Showing posts with label alternatibak. Show all posts
Showing posts with label alternatibak. Show all posts

2018/02/13

Insumisioarena (Jon Sarasua eta Oskorri)


Jon Sarasuaren bertsoak, hemendik jasoak:

Postari zintzo horrek 
zer dakar karpetan? 
Amodio gutunik
etzegok hiretan. 
Militarren ohar bat? 
Bitxia benetan! 
Bidali duenari
eramaiok bueltan. 

Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin 
sentitzen dudana. 
Intsumiso egin naiz 
horixe da dana 
ahaztu gabe guztioi 
muxu handi bana. 

Nigarrez hari zara 
ama maite hori, 
ba omen nuen beste 
aukera ugari. 
Nola obedituko
diot eroari, 
ez badizut jadanik 
obeditzen zuri? 

Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin 
sentitzen dudana. 
Intsumiso egin naiz 
horixe da dana 
ahaztu gabe guztioi 
muxu handi bana.

Ene kolega maite 
beldurtia haiz hi 
aholkuak ematen 
ez hadila hasi 
kartzelara noala 
diostak itsusi 
etor hadi bisitan 
txorizo ta guzti. 

Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin 
sentitzen dudana. 
Intsumiso egin naiz 
horixe da dana 
ahaztu gabe guztioi 
muxu handi bana.

Funtzionari zoli 
ene kartzelero 
juezen sententzia 
txikien borrero 
ezin nauzu hain errez 
bihurtu numero 
kantari esnatzen naiz 
goizero goizero 

Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin 
sentitzen dudana. 
Intsumiso egin naiz 
horixe da dana 
ahaztu gabe guztioi 
 

2017/07/13

Erein, landatu, zabaldu



Bihar AHT gelditzeko Mendi Martxa Bergaran hasi eta Igandean Deriora iristekoa, bertan hasiko baita hurrengo aste osorako La Vía Campesinaren 4 urteroko mundu mailako biltzarra.

Bilbo Hirian elkarrizketa interesgarria, uzt 16-23 artean Derion elkartzekoak dira-eta La Vía Campesina-ko mundu osoko jendeak. Bertatik jaso dogu testua, eta hemen Ane Zabala eta Unai Aranguren artekoa entzungai.

HIZPIDEA: DERION EGINGO DU VIA CAMPESINAK BERE VII KONFERENTZIA UZTAILEAN

Argitaratua2017/06/29 | Hizpidea
Mundu mailan ematen den mugimendua da Via Campesiana eta Uztailean 7 konferentzia burutuko dute Euskal Herrian.  1993az geroztik La Via Campesinak 6 Konferentzia ospatu ditu: Mexico ,India , Brasil , Mozambike eta Indonesia .Konferentzia hauetan hurrengo lau urteetarako lan ildoak finkatzen dira. Unai Aranguren izan da gurean Euskal Herriko Via Campesinako kidea. Hiru urte pasatu dira Yakartan burutu zen konferentziatik eta uztailean zazpigarren konferentzia iritziko da Euskal herrira. Mundu osotik etorritako baserritarrak parte hartuko dute konferentzian. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren erdigune bilakatuko da uda honetan Euskal Herria. Mundu osoko 170 nekazari elkarteetako 500 ordezkari etorriko dira, baserritarrek beren lana egiteko duten eskubidea eta herritarrek elikagai osasuntsuak jasotzeko dutena aldarrikatzeko. Mundua aldatu beharra dagoela uste du erakundeak “Via Campesinak ez du nahi elikagaien ekoizpena gerra jokalekuetan garatzerik. Ez du nahi aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa den gizarterik”.



@Eleder_BuM


2017/07/12

1000 Gestalten



@kalaportu-ren twitterren kausitua.

@Eleder_BuM

2017/04/06

Guneak Zabaltzen Donostian (bideoa, audioa eta txostena)



Donostialdean ibili izan gara azken aldian. Guneak Zabaltzen hasi gara bertan, eta jarraitzeko asmoa dago. Gai izango ote gara? Herritarren ekimenez eta autoeraketan oinarrituta, epe luzerako mugimendu harmonikoa eta emankorra eragiten?

Gune Irekiaren Lagunak horretan gabiltza, pozik bidean, ea ba!

Goiko bideo horretan laburtzen da GZ 1. topagunea (2017-3-11+12an, Aitor Ikastolan). Lan ederra Imanol Ugartek bideogintzan eta bere egote hutsagaz be, ohiko moduan, esker mila! Baita ere eskerrik asko María Alonsori abenturatxo honetan parte hartzera gonbidatzearren; Rita Aldabaldetrekuri, fazilitazioan lagun izan dugunari eta bertan ibili izan garen hainbeste laguni.

Txosten honetan duzu irakurgai, bertakoaren laburpena.

Eta hemen entzuteko moduan, parte hartzaileek topagunearen itxieran botatakoak entzuteko aukera.

Bizi eta segi guneak zabaltzen!

@Eleder_BuM



2017/01/30

Haziak:botere harremanak hezkuntzan lantzen

HAZIAK dokumentala from Haziak on Vimeo.

Botere arteko harremanak lantzea helburu duen Haziak egitasmoa Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan gauzatu da 2015-2016 ikasturtean, eragile ugariren parte-hartzearekin eta hezkuntza formala zein ez-formala uztartuz. Dokumental honetan azaltzen da Haziak zer den, zertarako jaio den, egitasmoaren protagonisten ahotik.
Haziak webgunea: haziak.eus
Eragileak: haziak.eus/haziak/eragileak

2016/12/05

GuraSOS, baietz 200.000



Baietz 1.000.000 ;-)!

@Eleder_BuM

2016/11/21

Laguncar (etuoak konpartitzeko elkartea)

         
      LAGUNCAR Eusko Car Sharing Elkartea on Vimeo.

Bilbo Hiria Irratira Berbaz, uda ostean bueltan, ilusioa handiz. Iker Maguregi (Laguncar), gonbidatua!

Bihar Baobab tetegian aukera aparte proiektu eder hau ezagutzeko eta sustatzeko.Bizi!

@Eleder_BuM

2015/10/07

Alternatiben Herriko irizpideak (Bilbon, 2015-urr-24an)

Urriaren 24an Alternatiben Herria Bilbon.

Kontu, errealitate eta jende interesgarriz gainezka datorren ekimena.Bertan azpimarratzeko kontu asko, eta haien artean, egitaraua osatzeko irizpideak, euskararen trataerari, feminismoari eta hornitzaileei dagokienean. Pozgarria.


EGITARAUA OSATZEKO IRIZPIDEAK:
Hizkuntza irizpideak: Alternatiben Herria ekimenak bere barne funtzionamenduan hizkuntza kudeaketarako irizpideak ezarri ditu hasieratik, kide guztiok eroso sentitzeko. Orain artean bere barne funtzionamenduan euskaraz aritu da, eta euskaraz moldatzen ez diren kideen zailtasunak aintzat hartuta, itzultzaile bolondresen bidez aritu gara. Egunean bertan ere irizpide berberari jarraitu nahi diogu. Egitarauko hizkuntza %50tik gora izateko ahaleginean gabiltza. Aldiz euskarak gaztelerarekiko duen diglosia egoerak eta baliabide ezak, ariketa nekeza bihurtu dute. Eremu honetan alternatiben behar handia dugula agerian utziz. Hori dela eta gazteleradun hitzartzeetan itzulpen zerbitzu bolondresa antolatzeko asmoa dugu jendeak horrela eskatuz gero, Ipar euskal herriko kideen kasua izan litekeena esate baterako. Euskara hutsean diren hitzartzeetan, itzulpen bolondresa autokudeatua antolatuko dugu pegatinen bidez ,  denok jarraitu ditzagun gonbidatuen ekarpenak. Hala ere euskara erabiltzera gonbidatu nahi dugu jendea, horregaitik mahainguru guztietako aurkezleak elebidunak izango dira...galdera erantzunak euskaraz egitea posible egiteko, eta eztabaidak gaztelera hutseko bidea har ez dezaten. Eta euskarri idatziak euskaraz izateko saiakera egingo da holako mahainguruetan.Azkenik Frantzia eta Eskoziako partaideen hitzartzeak euskaraz jarraitu ahalko dira.
Irizpide feministak: Ekimenaren antolakuntzan eta egitarauan bertan, emakumeoi ukatu ohi zaigun presentzia bermatzeko ahalegina egin dugu. Egitarau osoa zeharkatzen duen irizpidea da, eta alde ludikoari lotutako artista ezberdinen kasuan emakumeen taldeei lehentasuna ematen saiatu gara.
Hornitzaileentzako irizpideak:Urriaren 24ko ekimena aurrera eramateko gremio ezberdinen kontratazioa egiteko garaian, irizpide ezberdinak adostu dira. Guztiak bete beharrekoa, Euskal herriko enpresa izatea litzateke.
Horretaz gain, betetzea ondo legokeen beste honako irizpideak adostu ziren, derrigorrean izan behar ez badute ere, zenbat gehiago bete, aintzat hartuko direnak:
-Irabazi asmorik gabeko enpresa/erakundea izatea. -Ekonomia sozial eta solidarioko enpresa/erakundea izatea. -Auditoria soziala urtero betetzen duen enpresa/erakundea izatea. -Bertoko produktuak edota ekologikoak diren produktuak ekoizten/saltzen dituen enpresa/erakundea izatea. -Euskara sustatzen duen enpresa/erakundea izatea. -Ingurumenarekiko konpromisoa duen enpresa/erakundea izatea. -Herri eragileekin elkarlanean ibiltzen den enpresa/erakundea izatea. -Moneta soziala erabiltzen duen enpresa/erakundea izatea. -Langileen eskubideak bermatzen dituen enpresa/erakundea izatea.

Bizi!

@Eleder_BuM   

2014/12/02

GaraiOn Sorgingunea (sormena+natura+ondarea uztartzen)

Ze gauza ederrak gertatzen ari diren inguruan!
Esaterako Ozaetan, ze bizi emoten dauen herri hau!
Kiribilore, Plisti-plasta, ekonomatoa,... eta Garaion Sorgingunea, besteak beste!
Euren aurkezpena...
GaraiOn Sorgingunera ongi etorri!Araban gaude, Ozaetan, Otaza auzoan.Sortu, Naturaz gozatu eta Ondarea berpiztu!Gurean Badon 13!!!Zumea, zirkoa, Alboka eguna, antzerki eta klowna, dantza afrikarrak,Txalaparta Festa, Bertsoakelarrea, Emakumea sortzaile… badon 13!Etorri lasai edo deitu: 945 06 03 45
eta bideo honetan euren hitzetatik zeozer, sormenari buruzko lezio ederrez josia...


"Bidea oreka da, helburua eta prozesuaren arteko oreka"
"ingurura begiratu beharrean egin so zure barrura, hor baitago iparrorratzik fidagarriena" 

Bizi bizipoza!

@Eleder_BuM   

www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/10/16

H@zkuntzari: (Gune Irekia/Open Space, urriaren 24+25ean Leioan)

H@ZKUNTZARI: ze erronka eta ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,…?
Gune irekia, urriaren 24 eta 25ean (10:30-19:00) Laboragunean (Leioa)
Izena emateko orria
H@zkuntzari-kartela
Ikasi, hazi, hezi,… eremu mugagabea, atez, hesiz, bidez, lehioz eta aukerez betea.
Zer, non eta norekin ikasi eta konpartitu? Ze alternatiba daukagu? Balio digute? Beste aukera batzuk behar ditugu? Nola egin hori?…
Ikasteko baldintzek gure osasunean, harremanetan, hazteko aukeretan eta komunitatearen ongizatean eragiten dute. Guztioi eragiten digu gai honek: familiari, leinuari, auzokoei, politikariei, kazetariei, gizarte laguntzaileei, hezitzaileei,… gutako bakoitzari, jaiotzen garenetik zulora joan arte.
Badakigu, bai, gero eta jende gehiago ari gara bila eta eraikitzen. Ikastea-heztea ulertzeko modu zahar-berriei erantzuteko guneen bila. Eta gainera, gero eta argiago, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, Ikasketa eta heziketa ardura dagoen guneetan eta haien eraldaketan parte izan nahi dugu.
Eta, gero eta gehiago garenez, gero eta ahalmen handiagoa dugu hazteko. Hortik piztu zaigu grina:ikasi-hazi-hezi hirukiaren inguruan patxadaz hausnartzeko gunea irekiko dugu.
Eta ederra izango da! Indarrak biltzeko, nahas-mahasteko, elkar-ikusi, -hartu eta-laguntzeko…H@zkuntzari! Bazatoz zu ere?
- Noiz?             Urriaren 24 + 25 (ostiralean eta larunbatean 10:30-19:00)
- Otorduak:    Bakoitzak ekarritakoa mahaian jarri eta konpartituko dugu
- Umeekin zatoz? Laboragunetik gertuko espazio baten zaindu ditzakegu
- Izena emateko (plaza mugatuak): Formulario hau bete urriaren 22rako (5 min).
- 20 €. Antolaketa+zaintza gastuetarako.
- Bekak ere badaude kasu berezietarako. Jarri harremanetan.
- Beste edozer behar duzu edo adierazi nahi diguzu? Info+:
hezkuntzari@gmail.com    Tel: 661.226.847
Gune Irekiko (Open Space) metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,…
  • Zeuk nahi dituzun gaiak eta jardunak proposatu ahalko dituzu.
  • 90´ko guneak izango ditugu proposatutakoei heltzeko
  • Txoko bakoitzeko idatzizko txostena osatu eta ikusgai izango dugu etengabe eta e-postaz bidaliko dugu
H@ZKUNTZARI

2014/09/18

HerriUni eta Errekaleor

Atzo HerriUni. Hemen txostena.

Zer ikasi dogu oingoan?

* Gune Irekikoan noiz bazkaldu? Parte hartzaileek baino ordubete lehenago, fazilitadore gisa, dena aurretik doa eta,....
* Tomate potea. Nagusiengandik ikasi. Elikadura eta artea. Maitasuna. Oparitu eta emote-ekonomia.
*... eta ErrekaLeor, bideoan agertzen dan egoeraren barri,...

Ta urriaren 24+25ean H@zkuntzari, hurrengo gune  irekia, Gaztekaldia-gaz bat datorrena!

Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz




2014/06/24

Eguzki Dantza (one heart dance)




Irratian izan genituen Pagorriagako Agus eta Ainhoa, Eguzki Dantza bazetorrena iragartzen. Elkarrizketa entzun eta laburpena irakurri nahi? Ilusio handiz ari ziren. Eta kutsatu zitzaigun, bertan izan gara aurreko asteburuan, eta datorren asteburuan bertara itzultzeko ilusio handiz gagoz orain.

Zegatik? Zer azpimarratuko genukeen? Hona hemen zerrendatxo bat,...
  • Ze toki ederra Pagorriaga! Zoragarria!
  • Zelako maitasunez eta ilusioz prestatu diguten tokia azken asteetan bertan izan direnek! Oso txukuna, ederra, zabala,.... primerakoa!
  • Roy Littlesun. Oso eragin handia egin digu, bere 81 urteetan, soiltasunez, argitasunez, itzelezko indarraz, umoreaz, egote hutsaz, ondo jositako hitzaldiez, isiltasun adierazkorraz, janaria astiro-astiro hamaika aldiz mastekatuz...

  • Lagun euskaldun ugari, bizi-pozez, argitsu, fokatuta,... eta han-hemengoak, eta bere kabuz, "Bakarka" metodoaz, euskaraz ikasitako Juluieta brasildarra, eta,... Jende zoragarria, adin guztietakoa!
  • Giro baketsua, janari osasungarria, bertan lo egiteko aukera,... prezio jatorretan.
  • Umeekaz egoteko moduko topagune paregabea. Gainera ekintza gehigarri ederrak: zaldiz ibiltzeko auker, buztin tailerrak, ume ugari,...
  • Auzolan esperientzia ederra, bertan parte hartzeko irekia.
  • Osanaturrek egiten duen ekarpen mardula eta horren eragileak bertatik bertara ezagutzeko modua
  • Esperientzia meditatiboa. Bai tanborrean, bai txalapartan, zein dantza ibiltarian, lurrarekin eta nor bere bihotzarekin konektatzeko aukera aparta!
  • Ardura indartzeko eta norbere barrua sendotzeko ariketa itzela! 40 bat lagun bertan egonda, denari eustea, erronka polita! Eta ze ederra gero, "geuk egin dugu!" sentsazioa, gure bihotzean betiko iraungo duena!
Eta hantxe daude orain ere, une oro, ekainaren 30era arte edo uztailaren 1era arte, ortozik edo zapatetan, gau eta egun, eguzki, txingor, txinparta, eta datorrena datorrela, pum-pum-pum tanborrari eragiten, zantzo eta irrintzi ugariren artean, eta dantza ibiltari ederrean, euskal arima zaharrei ohore egiten, haiek berbizten.
Info +
*Bertaratzeko informazio praktikoa hemen: Pagorriaga Baserria      Tel. 943.582071    ainhoa@osanatur.com 
* Eguzki-dantzaren moldeari eta esanahiarei buruzko kontuak hemen ingelesez.
* Tokiko argazki batzuk hemen.  
* Eguzki-dantza iragartzeko irrati elkarrizketa entzun eta laburpena irakurri nahi?

Gu, Bilbon-Mundakan egunotan, asteburuan Pagorriagara itzultzeko irrikitan! Zu zeu be, beharbada?

Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz





2014/06/17

BIzi Tokiren aldeko elkartasun kanpaina

Bizi Toki : eraldaketa soziala eta eskolari alternatiba
Elkartasun kanpaina



Hiru urte jada Bizi Tokin eraldaketa sozialean eta eskolari alternatiban hainbat bizipen eder ditugula eta arlo hauetan Euskal Herrian gogoeta eta praktika aitzinarazten ari garela. Gaur egun Bizi Toki Euskal Herri mailako topagunea da eta luzaz hala izaten segitu nahi du!

Bizi Tokiren egoitza konpontzeko lanak auzo lan aberasgarrien bidez burutzen ditugu, baina material anitz erosi behar dugu. Horretarako 20.000 € biltzeko elkartasun kanpaina bat egin behar dugu. Kanpaina hori, Bizi Toki gehiago ezagutarazteko eta eraldaketa soziala eta eskolari alternatiba zabaltzeko baliatu nahi dugu ere.

Gauzak hola, Bizi Tokik interesa piztu dizuen guziei laguntza eskatzen dizuegu. Gure ideia, irailean eta urrian Euskal Herriko ahal bezain bat herri eta auzotan Bizi Toki lagundu nahi dutenek ekitaldiak antolatzea da. Ekitaldiak bi partetan egiten ahal lirateke. Lehen partean, bi ordu ingurukoa, Bizi Tokiren aurkezpena eta eztabaida bat antolatzen ahal lirateke. Bigarren partean dirua biltzeko elkartasun afaria edota kontzertua, antzerkia, zintzur bustitzea, kantaldia, bertsolaritza, talo jatea, ostatua, pintxoak, ogitartekoak...

Euskal Herriko txoko anitzetan Bizi Toki aurkeztu dugu jada baina gogotik itzuliko ginateke txoko hauetara eta gogotik ere beste berri batzuen ezagutzera joango ginateke. Eskertuko genizueke beraz, lagundu nahi bagaituzue, gurekin harremanetan sartzea.

Besarkada azkarra eta agian laster arte.

2014/06/03

Geuk II_ekainaren 12an Durangon



GeuK gune irekia izan zen otsailaren 26an Durangon.

Han hazitako izpirituak, ilusiak, gogoak,... beste hau dakar, datorren asterako.
Gune Irekiaren izpirituari eutsita bideratuko dena, Ixi Garziaren eskutik.

Kaka zaharra :-)!

Datorren asteko ekainaren 12koari buruzko Informazio gehiago hemen.

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/04/08

H@zkuntzari gune irekia (Laboragunean -Leioa-, 2014-X-24+25)

H@zkuntza=hezkuntza+hazkuntza,... Gairik garrantzisuenetakoa. Denaren oinarri, izango denaren araule,... Eskola, etxola, ez-kola,... at-e-skola,....  Gauza ederrak gertatzen ari dira h@zkuntza arloan azken urteotan, eremu ofizilaletan zein hortik at.

H@zkuntzari Gune Irekia (zer da hori?) 
H@zkuntzazaleentzat! Alternatibak h@zkuntzan: zer dago? Zelan alternatiba horiek ugaldu, zabaldu, saretu,...? Elkarren berri gehiago izateko, sakontzeko, zabaltzeko, saretzeko,... 
Laboragunean (Leioa),  
2014ko urriaren 24+25ean.  
Eragile: Laboragunea, Mara-Mara, Shopa, BuM31,... eta honen inguruan grina sentitzen dugun guztiak! 
Ekin gura? Bai? Ba, topagunea prestatzeko 3. bilera dugu datorren irailaren 9an eta zeu be oso ondo etorria!
Non: Laboragunean (Leioan)
Noiz: irailaren 9an, goizeko 11etatik 14etara.
Info gehiago nahi? Idatzi hona: eleder(dot)aurtenetxe(at)gmail(dot)com
BuM31gisa, gonbidatu nahi ditugu bertara, besteak beste,... Angela Menika (Bizigune Zabala), Auzolan EH, Bizi Toki, Ixi eta Urtzi (Pink Gorillas), Hik Hasi, Madalen Goiria, Maite Darceles (Hobest), Oihane Ruiz (Hiria Kolektiboa), Txelu Balboa (ColaBoraBora),... eta beste hamaika #IñurriBihurriak :-)!

Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz


2013/10/15

Ezkurrak biltzen



Auzolan from Gorka Arrien Urberuaga on Vimeo

Auzolan ekimenaren III. topaketa (hemen programa, eta hemen Leire Saituari ondoren Hitzako Urtzi Urkizuk egindako elkarrizketa argigarria) biribiltzeko ezkurrak biltzen izan da lagun talde bat.
Auzolanzaleak: pentsalariak+jardulariak, hori, hori!!!

Eta kanta eder hori? Zeindde?

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2013/02/27

PozAzkundea badator! Espazio irekikoa Astran, ap 13+14ean


POZazkUNdea,       ap 13-14 Astra-Gernikan, espazio irekian (open space)

Ekonomian ere burujabe... eta burujai : -)! 
Bizipozaren aldeko ekonomia ereduetarantz.

Zer aukera? Zer traba? Nola aurrera egin?

Berria! (topaketaren laburpen-txostena)!
Aquí la invitación en ESPAÑOL
Eta hemen EGITARAUA 

Hazkunde ekonomikoa --> desazkundea --> POZazkunderantz joko dugu orain?
  
  • Ekonomia ala Eronomia? Zenbat jarduera absurdo eta suntsitzaile “adierazle ekonomikoen” alde? Nolako eragina du horrek guztiak gure osasunean, bizipozan, maitasunean,…?
  • Zer da zentzuzko lana? Zer ondo bizitzea? Zelan bizi gaitezke diru barik? Zelan bildur barik? Zatituta izan ote ditzakegu “lana” eta bizia?
  • Zer eragin daukate horretan guztian estatu egiturek, legeek, bankuek, itzalpekoek,…? Noren zerbitzuko da benetan diru-sistema? Nola funtzionatzen du horrek? Zer eragin dute arma- botika- eta kimika-industriek esaterako? Estatu independenteak burujabe ote dira?
  • Zein da istorio triste honen historia? Nola idatzi geure istorioak? Ze alternatiba daukagu orain, hemen? Zer daukagu egiteko? Nola hasi? Norekin?

Unjobbing     Emotearen ekonomia (gift economy)       Autosufizientzia               Artea   Permakultura  Auzolana   Herri-jantokiak      Burujabetza   Denbora-bankuak        Lan-banaketa    Easy bizi   Oinarrizko beharrizanak            Co-housing Ekonomia kritikoa    Izpiritua                Lagun-sareak          Gita      Kooperatibak    BiziKletak  Mafiak     Lur-ama        Lakabe (ekonomia partekatua)   TBaren eragina Gogo bete gogo          Banku Mundiala      Dirurik gabe bizitzea        Euskoa     WWOOF      Talde-baratzak    Slow    Banka etikoa     Bizipoza             Intsumisio fiskala        Osasuna            EHko herri-kooperatiba Crowdsourcing     Barne Poztasun Gordina (bpg)     Patakon           Komunalak   

Gai honetan sakondu egin nahi dugu. Horretarako topaketa parte hartzaile eta emankor honetara gonbidatzen zaitugu.

Eta azken aldian buelta asko egiten diegunez horrelako kontuei, lapikoan (www.pozazkundea.auzolan.info) sartzen ari gara horri buruzko osagai ugari. Bertan sartu nahi ditugu zeure ekarpenak eta zeuen eskuz idatzitako gonbidapenak ere. Gero egun t´erdi hartuko dugu elkarrekin ospatu, ikasi, hasi, hazi eta aurrera egiteko!

Noiz? Apirilaren 13 (9:30-18:00) eta 14 (9:30-16:00). Agendarako proposamenak egin nahi badituzu goiz heldu, mese! Eta libre-libre sartu eta irten, zure gogoaren arabera!   Non? Astran (Gernika)

Lotarako toki zabala dago Astran, doan. Beste aukera ugari ere, Gernikan bertan.
Bazkari herrikoi osasuntsua eta eKOnomikoa :-) Auzolanen eskutik, Astran bertan. (Hamaiketakoak-eta, nork bereak)

Umeekin etorri nahi? Primeran! Laguntzarik nahi? Beste edozertan lagundu ahal dizugu?
Eta, edozein eratako proposamenak egin nahi? Bai agenda formalerako bai ondorengorako?
Talde-jolasak, xake-jokoa, match inprosibsazioa, edo saku-lasterketak?
Botaaa!!! Bildur barik, danari tokie eitten saiatuko gara gu!
Izen ematea+Info: pozazkundea@gmail.com tel: 653.713.984.
Garaiz apunta zaitez, arren, espazioa antolatzeko denbora euki dezagun.

“Egun eta erdiko txapa batera ni? Ekonomia kontuei buruz? Pitzatu al haiz?” Laaaasai, espazio irekiko metodoaz (Open Space) egingo dugu (5 minutuko bideo honetan ikusi dezakezun antzean): parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena, autoeraketa,… eta oin bien legea  : -)!
Danetariko gaiak eta ekintzak proposatu ahalko ditugu.
Gai horien inguruan sakondu ahal izango dugu.
Ekintzarako espazioa ere hartuko dugu: proposamenak, taldeak, lehenengo urratsa
Solasaldien idatzizko txostena osatu eta  ikusgai izango dugu etengabe. Amaitzean, e-postaz

POZazkUNdea, gozagarri, errez, bizi-bizi,… baietz!

Astran elkartuko gara, bai?