Showing posts with label bideo. Show all posts
Showing posts with label bideo. Show all posts

2019/01/29

Konplize ditut eta

Konplize ditut eta

Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 Eta gizonak ere bai, bai?

 @Eleder

2018/04/13

Prefosta (2Zio)


Herri Urrats-era gonbidatzeko kanta aparta, Prefosta, 2Zio taldearen (@2ZIOrap) eskutik!

Bizi-2zi ;-)!

@Eleder_BuM


2018/02/20

Maitatzea nahiago (Enekora)



Hitzak hemen jasoak, merzi!

Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.

Harresiak eraiki ahal ditut,
zubiak ere besoak bait ditut,
suaren garretan harri bihurtu,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.

Ez dizut zuri gezurrik esan nahi,
batzutan galdu egiten naiz.
Holakotan nahiko nuke arima arindu,
kantatu-dantzatuaz baretzen naiz.

Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut. baina gaur ere maitatzea.

Pozik-pozik eta aske
– bizitzeko jaioak gara
Sintoniza dezagun elkar
bizitzeko jaioak

Zainetatik poroetara
– bizitzeko jaioak gara
Bihotzetik azalera
Aldatzeko behar etengabe honetan.

Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.

Pozik-pozik eta aske
– bizitzeko jaioak gara
Sintoniza dezagun elkar –
bizitzeko jaioak

Zainetatik poroetara
– bizitzeko jaioak gara
Bihotzetik azalera
Aldatzeko behar etengabe honetan.
Aldatzeko behar etengabe honetan.
Aldatzeko behar

Barnean ditudan
beldurren altzoan, norabiderik gabe noa itsasoan.
Gaur urari begiratzean,
ohartu naiz behar dudan hori ni naizela.
Izar handi hori, ederra ni naiz.

Uwon djele, djele-djele,
uworedje djeledje 

@Eleder_BuM