Showing posts with label sexualitatea. Show all posts
Showing posts with label sexualitatea. Show all posts

2017/11/02

Maialen Lujanbio: argia pizten



  Duela 13 orduDuela 13 orduGehiagoBIDEOA: Maialen Lujanbioren kartzelako lan osoa (historia osoko onenetakoa ote?) http://www.eitb.eus/eu/kultura/bertsolaritza/bideoak/osoa/5183746/btn17-maialen-lujanbioren-kartzelako-lana-irungo-finalaurrekoan/
http://www.eitb.eus/eu/kultura/bertsolaritza/bideoak/osoa/5183746/btn17-maialen-lujanbioren-kartzelako-lana-irungo-finalaurrekoan/

@Eleder_BuM

2017/09/14

Miñen puntiegaz



Txosnan txanda arrantzale egunien Bertan, to, kanta puska, danak kantetan ebena,...
Atzo barriro txosnan eta hantxe goitik behera berbak eskeitte. Hona hemen!


Hemen kantaren istoriotxoa (irakur).

Txosnak Bermeon aurten barrikuntza (irakurri hor), eta bertara gonbidatzeko bidixu alai hau, politto!

Hara, herri bat dantzan, herri bat martxan (ikus, Arrantzale Eguneko giroa)!

Bizi!

@Eleder_BuM

2014/01/29

MaiteMuhinduz (Mai 1-4; Astra-Gernikan). Talde eragilea zabaltzen. Zu ere bai?

Kaixo!

Maitasuna, maitasun- eta sexu-harremanak, osasuna, plazerra, sexu-joerak, heziketa, historia, gizartea, gorputza, maitasun adierazpenak,...
  • Nola bizi ditugu kontu horiek?
  • Zelako lotura dute politika, eremu publikoa eta gizartearekin? 
  • Zer egin dezakegu maitasun-bizia suspertzeko?
Gai horiek eta ingurukoak buruan, 3 eguneko topaketa publiko eta zabal bat (Astra-Gernikan, maiatzaren 1-4) antolatzen ari da Auzolan EH-ko jendea, MaiteMuhinduz izenarekin. Gune Irekiko metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,... 

Talde eragilea bi aldiz batu gara, eta jende-multzo zabala gabiltza lanean jada, 10 lagun inguru. Eta are zabalagoa izatea nahi dugu. Gaiari ertz guztietatik heltzen dion ahalik eta talderik dibertsoena (edadez, sexuz, tendentziaz, ikasketaz, ogibidez, jatorriz, pentsamoldez, sexu-joeraz, jardunez,...) osatu nahi dugu, topaketa benetan emankorra eta indartsua gerta dadin. 

Gogoko duzu gaia? Parte hartu nahi duzu hasiera-hasieratik, eraketan eta kontu hau zabaltzen? Oso ondo etorria, ba!

Antolaketa eta logistika kontu nagusiak diseinatuta dauzkagu jada. 

Gonbidatze-prozesuan gaude orain, gero eta beteago. Eta hurrengo bileran (topaketa baino 4 aste lehenago izatekoa, apirilaren 5ean) MaiteMuhinduzen berri bazter guztietara zabaltzeaz arduratuko gara. Hasi Gernikatik bertatik, Busturialdera eta inguru zabalera. Gai honi buruzko honen topaketa sakon eta zabala aukera galanta delakoan, informazioa interesa euki dezakeen jende guztiarengana heltzea da gure gogoa. 


Bloga, eposta, telefonoa, ahoz-ahokoa, Twitter, lagun arteko kafeak, elkarte interesatuei deiak, komunikabideetan azaldu, jende biderkatzaileekiko bilerak,...
...galdetuz beti: "nori gehiago heldu behar litzaioke MaiteMuhinduzerako gonbitea?"
hara gonbidatze prozesuaren mamia: gai honetan interesa duen jende guztiarengana heltzea amets eta jardun bizi!

 Atsegin eta esperientzia ederra ekarriko dizu talde horretan parte hartzeak. Zabal-zabalik dituzu ateak! 
                                             
MaiteMuhinduz, talde eragilearen 3. bilera
Apirilaren 5ean (larunbata) 11:30-14:30 (puntual hasteko gogoz)
ekarri hamaiketakoa?
Astran (Gernika)

Nori gehigago heldu behar litzaioke mezu hau? Esker mila zabaltzearren! 
     :::   #MaiteMuhinduz  :::