Showing posts with label GetxoBlog. Show all posts
Showing posts with label GetxoBlog. Show all posts

2009/11/01

GETXOBLOGeko buru-mapak. ESKUZ eta XMind-ez

Argazkia, Manu Aresti algortarrak bazkal-orduan...

Twitter-en ere hasi gara berriki (Eleder_BM). Orain bai gustura, zerbait plazaratzeko labur-labur egin behar. Eta post hau ere, horrelakoa dator.

Atzoko jardunaldia oso ederra. 3-4 minututan buru-mapa baten laguntzaz galdera honi erantzuten saiatu ginen: blogari-jendea (itsar-argiaz irudituta nik: independenteak, bereziak, ertzekoak eta argia eman nahi duten horietakoak izan behar bailukete, ez da?) zer dela-eta biltzen dira hezur-haragi, Getxo baten, esaterako, atzokoan bezala?

Mintzalditxo hori egiteko prestatu genituen buru-mapak jarraian.

1. Eskuzkoa (metroan gindoazela, 20'tan egina), lasaitze aldera, post honen buru.

2. XMind SW libreaz egindakoa.

Esker mila, Mikel, Manu, eta bertan ezagututako jende jator mordoari!

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.flowandshow.blogspot.com

TWITTER: Eleder_BM

2009/10/30

GETXON, GetxoBlog jardunaldian hizlari


Getxo eta inguruetako blogari batzuk elkartzekoak gara bihar GetxoBlog jardunaldiaren karietara (hemen egitaraua).

Mikel Agirregabiliraren eskutik jaso genuen gonbitea bertan parte hartzeko guk ere.

Buru-mapa bat erabilita, galdera honi erantzuten saiatuko gara jendaurrean labur-labur mintzatuz: zer dela eta behar du blogari-talde batek (izatez nahiko bakarzaleak omen) horrelako topaketa bat?

Horri erantzuteko eskema hau prestatu dugu (XMind instalatuz gero, zeure ordenagailura baja dezakezu, helbide horretan jarritako beste milaka buru-mapetariko beste edozein bezala).

90 segundu omen daukagu gure ikuspuntua adierazteko, eta beraz, lan polita jarri digute.

Barre apur bat egitea edo irripartxuren bat piztea espero dugu, sikeran!


_________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
_____________________________________________________________________________