Showing posts with label talde-lana. Show all posts
Showing posts with label talde-lana. Show all posts

2011/11/30

UMORE-KUTXA: talde-buru-mapa

Lehengo egunean buru-mapei buruzko sarrera ikastaroko part-hartzaeileek egindako buru-mapa duzu hor azpian. 

Gaia: UMORE-KUTXA: zer sartuko dugu umore-kutxan? 
Beheraldian gaudenean zabaldu eta animoa apur bat igotzeko zer?
Esker mila, Saioa Leguinagoicoa, graphic recorder zereginetan primerakoa izateaz gain argazkilari bikaina, berriz ere! 


Ariketa egiteko prozedura hau proposatu genuen. 
  • Ordu erdi baten banakako buru-mapa egin.
  • Beste ordu erdi baten, guztiona bilduko duen egitura asmatu eta hasi kutxa betetzen.
Lehenago MIND42 software libreaz ere antzeko ariketari ekin genion. Hemen duzu ikusgai guztiak aldi berean landutako buru-mapatxoa (ordu laurden inguruan).
    Buzan anaiek, "The mind map book" liburuan prozedura zehatzagoa proposatzen dute, aldi bitan egiteko eta tartean ideiak bakoitzaren buruan bermoldatzeko eta sortzeko inkubazio aldi bat eskatuz.

    Goiko hori da bost lagunen artean ordubete inguruan lortutako emaitza.
    Buru-maparen egitura irekiak talde-lana integratzailea errazten du, beti irekia dagoelako edozein kideren ideiak adar nagusi moduan edo azpi-adar moduan txertatzeko.
    Azkenean banakako garunetik talde-garunera egiten dugu horrela, pentsamolde aberatsago batera, osoago batera.

    post-oharra: 2011ko abenduan beste tailer batean kontzeptu bardina landu dugu, ordenagailuz oraingoan, Mind42 programa librea baliatuz. Lotura horretan, ordukoari buruzko lerro batzuk.

    Ondo bizi,...bakarka zein taldeka :-)!

    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

    2011/09/13

    GAMESTORMING & DOODLING ikastaroa SUNNI BROWNek BILBON: irailaren 22+23an

    Hilabeteak ideia honi heldu genionetik eta hamar egun (irailak 22 eta 23an) barru bertan dogu, Bilbon. EUTOKIArekin elkarlanean SUNNI BROWN (http://sunnibrown.com , Europa hegoaldean eman behar duen ikastaro bakarrean) GAMESTORMING &DOODLING REVOLUTION ikastaroa emateko, pentsamendu bisuala eta lantokirako sormen-jolasak






    NOR DA SUNNI BROWN?
    Ekintzaielea, sormen-zuzendaria, hizlaria eta GAMESTORMING: a Playbook for Rule-breakers, Innovators and Changemakers; liburu arrakastatsuaren egilekidea; Fast Company 100 Most Creative People in Business, zerrendan 56.... eta The Doodle Revolution delakoaren sustatzailea 
    Sunni Browni buruzko INFO + ; bideoak: Gamestorming eta The Doodle Revolution


    NORI ZUZENDUA TAILERRA?


    • Antolakundeetako buruak; talde- eta proiektu buruak,...
    • Kontsultoreak, trebatzaileak, hezitzaileak,...
    • Fazilitadoreak, fazilitadore grafikoak, graphic recorder-ak
    • Sormen, pentsamendu bisual eta talde-gidaritza arloetan ari direnak
    • Ikasleak, ekintzaileak
    • Arte- eta marrazketa-dohaiak lan-munduratzen dituztenak

    TAILERRAREN ORIENTAZIOA:
    Sunni Brownek praktikara bideratutako tailer honetan talde-lana sormen jolasen laguntzaz hobetzen lagunduko digu, bai eta alde askotariko taldeen barruko komunikazioa eta lankidetza hobetzen;  pentsamendu bisuala ; rol-jokoen bitartez ulermena hobetzen; ideia gehiago eta hobeak inoiz baino arinago sortzen, eta bilerak laburragoak eta eraginkorragoak izaten , sistema konplexuak simulatu eta ikertzen,...
    Doodling iraultzari (argitara ekartzear duen 2. liburuaren muina) buruzko ideiak eta asmoak ere konpartituko ditu eta zirriborroak egiten eta hobeto adierazten ikasiko dugu beraz.

    Hizkuntzak:  Sunni Brownek ingelesez egingo du eta antolatzaileok euskara eta gazteleraz lagunduko dugu ondo ulertzen

    Noiz? Irailaren 22 eta 23 an
    Non? EUTOKIAN (Bilbo)
    Izen-emateak: Ostiralerako...malgu (2011-IX-16) info@eutokia.org
    Ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:00-18:00 (14 ordu)
    Prezioa: 250,00€ (ikasleak, langabetuak, autonomoak,...) – 400,00€ (antolakundeak)

    Aukera ederra, Hego Europan bakarra, profitatu eta jakinarazi!
     

    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
    www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
    www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

    2010/03/24

    FUTBOLEKO IRAKASGAIAK, ANDONI ZUBIZARRETAK EMANAK



    Andoni Zubizarreta (lan-mundura kirol munduan ikasiak ekartzen diarduen Make a Team-eko zuzendari) jarri dute Bizkaia Creaktivako antolatzaileek jardunaldiok irekitzeko hitzaldia ematen ("El fútbol, la innovación en milímetros"). Debutatu egin dugu Andoni hizlari bezala entzuten. Gustora jarraitu ditugu bere hitzak. Irudi ugari, gako-hitzak eta umore-tanta gozoak erabili ditu bere mintzaldia hornitzeko.

    Hona hemen hartutako ideia batzuk, hitzaldia entzuten ari ginela egindako buru-mapatik.

    • Iribarri hasi-berritan ikasia: "Andoni, aitzakiak badakartzazu, ezer gutxi hobetuko dugu. Entrenamendu saioetara, arazoak ekartzea hobe, arazoen gainean lan egin ahalko dugu-eta. Aitzakien gainean, ostera, zereginik ez".
    • Zer da talentua? (futbolean, bizitzan) azeleratzeko une egokia zein den jakitea.
    • Guardiola (FC Barcelonako prestatzailea) partida garrantzitsu baten atsedenaldian, gauzak maldan gora zituztela, taldekideak berpizteko zer egin? Itzelezko matraka? Motibazio hitzaldia? Ez, antza, Gladiator filmako irudiak jarri! Irudien indarra.
    • Identitateaz: Brasilgo selekzioa bideo baten, zelairantza doazela, itzelezko jai-batasun giroan. Kanpokoekin bat, taldekideekin bat. Identitatea. Batasuna. Partida irabazi eta bukatutakoa, taldekide guztiak biribil bat eginda, esker ona erakutsiz eta euren erritu kanta-dantza ikusgarria. Athletic-en, Andonik berak bizi izan zuena, hemengo bertsio ez horren "sanberoa"/"sun"-beroa: jokalariak Aita Gurea otoitz egiten jantzigelan,... XX. mende hasierako jokalariekiko, Zarra-Gainza-Benantzio-Panizo-Iriondo eta gainerako Athletic guztiekiko lotura adieraziz.
    • Ituk (Make_a_Team enpresan Andoniren kide, Lopez Iturriaga, Bilboko saskibaloilari ohia) esaten omen: "enpresetan jende baikorrak PLUS bat izan behar luke". Beste toki guztietan ere bai, jakina. Horrenbesteko ezkortasuna daukagu-eta nahinon ingurutan! Bat nator.
    • Pertsonak, komunikazioa eta entzutearen garrantzia: edozein antolakundeetan edonork izan ditzake ideia bikainak. Berrikuntzarako gako bat, jende guztiari entzuteko joera izatea. Apaltasuna lagun. Jende guztiak taldearen erronkak eta norabidea ondo barneratuta izatearen eta entzun egingo zaiola jakitearen garrantzia. Horretarako, goian aipatutako identitatea/batasuna lortzea giltzarri.
    Hara, Andonik aurkeztutako bideoa, BRAAASIIIL! eredua islatzeko.


    Ondo bizi!

    Eleder
    BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
    Twitter