2010/03/14

BURU-MAPAGINTZA IKASTAROAK EKARRIAK (UEU_EIBAR 2010-III)

PARTE-HARTZAILEEN BURU-MAPA: Ikastaroan parte-hartutakoei norberaren adierazle den ikurra asma dezaten eskatu diegu amaieran, eta aurrez prestatutako bost adar nagusietako batean edo, sortu nahi izanez gero, beste batean koka dezan nork bere burua eta norberari buruzko ezaugarri batzuk, azpi-adarretan, Emaitza, goiko buru-mapa hori.

Eibarren buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa amaitu dugu larunbatean.
Ikastaroaren edukia honako hau izan da, laburtuta:
  • Buru-mapak eskuz egiteko ariketak.
  • Irudimena lantzeko ariketak.
  • Oinarri teorikoak.
  • Buru-mapak jendaurrean mintzatzeko.
  • Buru-mapak Xmind software librea erabiliz.
  • Sakontzeko informazio iturriak.
Egun bitan banatutako 10 ordukoaren bukaeran zera galdetu diegu parte-hartzaileei:

ZER EKARRI(ko) DIZU IKASTAROAK/BURU-MAPAGINTZAK?

ZER DA ZURETZAT?


Bakoitzak hiru ideia labur bota ditzala eskatu dugu. Hona hemen 12 parte-hartzaileek erantzundakoen bilduma:
  1. JENDEA EZAGUTZEA; PRAKTIKOTASUNA; IDEIAK PIZTEA;
  2. BURUKO EKAITZA BARETZEKO AURKIKUNTZA
  3. SORMENA LANTZEKO GOGOA; ORIGINALITATEA; ERABILGARRITASUNA
  4. PERTSONAK; ESPERIMENTAZIOA; IRTENBIDE BAT
  5. ESPERIMENTATZEKO AUKERA; ASKO IKASI DUT; OSO GUSTORA EGON NAIZ
  6. PRAKTIKOTASUNA; PENTSATZEKO BESTE MODU BAT; IDEIAK SORTZEN LAGUNTZEN DU
  7. PRAKTIKOTASUNA; JENDE EZBERDINA EZAGUTZEKO AUKERA; BURU-BLOKEOAK HAUSTEKO MODUA
  8. PENTSAMENDUA ARGITZEKO LAGUNGARRIA; ADARREN GARRANTZIA
  9. KREATIBITATEA; ERABILGARRIA; TERAPEUTIKOA
  10. ALOR ASKOTAN HOBETZEKO GILTZA
  11. KOLOREA ONDO ERABILTZEAREN POTENTZIALA; GIRO EDERRA; JARRAITZEKO GOGOA
  12. BERRITZAILEA; PRAKTIKOA; NORBERAK JARRAITZEKO BALIABIDE ASKO JASO DITUGU
Ideia horrek berrantolatu ondoren, honela laburtuko ditugu (www.wordle.net bidez egina. Irudian klikatuz gero handiago ikusiko duzu):

Wordle: BURU-MAPEN IKASTAROAK EKARRIAK EIBAR 2010-III

... eta irudi horrek ikastaroak ekarriak ondo isladatzen baditu, ez da gutxi gero!

Ondo bizi!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter

1 comment:

BM31 said...

Hilabete bi geroago Iruñan beste 10 orduko ikastaroa eman dugu (hemen horren berri: http://burumapak.blogspot.com/2010/05/buru-mapak-ikastaro-baten-berri-i.html).

Etorritakoei bukaeran antzeko galderak egin eta gero (ZER EKARRIDIZU IKASTAROAK? HIRU GAKO-HITZETAN LABURTU), hona hemen erantzundakoak, banan-banan:

1. lagunarenak: BALIOGARRIA; ARGIA baina egunez eta orduz laburra; OINARRIZKOA
2. arenak: ANTOLAKETA; LAGUNTZA; ASKEA
3. SORMENERAKO LAGUNTZA; DINAMIZATZAILEA (nirekiko)
4. ULERMENA hobetzeko era aproposa; batez ere, DIBERTIGARRIA!
5. IDEIAK; GAITASUNA
6. (pentsamendu) IREKIA; emandako SAKONTZEKO AUKERAK (buru-mapa honi buruz ari da: http://www.xmind.net/share/gentza/rush-mapak-2010/
7. SORTU; ATSEGIN HARTU; TRESNA
8. IRUDIA; KOLOREA; INTERNET
9. (pentsamendu) ERRADIALA; SORMENA
10. ANTOLAKETA; KOLOREA; MARRAZKIAK