Showing posts with label liburuak. Show all posts
Showing posts with label liburuak. Show all posts

2014/10/19

Zer? H@zkuntzari!



Heldu den asteburuan (urriaren 24 eta 25ean), H@zkuntzari Gune Irekia, Laboragunean (Leioa).

H@ZKUNTZARI: ze erronka eta ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,…?Gune irekia, urriaren 24 eta 25ean (10:30-19:00) Laboragunean (Leioa) 
Izena emateko orriaH@zkuntzari-kartela
Ikasi, hazi, hezi,… eremu mugagabea, atez, hesiz, bidez, lehioz eta aukerez betea.
Zer, non eta norekin ikasi eta konpartitu? Ze alternatiba daukagu? Balio digute? Beste aukera batzuk behar ditugu? Nola egin hori?…
https://hezkuntzari.wordpress.com

Bazatoz zeu be?

Bidai eder honetan, h@zkuntzari buruzko baliabide zerrenda oparo hau topatu dugu bidean,

Bizi!

@Eleder_BuM    www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2011/05/09

CARING FOR A HUMAN: Tony Buzanen buru-mapa bat

Astiro begiratzekoa, teknikagatik eta edukiagatik, Tony Buzanek egindako buru-mapa hori. Iturria: http://www.mindmapart.com/caring-for-a-human-mind-map-tony-buzan .  

Tony Buzan bera da "The mind map book" liburuaren egilea eta bertan proposatzen du Barry anaiarekin batera penstamendu eta sormen teknika hau zehaztasun handiz.

Ondo bizi!

 Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

2011/04/19

Gaur egungo BeHIAk: hezkuntzaz hausnartzen komiki liburuaren aurkezpena

Gorka Velascoren blogean dauden ale ederretako bat

Arte Bizkarra Kulturgintzak jakinarazten dizue Ekainaren 4an  “Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen” aurkeztuko dutela Bilboko Alondegian, Autoeditatuak egitasmoan. Lan hau Gorka Velascoren hirugarren liburua da. 

Deialdi honetan dena erromatarren antzera, “dena Neronek”.
Antolatzaileen hitzetan:
Autoeditatuen bigarren topaketa antolatuko dugu. Bertan, euren lan propioak argitaratzen dituzten artisten eta kolektiboen lanak aurkeztuko ditugu. Jardunaldi honen bitartez, interesdunei argitalpen baten sortze-prozesua ezagutzeko aukera bakarra eskaintzen diegu, sortzaileen eskutik gainera
Gorka Velasco plastika eta marrazketa irakaslea da ogibidez, eta artista zein komikigile lanbidez (baina arlo bietan merkatutik kanpo).

Liburu honek berrikuntza, sormena eta umorea ekartzen dizkio hezkuntzari buruzko hausnarketari, eta iruzkinek, azalekoak badirudite ere,  mahai gainean jartzen dituzte  sakonak bezain gordinak diren gaiak.

Tuitaren aurrekariak eta apaingarririk gabeko marrazkiak.

Adi ALHÓNDIGAKOMIK: Diseinuaren egoitzan mamia jarriko dugu!!.

Informazio gehiago:
artebizkarrakulturgintza@gmail.com ; ARTE BIZKARRA KULTURGINTZA; Txikerretxea - El Escandal 37; 48879 ARTZENTALES (Bizkaia); 637173805 - 946809264
Ondo bizi,

 Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena



2009/08/14

OSONOS=EIBUEI: ESPAZIO IREKIAN trebatzeko aukerak laster


Espazio Irekia (Open Space Technology) aipatu izan dugu blog honetan lehenago ere bai.
Talde handiak gai baten inguruan modu auto-eratuan eta aurrez agenda zehatzik izan gabe lan egiteko teknika gisa definitu daiteke, labur esanda, Espazio Irekia. Parte hartzaileen askatasuna eta ardura du oinarri eta jendearengan konfiantza jarrita itzelezko emaitza onak ateratzen direla frogatu izan omen da mundu zabalean, azken 25 urteetan arrakastaz erabili izan baita, 2000 lagunetik gora parte hartuta ere.

Horri buruz interesa duenak OSW webgunea bisitatzea du bai eta espazio irekiari buruzko liburu oinarrizkoren bat irakurtzea ere.

Nire aholkua, Harrison Owen-en gida-liburua irakurtzea edo bideoren bat begiratzea, espazio irekiaren internet zerrendan izena ematea bertan dabilen jende-modu interesgarria hurbilagotik ezagutzeko, eta "kili-kili" eginez gero, espazioak irekitzeari ekitea. Non izan daiteke interesgarria? Pentsatu, adi egon, eta aukera ona izan daitekeen horretan, beldurrik gabe ekin. Hori baita teknikaren balioaz jabetzeko modurik zuzenena, ikasteko modurik eraginkorrena eta ingurukoei ezusteko polita emateko aukera ederra.

Hori eta gero zer gehiago?

Beharbada, Espazio Irekian esperientzia handiagoa duen jendearekin trebatze ikastaroren bat egin.

Baina ziur, hori bai, OSONOS delakoren batean parte hartzea. Zer den hori? Open Space ON Open Space, hau da, Espazio Irekiari buruzko Espazio Irekia (eibuei). Denboran hurbilena udazkenean, WOSONOS 2009 mundu mailako topaketa, Taipein(Taiwan).
Baina laster, askoz hurbilago, aukera paregabe bi:

1. Parisen 2009ko udagoienean, Europa mailako topaketa.

2. Berlinen, 2010eko udabarrian, WOSONOS (mundu mailako topaketa).

Hor nonbait izango garelakoan, ondo-ondo izan!