikastaroa eman dugu duela aste bi Baionan. Itzel gustora eta eroso jada ikastaroak ematerakoan. UEUrekin kazetari ibilitako Eli Epelderekin izan ginen berbaz (2010-VII-6, gora SF! ;-), eta lerro eder hauek paratu zituen berak UDARO egunekorako. Mila esker, Eliri eta UEUko jende apartari!
Erosketak egiterakoan ezer ez ahanzteko, bertsoetako errimak ikasteko edo klase bat prestatzeko; ideiekin lan egin behar dugun edozein alorretarako dira baliagarriak buru-mapak. Gaur UEUko udako ikastaroen baitan Eleder Aurtenetxeren eskutik ‘Buru-mapak: ideiak sortu eta antolatzeko teknika’ ikastaroari ekin dioten ikasleek euren ideiak askatzeko eta egituratzeko arauak eta horien zergatiak ezagutu ahal izango dituzte.
- Nola antolatu duzu ikastaroa?
Ikastaroaren helburu nagusiak, buru-mapak zer diren ezagutzea eta egiten ikastea. Buru-mapak egiteko dauden arauak azalduko ditugu eta batik bat horien zergatiak aztertuko ditugu. Era berean, talde bat izanda, elkarrengandik zer ikasi dezakegun ikusiko dugu; askotan edozein gauzari buruz zerbait ikasteko biderik onena beste pertsona baten bidez izaten baita. Hori horrela, aipatu behar da buru-mapak, oso sinpleak eta oso konplexuak direla era berean. Sinpleak, ulertzeko oso errazak direlako eta ikuste hutsez identifikatu ditzakegulako. Baina beste alde batetik, konplikatua zaigu horiek egitea, batik bat gauzak irudien bitartez adierazteko ohiturarik ez dugulako. Ikastaro hau, hain zuzen ere, irudiak baztertuta izanda zer galtzen dugun jabetzeko abiapuntua izan daiteke. Ikastaroa oso praktikoa da, buru-mapen teknika ariketen bitartez ikasten baitute ikasleek.
- Zertan datza buru-mapen teknika?
Buru-mapen oinarria ideiak egitura erradial baten bitartez antolatzea da. Erdigunean dugun hitz edo irudi baten inguruan sei ardatz inguru sortzea da ohikoena, seitik gora memorizatzeko arazoak ditugulako. Funtsean, pentsamenduari egitura ematea litzateke. Beraz, ideiak multzokatu beharko ditugu eta hierarkizatu. Era berean egitura hori beti irekia izango da, etengabe sartu ahal izango dugu ideia berri bat edozein mailatan. Normalean erabiltzen dugun egitura linealean egitura itxia da eta gauzak txertatzea zail suertatu daiteke.
- Irudizkoak zein hitzezkoak izan daitezke buru-mapak?
Bai, berez hitzez zein irudiz osatu daiteke buru-mapa bat, baina burmuinarentzat irudia askoz ere lagungarriagoa da. Gure pentsamendua ikusmenean oinarritzen da, zerbait oroitzerakoan irudiak etortzen zaizkigu burura, ez testuak. Hitza irudi bat argiago finkatzeko lagungarri ere izan daiteke, noski.
- Formula magikorik bada buru-mapak egiteko?
Formula magikorik ez baina jarraibide batzuk badira. Beti ere, jarraibide horiek askatasuna emango digutela ulertuz. Hasieran, batez ere, egitura aldetik arau batzuk jarraituz teknika garatzen ikasiko dugu, buru-mapak erraz egiteko eta horiek erraz interpretatzeko. Pentsamendu intelektualari lotuta dago buru-mapen teknika.
- Zeintzuk dira arau edo jarraibide horiek?
Hasteko zuhaitz egitura erabiliko dugu beti. Erdigunean irudi koloretsu bat jarri ohi dugu eta testu apur bat gehitu diezaiokegu gaia definitzeko. Erdigunetik 5-6 adar nagusi aterako dira, eta horietatik azpiadarrak aterako dira. Adar nagusiak, azpiadarrak baino lodiagoak izango dira, enfasia eta garrantzia emateko. Era berean adarrak trazaera bakarreko lerro kurbatu leunak behar dute izan, angelu zorrotzak saihestuko ditugu. Testua jartzen badugu berdin egingo dugu, garrantzizkoenari tamaina handiagoa emango diogu, garrantzia gutxiago duenari baino. Edozein kontzeptu adierazteko irudia erabiliko dugu. Hitzak erabiltzekotan gako-hitza bilatuko dugu; ideia bat hitz bakar batez adierazten saiatu behar baitugu. Espazioa era argi batean definitu behar da, ideiak, adarrak, elkarren gainean metatu gabe. Ideian arteko asoziazioak ere oso garrantzitsuak dira eta adierazi egin behar dira koloreen, gezien eta ikurren bidez, batik bat. Asoziazioak modu sinple batez adieraziz memorizazioa eta sormena landuko dugu; asoziazio berriak egiteko pizgarri izan baitaitezke. Horiek lirateke, arau nagusiak, baina badira gehiago ere. Noski, jendeak galdetu dezake zergatik egitura erradiala? Zergatik adar kurbatuak? Guzti horiek arrazoiak dituzte. Adibidez, naturan agertzen diren egitura gehienak kurbatuak direnez gure garunarentzat atseginagoa da forma hori, eta beraz, modu errazagoan barneratuko dugu. Zuhaitzak, neuronak, gure gorputza erradialak dira eta egitura hori barneratuta dugunez gauza bera gertatzen da.
- Zertarako dira baliagarriak buru-mapak?
Lehenago aipatu bezala sormena eta memorizazioan laguntzeko tresnak dira buru-mapak. Edozein proiekturen inguruan zerotik edo buruan duzunetik hasi behar baduzu, orri zuria hartu eta eskuz marrazten hasten bazara eta ideiak burura datozkizun moduan egituratzen badituzu, oso denbora gutxian, eta espazio txiki bat erabilita, gauza pilo bat adierazi ahal dituzu, eta sormena pizten dizu. Gainera prozesua bera gozagarria da. Bizitzaren edozein alorretan erabili ditzakegu. Zirriborro gisa erabili dezakegu, edota gehiago landuz, behin eta berriz erabiltzeko moduko buru-mapa sortu dezakegu, edota jendaurrean zerbait azaltzeko moduko zerbait. Ideiekin lan egin behar dugun edozein alorretarako dira. Erosketak egiteko ere, ohiko zerrendaren ordez, buru-mapa bat egin dezakegu. Irakaskuntzarako oso baliagarriak dira, bai irakasleentzat eta baita ikasleentzat ere. Testuak erabiltzen ditugun edozein gauzetarako baita ere.
- Eskuz ala ordenagailuz egiten duzue lan?
Bi modutara. Sormenerako, ideia berriak egituratzeko, asoziazio berriak berehala kokatzeko eta marrazkiak errazago pentsatu eta adierazteko eskuz askoz ere indartsuagoa da lana, baina ordenagailuz lan egitea ere oso produktiboa izan daiteke. Ordenagailuan dugun informazio guztia buru mapa baten bidez ordenatu dezakegu. Estekak egiteko aukera ematen digu eta informaziora jotzeko bide zuzena ahalbidetzen du. Era berean, informazioa berrantolatzeko aukera ematen dizu, oso praktikoa da. Ehunka programa daude buru mapak egiteko; guk ikastaroan software librea erabiltzen dugu, Xmind izena duen programa erabiltzen dugu, software librearen artean garrantzitsuena baita.
Uda ederra bizi!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena