Showing posts with label Open Space. Show all posts
Showing posts with label Open Space. Show all posts

2016/04/12

Zubideiak Gune Irekia, Mai7an Leioan (bizikidetza, aniztasuna eta euskera mintzagai)

Texto en castellano aquí.               Texte en français ici.


Bizikidetza, aniztasuna
ta euskera dakar gidoiak
Zenbat ertz, sentipen t´aukera
astindu ditzakeen gaiak
Gune Irekia izango danez
bertan ziur "subidoiak"
Maiatzaren 7an erdu Leioara
goza Zubideiak (bis)

Zer aukera ematen ditu euskarak elkarrenganatzeko? 
Nola aurrera egin?

Gune Irekia   
Leioa EHUn, 2016-5-7ean, 9:30.18:00
(Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz)


Zenbat gara? Lau, bat, hiru, bost, zazpi? Zenbat hizkuntza? Zer egiten dugu?

Zer da euskara zuretzat? Zertarako balio dizu? Elkarrengana hurbiltzen gaitu euskarak ala elkarrengandik urruntzen? Zergatik ote? Nola gainditu ditzakegu euskara zubian ditugun oztopoak?

Zelako abantailak ditu euskarak, txiki, arin, eta irristakor izateagatik? Zer eta nola egin dezakegu aniztasunetik eta bazterretatik euskararen erabilpena handitzeko?

Zelako harremana izan behar dute euskarak eta Euskal Herrian bizi diren espainolak, frantsesak eta bestelako hamaika hizkuntzek? Zer egin dezakegu elkarrekin, euskara, bizikidetza eta aniztasuna oinarritzat hartuta, bestelako gizarte eredu baterantz urratsak egiteko? Kultura aniztasuna bistaratu eta eredu hegemonikoa arraildu nahi dugu. Eta arrail horietan hamaika lore eta landare erein.

Hitz egiten al dugu inoiz gureetatik urruneko kezkak iritziak eta oztopoak dituztenekin?  Horiexekin ere elkartu gura dugu oraingoan, bada, eta iritziak elkar-trukatu patxadaz, luze eta zabal. Zuk ere bai? Erdu Zubideiak Gune Irekira, egunbeteko elkarrizketa-gune autoeratu, sormentsu eta aberatsera!

NON? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)
NOIZ? Maitzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.
IZENA EMATEKO: agiritxo hau bete, mesedez, (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)
MATRIKULA (katerina barne):  10 €
Garestiegi zaizula? Jarri harremanetan, lasai, eta konponduko dugu.
ORDAINKERA: eskuz, tokian bertan
UMEEKIN ZATOZ? Primeran! Gozo-gozo zainduko ditugu!
HIZKUNTZAK: Gaztelera, frantsesa eta euskara, bizikidetza ariketa praktikoan.
Nolakoa izango da batzarra? Gune Irekiko metodoaz lan egingo dugu: oso lan-modu emankorra, parte hartzea eta talde-sormena errazten dituena eta energia gorakada eta ekintza ugari dakarrena.
. Nahi ditugun gaiak proposatu ahalko ditugu jardunaldiaren hasieran
. Gai bakoitzari heltzeko 90 minutuko tarteak izango dira
. Elkarrizketen inguruko txostena beteko eta bidaliko dugu guztion artean tokian eta egunean  bertan

Zubideiak. Euskara eta zu. Zubiak, bideak eta ideiak. Zuganantzako bideak. Euskara zubia sendotzeko, aberasteko eta betetzeko bideak, ideiak, bidaiak, bidaideak. Erdu Zubideiak Gune Irekira maiatzaren 7an!

Talde Eragilea: Unesco Etxea,  Euskadiko Gazte Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa,  Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Ekogunea, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gune Irekiaren Lagunak. 



Jasone Mendizabal

2015/04/09

#ProgramaTUsarean Gune Irekia_api 24an Bilbon


#ProgramaTUsarean


Zer egingo dugu sarean-en 2015ean?
programaTUsarean
Zer entzun, ikusi, ikutu, sentitu, dastatu… nahi dugu sarean-en?
Gune honetan, zer gertatzea nahi dugu?
Zelan antolatu programazioa?
Zer egin gune hau norberaren eta auzoaren  beharren islada izan dadin?
Ideiarik bai?

FORO ABIERTO | GUNE IREKIA | OPEN SPACE | FORUM OUVERT
sarean bere ateak zabaltzen ditu berriro udaberrian eta hori dela eta burubelarri gabiltza 2015eko programazioa sozio-kulturala  osatzen. 
Elkarlaguntza eta parte-hartuz gune honen balioa eraiki dezagun denon artean. Apirilaren 24an izango den sorkuntza eta ausnarketarako foro irekian parte hartzera gonbidatuta zaude.
Foro irekia auto-antolatua, parte hartzailea, sortzailea, armoniko eta xumea izango da. Denon artean agenda diseinatuko dugu topaketaren hasieran. 
#ProgramaTUsarean delakoan zure intereseko gaiak proposatu eta gainontzekoek aurkeztutakoetan parte har dezakezu, baita zure proposamena zein ordutan nahiko zenukeen zehaztu. Talde txikitan eta ordubeteko 3 saiotan lan egingo dugu.




NON: San Frantziskoko Udaltegian (Mariaren Bihotza plaza, z/g)
mapa ikusi
NOIZ: apirilaren 24an, ostirala, 16:00etatik 21:00era (sartu-irteteko aukeraz)
15:30etatik han izango gara zuen harrera egiteko
Umeekin zatoz? Ederto! Zainduko ditugu
Gurekin harremanetan jartzeko: sareanelkartea@gmail.com helbidera idatzi edo
676 39 59 55 / 609 37 09 94 telefono zenbakietara deitu
eman izena
sarean zer da? joan den mendeko 70. hamarkadatik Mariaren Bihotza Plazan
kultura eta auzo elkarteek eutsitako ibilbide solidario, sortzaile 
eta integratzaile bati jarraipena eman nahi dio.
Proiektu sozio-kultural honen inguruan elkartu dira 
San Frantzisko - Bilbo Zaharra - Zabala auzoetan diharduten 
zenbait eragile sortzaile eta solidario. SAREANek aniztasun kulturalaz gozatzeko 
gune ludiko, esperimental eta didaktikoa proposatzen du, 
komunikazioa eta elkarbizitza ardatz izango duena.

@Eleder_BuM

2015/01/28

OST3GUNAK (Gune Irekiko lagunen topagune laburrak, Café Marzanan, urtean 3)

Bihar, urtarrilaren 29an, estrainakoz, Bilboko Café Marzana-n...

OST3GUNEK: OST (Open Space Technology) eta fazilitazioan dabilen jendea, jan-edateko zerbaiten inguruan elkartzeko parada, elkarren barri izateko, nahsteko, sortzeko, asmatzeko,....

NOIZ: urtarrilaren 29an, 19:00-20:30 +…
NON: Café Marzanan (Bilbo)

Urtean beste 2 OST3GUN izango dira, maiatzeko (M28) eta urriko (U29) azken ostegunetan.

Oso ondo etorria zeu be!

Bizi!

@Eleder_BuM   
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/12/10

GiLagunak (Gune Irekiaren lagunak). Sarea osatzeko bidean

Saregintzan deialdia eta gero,...
8 lagun batu gara, Gorliz tabernan. Pako txakurtxua be gugaz (argazkia lekuko). Oso gozo egon gara eta berba egin dogu euskaraz interpreteekaz eta gazteleraz... Eta hauek berba egindakoak, laburtuz,...

1. bOSONOS 15: otsailaren 21a gorde dogu egun osoko gune ireki baterako. gune irekian eta fazilitazioan gabiltzanon sarea hobetzeko egin gura doguzan gauzak zehazteko,... 

Otxarkoagako auzo etxean (Bilbo), 2015eko otsailaren 21ean 
(10:00-18:00, larunbata)

Hori fazilitatzen: Iñigo, Maite (eta beste batzuei, praktika egiteko zabalik. Beste nonor?)

Hemen xehetasunak, gonbidapen testuan, euskeraz eta gazteleraz.

 2. Ost3gunak (bizkaieraz, eGI3nak? :-): urtean hiru berbapote, Gune Irekia eta fazilitazioa aitzaki. Urtarrilaren Maiatzaren eta Urriaren azken ostegunean, 19:00-21:00... artean Cafe Marzanan elkartuko gara giro informalean. Beraz, 2015ean,... gorde agendan egunok, eskapadie egiteko aproposak :-)!!!

19:00-21:00... artean Cafe Marzanan (Bilbon)
  • 2015eko urt 29
  • 2015eko mai 28
  • 2015eko urri 29
3. Sarea indartzeko internet tresnak  
  • e.Zerrenda:  Google groups? besteak?
Asier Gallastegigaz berba egingo du Elederrek, ze sare mota komeni zaigun argitzeko, hasi aurretik. Edozein ideia ondo etorria. Lucíak ere galdetuko, igual,...

Ezaugarriak: eguneko "digest"a; mezuak artxibatzea,... zer gehiago?
  • OSLIST. oso gomendagarria. íngelesez
  • NING. Begiratu, bazkide egin / inskribatu,... balio zaigu, bai? Horren alde ona, munduko sare osoari lotzen gaitu, bakoitzak nahi duen hizkuntzan ibili ahal garela, eta talde tematikoak sortzeko aukeragaz,...
  • Art Of Hosting sarea. Ikerrek daki horretaz, kide da,... beherago beste zerbait horretaz

4. Udabarriko topaketa. Talde handiekin lan egiteko fazilitazio tekniken azoka, ikastaldiak,...Ekaina hasieran edo, kostaldeko herri baten (Mundakan nahi?), egun biko topagunea.

5. Wosonos 2015. Poland. Bla-bla car,... Irailaren 10etik 13ra. Gutako batzuk oso animatuta bertan parte hartzeko. Eta aurreko baten atera izan duguna, egunen baten Bilbora gonbidatzeko Wosonoserako munduko komunitatea,... 
"Kaixo gente,

Yo me plantearía seriamente ir a Polonia al próximo Wosonos!!! Será en mayo o junio, todavía no hay fecha fija…… si a alguien le interesa el asunto, lo podemos comentar en el próximo encuentro en el café marzana el 29 de enero. Mientras tanto dadle una vuelta, consultad a maridos, mujeres, hijos, cuenta bancaria, almohada, etc… y lo concretamos en ese encuentro.
Ondo bizi

Lucia"
6. Lisa Heft eta beste (Harrison Owen?,...) ikastaroa emoten ekarri 2015ean edo 2016an. Lucía, Iñigo, Amaia eta Eleder hasiko gara ideia lantzen, nahi duenarekin.

7. Bihar pote bat? Honen aitzakiagaz: JORNADAS: PLURALISMO CIUDADANO. Construcción de la paz desde la base de la sociedad. 12 y 13 de diciembre del 2014: http://www.gernikagogoratuz.org/es/agenda/show/id/66. Iñigo, Lucía, Xabi Minguez Donostiatik, Eleder,... 
Aholkatuak: John Paul Lederach, Mayor Zaragoza
8. Maite (de Elkarbizi) ve muy útil Open Space en comunidades de vecin@s grandes, pieza clave para mejorar convivencia y ciudadanía. Sería muy interesante hacerlo, y somos mucha gente capaz de facilitarlo.
9. Iker bosonos13@gmail.com  sare ugariren kide egiteraren kargu, eta egin du jada:
"Egun on guztioi! A mí también me parece buena idea y si me cuadra me animaría… Parece que (WOSONOS 2015, World OpenSpace on Open Space) será en Krakovia del 10 al 13 de Septiembre…
SEGUIMOS, aurrera! 
Iker "

Mosuk danori!


www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/12/03

Saregintzan (Gune Irekiko eta besteko fazilitadoreen elkarlana sustatzen)

Egun on! ze moduz?

iazko abenturatxoa (Bosonos13) izan zen 1.urratsari jarraituz, asmoak loratzen ari zizikigu, iujuuu!

Gune Irekiari eta fazilitazio moduei buruz elkarrekin ikasten jarraitu gura dogu eta horretarako, hurrengo hileetan sorrarazi ditzakegun guneak agertu jakuz buruan. Zeuri be zeozer, beharbada?

Ba, horien inguruan martxan hastekoak gara barriro.




Ostiralean Bilbon elkartzekoak gara, (11:00-13:00 artean edo, Obispo Orueta 6an, sarrerako mahaietan) eta gozo-gozo sukaldea berotzen hasiko gara, hurrengo hilabeteetan guztiok gozatzeko jakiak prestatzeko! Bazatoz zeu be? Oraingo hitzordua zail badozu, lasai, informatzen jarraituko dogu-eta!


Resumiendo: quedamos este viernes en Bilbao (Obispo Orueta, 6, 11:00-13:00, aprox) para ir maquinando nuevos encuentros que continúen el primer paso que resultó ser el Bosonos13 en nuestro afán por ir tejiendo la red de facilitador@s de Open Space y demás formas,... ¿Te animas?


@Eleder_BuM   

www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/10/16

H@zkuntzari: (Gune Irekia/Open Space, urriaren 24+25ean Leioan)

H@ZKUNTZARI: ze erronka eta ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,…?
Gune irekia, urriaren 24 eta 25ean (10:30-19:00) Laboragunean (Leioa)
Izena emateko orria
H@zkuntzari-kartela
Ikasi, hazi, hezi,… eremu mugagabea, atez, hesiz, bidez, lehioz eta aukerez betea.
Zer, non eta norekin ikasi eta konpartitu? Ze alternatiba daukagu? Balio digute? Beste aukera batzuk behar ditugu? Nola egin hori?…
Ikasteko baldintzek gure osasunean, harremanetan, hazteko aukeretan eta komunitatearen ongizatean eragiten dute. Guztioi eragiten digu gai honek: familiari, leinuari, auzokoei, politikariei, kazetariei, gizarte laguntzaileei, hezitzaileei,… gutako bakoitzari, jaiotzen garenetik zulora joan arte.
Badakigu, bai, gero eta jende gehiago ari gara bila eta eraikitzen. Ikastea-heztea ulertzeko modu zahar-berriei erantzuteko guneen bila. Eta gainera, gero eta argiago, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, Ikasketa eta heziketa ardura dagoen guneetan eta haien eraldaketan parte izan nahi dugu.
Eta, gero eta gehiago garenez, gero eta ahalmen handiagoa dugu hazteko. Hortik piztu zaigu grina:ikasi-hazi-hezi hirukiaren inguruan patxadaz hausnartzeko gunea irekiko dugu.
Eta ederra izango da! Indarrak biltzeko, nahas-mahasteko, elkar-ikusi, -hartu eta-laguntzeko…H@zkuntzari! Bazatoz zu ere?
- Noiz?             Urriaren 24 + 25 (ostiralean eta larunbatean 10:30-19:00)
- Otorduak:    Bakoitzak ekarritakoa mahaian jarri eta konpartituko dugu
- Umeekin zatoz? Laboragunetik gertuko espazio baten zaindu ditzakegu
- Izena emateko (plaza mugatuak): Formulario hau bete urriaren 22rako (5 min).
- 20 €. Antolaketa+zaintza gastuetarako.
- Bekak ere badaude kasu berezietarako. Jarri harremanetan.
- Beste edozer behar duzu edo adierazi nahi diguzu? Info+:
hezkuntzari@gmail.com    Tel: 661.226.847
Gune Irekiko (Open Space) metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,…
  • Zeuk nahi dituzun gaiak eta jardunak proposatu ahalko dituzu.
  • 90´ko guneak izango ditugu proposatutakoei heltzeko
  • Txoko bakoitzeko idatzizko txostena osatu eta ikusgai izango dugu etengabe eta e-postaz bidaliko dugu
H@ZKUNTZARI

2014/10/10

Gaztekaldia (Gune Irekia)

Ei, gazte zelan zabiz gaur egungo zurrunbiloan? GazteKaldia, Gune Irekia urriaren 25ean Bilbon. 
Goian duzu gonbidapen testua, eta Pernan Goñiren eskutik, Gune Irekia zelangoa izan ohi den azalpen ederra!

Hemen, fazilitadore ibiliko den Ixi Pink Gorillas, Gune Irekia zelangoa izan ohi den azaltzen,...
Egun horietan, H@zkuntzari Gune Irekiari eusten ibiltzekoak gara gu.

Zorte on!

@Eleder_BuM    www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/09/18

HerriUni eta Errekaleor

Atzo HerriUni. Hemen txostena.

Zer ikasi dogu oingoan?

* Gune Irekikoan noiz bazkaldu? Parte hartzaileek baino ordubete lehenago, fazilitadore gisa, dena aurretik doa eta,....
* Tomate potea. Nagusiengandik ikasi. Elikadura eta artea. Maitasuna. Oparitu eta emote-ekonomia.
*... eta ErrekaLeor, bideoan agertzen dan egoeraren barri,...

Ta urriaren 24+25ean H@zkuntzari, hurrengo gune  irekia, Gaztekaldia-gaz bat datorrena!

Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz




2014/04/24

Otxandion Herrigileen Tailerra (Gune Irekia, 2014-V-10). Gonbidatua zeu be!


Hemen behean, bideoan esandakoa, gonbidapen testua, Otxandioko Udaleko webgunetik hartua.

Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu, eraiki, sortu…?
Mainondoko gimnasio berrian, maiatzaren 10ean, goizean. Gune Irekia

Otxandio oso herri aktiboa eta parte-hartzailea dela esaten dugu askotan. Baina hori nola da posible? Ba, guztion artean guztiontzako gauzak egiten ditugulako: herriko elkarteetako kide zarelako edota ekimenetan parte hartzen duzulako, herri-ondasunak zaintzen dituzulako, ospakizun ezberdinetan parte hartzen duzulako (limonadan, dantzan, danborradan, San Martinen), elkar zaintzen dugulako…

Hori da herrigintza, eta zeuk egiten duzu!

Azken finean, komunitatea osatzen dugu, eta elkarrekin bizi gara. Zu eta zure aldamenekoaren interes eta nahiek egiten dute Otxandio.

Zein da zure hurrengo erronka?

Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu, eraiki, sortu…?

Ba, aukera ederra duzu zure ilusio eta asmoak beste askori azaltzeko. Gainera, aukera izango duzu besteenak entzuteko. Eta agian, guztion artean, has gaitezke asmo hauek gauzatzen, modu kontziente eta eraginkorrean.

Egia esan, gauza asko ditugu guztion artean lantzeko:
oinarrizko beharretan, elkarren zaintzan, ingurumenean,
ekonomian, kulturgintzan, kirolean…

Bazatoz zeu ere herrigintza-tailerrera?

Noiz: maiatzaren 10ean, (9:00etan gosaria, 14:00etarako bukatuta). Poteorako garaiz!

Non: Mainondoko gimnasio berrian.

Animatu eta izena eman hemen! Maiatzaren 8rako?

·         Jan-edatekoak bertan, goiz osoan zehar, Herri-Olaren eskutik.
·         Umekin zatoz? Ederto! Bertaratutakoen artean antolatuko duguzaintza.
·         Itzultzaile bolondresak egongo dira euskaraz ondo ez dabiltzanentzat.
·         Beste premiaren bat edo ekarpenen bat? Bota lasai!

Informazio gehiago eskatzeko: herri-ola@otxandio.net

Gune irekiko metodoaz jardungo gara, modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,... eta bertan...

·         Nahi dituzun ekintzak proposatu ahalko dituzu.
·         60´ko tarte bi izango ditugu proposatutakoei heltzeko.

·         Denaren idatzizko txostena osatuko dugu guztion artean, hantxe bertan.

Hau be ederra dator, bai!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz