Showing posts with label jolasa. Show all posts
Showing posts with label jolasa. Show all posts

2015/12/09

Angel Erroren "Hitz jokoak"


 Duela 5 orduDuela 5 ordu"Hitz jokoak", Angel Erroren beste jenialtasun bat
Hitz jokoak Angel Erro
 2015-12-09 / Angel Erro (@Berria-n)
Hitz jokoteraino gaudeamus igiturengo arotza, Erramun Juvenes dumb sumus. Nori ez zaio gertatuaje kuadrillateroko arriskide batekin hitz eta pizza hasi, are kontu serio batiburrilluz, eta lagunak zure jarduna deten egin, bururanio etorri zaion lehen ahateraldia, ustez taberna egarria (hots, bar egarria), espektoratzeko. Pockerrena izaten da hitz ludopatiak jotako lagun horrek uste izaten duela hitz jokoa ezinago sakON, egO.K. eta adierazkarra dela, zure solasa ñafartu eta aberastundu duela ?hortik, beraz, et-et-eteko eskubidezidorra?, kontzeptuen lehorra hizkuntzaren berezko senarekin argindartzeko eta adimena mugagabe escher-zitatzeko balio izan balio izan balio izan balio izan balio bezala.

Bâton batek aurpegituratu ahal lidake, hitz jokoak hain biguingarri egiten bazaizkit, nola suizidatzi ahal izan dudan nitabe oso (edo zatiriko) bat, ustezko eta hutsezko berba jostetez jositakoa. Hautsnartu dut, xok terapia erabiliz, hitz xok terapia hau, Euskal Herriko Hitz Jokoen Nazkapen Mugimendua antzeratuz, lor nezakeela hemengoak bezalakoen ehuskeria jendeari erakutsatu ahal izatea. Abertzalde batetik, honakoa izan daiteke askok zera ulehertzeko duten muholde bakarra: hitz jokoteraino nazkazue!

Bizi!
@Eleder_BuM

2012/06/07

Puztu espazio irekia! (Open Space Urtxintxa Eskolaren 25. urteurren jardunaldietan)

Irratira ekarri genuen Berbaz duela hilabete batzuk Urtxintxako Amagoia (hemen solasaldia entzuteko modua). Aspalditxoko sare-laguna bera,...  eta orduko hartan sortu zen gerora elkarlanean zeozer egiteko aukera. 
Bihar eta etzi (ek 8+9) Espazio Irekiko tartea izango dugu Bilborocken, Urtxintxak 25 urte egiten dituela-eta prestatzen ari garen topaketaren baitan. Plan ederra biharkoa: hitzaldiak eta goizean hasita, elkarrekin bazkaldu, hitzaldi gehiago eta 17:00etan espazioa ireki... zapatu goizari umorezko tantez egunon, hitzaldi gehiago, espazio irekian berrriz ere, klownklusioak, elkarrekin bazkaldu,... eta sorpresa ugari! Plan hoberik?
Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!
(Urtxintxa Eskolaren 25. urteurrenean)

PIZTU, POZTU, PUZTU!

Piztu genuen aisialdi hezitzailearen puxika duela mende laurden, eta gaur arte, belaunez belaun, ehunka gazte euskalduni esker elikatu da proiektua. Pozten gara zuokin guziokin sortutako ufadek ilusioz eta indarrez puztu dutelako Urtxintxa.


Bazatoz zu ere putz egiten?

Espazio Irekikoa: Bilborock-en
ostiralean, ek8, izango gara 17:00-19:00 artean eta 
larunbatean, ek9, 11:30-13:30 artean 

Hemen programa eta izen-emateko xehetasunak, eta hemen behean Urtxintxak argitara emandako barripaper berezia...

Ilusio handiz, biharko prestaketan,

ondo bizi!

Eleder BuM (Bilbao underground Mayor :)
www.burumapak.blogspot.com (eu)   @Eleder_BuM  (Twitter)
http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irratikoak)