Showing posts with label proiektuak. Show all posts
Showing posts with label proiektuak. Show all posts

2010/01/15

NEGUTIK UDABARRIRANTZA: azken aldikoak eta abian diren proiektuak

Kontxak elurrari itxaroten jakin izan duen modu-moduan, zeuk ere jakin izan duzu blogeko postik zozoena alboratu duen idatzi honi itxaroten... zorionak!... eta segi (edo jauzi :-) bukaeraraino,
bideo -sariak mereziko du-eta, bene-benetan :-)!

Tira, pasa ditugu hilabete batzuk blogean ezer jarri barik eta berrasiko gara orain, astiro-astiro, gure freelance ekimenari barriro ekitearekin batera. Azken hilabeteetan matematika irakasten aritu gara eta atzo bertan aukera hori barriro baztertu. Denerik egin behar omen da eta denak omen bere alde ona...

Gure jarduera kutunei dagokienean hona barriak:

1. Azken hitzaldi-ikastaroak:
  • Udazkeneko Bilbao Open Day eta Getxoblogeko aurkezpenak primeran joan ziren
  • Garatun irakasleentzat emandako ikastaroarekin pozik ere bai
2. Hurrengo ikastaro eta hitzaldiak:
  • UEUn, Eibarren, martxoaren 6an eta 13an; eta Baionan uztailaren 5 eta 6an (iruin-alaba-semeak, gora SF!). Buru-mapei buruzko oinarrizkoa
  • HIK HASIren udakoetan uztailaren 1 eta 2an Donostian, irakasleentzat batez ere. Buru-mapei buruzko oinarrizkoa
  • Getxon, otsailaren 19an buru-mapen aurkezpena. Denetariko jendartearentzat
  • Eta, proiekturik kilikagarriena, beharbada, Topagunerako egun biko tailerra prestatzen ari gara Bilbon. Xedea, buru-mapak erabiltzen irakasteaz gain, euren jarduerarako proiektu bereziak asmatzen laguntzea bestelako sormen tresna batzuen laguntzaz. Berrikuntzan laguntzen
3. Beste proposamen asko mugitzen eta hitz egiten ari gara: Arkitektoen Elkargoan, Ingeniarien Elkargoan, EHUko eta Deustuko Unibertsitateetako Masterretan, Bizkaiko Foru Aldundian, EHUko Udako ikastaroetan, GetxoLan enlegua sustatzeko agentzian, Donostiako Tabakaleran, Cáceresko Coffee Break delakoan,... bai eta AEBetako diasporan ere (oso sail interesgarria gurea bezalako proiektuentzat)!

4...
Hedabideetan ere izan gara azken aldian:
  1. IROLA IRRATIAN oso elkarrizketa atsegina egin ziguten gabon aldian, buru-mapak, sormena eta espazio irekia gai hartuta,... ardau barik, baina kopla batzuk botata amaitu ere saio hura :-)! Eskerrik asko Iepa eta Sabin, gonbite ederra!
  2. Administrazioa Euskaraz aldizkarirako buru-mapagintzari buruzko sarrera-testua idatzi genuen (urtarrilean argitaratzekoa)
  • Bestalde Lan Ekintzaren eskutik proiektu hau sendotzeko laguntza jasotzekoak gara hurrengo hilabeteetan eta uste dugu bultzada handia emango digula, fede aldetik batez ere.
5. Sarean,
Getxo Blogera joateak Twitter munduan sartzea ekarri zigun, eta ordu dexente joan zaizkigu gure identitatea (des)-eraikitzen... (alperrik botatako orduak? guztiz bestela izango delako susmoa dugu...)
Espazio Irekiari buruzko komunitatea berrantolatzen ari da, eta NING taldea osatu berri da. Hor ere badago zer egina!

6. Irratian: hona Bilbo Hiria Irratian egindako azken saioak, beti bizigarri, BERBAZ! Azkena, Aseli berotasuna zabaldu gurean Bilbotik...

7. Ikasketa-bidaiak buruan:
  • urtarrilaren 18a eta 20 a artean Donostian lan-bilerak sormena, espazio irekia eta buru-mapagintza proiektuen gainean. Nahi izanez gero, bertan elkartu ahal gara!
  • Udaberrian WOSONOS Berlin, Espazio Irekiari buruzko munduko adituen topaketara joateko asmotan. Hemen bideo-aurkezpena

... eta honaino iritsi bazar, meritua bai zurea, hona saria, bizitzan horrela ibili ohi gara eta,... makila eta azanahorioa, ez da?

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM





2009/10/01

UDAZKENEKO BATZUK


Urkiola udagoienean.
www.bizkaie.biz -etik jasotako argazkia

Gazteleraz hasi gara argitaratzen azken aldian, zaletasuna bizibide egiteko beharrezkoa izango delakoan.

  • Berriena,IN-FLUYENDO blogari ere ekin diogula. Blog honen antzeko haritik joango da hori ere: buru-mapak, espazio irekia, sormena eta beste. Asmoa: gure lana espainieraz ere jakinaraztea eta bezerogaiek gutaz zerbait gehiago jakin ahal izatea.
  • Neuronilla-ko kideei buru-mapagintzaren gaineko artikulua bidali genien eta argitaratu egin dute egunotan. Hemen artikulua irakurgai.
  • Azaroan Cáceres Ciudades Creativas topaketa dago. Komunikazio bi proposatu dizkiegu eta laster jakingu dugu onartzen dituztenentz. Dena den, IN-FLUYENDO jaioberri horretan ere emango ditugu argitara.
  • Lan-Ekintzakoentzat (Bilbaoko Udalaren peko agentzia, enpresa sortzen dutenal laguntzeko-eta) laburpena prestatu dugu, BM31 proiektua azaltzeko. Hurrengo hilabeteetan haiekin elkarlanean aritzeko asmoa dugu.
  • Iturburu kaleko Cantarranas plazako jaian izan ginen. Interesgarria eta oso polita Lorenzo Rocharen jarrera.
  • Hilaren bukaeran Parisa? Hor gabiltza... Espazio Irekian erraztaile lanetan trebatzeko aukera ona delakoan... Joan ala egon?
  • Bilbaon bertan, urriaren 22-25 artean ALD: Arte Libre Digital jardunaldiak. Oso jende jatorra, kontzientea, arduratsua eta dibertigarria dabil gure inguruan software librearen aldeko lanean, hacktibismoan,... Haietako batzuen eskutik sortu da udan ALD proiektua, arte, kultura, informazio,... libreen inguruan hausnartzen eta ekiten laguntzeko. Topaketa ezin interesgarria prestatzen ari dira. Zuk ere parte har dezakezu. Horretarako nahikoa duzu bisitalditxo bat egitea, eta gogoko baduzu, jende-sarean izena ematea, zeure proposamenak botatzea eta gainontzeko kideekin eskuz-esku jardutea. Informazio gehiago, hona idatzita: info@artelibredigital.net.
  • Eta, udazkenarekin, BERBAZ irrati-saioarekin hastekoak gara barriro, laster.
Bitartean, komertzial-lanak egiten egunero-egunero, gure lana ezagutaraziz eta aspertzeko astirik barik!

_____________________

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

burumapak@gmail.com
______________________