Buru-maparen argazkia, Greg Rivera lagunak. AEBetatik etorri zenean Bilboko Erribera kalean bizi ginen gu. Rivera=Erribera= Erri-behera (tokiko ibiaialdea, alturan behean). Mundakan bizi da Greg duela urte bi edo, eta gu geu irailetik ere bai, azken udan Angélicak eta berak egindako gonbite esku+bihotz-zabala profitatuta egindako asteburuko bisitaldian erabakita. Zelangoak diren bizitzako patutasunak :-)!
Badator, badator! Bideo-txartela bagenuen orain urte bi inguru egina (blog honetako txokoren baten) eta orain txartel digital bat egiten hasiak gara.
Goiko zirriborro horretan oinarrituko da. Peter Rusellen honetatik gauza bat ikasi nahi genuke, besteak beste: nola irudiko zonalde batzuen gainari hiperestekak lotu?
Irudi horrek buruz-buruko azalpen batzuk behar ditu, ziur aski, baina, zer ba, ez al gara gu bizi-nez zaleagoak, business zaleak baino? (Bestaldera, aitor dagigun: sakon zintzo berba eginda, guztiz komertziala delakoan gagoz. Azala azal, mamian, munduko diru guztia irabazi nahi genuke BM31tarrok,.... sanjoan su handi bat egiteko, beharbada :-)?
Gehiegizko zorabiorik eragin ez dizugulako itxaropenaz, agur t'erdi, balizko bez-ero hori!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
- http://www.burumapak.blogspot.com/
- www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (IRRATI ELKARRIZKETAK)
- http://bm31-liburuak.blogspot.com/
Twitter: @Eleder_BuM
No comments:
Post a Comment