Showing posts with label Zerain. Show all posts
Showing posts with label Zerain. Show all posts

2013/10/02

Mutiloa eta Zerain eskuz esku etorkizunari begira: zer eta nola? Gune Irekia (Open Space)

Mutiloa+Zerain eskuz esku etorkizunari begira: 
zer eta nola?
 2012ko udazkeneko ZHE (Zerain Herri Eredua) topaketaren ondorioz, 
beste Gune ireki bat, Zeraingo Oiharte sagardotegian, 
2013-X-19an (larunbata) 
  • Mutiloa eta Zerain, Goierriko bi herri txiki elkarren ondoan, 500 lagun inguru, hain gertu eta horren urruti! Elkar ezagutzen al dugu?
  • Zer egin dezakegu elkarlanean bi herrietako beharrak, nahiak eta ametsak lortzeko?
  • Nola hobetu bi herrietako zerbitzuak, azpiegiturak, ekintzak,…?
  • Zer elkarbanatu epe motzera? Zer epe luzera? Proiektu berriak sortu al ditzakegu?
  • Nola indarrak gehitu, nork bere nortasunari eutsiz?
Galdera hauek eta beste asko mahai gainean jarri eta denon artean erantzuten saiatuko gara. Mutiloar, zeraindar, herri txikitar zein mundutar, kontu hauetan zaletua bai?

Zatoz zu ere, bada, solasaldi zabal, emankor bizi eta atsegin honetara! Oso ondo pasako dugu, jende berria ezagutuko, lan egiteko modu berriak,...

NON: Oiharte sagardotegian (Zerain, mapa)
NOIZ: Urriaren 19an (9:30-18:00), larunbatean
IZEN EMATEA (urriaren 17rako): telefonoz edo e-postaz:
-         Mutiloa: 943.800.450 / mutiloa@udal.gipuzkoa.net
-         Zerain: 943.801.724 /  zerain@udal.gipuzkoa.net
EGITARUA:
9:30-11:00 Harrera gosaria eta agenda osatzea
11:00   1. solasaldiak               - hamaiketakoa -
12:30   2. solasaldiak
14:00 – bazkaria sagardotegian bertan, aukeran (25€), trikitixaz lagunduta
16:00-18:00 - 3. solasaldiak eta itxiera
Umeekin etorri nahi? Primeran! Toki egokia paratuko diegu, eta garenon artean zainduko ditugu.
Parte hartu ahal izateko beste premiaren bat bai? Esaiguzu lasai!


Zeraingo udala       Mutiloako udala
*************************************************************************

Gune irekiko (open space) topaketa izango da, bizi-bizi eta sormentsua. Bertan... 
- Nahi dugun gai eta jarduera oro proposatuko dugu 
- Gai horietaz mintzatuko gara nahi bezain sakon 
- Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan garenok


"8 orduko hizketaldira,... luzetxo, ez da?" 
Edozein unetan sartu/irten lasai, 
eta gu oso gustora zure etorrerarekin!



@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  http://in-fluyendo.blogspot.com.es

www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2013/04/23

Zeraina espazioa irekitzen (II)

Zerain Herri Eredua 2 (2012-IV-26): 
Nola txertatu jendearen iritzia herri-erabakietan?


Txostena laster. Oraingoz aurre-lanaren irudi batzuk hemen.

2012ko azaroan izandako Zerain Herri Eredua topaketaren ondorioz hiru lan-ildo nagusi definitu ditugu (ikus txostena hemen). Horietako lehenengoari heldu nahi diogu orain, erabakiak hartzeko moduaz hausnartzeko,...

  • Nola hartu behar ditugu erabakiak Zerainen? Nola eta zeinek burutu behar erabakiok, gero?
  • Zertarako, noiz, zer esparrutan, nola erabaki eta lan egin behar lukete udal-taldeak, komisioek eta herri batzarrak?
  • Erreferendumak: noiz? zertarako? noren ardura? nola antolatu behar ditugu?
Zeraingo bizimodua hobetzeko ezinbesteko galderak dira horiek guztiak, baietz? Solasaldi atsegin, emankor eta sortzaile batera egiten dizugu dei. Emango diogu astindutxo bat buruari elkarrekin? 

NON: Kultur etxean
NOIZ: Apirilaren 26an (ostirala) 15:30 harrera; 16:00-20:30, espazio irekiko solasaldiak (izka-mizkak tartean)

Elkarrekin afaldu nahi, gero? 21:00etan Ostatun (18 €)


Zenbat eta talde anitzagoa (adinez, ogibidez, sexuz, iritziz, zaletasunez, jatorriz, izaeraz...), elkarrizketa sakonagoa, aberatsagoa, sormentsuagoa izateko parada. Guztiak oso ondo etorriak, beraz! Animatzen?


ZERAINGO UDALA


 “Et, et, et, et! Ostiral arratsalde osorako bilerara ni?

Pitzatu egin al haiz?”
...
...Laaasai, espazio irekiko metodoaz (Open Space) egingo dugu (2012ko azaroan egindako 5 minutuko bideo honetan ikusi dezakezun antzean): parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena, autoeraketa,… eta oin bien legea  : -)!

  • Danetariko gaiak eta ekintzak proposatu ahalko ditugu.
  • Gai horien inguruan sakondu ahal izango dugu.
  • Solasaldien idatzizko txostena osatu eta ikusgai izango dugu. 
eta e-postaz bidaliko gero

2013/03/25

Espazio Irekiko topaketa iruditan

Zerainen 2012ko azaroaren 9 eta 10ean fazilitatutako Zerain Herri Eredua espazio irekiko (Open Space) topaketa grabatu zuen Asier Gallastegi lagunak. Raul Fernandez de Pinedok editatuta, hona hemen espazio irekiko bat nolakoa izan ohi den ulertzeko bideo bat, lehendik geneukan zerrendari gehitzekoa, gure hizkuntzan eginda ezagutzen dugun lehenengoa,...

Espazio irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.

Gerniken gaituzu zain, ba hurrengo honetan ere, apirilaren 13+14an, PozAzkunderako espazio irekikoan! Irakurri gonbidapen-testua, eta animeu :-)!

Awuuu!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2012/10/27

Nola etengabe egokitu eta berritu ZERAIN HERRI EREDUA? Espazio irekikoa (open space) azaroaren 9+10ean. Zerain, ze handia :o)!

TXOSTENAK  (2012/XI/10) 
eta Gune Irekiak nolakoak diren azaltzeko ZHE topaketan egindako bideoa jarraian

Gune irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.


Aste pare bat barru Zeraina goaz. Espazioa irekitzeko aukera paregabea heldu zitzaigun Asier Gallastegiren eskutik, eta azken aldian ilusioz beteta gabiltza topaketa honekin. Azken urteotan hainbat aldiz izan dugu espazioa irekitzeko parada. Horietako gutxitan izan dira Espazio Irekiko  metodoak gehien eskertzen dituen baldintzak (gai argia eta konpexua; parte-hartze anitza eta pasioduna,... gatazka mugetaraino; urgentzia) honen nabarmen. 
Zerainen izango gaituzu, bada, azaroaren 9 eta 10ean eta zu ere oso ondo etorria izango zara! Hona hemen gonbidapen-testua...
Nola etengabe egokitu eta berritu 
Zerain herri eredua? 

Topaketa Zerainen, 2012/XI/9+10ean
  • Zein balio ditugu?
  • Zer sendotu behar dugu? 
  • Nola biziberritu dezakegu gure herri proiektua?

Galdera horiek oinarri hartuta, etorkizunera begirako Zeraingo ekintza plana diseinatzeko topaketa izango dugu.

NON: Zeraingo elizan
NOIZ: Azaroaren 9an (15:30-harrera-21:00) eta azaroaren 10ean (10:00-14:00) 

Ostiralean afaria egingo da soziedadean eta larunbatean bazkaria Ostatun. Afari-bazkaritara joateko izena eman.
Asteburu-pasa etorri eta inguru eder honetaz patxadaz gozatu nahi? Hik bai jakin, hik! Hona hemen lotarako aukera batzuk.
Umeekin etorri nahi? Primeran! Haurtzaindegi zerbitzua jarriko da.Parte hartu ahal izateko beste premiaren bat bai? Esaiguzu lasai!
IZEN EMATEA: 943.801.724 telefonoan edo zerain@udal.gipuzkoa.net–en azaroaren 7a baino lehen

Proiektu honek fruituak eman ditzan, herritar guztion parte-hartzea ezinbestekoa da. Eta urte luzez auzolanean kudeatutako gure herri eredua hobeto ezagutu eta berritzen lagundu nahi baduzu, oso ondo etorria izango zara zu ere bai, ikerlari, udal-langile, ikasle, aholkulari, antolatzaile, bisitari, garapen arduradun, ekoizle, nekazari, mendizale, gaztazale, kulturazale, kolore tuztietako atso-agure-ume... zarena zarela,... parte hartu nahi duzu gurekin?

Espazio irekiko (open space) topaketa izango da, bizi-bizi eta sormentsua. Bertan... 
- Nahi dugun gai eta jarduera oro proposatuko dugu 
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon 
- Aurrera begirako ekintzak proposatuko ditugu eta lehen urratsei ekingo diegu. 
- Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan, eta e-postaz jasoko dugu jarraian 

Non eta Zerainen!  Azken hamarkadetan auzolanean jardun izan duen herrian. Bideo honetan eta artikulu honetan, gehiago horretaz...



Zure inguruan antzeko topaketa bat eratu nahi? Jarri harremanetan (eleder.aurtenetxe@gmail.com) eta ekingo diogu!
 Hauek sasoioi eta geure egoerari dagokien moduan, aurrekontuak bazter, zuekin lan egiteko moduan gaituzue!

Ondo bizi!

@Eleder_BuM
www.flowandshow.blogspot.com (En) www.burumapak.blogspot.com (Eus)  
www.in-fluyendo.blogspot.com (Sp)
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irratian)