Showing posts with label funky projects. Show all posts
Showing posts with label funky projects. Show all posts

2009/06/06

992 KARAKTEREKO MANIFESTUA


Gurean lar: dendak, objektuak, tabernak, betebeharrak, poliziak, funtzionarioak, kontzertuak, kultura-ekitaldiak, jantziak, jakiak, zarata, autoak, telebistak, ordenagailuak, eskolak, kartzelak, hospitalak, zegapotoak, etxeak, horiek guztiak ekoizteko eta elikatzeko enpresak eta lantegiak, lan-orduak, gehiegikeria hori puzteko "lana",...

Gurean urri: espazio hutsa, isiltasuna, berdeguneak, astia, artisauak, irrifarreak, bat-batekotasuna, benetakotasuna, sormena, lasaitasuna, bizipoza, ortuak, erreka garbiak, kanta-aldiak, maitasuna, ipuinak, oinezko bideak, laztanak, kolorea, lur hutsa, usaina, kaio-hotsa, bokazioa, elkarlana, trukea, ekimena, ametsak,,...

Nire hautua: barne-ezagutza eta -garapena, ondoen egiten dudana zorroztea eta eskaintzea, lana=bizitza, bat-batekotasuna, inguruari erne, zabalik, adi, emateko gogoz, patuarekin jolasean, amets egin eta ametsak gauzatzeko jardunari eman,

Zurekin, zuekin, agertuko direnekin.

Eta horretan ari gara. Eta horretan jarraitu nahi dugu.


2009/06/01

BIDEO-TXARTELA


Eleder´s vcard_2' from Eleder Aurtenetxe Pildain on Vimeo.


Eleder´s vcard_2' from Eleder Aurtenetxe Pildain on Vimeo.


Aurreko idatzian aspalditxuko idatzia atara dot armariotik. Beste ale hau barriagoa da, 2009-V-16an egina. Eta Mikeli (Maiatzaren biko kalean, Bilbon, sasoi baten POTTOKO antzerki-denda zoragarria zabalik izan zuena) esker egina, besteak beste.

Etxean, "zer unjobbing eta zer modernokeri/alperkeri dok hori?. Hasi hai lan bile, bai, aho asko jak-eta zabalik gurean, ñam, ñam. ñam!..."

Esanekoa naz, eta Funky Projects-en Hello Change aukeraketa prozesuan parte hartzen ari naz. V-card bat (bideo bidezko aurkezpen-txartela) grabatzeko eskatu digute eta, a zer aitzakia ederra aspaldiko gogo bati bide emateko!

Bide batez, holako gehiagotarako gogoz gabiltza BM31kook... :-)



Comment, please!