Showing posts with label "pentsamendu bisuala". Show all posts
Showing posts with label "pentsamendu bisuala". Show all posts

2012/06/27

Hazia ureztatzen


Gurasoak posta-zerrendara heldu zaigu Vimeon jarritako testua eta jatorriko mezutik ateratako beste berba batzuk kopi-itsatsiak jarraian, eta gako-hitz eta esaldiak geuk baltzeztatuak.
Haziak, bizitzaren muina gordetzen duten gorputz txikiak.
Hazi ugari daude gure bihotzetan gorderik noiz ureztatu zain, noiz hazi zain. Batzuk gure betikotasunean lo geratzen dira eta bakan batzuk bidean elikatu eta lore, zuhaitz, fruitu edo sasi bilakatzen dira barne ekosistema elikatuz. Norberaren lurraldetan eta baratze kolektiboetan ernaltzen diren haziak daude.
Kondaira hau hazi baten istorioa da. Sortutako zuhaitzak hosto eta lore ugari eman ditu eta horietako bat oso berezia da…
Pasioz sortzen ditugu ideiak
irudimenaz biluztu
eta mimoz gauzatu

.............................................................................................. Nora Barroso
... haurdunaldiarekin batera sortu den barne-lanketaren emaitza da ipuin moduan islaturik... Istorio batzuk harrietan idazten dira, beste batzuk aldiz egur edo paperean. Askotan, hitzak baino irudiak erabiltzen dira ipuinak kontatzeko. Hemen kontatuko dudan kontakizuna (bideoaren bukaeran) barnean sortu, buruan hazi eta azalean marraztu den hazi baten bizitzaren zatitxo bat da. Batzuetan gauza handiak literatura txikian idazten direlako…

Ekintzari berari buruz (margoztea, grabatzea, erakustea,...), zalantzak guk, gure nagikerixan... Zertarako?

Hori bai, zein ederra kantua, e?

Goza erditzea, goza jaiotzea, goza bizia :-)!


Eleder BuM
www.burumapak.blogspot.com (eu)   @Eleder_BuM  (Twitter)
http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irratikoak)

2012/02/16

DOODLE RIGHT NOW! ZIRRIBORROGINTZA IKASTAROA laster (mar.9) Bilbon

 Sunni Brownek emandako ikastaroak eragina izan zuen bertaratuen artean. Han izandako lagun on bik beste ikastaro bat proposatzen digute, 3 aste barrurako. Hara!

DOODLE RIGHT NOW!
ikastaroa: martxoaren 9an, Bilboko EUTOKIAN, 16:00-20:00

Noiz: 2012ko martxoaren 9a, ostirala, 16:00 - 20:00 . Non: Eutokian (Bilbao)

Zertan ibiliko garen?

Marrazketa praktikatzen ibiliko gara, ariketa, aitzakia eta jolas ugari proposatuz, etorritakoek ahalik eta oparoen parte hartu dezaten Pentsamendu Bisualkaren (Visual Thinking) balioak eta eskuz marraztearen garrantzia azpimarratuko ditugu. Eukene Barrenetxea eta Pernan Goñi ibiliko dira saioak bideratzen eta zirriborrogintza (DOODLING) praktikatzeko ariketak eta erronkak jarriko dizkigute.

Norentzat?

Komunikazio arloko profesionalak, hezitzaileak, graphic recorder direlakoak, kontsultore artisauak, coach direlakoak, antolakundeetako buruak, talde- eta proiektu buruak, artistak, barritzaileak, filosofoak, poeta bisualak, ideologoak eta pentsamendu-lana izan eta marraztea gogoko duten kideak.

Izena-emateko eta: mezu bat bota eukenebarrenetxea@gmail.com. Matrikula: 20.00 €

Oharrak: ikastaroan emango den materiale bakarra, papera. Ekarri etxetik errotulkiak, lapitza, borragoma eta gura dozuna.  Giro lasaian ibiliko gara, jolasean ikasten. Jan-edanak ekarri eta merendola ere egingo dugu.

Pernan Goñi Arte Ederretan lizentziatua da eta Graphic Recorder dabil berrikuntza sozilaleko alorrean. Marrazkiak, komikiak eta animazioak ere egin izan ditu TB eta multimediarako.

Eukene Barrenetxea Soziologian lizentziatua da eta Psikologia Sozialeko ikasketa aurreratuak ditu. Bezeroarentzako zerbitzutan lan egin izan du industria arloko nazio-arteko enpresetan. Pentsamendu bisuala aurkitzea funtsezkoa izan da bere garapen profesionalean.

Zain gauzkazu!!!

Esker onak: Bilbao Ekintza; EUTOKIA berrikuntza sozialerako zentroa
Mereziko du, eta han egotekoak gara gu ere!

Ondo bizi!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2011/09/21

ZIRRI-AFARIA: DOODLE DINNER Sunni Brownekin, Pernan Goñiren eskutik

Zirriborro izan daiteke Doodle hitzaren itzulpena. Zirriborro-afaria luzeegi, ez da? Eta laburtuz gero, Zirri-afaria, iradokigarriago, baietz :-)?
Tira, Sunni Brown Bilbon dugu egunotan Gamestorming&Doodling ikastaroa emateko. 30 lagun inguru izena emanda, eta jende dexente bertaratu nahi eta  ezinik. Hori nolabait orekatzeko zera proposatu genion: topaketa ireki bat, zirriborroak egiten elkarrekin gozatzeko eta elkar ezagutzeko. Baietz berak bizkor ilusio handiz...

Hauxe plana, beraz: larunbatean (ira24) arrtsaldeko 8etan Bilboko Café Marzanan bildu eta zirriborrotan ibili, zerbait jan-edaten dugun artean,... xumea eta potentea. Ederra izango da!

NOR DA SUNNI BROWN?
Ekintzaielea, sormen-zuzendaria, hizlaria eta GAMESTORMING: a Playbook for Rule-breakers, Innovators and Changemakers; liburu arrakastatsuaren egilekidea; Fast Company 100 Most Creative People in Business, zerrendan 56.... eta The Doodle Revolution delakoaren sustatzailea.  

Sunni Browni buruzko INFO + ; bideoak: Gamestorming eta The Doodle Revolution

Noiz? Irailaren 24an, 20:00etatik aurrera
Non? Café MARZANA 16 (Bilbao)

Materiala: dena izango da han, Pernan Goñi handiak atonduta
Jan-edanak: elkartutakoek osatutako diru-kutxaz ordaintzekoa

Izena eman: Mezutxo bat bidaltzerik bai, zenbat lagun zatozien esanez? eleder.aurtenetxe@gmail.com

Aukera aparta lagun giroan zirriborrotan gozatu, ikasi, eta partekatzeko!
Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

2011/09/13

GAMESTORMING & DOODLING ikastaroa SUNNI BROWNek BILBON: irailaren 22+23an

Hilabeteak ideia honi heldu genionetik eta hamar egun (irailak 22 eta 23an) barru bertan dogu, Bilbon. EUTOKIArekin elkarlanean SUNNI BROWN (http://sunnibrown.com , Europa hegoaldean eman behar duen ikastaro bakarrean) GAMESTORMING &DOODLING REVOLUTION ikastaroa emateko, pentsamendu bisuala eta lantokirako sormen-jolasak






NOR DA SUNNI BROWN?
Ekintzaielea, sormen-zuzendaria, hizlaria eta GAMESTORMING: a Playbook for Rule-breakers, Innovators and Changemakers; liburu arrakastatsuaren egilekidea; Fast Company 100 Most Creative People in Business, zerrendan 56.... eta The Doodle Revolution delakoaren sustatzailea 
Sunni Browni buruzko INFO + ; bideoak: Gamestorming eta The Doodle Revolution


NORI ZUZENDUA TAILERRA?


  • Antolakundeetako buruak; talde- eta proiektu buruak,...
  • Kontsultoreak, trebatzaileak, hezitzaileak,...
  • Fazilitadoreak, fazilitadore grafikoak, graphic recorder-ak
  • Sormen, pentsamendu bisual eta talde-gidaritza arloetan ari direnak
  • Ikasleak, ekintzaileak
  • Arte- eta marrazketa-dohaiak lan-munduratzen dituztenak

TAILERRAREN ORIENTAZIOA:
Sunni Brownek praktikara bideratutako tailer honetan talde-lana sormen jolasen laguntzaz hobetzen lagunduko digu, bai eta alde askotariko taldeen barruko komunikazioa eta lankidetza hobetzen;  pentsamendu bisuala ; rol-jokoen bitartez ulermena hobetzen; ideia gehiago eta hobeak inoiz baino arinago sortzen, eta bilerak laburragoak eta eraginkorragoak izaten , sistema konplexuak simulatu eta ikertzen,...
Doodling iraultzari (argitara ekartzear duen 2. liburuaren muina) buruzko ideiak eta asmoak ere konpartituko ditu eta zirriborroak egiten eta hobeto adierazten ikasiko dugu beraz.

Hizkuntzak:  Sunni Brownek ingelesez egingo du eta antolatzaileok euskara eta gazteleraz lagunduko dugu ondo ulertzen

Noiz? Irailaren 22 eta 23 an
Non? EUTOKIAN (Bilbo)
Izen-emateak: Ostiralerako...malgu (2011-IX-16) info@eutokia.org
Ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:00-18:00 (14 ordu)
Prezioa: 250,00€ (ikasleak, langabetuak, autonomoak,...) – 400,00€ (antolakundeak)

Aukera ederra, Hego Europan bakarra, profitatu eta jakinarazi!
 

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

2011/06/08

NICK PAYNE-en "graphic facilitation" ikastaroa Bilbon: Ek27

Duela hilabete batzuk Sunni Brownekin (Gamestorming) hasi ginen harremanetan. Parisen ematen ari da udabarria bigarren liburua idazteko bere baitara biltzeko asmoz...

Proposatu genion Bilbon ikastaro bat eman zezan, hurbil ginen tokiz eta gogoan, baina, azkenean, une egokiagoaren zain geratu zen kontua...

Eutokia-ko jendearekin izan ginen ere ideia lantzen eta haiek lankidetzarako oso prest...

Hara, orain Eutokiako jendeak berak proposatzen digu aukera aparta, (lan esparruetan, bileretan,...) berba egindako kontuak grafikoetara eta irudietara ekartzen ikasteko, NICK PAYNE-en eskutik. GRAPHIC FACILITATION eta GRAPHIC RECORDING kontzeptuak dira. Hemen matrikulari buruzko infoa.

Gai interesgarria eta bertan izatekoak gu ere, oba ez!

Ondo bizi!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

2011/04/14

IRUDIEN BILA... ZAILA AL DA? NOLA ERRAZTU?


Goiko hori aurreko astean Bizkaiko Foru Aldundian aurreko astean emandako ikastaroan egindako ariketaren argazkia. Esker mila Bea, Ane, Txema, Toño, Nagore, Itsaso, Txaro, Rafa, Nerea...

Edozein kontzeptu, ideia, hitz,... edozer adierazi dezakegu irudi baten bidez. Uste ohi dugunaren kontra... Lehenego egunean talde batekin lanean buru-mapagintza azalduz eta ohikoa: "baina, hori oso zaila da, zelan adieraziko dut irudi bitartez, homologatzea (edo jarri beste edozein hitz abstraktu)?"

Eta ariketa egin ohi dugu: "hara, egin berba zerrenda luze bat eta bota iruditzeko zailenak diren berbak" Taldekideei esaten diet bitartean,"hor dituzue errotulkiak eta marraztu, datozkizuen heinean hitz horietarako irudiak", eta berehala osatzen dugu harbela. Eta laster baten aurkitu dizkiogu hitz bakoitzari bere iruditxoak. Beti. Eta gainera, adibide zehatzoi orokorretik begiratuz gero, irudiak ekartzeko bideak. agertzen zaizkigu argi-argi. Kasu honetan ezkerraldean idatzita daudenak:
- asosiazioak: materiala den zerbaiti edo nire buruan dena delakoagatik dagoen istorioren bati
-letra-ikur konbinazioak eta horien deribatuak (izenak, adjektiboak, aditzak eta adberbioak bereizteko)
- egunerokoak: arreta bizia (zer mundu ederra denean!) nota-liburuska eta errotuak eskura. nork zioen trenari edo berandu datorren lagunari itxarotea aspergarria dela?
- lagunak: norberari bururatu ez, baina ingurukoei galdetuta, berehala datozkigu irudiak. Oso modu polita elkarrengana hurbiltzeko, baietz?
- Interneten bilatu: google images; yahoo; flickr,...
-....
Eta oso kontuan hartzekoa, kontu bat da irudiak burura ekartzeko gaitasuna (irudimena esan dezakegu) eta beste bat irudi horiek marrazteko gaitasuna. Azken honi buruz: aholku batzuk (my two pennies ;-):
  • utikan lotsa! 
  • egin eta egin
  • zure barruko umetxoari bidea utzi
  • irudi sinple, arin eta adierazgarriak egiteko gaitasuna hobetzeko liburu egile batzuk: Nancy Margulies, David Sibett, Sunni Brown,...
 Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2011/04/12

MANTEL GAINEAN hezkuntzari buruz


sasoi baten mahaian marraztea zigortua, gaur egun sustatua,... 

argazkiaren iturria, Eutokiaren Flickr
"gosaria egingo dugu hezkuntzaren etorkizuna, hezkuntzak nola hiri zoriontsu baten osagai izan...
pentsatzeko. Bazatoz? Hezkuntzaren inguruan lanean gabiltzan pertsonak egongo gara, irizpide
desberdinak, bizipenak, ametsak ... partekatuko ditugu eta elkar piztuko...Besarkada bat! Ixi PG"

Margoak eta errotulkiak utzi dizkigute atzo Eutokian Fast Thinkers izenaz Ixiar Garziak egindako deialdian. Hamar bat lagun artean. Hasieran entzun, ohiko kontuak agertu, berriren bat ere bai, eta artean, horrelakoetan gehien balio izaten zaidana, piztutako edo gailendutako ideia batzuk. Entzundakoaren gainean eraikitako ideiak, argitasun apur bat gehiago. Horrek berpiztu gaitu bileran eta iruditzeko gogoa etorri. Ideiok merezi zutelakoan. Eta iruditzeak berak biziago jarri gaitu tokian iratzarri gaitu.

Alde bitako prozesua beraz: piztu , iruditu , piztu...

Gaur mezuen eguna izan da, eta honako lotura hauek gehitu zaizkio atzokoei:
- uztailaren 4-6 artean Espazio Irekian biltzekoak gara Donostian gaiari egun bi eta erdiz heltzeko, Hik Hasiren eskutik. Egintza planak eta taldeak ere agertuko direlakoan. Egunotan egosten ari gara kontua. Helduko zaizue gonbidapena, bai!
- lista de distribución gurasoak iniciativas interesantes de gente "enredada"
- duela gutxi gaiari buruzko idatzi bat bota dut blogean: Etxolaz. galderaz beteta, eta, bukaeran, irratian izan ditugun elkarrizketa entzungarri batzuetarako loturak
- eta "Little Boxes" Malvina Reynolds-en ahotsean hitzak eta guzti
Valnaloneko Ivánen aholkuak: 
... Gever Tulley-Tinkering School:  "5 dangerous things you should let your children do"
...Scrapstore Playpods.  Hitzak sobera omen.
...Ian Gilbert - Independent Thinking TEDX Dubain "Why do I need a teacher when I've got Google?"
liburuaren egilea.
Beste solaskideek (Txelu, Miren, Eva,...) bidalitakoak hurrengo mezuetan
...Susana Tesconi hezitzailea. Edupunk!-i buruz: http://laboralcentrodearte.tv/detalleVideo.php?id=27298&id_cat=8
...(zemos 98) hezkuntza hedatuaren topaketa http://11festival.zemos98.org/ eta Sevillako institutuan egindako erreportajea:
http://11festival.zemos98.org/La-escuela-expandida-el-documental,1177
...Amasté-ren "Casitengo18"ko tailerretako materialak: http://www.casitengo18.com/es/materiales.html
...Denboraren ulerkerak: Zimbardoren azalpen bisual bideo honetan:  http://zonacg.com/el-secreto-de-la-percepcion-del-tiempo
 ...Tonucci pedagogo eta marrazkilariari elkarrizketa "La Nación"en:
http://enclasedecamino-materiales.blogspot.com/2010/08/francesco-tonucci-para-la-nacion.html
...Aldo Van Eycki (hirigintza eta umeak aztergai izan zituen arkitektoa) buruz wikipedian:
http://es.wikipedia.org/wiki/Aldo_van_Eyck
http://futurelab.org.uk/sites/default/files/Promoting_Transformative_Innovation_handbook.pdf

Beste kanturen bat gehiago?
Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2011/03/29

MEMORIAREN MAPAK

Aurreko asteburua ederra izan da zihetz! Donostian izan gara espazio irekian "euskal herrian bakea eraikitzen" lelopean. NYeko ikastarotik bueltan ametsa motxilan: gai horixe jorratzeko espazioa irekitzeko gogo bizia. Egun gutxi batzuk garrenean Xabier Mínguez crack handiaren mezua jaso genuen... zertarako eta horrexetarako! Donostiko EHUko psikologia fakultatean Ramon Alzateren gidaritzapean egiten ari dan tesi-lanaren azken urratsa, hilabetetan elkarrizketatu izan duen lagun-taldean oinarrituta, espazio irekian solasean jardutea izango zen. Lankidetzarako deitu zigun eta ederto egin dugu bat azken asteetan. Hemen larunbatekoaren laburpena ingelesez.

Ostiral gauean, tokiko prestaketak egin eta gero, azken prestaketa, norbere buruarena. Eta errepasorako buru-mapa eder hau prestatua genuen aurreko batetik.

Baina orduantxe konturatu, Magisteritza Eskolan ahaztua genuela orria! Bakarka jarri eta buruz genekiena tiki-taka bota genuen paper zurira.... ordu erdi inguru horretan eta hara zer atera zen!

Kuriosoa, jatorrizkoaren oso antzekoa, konpletoa eta aberastua (adar gutxiago, "espazioari eusteari" buruzko adarra ez genuelako orain adierazi behar). Buru-maparen gaztelerazko transkripzio testuala azpialdean, Ramon lankidearekin adosteko aurkezpenean nola uztartu behar genituen elkarren eleak,...

Askotan esan dugu memoriaren lagungarri direla buru-mapak, eta oraingoan bizi-bizi gertatu zaigu hori ;-)!

Ruperren "Martin Larralde" kantetan, opari. Kantu hau "bisuala" ez bada, zein bai?

Ondo bizi! 
Eleder  
BuM31    Mild Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena
(+0034) 638.733.223

2010/06/25

PABLO VILLOCH: LAGUN BARRI-ZAHARRA

Esker mila, Pablo!
Aurreko egun baten mezua bidali nontsen:

  • "hola Pablo, he visto que hablas hoy en Bilbao (ahorita, ¿verdad?). Si tienes un hueco estos días, escríbeme o dame un toque y conversamos, ¿bien? suerte! Eleder"
Egun batzuk eta gero jaso nendun erantzuna:

  • "aupa Eleder! Disculpa mi tardanza en responderte :-(. El día de la conferencia fue un viaje relámpago que hice desde Suecia. Fueron solo 48 horas y no me dio tiempo a nada. Hoy he vuelto a Bilbao y estaré por aqui unos dias,mi teléfono... a ver si conversamos, Pablo"
Asteartean elkartu gara. Lehenengoz.