Showing posts with label bizia. Show all posts
Showing posts with label bizia. Show all posts

2017/11/01

Getariako urazpia gabaz


Getariako urpeko bizitza filmatu du Xabier Minak, gauez (5 min inguru). ren bidez.
Kevin McLeod-en musika hemen.

Ederra!






2016/12/05

GuraSOS, baietz 200.000



Baietz 1.000.000 ;-)!

@Eleder_BuM

2011/10/03

BARNE ETA KANPO: buru-mapak ikastaro bi asteon; bat online

Gaur goizean publikoki irakurri behar genuen eta publikoki irakurri dugu. Zer? Bizkaiko Foru Aldundian Antolaketa Teknikarientzako oposizioa zegoen deituta. Izena eman eta parte hartu dugu. Zertarako? Batez ere, publiko egiteko oposizio ustela dela oraingo hau ere. Esaterako, 2011 hasieran argitaratu dira oposizioko oinarriak eta gaiak, baina 2010eko udan, jada, www.funtziona.blogspot.com blogean argitara emanak ziren...
Eta horrelakoak gertatzen dira, eta ezin isilik egon,...



Udazkenarekin jarduera ohikora doa. Bihar hasi behar dugu GARATU programaren barne buru-mapei buruzko 30 orduko ikastaroa. ON-LINE lehenegoz. EDE Fundazioko Itziar Kerexetaren laguntza itzelaz Moodle ikasten ari gara... . Ostegunean IRALEn euskara hobetzen ari diren irakasleekin, buru-mapak ahozko frogak prestatzeko zelan erabili ditzakegun aztertzeko,...

Irakasteari esker ikasten dugu gehiago.

Orain ikastaro hauen prestaketak esploratzera narama. Buru-mapak egiteko arauak sarean osorik (non) ote dauden... Ez dut hori aurkitu, baina esplorazioak bideo hau ekarri dit opari.

Segi esploratzen :-)!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com

2011/08/12

IKASTEKO MODUEZ: I. akanpada libertarioa (irailaren 1-4, Olaeta eta Otxandio artean)

 IRUDIAN KLIK EGIN, HANDIAGO IKUSI NAHI BADUZU

Ikastaro baten izena emateko aukera izan ohi dugu. Hausnarketa-eztabaida jardunaldi batzuetan parte hartzekoa ere egoten da batzutan. Kasu batzuetan antolaketa prozesuan ere parte hartzeko aukera daukagu.

Kasu batzuetan kontua oso irekia dago, prozesua nondik nora joango den estu gidatuko duen inor ez (eta parte hartzen duten guztiak kargu).

Jardunaldiek elkarrekiko otorduak edo eta aisialdiko jarduerak izan ditzakete ala ez.

Ikastaro/jardunaldi batzuetan gustora ibiltzen gara giroz edo eta antolaketari on deritzogulako eta beste batzuetan denbora galtzearen sentsazio (aberasgarria :-)! izan ohi dugu, frustrazioa,...

Ikastaro batzuetan ordaindu egin behar da 50, beste batzuetan 100, beste batzuetan 9000,...

Batzuetan papelitoa emango dizute, beste batzuetan, apenas.

Bietara ikasi ahal dugu,... nire esperientzia: honelakoetan asko eta gustora ikasi daiteke.

Irailak 1-4 akanpada libertarioa Otxandion... TBetan-eta publizitate eskasa jasoko duelakoan, hona ekarri dugu programa oparoan azpimarragarriena

IRAILAK 1 EGUENA-OSTEGUNA
19:00tik 21:00ra kalejira+bertso poteoa Otxandiotik,txalaparta,alboka
etabar.
23:30etan alternatiba comuneroen hitzaldia
00:00etan afalostean sute ondoan, izarpean film libertarioen emanaldia:
"Vivir la utopia", "Caballo salvaje", etabar.
IRAILAK 2 ORTZIRALA
11:30etan txango/ibilaldia Albinako urtegira 2km inguru.
16:00tik 17:30ak arte Alternatiba-sartzeko-comunero libertarioen
hitzaldia
18:00tik 19:30ra pedagogia/hezkuntza askea hitzaldi/tailerra
larrabetzu, berango eskola libreen partetik.
Distri alternatiboen topaketa iraunkorra etxolan, garapenkeriaren aurkako erakusketa
iraunkorra, ezkerraldeko asanblada antidesarroilista.
23:00etan sormen gaba, hi heuk artista! eskenatokia libre,
bakarrizketak, musika, antzerkia, pailasoak, etabar.
IRAILAK 3 LARUNBATA
11:30tik 13:00a arte kartzelen inguruko solasaldia Autodefentsa kolektiboaren eskutik.
17:00tik 19:00ak arte E.H.K.Lren asanblada ireki eta orokorra.
21:00etan afari herrikoia Otxandioko gaztetxean.
22:30tik aurrera jaia gaztetxean KONTZERTUAK (ezagutu ez nik):- Mandri; Bakarlaria (Aiaraldea);- 28 eskupitajos de semen; - Ovarios 33 (Bilbo); Louis Michel (Zarautz); jaia/guatekea dj bategaz.
 IRAILAK 4 IGANDEA
12:00tik 13:30ra hitzaldi/solasaldia 15-m kale auzotarrok-en eskutik (Bilbo)
16:00tik 18:ooak arte solasaldi/eztabaida anarkismoa eta askape nazionala/anarkismoa eta euskal nortasuna.

@morea (amorea eta umorea toki batetik, ez da? :-)!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com



2011/07/11

KUKU.KUKU!

Bideo ederra eta kutsagarria, inondik ere, baina, bigarrenez ikustean etorri zait eta ezin bota barik utzi... are ederragoa leitike, bertan play-backa ari direnen ahots errealez osatua izan balitz, ez da? Beharbada muntatzen zailagoa, baina, seguru freskoagoa, benetakoagoa,akasdunagoa,... ederragoa :-)!



Lehenengotik hirugarrenera
4. pisutik espaziora
Metro karratuetatik kilometroetara

Ezerezatik osotasunera
Txikitasunetik handitasunera
Ametsetatik errealitatera

Eskuak altzatuz erabakiak,
Eskuak batuz eraikia,
Eskuak nahastuz zabaldua.

Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Hutsa betetzen duena
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak.
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak

Taupada bakoitzaz koloreztatuz zuri beltza
Taupada bakoitzaz irribarre bat

Ideiak bultzatuz erabakiak,
Ideiak batuz eraikia,
Ideiak nahastuz zabaldua.

Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Indarrez betetzen gaituena
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak

Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak

Espazio Irekiari buruz irakurri baino eginda ez nengoen sasoian, duela 6 urte edo, Kukutzakoek nazioarteko topaketa antolatu zuten asteburu osorako, 2005eko maiatza izango zen.

Bertan itzultzaile ibili ginen eta bertatik bertara ikusi ahal izan genuen kukuen egikera, espazio irekiaren antza handia zuen egikera, berez belaunaldiz belaunaldi gazte haiengana heldutakoa...
eta gaur ere bizi-bizi dagoena, antza!

Gertatuko dena gertatuta, konturatu zein konturatu ez, izena erabili edo ez,... bizi-bizi autoeraketa Bilbon, eta mundu osoan, une oro :-)!

Ralph Copleman zen/denak liluratuta omen zioenez, "Everything is moving, everything is moving!" Arriskuan baina bizi-bizi, aukerak sortu eta sortu ari da etengabe bizitza... segi kukuka eta ondo-ondo bizi!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

2011/05/27

oração (maitasun otoitza)


Esker mila lagun eutokiarrak, a banda mais bonita da cidade-ren gauza eder hau tuiteatzearren!

Behin Curitiban izan ginen. Argentinarako bidaia zen eta Iguazurako bidea handik tolestu behar genuela erabaki genuen, Brasil hegoaldeko toki hark hirigintza arloan zuen ospeagatik...

"A banda mais bonita da cidade" ikus-entzunda bertara itzuli  gara eta hiri hartatik alde egin aurreko bezperan barruan genuen saudade puntua piztu jaku barriro.

Oração

Meu amor essa é a última oração
Pra salvar seu coração
Coração não é tão simples quanto pensa
Nele cabe o que não cabe na dispensa
Cabe o meu amor!
Cabe em três vidas inteiras
Cabe em uma penteadeira
Cabe nós dois
Cabe até o meu amor
Essa é a última oração pra salvar seu coração
Coração não é tão simples quanto pensa
Nele cabe o que não cabe na dispensa
...
Maitasunari gorazarre. Argia, energia, maitasuna,... horixe ei gara eta. Hori guzti hori, hori baino ez.

Eta goraka eta goraka haziz, zabalduz, espazioa irekiz doan kantuan behin eta berriz erretolika bardina errepikan, errezuan,... baina gero eta oparoago, aberatsago,...

"Ze geau esan biup´pa?"

Goza egun euritsu eder hau, goza bizitza!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena