Showing posts with label teknika. Show all posts
Showing posts with label teknika. Show all posts

2011/04/14

IRUDIEN BILA... ZAILA AL DA? NOLA ERRAZTU?


Goiko hori aurreko astean Bizkaiko Foru Aldundian aurreko astean emandako ikastaroan egindako ariketaren argazkia. Esker mila Bea, Ane, Txema, Toño, Nagore, Itsaso, Txaro, Rafa, Nerea...

Edozein kontzeptu, ideia, hitz,... edozer adierazi dezakegu irudi baten bidez. Uste ohi dugunaren kontra... Lehenego egunean talde batekin lanean buru-mapagintza azalduz eta ohikoa: "baina, hori oso zaila da, zelan adieraziko dut irudi bitartez, homologatzea (edo jarri beste edozein hitz abstraktu)?"

Eta ariketa egin ohi dugu: "hara, egin berba zerrenda luze bat eta bota iruditzeko zailenak diren berbak" Taldekideei esaten diet bitartean,"hor dituzue errotulkiak eta marraztu, datozkizuen heinean hitz horietarako irudiak", eta berehala osatzen dugu harbela. Eta laster baten aurkitu dizkiogu hitz bakoitzari bere iruditxoak. Beti. Eta gainera, adibide zehatzoi orokorretik begiratuz gero, irudiak ekartzeko bideak. agertzen zaizkigu argi-argi. Kasu honetan ezkerraldean idatzita daudenak:
- asosiazioak: materiala den zerbaiti edo nire buruan dena delakoagatik dagoen istorioren bati
-letra-ikur konbinazioak eta horien deribatuak (izenak, adjektiboak, aditzak eta adberbioak bereizteko)
- egunerokoak: arreta bizia (zer mundu ederra denean!) nota-liburuska eta errotuak eskura. nork zioen trenari edo berandu datorren lagunari itxarotea aspergarria dela?
- lagunak: norberari bururatu ez, baina ingurukoei galdetuta, berehala datozkigu irudiak. Oso modu polita elkarrengana hurbiltzeko, baietz?
- Interneten bilatu: google images; yahoo; flickr,...
-....
Eta oso kontuan hartzekoa, kontu bat da irudiak burura ekartzeko gaitasuna (irudimena esan dezakegu) eta beste bat irudi horiek marrazteko gaitasuna. Azken honi buruz: aholku batzuk (my two pennies ;-):
  • utikan lotsa! 
  • egin eta egin
  • zure barruko umetxoari bidea utzi
  • irudi sinple, arin eta adierazgarriak egiteko gaitasuna hobetzeko liburu egile batzuk: Nancy Margulies, David Sibett, Sunni Brown,...
 Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2011/01/26

BURU-MAPA BATEN MUINA

Aurreko hilabetean nyc-n Espazio Irekiari buruzko ikastaroan Karen Davis eta Harrison Owenen eskutik. Itzelezko gorakada ikastaldearen barruan eta joan-etorriko hamar eguneko bidaian,... egunerokora luzatzen diren bidaia horietakoan.

Ikastaroan 40 bat gairi heldu genien bertaratuek proposatuta eta modu autoeratuan.

Bukaeran gai horiek guztiak buru-mapa batera biltzeari ekin genion. Bistan duzun irudia BM horren muina da: prozesuko zatirik garrantzitsuena, bertan dugulako gaia adierazten duen irudi bizia (beharbada, hondo-kolore egoki bat behar duena irudia indartzeko) erdigunean eta 40 info-aleak egituratzeko 6 adar nagusiak (action-ekintza; growth-hazkuntza; practice-praktika; community-komunitatea; technique-teknika; eta other-bestelakoak).

Ordu bi inguru eman genuen honetara heltzeko eta hortik aurrerakoak beste horrenbeste denbora eskatzen du, gutxienez.

Prozesu osoa oso emankorra. Etengabe sortzen eta info-mapa eratzen (paperean eta buruan). Etengabe ikasten, etengabeko erronka eta gozaldia buruarentzat,...

Zer kasutan horrenbeste denbora eman buru-mapa txukun bat egiten? Zuk zeuk ere asmatuko duzu noiz merezi duen (bideko gozaldiaz haratago). Guk beste idatzi baten helduko genioke horri...

Oraingoz, idatzi honetako ikasgaia. Buru-mapagintzan giltzarri: muina, 4-7 adar nagusiak definitzea; irudiak eta kolore-kodeak ekartzea,...

Ze geau biup'pa?

Eingo jun?

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BuM