Showing posts with label oin bien legea. Show all posts
Showing posts with label oin bien legea. Show all posts

2018/09/18

Geldirik ez (Ruper Ordorika)



Galbidea izan arren
aurrean dagoen bide hori
estarta hondoratu horietan zehar
gogoko gogoko bada

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Zure izenean baina zu gabe
hitzegiten dutenei
ez egin jaramonik
etsai dituzu
kontuz nirekin ere
ez itsuki sinistu.

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Besarka ezazu
asmo eder bat gogotik
oratu ezazu
gaurko eguna besotik
ez dezazula ahaztu
denbora hondarra dela
urre, urreduna.

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Besarka ezazu
asmo eder bat gogotik
oratu ezazu
gaurko eguna besotik
ez dezazula ahaztu
denbora hondarra dela
urre, urreduna.

@Eleder_BuM

2014/03/10

#GernikakoLekuek, ederra!



Ederra dator astea Gerniken! Kaleak musikaz beteta!

Gune Irekiko izpirituz blai, jaialdia. Agenda zuri, kolektibo bakoitzak bere proposamenak botata sortua, jendea kalean ruletan (oin bien legea),...uau!!!
 mar. 5
jaialdi deszentralizatua. Formula interesgarria. Agenda tajututen prokastinetan :-)!
Esker mila, arima sortzaileok, bum, bum, buuuum :-)!

2011/09/01

OUT-2 : AUTOERAKETA eta AUTOBONBOA :-)! (Zer da Espazio Irekia / Open Space Technology)?



"Lotsa? Lotsea, ostuteko!" esaten auen amama gureak.

Esker mila, Hik Hasiko jende zoragarriari, honetan joan ginen, eta hara zer opari ederra, Espazio Irekia zertan den zabaltzeko modu eder hau! Bertan azaldu genuen ahalik eta ondoen Espazio Irekiari buruz dakiguna, bat-batean, egindako galderei erantzunez. Testu hau osagarria izan daiteke, eta www.openspaceworld.org antolaketa eta bilera ulerkera honetaz ikertzeko sarbide oparoa.

Beste ikasteko aukera bikain bat? Urteroko  Espazio Irekiko mundu mailako topaketa: WOSONOS, aurten Olmúen (Txile).

@morea,


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

2010/11/14

ESPAZIO IREKIA: OINARRIAK, LEGE BAKARRA ETA IRAGARPENA

Espazio Irekian (hemen Espazio Irekia zertan datzan, mundu mailako elkartearen webgunean) biltzean orma-irudi batzuk erabili ohi dira. Haietako batek, egun horretan bildu gaituen gaia jasotzen du. Beste batek, agenda egiten lagunduko diguten post-it sorta, eta post honetara dakartzagun beste 3 hauek espazio irekian lan egiteko modua laburtzen dute.

1. Espazio Irekiko 4 oinarriak: azken aldian (2012) honela jartzea dogu gogokoago:

4 OINARRIAK

1. Etorri garenak, jenderik egokiena
2.  Datorrena datorrela!
3. Hasi behar duen orduan hasiko da
4.  Amaitu denean, amaituta


2. Espazio Irekiko lege bakarra: ... eta kartel honetan tximeleta(k) eta erlea(k) margoztu behar genituzke ere bai...


3. Iragarpena: beste modu honetan gogokoago dugu... "Prest egon sorpresak biltzeko!" edo batzutan kartelean "Sorpresa !" testu hutsa margoztu ohi dugu, horren adierazgarri diren marrazkitxoen artean...


EUTOKIKO irekieran 3D BURUMAPA izango dugu Amasté-ren eskutik. Bertan izango gara espazioa irekitzen eta buru-mapa egiten laguntzen. Amasté-ko jendeari eta Ricardori bereziki, eskerrak bertarako gonbiteagatik eta kartel eder hauek paratzeagatik!

Ondo bizi,

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM