Showing posts with label Emun. Show all posts
Showing posts with label Emun. Show all posts

2009/06/10

EMUNEKO IKASTARORAKO MATERIALA


Ikastarorako eskema badaukagu, XMind bidez eginda eta eguneratuko duguna. Eskema zure ordenagailura bajatutakoan, arinago ibiltzeko, erdiko irudiko buru-mapa eder eta handi hori kentzea komeni liteke.

XMind bidezko eskema ikusteko, zurera bajatzeko, eta bertako zirrikituetan ibiltzeko, hemen XMind-erako sarrera.

Eskemari buruzko oharren bat:
  • Mapan zehar ibilalditxo bat egiteko, kontuan izan, adarren muturrean "+" ikurra badago, hor klikatuta, azpiadarrak agertuko dira. BEste ikur batzuek, artxibo, agiri, edo internet helbide baterako esteka adierazten dituzte.
  • Bestetik, adar batzuetan, lerro batzuk dituen orrialde itxurako laukitxoak ageri dira. Horiei "Idazkiak" (NOTE) esaten zaie. Bertan klikatuz gero, testu luzeak agertuko dira.Ikusi, kasurako, goian aipatutako eskemako 3.NOLA adarrean, ARAUAK, agiri baterako esteka izateaz gain, idazki bat ere badauka itsatsita. Idazkia eskeman bertan dago, eta ikusi dezakezue. Agiria ezin duzue irakurri, nire ordenagailuan dagoelako.
Etziko ikastarorako eskaera txiki bat. Baietz izan, azken aldian edo azken urteetan deskubritutako zerbait jendeari aholkatzeko modukoa (edozer: irakurgaia, ikuskizuna, esperientzia, jantokia, w-esteka, proiektu... EMUNi lotutakoa edo ez)? Bada, ahal baduzu, gogoan hartu eta ikastaroan tarte bat hartuko dugu altxor batean sartzeko, buru-mapa gisa, jakina!

2009/06/03

EMUNEKO IKASTAROA PRESTATZEN


Kaixo, hurrengo asteetan Arrasaten elkartuko gara buru-mapei buruzko ikastarotxoan.

Ikastaroari lotuta nahi zenuketen edozer (galderak, nahiak, iradokizunak,...) aurrez adieraztera animatzeko idazten dut hau.
Laneko informazioren bat buru-mapa gisa nola landu zitekeen aztertzea nahi baduzue, bota lasai hori ere eta saiatuko gara!

Softwareari dagokionean, Mind Manager erabiliko dugu, nagusiki, Emunen programa hori erabili ohi dutenak egon bazaudetenez. XMind (sw librea) ere erabiliko dugu, hala ere. Hemen XMind programaren (sw librea) bidez egindako buru-mapa bat duzue, programa horrekin hasteko. Lehenago ere buru-mapak edo antzekoak egin izan dituzuenei gonbitea egiten dizuet XMind bidez zerbait interneten argitaratzeko (oso erraz egiten da).

Horretaz edozein zalantza izanez gero, blog honetan bertan iruzkinak eginda edo e-mailez jakinarazi ahal duzue.

Ikastaroa aberasgarria izatea espero dut, eta jakizue ikastaroa eta gero ere laguntzeko prest izango nauzuela

Ondo-ondo izan!

Eleder
eleder.aurtenetxe@gmail.com
www.burumapak.blogspot.com

io: Buru-mapei buruzko gauzak idatzita ditut blogeko ale zaharrenetan (2008ko urrikoak eta 2009ko udaberri hasiera arekoak). Blog honetako eskumaldeko etiketen bidez erraz aurkituko dituzue. Dena den, datorren astean ikastarorako bere-beregiko informazioa prestatzen ari naiz.