Showing posts with label EDE fundazioa. Show all posts
Showing posts with label EDE fundazioa. Show all posts

2011/10/03

BARNE ETA KANPO: buru-mapak ikastaro bi asteon; bat online

Gaur goizean publikoki irakurri behar genuen eta publikoki irakurri dugu. Zer? Bizkaiko Foru Aldundian Antolaketa Teknikarientzako oposizioa zegoen deituta. Izena eman eta parte hartu dugu. Zertarako? Batez ere, publiko egiteko oposizio ustela dela oraingo hau ere. Esaterako, 2011 hasieran argitaratu dira oposizioko oinarriak eta gaiak, baina 2010eko udan, jada, www.funtziona.blogspot.com blogean argitara emanak ziren...
Eta horrelakoak gertatzen dira, eta ezin isilik egon,...



Udazkenarekin jarduera ohikora doa. Bihar hasi behar dugu GARATU programaren barne buru-mapei buruzko 30 orduko ikastaroa. ON-LINE lehenegoz. EDE Fundazioko Itziar Kerexetaren laguntza itzelaz Moodle ikasten ari gara... . Ostegunean IRALEn euskara hobetzen ari diren irakasleekin, buru-mapak ahozko frogak prestatzeko zelan erabili ditzakegun aztertzeko,...

Irakasteari esker ikasten dugu gehiago.

Orain ikastaro hauen prestaketak esploratzera narama. Buru-mapak egiteko arauak sarean osorik (non) ote dauden... Ez dut hori aurkitu, baina esplorazioak bideo hau ekarri dit opari.

Segi esploratzen :-)!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com

2011/04/03

Ikuspegi komunitarioa gizarte indibidualizatuan? Espazio Irekirako deialdia


Egun on! Datorren asteazkenean, 2011-IV-6 Bilbon elkartzekoak gara, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiko Raúl Castillok sustatutako Espazio Irekiko (Open Space Technology) jardunaldian.Gaia:
Nola txerta daiteke ikuspegi komunitarioa gizarte indibidualizatu baten? 


Jarraian gonbidapena (hemen gazteleraz). Berbidaliko, mese, info hauinteresa izan dezakeenari?

Gaur egungo une sozialean, lotura komunitario asko sendotasuna galduz joan dira, eta gauza bera gertatu da erlazio-lotura askorekin ere. Batzuetan iraganaren hutsa sentitzen dugu, beste garai batzuetan ekimen berriak hazi eta egituratzen baitziren kolektibitate eta auzoetatik, edota familietatik ere. Errealitate hori gure erakundeetan ere izaten ari da eragina, gero eta handiagoa den eta gure lanari gero eta gehiago exijitzen dion eskariari erantzuterakoan.

Bestalde, errealitate horri ez zaio aukera berririk falta (komunitate birtualak eta 2.0. mugimendua, parte-hartze komunitarioaren eta partaidetzazko demokraziaren ereduen garapena, “zahartze aktiboaren” moduko partaidetza-paradigmen garapena…).

OTSBizkaiatik aukeren eta zalantzen itsaso horretan igeri egin nahi dugu, eta, beraz, hausnartzera eta kooperatzera gonbidatzen zaituztegu, beste gauza batzuen artean gai hauen inguruan:

  • Zer gertatuko litzateke hirugarren sektoreak ikuspegi hori galtzen badu eta “afektatuta ez dauden” hirugarren pertsonen parte-hartzetik soilik egituratzen bada (profesionalak edo hirugarrenei laguntzen dieten boluntarioak)?
  • Zer behar dugu ikuspegi komunitarioa gure jardueretan txertatzeko?
  • Zer zailtasun aurkitzen ditugu alor batean baino gehiagotan esku hartzeko, hau da, ez pertsonekin soilik, baizik eta familiekin ere bai, komunitateekin, …?
  • Zer ekintza konkretu gauzatzen ari dira norabide horretan? Zein dira gure arrakastak, zein dira gure errakuntzak?
  • Ikasi ote dezakegu beste esperientzia batzuetatik? Beste eremu batzuetatik? Zer iruditzen zaigu deigarria, zer ekarpen egiten digute?
  • Gaur egun, garbi ote dago komunitatearen definizioa? Zein dira esku-hartze komunitarioarentzat garrantzitsuak diren eragileak, gure erakunde eta/edo eremu bakoitzaren ikuspuntutik?
  • Zer galdera egiten ote dizkiogu geure buruari komunitateekin eta auzoekin konektatzen saiatzen garenean, gure jardueretan inplikatu nahi ditugun kolektiboekin konektatu nahi dugunean?
Horiek izan daitezke galdera batzuk, baina espazioa sortuta dago zeuen galderak izan daitezen benetan garrantzia dutenak… jadanik sortzen ari diren galderak, eraldatzeko beharrak sortzen dizkizueten errealitateak, zailtasunak eta lorpenak, eta, zergatik ez, desioak eta etortzekoak diren errealitateak …

 Espazio Irekiaren Teknologia (Open Space Technology) arreta handiz diseinatu da ahalik eta parte-hartze eta sormen handiena lortzeko, modu autogestionatuan.  Azken 25 urteotan, arrakastaz erabili izan da munduko zenbait lekutan, 5 eta 200 pertsona bitarteko taldeekin. Edukia pertsona bakoitzak ekartzen duen parte bat da, eta emaitza ekarpen horiekin lortutako sorkuntza bateratua. Egunaren amaieran, elkarrizketa eta ideien laburpen-txosten bat eramango duzu zeurekin.


Lekua: Salón de actos de Bolunta Zabalbide nº 1, Casco Viejo, Bilbao
Antolatzailea: OTSBizkaia
Laguntzailea eta bideratzailea: Eleder Aurtenetxe (BM 31)
Eguna: Miércoles, 6 de abril de 2011.
Ordutegia: De 9:30 a 17:00. Comida incluida. (Se dará un tiempo para comer en el que se ofrecerá la oportunidad de hacerlo todos juntos, de manera sencilla, en el mismo local y continuando con la sesión) Haznos saber cualquier tipo de necesidad (alimentación, acceso,...) que consideres oportuno
Izen-emateak posta elektronikaren bidez: promocion@3sbizkaia.org
(Indicando nombre, apellidos, organización y datos de contacto –telf. o mail-)

       Raúl Castillo Trigo


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2010/12/17

ORAIN


Broklyn bridge, NYC: hor ageri den tipoa ez naz ni, baina gauza batzuetan bat egiten dugu: irrifarerako joera, eta betaurrekoak. Ziur aski, urte honetako aldaketa nagusia izan da niretzat. Berriro ere, ume-umetan bezala, eroso sentitzen naz "bidrioak" jantzita. Pasa dira nerabezaro luuuuze honetako lotsak sufrikarioak eta ordu gutxiago gabiltza orain lentillak jantzita. Idatzi honetan irakurritakoek ere lagundu zuten, beharbada,... ez, ka! lehenago ginen jada itxuraz mudatuak. Bai, ptqk aurkitzea ere oso polita izan da aurten:-)!

OHARRA: "gaur" dioen tokietan, 2010-12-16az ari gara

Zuri-zuri daukat orria eta ezer asko pentsatu barik idazteari ekin diot, premia bati erantzunez. Gauzak kontatzeko gogo handia izan ohi dugun horretariko une bat da. Ume batek egin zezakeen moduan idatzi nahi nuke orain. Datorrena datorrentxuan botata. Gero orrazketa labur bat egingo dut 5 minututan, egitura eta ordenari erreparatu barik, ortografia zuzentzeko soilik...

Mundakara bizitzen joan gara irailean eta aldaketa handia izan da. Oso pozik horregaz. Umeentzako espazio txikiagoa, zabalagoa, lasaiagoa, biziagoa, motelagoa, mantsoagoa,... komunitarioagoa ere esan nehi dut, antzeko aurpegiak ikusten ditugu egunero, 1000tik goratxu duen kostaldeko herri eder honetan. Pisu txiki baten alokairuan, eta handiago baten bila. Umeak pozarren, elkarlaguna (eskermila, Kirmen!) ere bai eta ni neu, zer esanik ez, aspaldiko urteetan txoko hori nuen eta bizitzeko kutuntzat... Olentzerorena ere egitekoa naiz eskolan, ez-ezaguna behar omen zen eta inor agertuez... :-)! Atorra jazten utziko ote digute neguaren ondarrean? Polita behar du izan!

Gaur BIlbon lo egitekoa, ama kili-kolo dabilelako. Iñigo laguna topatu gaur kalean eta Kiko Veneno ikusten joan behar dugula... ni, txuflara, batez ere, gorputzari astindualditxua eman, barre batzuk bota, aspaldiko lagunak aurkitu Kafe Antzokian,... atzo ere, patuak nolabait hurbilduta han izan ginen, eta a zer egonaldi ederra! Aurkikuntza asko bertan: VIctor Heredia goratu zigun Txileko Alek, euskal-diba ezagutu ahal izan genuen bete-beteko emanean larrosa zuriak bota eta bota jaikosaki tranpaldo gainetik... harik eta larrosa gorria agertu zitzaion arte. Hori botako ete zigun? Ka! Mantso mantso hartu, eta dotoreziaz jarri zuen bere hile mototsaren edergarri..., aspaldiko jendea eta jende barria,...

Goizean oso bilera esperantxagarria. Espazio irekiko dugu berriz ere, antza, laster han eta hemen. Gaur gaia definitzen ibili gara. 3. sektoreko behatokiak artea eta gizarte-bazterkeriaz mintzatzeko, amesteko eta sortzeko parada emango digu. Open Space Technology bilera-metodoa erabiliko dugu horretarako. Amasteko Ricardok deituta Eutokian izan genuen esperientzia ere polita izan zen. Eta hango hotsak entzundako beste lagun batzuk ere Espazio Irekiko bilera zabaltzeko deia egin digute Team Academy-tik. Gauzak berez-berez dabiz. Auto-eraketa.

EDE euskaraz gehiago aritzeari buruz oso elkarrizketa interesgarria Itziar Kerexetagaz. Laster euren eskutik buru-mapei buruzkoak.

Harrison Owenek urtean behin ikastarora gonbidatzen gaitu, Phil Coleman eta Karen Davis lankideekin New Yorken (hemen horren berri sakonago, programa barne). Han izatekoak gara ere bai, eta oso ilusio handia egiten digu horrek, Errekaduren bat egitea nahi badozu, esan lasai, eta egin-egingo dizugu, ahal bada:-)! Oraingoz, ideia bat nagusi. Brooklyn bridge delakoa polita omen eta bertan kitarraz kantari barriz be, beharbada?

Aldundia hasi ginen aldi baterako lanean. Hasieran baino gustorago orain. Blog esperimentala ere hasi genuen: http://www.funtziona.blogspot.com/, hango bitxitasun batzuekaz.

Ingelesez irakurri ahal duenarentzat. Hemen liburu interesgarri pilo bat. Baten baten interesa baduzu, eleder.aurtenetxe@gmail.com helbidera idatzi eta pasako dizugu (haietako batzuk ondo-ondo azpimarratuta, gainera :-)!

Treneko joan-etorrietan Byron Katie-k bidalitako "A thousand names for joy" liburuak ondo harrapatu nau egunotan.

Irratiko elkarrizketak alboratuta oraingoz, baina lehengoak hemen entzungai, eta otsailean ekiteko gogoz, aste birik behin, beharbada?

Asteartean Eugenio Moliniren tailerrean izan ginen eta merezi izan zuen. Gaia? Lan-talde eraginkorrak. Kakoa? Bakoitzarentzat zentzuzkoak diren zereginetan jardutea eta jendea borondatez hurbiltzea lantera. Gaur egun argi-argi ikusten dugu aspaldiko urteetan laino zitzaiguna. Betaurreko barriei esker ote?

Eguzki berritan gaude :-)!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

A, ahaztu barik, euskaraz buru-mapei buruzko doaneko hitzaldia Bilbon, urtarrilaren 20an. Esan lagunei, ea taldetxo majoa osatzen dugun :-)!

2010/12/08

BURU-MAPAK: HITZALDIA BILBON, URTARRILAREN 20an





Ondoko hori, buru-mapagintza ezagutarazi zuen Tony Buzanek eginiko buru-mapa bat da, lasaitze-ariketak gai hartuta eta Mind Map Art webgunean eskura duzu.



Heldu den urtarrilaren 20an, 18:00-19:30 artean, Bilboko Boluntan (7 kaleetan, hemen) buru-mapei buruzko ordu-terdiko hitzaldia emotekoak gara, EDE fundazioaren eskutik, doan.

Gero, dozena bat lagun inguru elkartuz gero, 8 orduko sarrera-ikastaroa izango genuke Bilboko Boluntan ere, udaberrian, 27€-tan edo. Ideia bat izan dezazun, hemen irakurri ditzakezu sarrera ikastaro hauetako baten ondoren parte hartutako jendeak ikastaroaren gainean esandakoak (galdera bi hauek eginda: ZER EKARRI(ko) DIZU IKASTAROAK/BURU-MAPAGINTZAK? ZER DA ZURETZAT?). Eta beste esteka honetan, buru-mapei buruzko sarrera artikulu bat duzu.

Hitzaldirako edo ikastarorako izena emateko, hemen dituzu kontaktuak:
  • EDE fundazioa: 94.400.9999
  • Bolunta: bolunta@bolunta.org; 94.416.1511; www.bolunta.org
EDE fundazioan urriak izaten dira euskaraz eskainitako ikastaroak eta Bilbo baten buru-mapei buruz emango genukeen lehenengoa izango litzateke hau. Ea ateratzen den! Horretan interesa daukan edozein laguni pasatuko diozu esteka hau, mese?

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

2010/04/28

IÑAKI OLASKOAGA

Gaur EDE fundazioan izan naiz. Oso solasaldi esperantzagarria eta gustu handia María Carrascal eta Itziar Kerexeta ezagutzea.

Horiengandik jasotakoen artean: Iñaki Olaskoagaren berri. Oso ondo egiten omen du bere lana, psikologia gaiei lotutakoa.

Hona Iñaki ageri den bideoa, EDEk grabatua, NLP (neuro linguistic programming):



Eta hemen, EDE fundazioan berak eskainitako ikastaro baten informazioa.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena