2013/03/25

Espazio Irekiko topaketa iruditan

Zerainen 2012ko azaroaren 9 eta 10ean fazilitatutako Zerain Herri Eredua espazio irekiko (Open Space) topaketa grabatu zuen Asier Gallastegi lagunak. Raul Fernandez de Pinedok editatuta, hona hemen espazio irekiko bat nolakoa izan ohi den ulertzeko bideo bat, lehendik geneukan zerrendari gehitzekoa, gure hizkuntzan eginda ezagutzen dugun lehenengoa,...

Espazio irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.

Gerniken gaituzu zain, ba hurrengo honetan ere, apirilaren 13+14an, PozAzkunderako espazio irekikoan! Irakurri gonbidapen-testua, eta animeu :-)!

Awuuu!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

Negua Joan da Ta... badator #PozAzkundea :-)!

Ahoz ahokoa parau barik, 
Gregen txartel-jasagaz moskeo-kanpaina,  
Auzolan ekimeneko lapikoa pol-pol, 
Twitter gero eta beroago,
 FBen gertu ja,
 Prezi agiria,

... 3 aste faltan PozAzkundea goraka!!! Hemen gonbidapen-testua eta xehetasunak.


Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz