2009/04/14

HIRIA ERALDATZEN II (MINFOUTES)


Hilabete bat pasa da ia MINFOUTES (MindMap-Info-OUT-Espazioa) hitzaldia izan genuenetik eta orain lerro batzuk orduko hari buruz.

Hitzaldia iragartzeko idatzian azaldu bezala, nahiko gauza arraroa zen proposamen hura. Buru-mapagintza eta hiria eraldatzeko topagune/lantegi baten emaitzaren nahastea. Eta zinez aberasgarria izan zen. Hamabost lagun inguru elkartu ginen eta, besteak beste, buru-mapak zer diren azaltzeko balio izan zuen, etorritakoen artean gaia ondo ezagutzen zutenak egon bazeuden ere.

Horien artean Grupo Ikusnet-eko Elfeel izan zen eta berari esker jakin izan dut XMind programari buruz.

Bertsio bat "open source" moduan plazaratu dute eta goiko esteka horretan bide erraza duzu hura deskargatu edo erabiltzeko. Mind Manager-etik inportatzen du eta buru-mapak partekatzen eta talde-lanerako erabiltzen uzten du.

XMind horren bidez egina dago aurkezpen horretarako erabilitako MINFOUTES buru-mapa eta interneten erabilgarri duzu. Bide batez, ondo etorria hiria eraldatzeko saiora! Hemen, horri buruzko bloga, María Secoren ekimenez. Parte-hartzeko irekia dago, eta euskaraz ere bertan idaztea ondo etorria. Tú Bilbao - BILBAO-TU, beharbada?

2009/04/09

EUSKADI IRRATIKO ENKARGUA III


XMind programa ezagutu dut berriki. MINFOUTES topaketan izandako Elfeel-en bitartez. Grupo Ikusneten Bilboko ordezkaritzan dabil lanean. Sowtware librezalea oso-osoan.
Nahiko tresna ona dirudi XMind hau, eta buru-mapak egoki egiteko modu ona emateaz gain, oso modu erosoan errazten du egindako buru-mapak publikatzea eta talde-lanerako erabiltzea.

Hemen bertan duzue, beraz, ikusgai irratiko enkarguari erantzunez egindako buru-mapa. Elkarrizketa haren gidoia.