Showing posts with label ideiak. Show all posts
Showing posts with label ideiak. Show all posts

2014/07/14

Leiho bihozti zabala (Eatik bueltan): Borda, Silver, Aresti,...

Ean poesia egunak joan dan asteburuan. "Familian" gero eta erosoago... :-)! Astinduxe,...
...Borda. Otorduan azken-azken orduan eta txiripaz tokia bai,... norekin eta "Bi minutuero"-dun 4 hilabetekoarekin :-)-eta, lagunarte gozo-gozoan! 
Olerkari baino, bizizale-bizilari ginela geu, uju eta aja umorez,.... eta atera dotsegu "Outrageous Openness" (Tosha Silver) berbatara azkenburukoetan,... 
...eta zer agertuko ondorengo saioa entzuten ari ginela Bedaruko landa ederrean, eta han usatzen diren orma-irudi galant horietako baten handi-handi idatzita zera,...


"beti nahi nuke izan 

leiho bihozti zabala, 

harria bezain apala."

Itxaro Borda 







Aipatutako liburuari zuzen-zuzen lotu dotsegun aipua!
“...Well, you recall who You are. A radiant Being in service to Eternity. You begin to be USED by something Greater. And this can happen for ANYONE. It just takes remembering…inviting…and Offering…
“In a sense, Life begins to happen THROUGH you and FOR you (and for everyone else) rather than BY you.
It’s the difference between redecorating the prison or… walking out the door.” 

 ...Aresti (Argian Basarrirekiko gutunak)
"...bertsolariak ere poetak direla, poeta baserritarrak, (nire lagun on batek dio bertsolariak direla egiazko poeta sozial bakarrak), eskolarik gabeko poetak, baina nire iritzian euskaldun poetarik hoberenak, olerkari guztiak baino hobeak."
Guk bat-bateko bertsoaren faltatxue (akaso?), horrenbeste gozatu doguzen Eako Poesia Egunetako zipristinetan,... 

...Azkona.  Asko
Oso oparoa egitarua. Etxepare Rap @27zapatari  (Imanol Epelde) entzuten be, barregurea, alferzaleago gero-eta,...Laida Azkonaren Mu-To, esaterako, hurrengo baterako lotu jaku (Eider Rodríguez-en "itsasoa da bide bakarra" goiztiarra itzela be,  antza,...), konturatu ere egin barik ondo-ondoan gengozela, denbora hain joian arin eta! 

Mu-To // Excavar un túnel hasta China from Laida Azkona on Vimeo.

...Irazoki, "birtuosismorik-ez", bapo! 
Dantzazaleago, bizi-bizizaleago garenez, finean, letra-jale, (inkluso-hain-errez-iminten-doskuenean-entzun-zale-nagi) baino,... :-)! 

...Astiz, dotore... ta zinez ederra ardoaren txorrot-doinua, edontzira isuritakoan, uau!!!


...Ea, Ie, ixe, izi, itzi. irrintzi, ixa, itxa, hitza, berba, ele,...
...landa ederrak+lagun alaiak-errona(ia)-eta-kresala,... merzi, merzi! Hurrengo urtean be, baietz :-)!
bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

pd. des-tiloaz: euskera osoa aldarrikatzen dogu, erreala, askorengan nahasian bizi diren euskalki eta potro :-)-euskalkien nahaski erpinanitza


2012/03/15

un.ARTE.un (anartean)


Testutxo honi lotutako beste bat hemen: 
AUBALDIAK



Artea= artean (bitartean, anartean,...) sortzen dana. Ezerezetik. Hutsunetik. Isilalditik.... sortua.

unARTEun (un+ARTE+un =anartean): Arte jaialdi bat. Mundakan. Euskaraz. Must Eginek ertatua. 2012ko udan, uztaila bukaeran?
UN: unplugged, un,... Elektrizitaterik gabekoa eta egitura fisikorik gabekoa, tranpaldorik bez. Aski artist(ar)en tokia adierazteko ohial bat lurrean, akaso. Argi naturala. Anplifikaziorik barik,... eta muntatzeko askoz errezagoa. Artistatasunak askoz pisu/garrantzia handiagoa.
Non: herriko txoko berezietan, gozoetan, txikitxuetan. Normalean horretarako erabiltzen ez diren horietan. Ibilaldi bat laster eta horietako batzuk ikusi ahal doguz,...

...eta ahalik eta parte-hartzaileena, biribilena. Ikuslea eta artista nahastuz,... 50 lagun inguru bilduko dabezan ikuskizun ugari txoko gozo diferenteetan,...

Must Eginek euskera erabiltzea sustatu. unARTEun: ahozko artea: kantua, ipuin kontalaritza, antzerkia, hip-hopa, bertsoa, poesia irakurketa, pailazoak, magoak, koblakariak,margoa,...

Zer eskeini artistari? Loaldia (non? akordioak?) eta afaria. Diruren bat ere? Bertan egotea eta parte hartzea bera opari bihurtu dadila,...

Ideiaren zirriborroa da testutxo hau. Bota Komentario bat lasai, danon artean biribildu daigun apurka-apurka, bai?

2017ko urrian Zulo Irekia-rekin esperimentatu genuen, Gune Irekizaleen jaian Orioko Etxeluzen (Zurrunbiloan 2017, hemen bukaerako argazkian parte hartzaileak).
UnArteUn moldeko esperientzia aberasgarria izan zen. 
Hemen Zulo Irekiari buruz idatzia, euskeraz eta gazteleraz.


Bizi!
@Eleder_BuM


Mustein :-)!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2011/05/20

VIVE la RÊVO :o)! Bilboko kanpaldian ale batzuk ideia erauntsirako

Telebista-meta bat bildu dezakegu espazio publikoan eta gure ahalmen artitstikoena erabiliz desmanipulazioaren eskultura izan zitekeena sortu askoren artean...

Atzo Bilboko kanpaldiaren aurreko asanbladan lehenengoz eta oso gustora: energia asko, zentzun handia eta armonia nagusi,... espainolez. Salbuespena: emakume batek dotore eta gartsu hartu zuen hitza eta euskera ederraz botatzekoak bota, emakumeen eta euskararen alde, besteak beste. Chapeau!

Mikroak denbora gehiena okupatuta, gizonek, oso hein handi baten ("macho iberico" rol horren aurkakoak entzun baditugu ere). Nik ere hitza eskatzeko tentaldia izan dut,...  baina, beste ar bat? Geroko utzi dot eta hona dakartzat ideia batzuk, atzo giroaren berotan sortu ziren modu-moduan, ezer askorik leundu barik,....zenbakiz jarriak daude, baina inongo ordenik adierazi nahi barik.

1. Mugimendu honek zentzua badu orain arte, baina ideien eta hitzen munduan batez ere. Proposamen batzuk ere bota izan dira ekintzarako, banka etikora sosak aldatzearen aldekoa, kasu,... baina orokorrean bestelako ideia batzuen premia somatu dut: taldeak jada egingarri dituen ideiak (edo ekingarri, hasigarri, behintzat), distiratsuak, sinpleak, kutsagarriak, ilusio pizgarriak, zer izan nahi dugun argi uzten dutenak, alternatibak gauzatuz,... lehenengo etorri zaidana, buruan aspaldi darabildana: Bilbon bertan jendeak erabiltzeko ortu irekiak sartu behar ditugu ja: aisialdia, osasuna, komunitatearen bilgune, elikadura, kontzientzia, natura, umeen hezkuntza,.... Auzo berrietan eta oinezko egiten diren kaleetan ohikoak diren baldosa triste horiek? Ez, mesedez, altxa ditzagun eta ortuari ekin. Badakizue, Madrilko talde horren izenak iradokitzen duena (BAH! = bajo el asfalto está la huerta!). Noski, ideia sinple honen lehengusua: bilbo arbolak badaude, baina horietako zenbat fruta-arbolak? Zergatik ez guztiak eta gehiago? Galdera hori egin izan dudanean jasotako erantzun ahulak (jendeak burrukan egingo luke fruituak biltzeko, errespeturik ez dugu, kalera jausi eta "lohitu",...) gorde, bai?

2. Epe luzeragorako, baina ja herritarrok hartzeko: Ibaizabal garbia izateko egin beharrekoak arinagotzea. Erreka, ortuaren moduan, komunitatearen bilgune, kontzientzia, natura, umeen hezkuntza, aisialdia, osasuna,....Zer egin behar/ahal dugu ja gure bizimoduaren egokia izango den errekaren garbitasunera itzultzeko? Nola egin hori mundu osoko erreka, ibai eta herri guztiak ere kontuan hartuta? Zer lantegi itxi behar ditugu orain? Zeintzuk egokitu? Zer gehiago egin behar dugu orain?...

3. Helburu horren aldekotasuna aldarrikatzeko ekintza sinplea eta indartsua: igandean goizeko 11etan (9:30ak aldera itsasgora da) Bilboko zubietatik Ibaizabalerako jauzi kolektiboa. Inguruetako biztanleen artean dutxatzeko aukera antolatzea komeni, beharbada :o)?
4. Zerrenda bat: 7 kaleetan paseotxoa egin eta begiratu, kontzientzia ariketa gisa: dauzkagun komertzio guztietatik zenbat ditugu ezinbestekoak eta zenbat "aurrerabidearen" eta kapitalismoaren edo beharrizan faltsuen itzalpean sortutako hutsalkeriak? Adibidea: tabernak, beharrezkoak dira (horrenbeste)... edo gure sozilizatzeko, dibertitzeko eta jan-edateko modua kalean bertan izan genezakeen askoz modu eraginkorragoan (planeta osoa kontuan hartuz, esan behar ote da oraindik!)? Bitxi-dendak? Zenbat jantzi-denda behar dugu?...

Beste zerrenda bat, paseorik barik hau: ditugun lantegietan eta lantegien barruan egiten diren zereginetan, zenbat dira ezinbestekoak eta zenbat hutsalak?

Egin beharrekoak pentsatzea ondo dago eta adosten edo denean asmatzen zaila izan daiteke batzutan, baina askoz errezagoa da erabakitzea (eta lehenestea, beharbada) zer egiteari utzi behar zaion. Askoz "lan"-ordu gutxiagoz bizi den gizartera joko dugu. Orduan aisialdi ordu asko izango ditugu eta ikasi beharko dugu nola horiek modu orekatuan erabili: Ibaizabalen uger? bazterrean etzanda? kantari? kontari? maitari? ortuan?... hortxe koxka!

5. Jendea munduko edozein bazterretan ibiltzeko, bizitzeko, bozkatzeko, lan egiteko,.... hesiak bota, juridikoak zein fisikoak. Hain zaila eta luzea izan daiteke honelako proposamen bat mundu osoan gauzatzea? Zer egin daiteke kanpaldian hori mundu mailan abiarazteko?

6. Komunikabideekiko harremanetarako arduradunak... kezka agertu zen atzoko bilkuran. Nola egin dezakegu hori modu desentralizatu baten? Arduradunik izendatu gabe. Medioak etorri daitezke eta zer egiten den eta nola kontatu dezakete. Manipulatu dezaketela? Jendea ez da horren kokoloa. Manipulazioarekiko  eta komunikabideekiko ekintza kolektibo eder bat nahi? Bildu ditzagun Moyua plazan (zergatik ez, hantxe, erdi-erdian, alderdi dirutsuagoan, banketxeen artean, Ministerioaren eta Gobernu Zibilaren -bide batez, des-okupatzeko moduko eraikin klabe bat, ez da?- :o) etxeko telebista aparailuak meta handi-handi bat egiteko, to des-manipulazioa! to askatzea :o)! Des-manipulazioaren aldeko eskultura egin dezakegu, metatutako horri ahalik eta izaera artitstikoena emanda.

7. Jakina, Espazio Irekia (Open Space Technology) giro honetan oso aproposa izango da. Eta gu laguntzeko prest, jakina!

Uste dut orain adostasun zabala eta kontrakotasun urria duten ekintzak erabaki eta burutu behar direla laster. Horrek erakutsiko du zer den mugimendu hau eta antolaketa, bizitzako sistemetan bezala, berez berez sortuko da bidea ibili artean.

Bizi bizi!

 Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

pd: blog honen muinetik alde egin dudala urrunegi (hemen honen ildoko beste bat, espainolez: INNOVACIÓN "SUCIAL") eta gainera hanka sartuz eta sinpleegi agertuz? c´est la vie, c´est la rêvo :o)!