Showing posts with label lurraldea. Show all posts
Showing posts with label lurraldea. Show all posts

2012/03/02

SOLOAN BARRIKETAN: espazio irekiko topaketa LURRA gai hartuta. Apirilaren 28 +29 Gernikan

Auzoko soloak lan.gune, bil.gune, bizi.gurne,...
Zer gogo eta zer aukera daukagu?



Hemen SOLOAN  BARRIKETAN hartako EKINTZA PROPOSAMENAK eta topaketaren laburpen-TXOSTENA

Udabarria badator, hasi dira soloak berpizten.
Lurraren indarra jaso, elikatu, lagun artean konpartidu, 
Lurrari jabetasuna emon. 
Udabarriaz barritu. Usainekaz mozkortu. 
Koloreekaz liluratu. Eguzkitan busti, 
haize finaz garbitu, gogortu, sendotu, 
alkarren ondoan gozatu, berotu, izerditu, urtu.

 Zer egin dezakegu soloko lana ahalik eta emankorrena eta gozagarriena izan daiten?
Noraino ekoiz ditzakegu egunero jakiak? Noraino jan dezakegu geuk ekoiztutakoetatik?
Zer emoten dotsegu jaten gure txikiei? Zer eskoletan? Zer etxean? Porruak hozkailuan hazten dira? Zelan aplikatu PERMAKULTURA? Nor dabil horretan? Zelan ikasi?
Lur-jabe izateaz harago, zer aukera daukagu lurra lantzeko?
Ba ote, jende multzo batek solo baten ardura hartu eta, txandaka lur sail hori kudeatzerik?
Izan ote daiteke ortuko eta soloko lana jendarteko sarea josteko osagai?
Nola uztar ditzakegu gizabanakoen, eskolaren, jende nagusiaren, udalerrien eta abarren bideak?
Zelako ospakizunak behar ditugu lurrarekiko loturaz jabetzeko?
Zer ikasi dezakegu gure nagusiengandik? Zer irakatsi behar diegu gure umeei? Zelan bizi izan dute duela mende/urte gutxi arteko asabek lurrarekiko harremana eta zer irabaziko dugu horretatik berreskuratzean?

.... Aizu!
.._lurrean lan egiteko gogoz ibili zabiz eta nondik hasi be jakin ez? .._lur-zatiren baten jabe eta bertan egiteko dagoen lan itzelak atzeraka eginda zabiltza?
.._lurrarekiko harreman estuagoan bizi gura dozu?
.._bai elikadura iturri dalako, bai sortzaile zarelako, bai elkarrekin egonzale zarelako?
  
Zeintzuk dira gure ametsak lurraren gainean?

Antzeko kezkakaz eta grinakaz gabiz Busturialdean eta patxadaz biribilean jarri eta gaiari lasai ekitea erabaki dogu. Gai premiazkoa, oso ederra eta ezin emankorragoa!

Noiz:     apirilaren 28an, larunb, 10:00-18:00     

eta ap  29an, igandea, 10:00-14:00

Non: Gernikako Auditorioan

Euskeraz irekiko dogu espazioa. Beste hizkuntzetara ere itzuliko dogu.
Jan-edatekoak tokian bertan. Lo egiteko aukera bertan, doanik.
Etorri umeekin lasai, behar daben arreta emango jake eta. 
Beste edozein premia bazenu, jakinarazi lasai.

Izen-ematea:busturialdeauzolanean@gmail.com     

Info +: 638.733.223


Metodologia: Biribilean bilduko gara eta modu “horizontalean” jardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi dugun gai oro mahai gaineratuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu


Ederra izango da! Igartzen, kili-kili, lurra oinpean dantzan?

BUSTURIALDEA AUZOLANEAN


2011/04/29

NOLAKOAK DIRA ESPAZIO IREKIKO BILERAK?



Espazio Irekiko bilerak zelakoak diren jakin nahi? Horra hor bideo argigarri bat: labur eta atsegina.

Hurrengo hilabeteetarako Espazio Irekiko bilera bi antolatzen eta bideratzen izango gara.
1. RETOS sarearen arrastiko bilera bat
2. HIK HASI elkarteak egun bi eta erdiko jardunaldira gonbidatzen gaitu (uztailaren 4tik 6ra Donostian), honen gai interesgarriari behar duen patxadaz eta irekitasunaz heltzeko:
"Hezkuntzaren etorkizuna amesgai, ekingai:
nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?"
Laster hemen berri gehiago.

Ondo bizi!

 Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

2011/02/16

ETXOLAZ (hezkuntza eta lurraldeari buruzko idatzi luze samarra, kanta ederrak ere bukaeran :-)!

 Euskerak aukera politak eskaintzen ditu ohiko eskolatik kanpoko ikastokietarako... "Etxola" gogoko dut, ikasteko aski izango litzatekelako umeentzako aterpe xume bat... "Ez-kola", "des-kuntza",... ere nahiko adierazkorrak ditugu, ez da?

 Testuingurua: lagun on baten mezua  (dexente laburtuta) duela egun batzuk...
"Hemen naiz faboretxo edo proposamen bat egiteko…Directrices de Ordenación del Territorio-en aurrean aukera bat lantzeko foro bat sortzen ... sinpleegia delakoan . DOT hauek dira lurralde antolaketa arautzen duten tresna, hauetan etorkizunean lurraldean zelan, lan, bizi, mugitu, etb... ezartzen dute,... zein eremutan izango diren hazkunde nagusiak, azpiegiturak, etb... Guk, jende askorekin batera, lur antolaketaren inguruan hausnarketa, eta proposamenak egin nahi ditugu alde askotatik aztertua:(Ura, Mugikortasuna, Enplegua eta industria, Soberania alimentaria, Lehenengo sektorea, Kultura, Parte hartzea, Hondakinak, Biodibertsitatea, Etxebizitza, Lurralde eredu neoliberalen alternatiba, Osasuna....).Gai horiei buruz testu labur bat (orrialde 2 gehienez) idazteko eskatu diogu pertsona batzuei...Irakaskuntzari buruzkoa zuk  idaztea proposatu nahi dizut, eta gero Sandia eta nirekin biribiltzea,...Planteamendua: modu baten lurralde antolamendua eta ezagutzak landu edo transmititzeko tresna edo gaitasunak lotzea. Pentsatu dot agian gai zarela, ni laguntzeko prest naiz, noski!!..."

Orri zuri bat hartu, buru-mapa zirriborro bat osatu di-da, egun batzutan ondoan erabili eta etorritakoak txertatu, eta egun batzuk garrenean bat-batean bota genuen dena. Honako testu hau da orain arteko emaitza. Edozein ekarpen oso ondo etorria izango da! Otsailaren 26an gai orokorrari buruzko batzarra Bilbon.

Hezkuntza eta lurraldea
 
Zer ikasi behar dugu gaur egun gizakiok?

Non? Nola? Zertarako? Zergatik?

Nortzuk joan behar dute eskolara derrigorrez? Zergatik? Zer ikasten dute bertan?
Zer ikasi zezaketen eskolatik kanpo?

Nola antolatuko ginateke eskolara joatea derrigorrezkoa ez balitz inorentzat?

Zein da ikasteari buruz dugun paradigma? Bete beharreko ontzia ala hedatzen utzi beharreko sua? Irakasleak beharrezkoak dira ala bidelagunak behar dituzte umeek?

Zer egin dezakegu horren errotuak diren uste okerrak eta horiei lotutako egiturak eta ohiturak aldatzeko? 

Noiz sortu zen eskolaren eta hezkuntzaren gaurko eredu nagusia? Zer testuingurutan? Nork proposatua? Zertarako?

Zer bermatzen digu 6-16 urte arteko derrigorrezko eskolaratzeak? Zer dela eta derrigorrezkoa? Komunitate edo tribuak ezin ote du gaur egun bere kumeen hezkuntza osasuntsu eta zoriontsuaren ardura hartu?

Bide batez, nola bermatu ahal diegu 0-6 urtekoei eskolatik (izaera garatzen ari den urte horietan pentsamendua eta ekintza bideratuko eta moldatuko duen eskola) kanpo bizitzeko, loratzeko, hazteko aukera? Nola bermatu haiek gehien maite dituztenei kargu egoteko aukera?  Zer aldaketa behar lituzkete gure legeek? Zer eragin dute txiki-txikiengan gaurko eskolaratze ohitura goiztiarrek? 

Nola eragiten du ingurune fisikoak umeen hazkuntzan eta heziketan?

Nola eragiten du helduen bizimoduak, lanak, lanak dakartzan ordutegiek eta desplazamenduek?

Eta helduen arteko maitasun-elkarketa ereduek? Nagusi diren familia ereduek? Zer eragin dute eta izango lukete lurralde- eta hezkuntza-antolaketan bestelako zaletasun-, maitasun-, sexu-... elkarketa moduek, bizidunen zorion perfektuan :-) leukakeenaz gain?

Zure auzoko antolamenduaren arduradunkide bazina, zelango auzoa diseinatuko zenuke?

Zenbat espazio pertsonak oinez seguru egon, bildu, gozatu, eta mugitu daitezen?

Zenbat espazio jakiak hazi daitezen?

Zer nolako espazioak lantegietarako, saltoki eta truke-tokietarako eta haietarako sar-irtenbideetarako? Zenbat ibilgailuentzat eta zenbat pertsonentzat? Bizi ote daitezke ibilgailuak eta pertsonak hiriguneetan espazio berdinean abiadura erabat murriztuz gero? Semafororik eta guardien beharrik gabe, modu autoeratuan? Zein litzateke hori bermatuko lukeen abiadura-muga?

Nola lotu hiri edo herrietako guneak elkarri oinezko eta bizikleta bidezko desplazamendu seguruak bermatuz? Zenbat desplazamendu elektr(on)iko-mekaniko- saihestu genitzake? Zenbat eraikin eta errepide ezabatu genitzake planoan? Nola bideratu genezake bizitoki zentzuzkoagoetarako transformazioa prozesu erraz eta atsegina izan dadin?

Nola eragingo luke transformazio horrek umeengan, nerabeengan, gazteengan, guztiongan?

Ez al da egunero bizi dugun ingurune eta bizimodu hori eskola nagusia, benetako eskola?

Zer ikasi eta ekarri dezakegu Auroville-tik? Finlandiatik? Ingalaterratik? Lakabetik? Los Arenalejosetik? Kufundatik?

Buruan galderak askoz ugariago erantzunak baino. Oso gai polita eta konplexua. Erantzunak eta etorkizunak ekarriko duena guztion esku. Eta,... Gune Irekian bilduko bagina? 


Erreferentzia batzuk:

Irratian BERBAZ:
Oihane Ruiz:  hirigintza eta arkitektura parte-hartzaileaz 
Gorka Torre (Bizi Toki) 

Topaguneak: 
2011ko udan, Hik Hasiren eskutik, Gune Irekiko topaketa izan genuen Donostian. Hemen haren berri: Hizkuntza amesgai, ekingai: nola heziko ditugu hurrengo belaunaldiak?
Musika:

Little Boxes-Malvina Reynolds: http://www.youtube.com/watch?v=2_2lGkEU4Xs
School´s out-Alice Cooper: http://www.youtube.com/watch?v=XbNEOJMGFAo

Idatziak: 
Jan Hunt (www.naturalchild.org), John Taylor Gatto, John Holt (growing without school),

Ivan Illich:
http://www.mundolibertario.org/archivos/documentos/IvnIllich_lasociedaddesescolarizada.pdf      ;    Energía y eficiencia     ;       La convivencialidad

Taldeak:
gurasoak email banaketa-zerrenda gertukoaz jakiteko eta gairai buruzko info interesgarri pilo baten bide
Xixupika Slow Center (Bilbo)
ALE (Asociación para la Libre Educación): http://educacionlibre.org


@Eleder_BuM