Showing posts with label Auzolan ekimena. Show all posts
Showing posts with label Auzolan ekimena. Show all posts

2014/01/29

MaiteMuhinduz (Mai 1-4; Astra-Gernikan). Talde eragilea zabaltzen. Zu ere bai?

Kaixo!

Maitasuna, maitasun- eta sexu-harremanak, osasuna, plazerra, sexu-joerak, heziketa, historia, gizartea, gorputza, maitasun adierazpenak,...
  • Nola bizi ditugu kontu horiek?
  • Zelako lotura dute politika, eremu publikoa eta gizartearekin? 
  • Zer egin dezakegu maitasun-bizia suspertzeko?
Gai horiek eta ingurukoak buruan, 3 eguneko topaketa publiko eta zabal bat (Astra-Gernikan, maiatzaren 1-4) antolatzen ari da Auzolan EH-ko jendea, MaiteMuhinduz izenarekin. Gune Irekiko metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,... 

Talde eragilea bi aldiz batu gara, eta jende-multzo zabala gabiltza lanean jada, 10 lagun inguru. Eta are zabalagoa izatea nahi dugu. Gaiari ertz guztietatik heltzen dion ahalik eta talderik dibertsoena (edadez, sexuz, tendentziaz, ikasketaz, ogibidez, jatorriz, pentsamoldez, sexu-joeraz, jardunez,...) osatu nahi dugu, topaketa benetan emankorra eta indartsua gerta dadin. 

Gogoko duzu gaia? Parte hartu nahi duzu hasiera-hasieratik, eraketan eta kontu hau zabaltzen? Oso ondo etorria, ba!

Antolaketa eta logistika kontu nagusiak diseinatuta dauzkagu jada. 

Gonbidatze-prozesuan gaude orain, gero eta beteago. Eta hurrengo bileran (topaketa baino 4 aste lehenago izatekoa, apirilaren 5ean) MaiteMuhinduzen berri bazter guztietara zabaltzeaz arduratuko gara. Hasi Gernikatik bertatik, Busturialdera eta inguru zabalera. Gai honi buruzko honen topaketa sakon eta zabala aukera galanta delakoan, informazioa interesa euki dezakeen jende guztiarengana heltzea da gure gogoa. 


Bloga, eposta, telefonoa, ahoz-ahokoa, Twitter, lagun arteko kafeak, elkarte interesatuei deiak, komunikabideetan azaldu, jende biderkatzaileekiko bilerak,...
...galdetuz beti: "nori gehiago heldu behar litzaioke MaiteMuhinduzerako gonbitea?"
hara gonbidatze prozesuaren mamia: gai honetan interesa duen jende guztiarengana heltzea amets eta jardun bizi!

 Atsegin eta esperientzia ederra ekarriko dizu talde horretan parte hartzeak. Zabal-zabalik dituzu ateak! 
                                             
MaiteMuhinduz, talde eragilearen 3. bilera
Apirilaren 5ean (larunbata) 11:30-14:30 (puntual hasteko gogoz)
ekarri hamaiketakoa?
Astran (Gernika)

Nori gehigago heldu behar litzaioke mezu hau? Esker mila zabaltzearren! 
     :::   #MaiteMuhinduz  :::

2013/10/15

Ezkurrak biltzen



Auzolan from Gorka Arrien Urberuaga on Vimeo

Auzolan ekimenaren III. topaketa (hemen programa, eta hemen Leire Saituari ondoren Hitzako Urtzi Urkizuk egindako elkarrizketa argigarria) biribiltzeko ezkurrak biltzen izan da lagun talde bat.
Auzolanzaleak: pentsalariak+jardulariak, hori, hori!!!

Eta kanta eder hori? Zeindde?

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2012/09/20

Espazio Irekia AUZOLAN ekimenaren II. urtekoan (Altsasun, irailaren 28-30)

OsaTopeko egun t´erdiko espazio irekikoaren ondoren etorri zan proposamena. AUZOLAN ekimenaren II. topaketa nagusian Espazio Irekikoa egitea. Baiezkoa bizkor eman genien, oso talde bizia eta fokatua delakoan.

Altsasun izan ginen duela hiru aste edo, eta orain azken kontutxuak lotzen. 3 eguneko topaketa da eta zati bitan daukagu Espazio Irekikoa: 1. larunbat arratsaldean (3 solasaldi-tarte. 200 bat lagun espero ditugunez, tarte bakoitzean 10-15 talde aurrikusten ditugu, txokoka bilduta); eta 2.igande goizean: ekintzak proposatzeko, taldeak eratzeko eta taldeon lehenengo bileratxoak egiteko tartea. aurreko egun bietan egositako ideiak abiarazteko
Hamar egun barru, Altsasun. Hemen zehaztasunak . 3 egunetako egitaraua ikusteko, egun bakoitzaren gainean klikatu.
Gonbidapen-testua jarraian..

Euskal herriak burujabe, baietz! 

II. Auzolan Topaketak (Irailak 28,29,30 Altsasu)

2012/07/24

Osasuna, osotasuna _Open Space (abuzt 5+6an) Ibarrangelura bai?

 

Barria! hemen topaketa osteko TXOSTENA, parte-hartzaileen artean eginda

Acá la invitación en español

Osasuna, Osotasuna
open space
AutoGestando Salud
Abuztuaren 5 (10-18)   eta  6an(10-14)   iBARRANGELUn (Bizkaia)
Guztiok dugu osasunaren eta gaixotasunaren inguruko esperientzia. Neska zein mutil, adin guztietan, egoera ekonomiko guztietan, munduko edozein txokotan, auzoan eta eskaileretan, ...
...Anbulategiak. Animoa. Ariketa fisikoa. Baja. Bakunak. Beldurra. Bizi-poza. Botikak. Drogak. Ebakuntza. Elikadura. Erditzea. Errezetak. Etxez etxeko laguntza. Farmazia. Gaixorik. Ginekologoa. Haserrea. Heriotza. Ospitaleak. Iruzurra. Istripuak. Kontagioa. Kontrakzioak. Kopagoa. Kurandero.ak. Lana. Medikua. Mina. Minbizia. Nerbioak. Osa-kidetza / eri-kidetza. Osasun pribatua. Osasun publikoa. Planetaren osasuna. Plazeboa. Senda-belarrak. Sexua. Sukarra. Terapia. Traumatismoak. Txamanak. Txartela. Umorea. Zahartzaroa. Zaintiratuak...
Zer da osasuntsu bizitzea? Zeintzuk dira bizimodu osasungarriak? Nola egin aurre gaixotasunari? Fidagarriak al dira osasun sistema ofizialak? Eta osasun-bide alternatiboak? Zer egin osasun-iruzurren gainean? Zein aldaketa nahi dugu osasun-sisteman, hezkuntzan eta gizartean, oro har? Osasuntsu bizitzeko, zer egin dezakegu auzolanean?
NOIZ: 2012ko Abuztuak 5ean (10-18) eta 6an(10-14)
(eta abuztuaren 3-4an, toki berean, Osasun Publiko Kooperatiboa mintegia, gazteleraz)
NON: iBARRANGELU ko kultur-etxean – Bizkaia
·         Jan-edanak+bazkalorduak tokian bertan edo norberak ekarrita.
·         Doan lo egiteko aterpea eta kanpatzeko tokia, (aurrez abisatu.
·         Umeak oso ondo etorriak! Behar duten arretaz hartuko ditugu.
·         Bestelako premiarik? Deitu lasai!
INFO+IZEN-EMATEA: auzolan@riseup.net 653713984

Beste urrats bat osasunaren alde… 
eta ederra izango da! 
Animatzen?
Laguntzaile: Busturialdea Auzolanean; BizIzpi Solasaldiak

Metodoaz: Biribilean bilduko gara eta modu
“horizontalean” jardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi ditugun gai guztiak mahai gaineratuko ditugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu