Showing posts with label jardunaldiak. Show all posts
Showing posts with label jardunaldiak. Show all posts

2016/04/12

Zubideiak Gune Irekia, Mai7an Leioan (bizikidetza, aniztasuna eta euskera mintzagai)

Texto en castellano aquí.               Texte en français ici.


Bizikidetza, aniztasuna
ta euskera dakar gidoiak
Zenbat ertz, sentipen t´aukera
astindu ditzakeen gaiak
Gune Irekia izango danez
bertan ziur "subidoiak"
Maiatzaren 7an erdu Leioara
goza Zubideiak (bis)

Zer aukera ematen ditu euskarak elkarrenganatzeko? 
Nola aurrera egin?

Gune Irekia   
Leioa EHUn, 2016-5-7ean, 9:30.18:00
(Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz)


Zenbat gara? Lau, bat, hiru, bost, zazpi? Zenbat hizkuntza? Zer egiten dugu?

Zer da euskara zuretzat? Zertarako balio dizu? Elkarrengana hurbiltzen gaitu euskarak ala elkarrengandik urruntzen? Zergatik ote? Nola gainditu ditzakegu euskara zubian ditugun oztopoak?

Zelako abantailak ditu euskarak, txiki, arin, eta irristakor izateagatik? Zer eta nola egin dezakegu aniztasunetik eta bazterretatik euskararen erabilpena handitzeko?

Zelako harremana izan behar dute euskarak eta Euskal Herrian bizi diren espainolak, frantsesak eta bestelako hamaika hizkuntzek? Zer egin dezakegu elkarrekin, euskara, bizikidetza eta aniztasuna oinarritzat hartuta, bestelako gizarte eredu baterantz urratsak egiteko? Kultura aniztasuna bistaratu eta eredu hegemonikoa arraildu nahi dugu. Eta arrail horietan hamaika lore eta landare erein.

Hitz egiten al dugu inoiz gureetatik urruneko kezkak iritziak eta oztopoak dituztenekin?  Horiexekin ere elkartu gura dugu oraingoan, bada, eta iritziak elkar-trukatu patxadaz, luze eta zabal. Zuk ere bai? Erdu Zubideiak Gune Irekira, egunbeteko elkarrizketa-gune autoeratu, sormentsu eta aberatsera!

NON? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)
NOIZ? Maitzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.
IZENA EMATEKO: agiritxo hau bete, mesedez, (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)
MATRIKULA (katerina barne):  10 €
Garestiegi zaizula? Jarri harremanetan, lasai, eta konponduko dugu.
ORDAINKERA: eskuz, tokian bertan
UMEEKIN ZATOZ? Primeran! Gozo-gozo zainduko ditugu!
HIZKUNTZAK: Gaztelera, frantsesa eta euskara, bizikidetza ariketa praktikoan.
Nolakoa izango da batzarra? Gune Irekiko metodoaz lan egingo dugu: oso lan-modu emankorra, parte hartzea eta talde-sormena errazten dituena eta energia gorakada eta ekintza ugari dakarrena.
. Nahi ditugun gaiak proposatu ahalko ditugu jardunaldiaren hasieran
. Gai bakoitzari heltzeko 90 minutuko tarteak izango dira
. Elkarrizketen inguruko txostena beteko eta bidaliko dugu guztion artean tokian eta egunean  bertan

Zubideiak. Euskara eta zu. Zubiak, bideak eta ideiak. Zuganantzako bideak. Euskara zubia sendotzeko, aberasteko eta betetzeko bideak, ideiak, bidaiak, bidaideak. Erdu Zubideiak Gune Irekira maiatzaren 7an!

Talde Eragilea: Unesco Etxea,  Euskadiko Gazte Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa,  Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Ekogunea, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gune Irekiaren Lagunak. 



Jasone Mendizabal

2015/10/07

Alternatiben Herriko irizpideak (Bilbon, 2015-urr-24an)

Urriaren 24an Alternatiben Herria Bilbon.

Kontu, errealitate eta jende interesgarriz gainezka datorren ekimena.Bertan azpimarratzeko kontu asko, eta haien artean, egitaraua osatzeko irizpideak, euskararen trataerari, feminismoari eta hornitzaileei dagokienean. Pozgarria.


EGITARAUA OSATZEKO IRIZPIDEAK:
Hizkuntza irizpideak: Alternatiben Herria ekimenak bere barne funtzionamenduan hizkuntza kudeaketarako irizpideak ezarri ditu hasieratik, kide guztiok eroso sentitzeko. Orain artean bere barne funtzionamenduan euskaraz aritu da, eta euskaraz moldatzen ez diren kideen zailtasunak aintzat hartuta, itzultzaile bolondresen bidez aritu gara. Egunean bertan ere irizpide berberari jarraitu nahi diogu. Egitarauko hizkuntza %50tik gora izateko ahaleginean gabiltza. Aldiz euskarak gaztelerarekiko duen diglosia egoerak eta baliabide ezak, ariketa nekeza bihurtu dute. Eremu honetan alternatiben behar handia dugula agerian utziz. Hori dela eta gazteleradun hitzartzeetan itzulpen zerbitzu bolondresa antolatzeko asmoa dugu jendeak horrela eskatuz gero, Ipar euskal herriko kideen kasua izan litekeena esate baterako. Euskara hutsean diren hitzartzeetan, itzulpen bolondresa autokudeatua antolatuko dugu pegatinen bidez ,  denok jarraitu ditzagun gonbidatuen ekarpenak. Hala ere euskara erabiltzera gonbidatu nahi dugu jendea, horregaitik mahainguru guztietako aurkezleak elebidunak izango dira...galdera erantzunak euskaraz egitea posible egiteko, eta eztabaidak gaztelera hutseko bidea har ez dezaten. Eta euskarri idatziak euskaraz izateko saiakera egingo da holako mahainguruetan.Azkenik Frantzia eta Eskoziako partaideen hitzartzeak euskaraz jarraitu ahalko dira.
Irizpide feministak: Ekimenaren antolakuntzan eta egitarauan bertan, emakumeoi ukatu ohi zaigun presentzia bermatzeko ahalegina egin dugu. Egitarau osoa zeharkatzen duen irizpidea da, eta alde ludikoari lotutako artista ezberdinen kasuan emakumeen taldeei lehentasuna ematen saiatu gara.
Hornitzaileentzako irizpideak:Urriaren 24ko ekimena aurrera eramateko gremio ezberdinen kontratazioa egiteko garaian, irizpide ezberdinak adostu dira. Guztiak bete beharrekoa, Euskal herriko enpresa izatea litzateke.
Horretaz gain, betetzea ondo legokeen beste honako irizpideak adostu ziren, derrigorrean izan behar ez badute ere, zenbat gehiago bete, aintzat hartuko direnak:
-Irabazi asmorik gabeko enpresa/erakundea izatea. -Ekonomia sozial eta solidarioko enpresa/erakundea izatea. -Auditoria soziala urtero betetzen duen enpresa/erakundea izatea. -Bertoko produktuak edota ekologikoak diren produktuak ekoizten/saltzen dituen enpresa/erakundea izatea. -Euskara sustatzen duen enpresa/erakundea izatea. -Ingurumenarekiko konpromisoa duen enpresa/erakundea izatea. -Herri eragileekin elkarlanean ibiltzen den enpresa/erakundea izatea. -Moneta soziala erabiltzen duen enpresa/erakundea izatea. -Langileen eskubideak bermatzen dituen enpresa/erakundea izatea.

Bizi!

@Eleder_BuM   

2011/11/28

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU ARTISTIKOAREN ETORKIZUNA, ESPAZIO IREKIAN: Donostiako DOKAn, 2012-II-11n

"Euskal Herrian Bakea Erakitzen" Espazio Irekikoa egiteko deitu ziguten aurtengo udaberrian (urte erdigarrenean ETAk emandako albiste itzela eta gero, izan al da ezer emankorragorik aurten?:-) Xabier Minguezek eta. Orain, haren lagun Jokin Telleriarekin bat eginda, beste Espazio Irekiko baterako gonbidapen gozoa.


EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU ARTISTIKOAREN ETORKIZUNA
Kaixo!
Xpressionk Kultur Elkartetik eta Gune Irekiak Elkartetik, Euskal Herriko Mugimendu Artistikoaren Etorkizuna Imaginatu eta Erakikitzera gonbidatzen zaitugu.

Kolektiboki, mugimendu artistikoaren atal berri bat eraikiko dugu, musika, margolaritza, eskultura, literatura, dantza, antzerkia eta artearekin erlazioa duen edozein pertsonen laguntzarekin (baita zaleak ere).

Ekimen hau Open Space metodoaren bitartez gauzatuko dugu, elkarrizketa sistema berritzaile eta adimentsua. Metodo hau partehartzaileen askatasunean oinarritzen da giro autokudeatu batean.
Beharrezkoak diren gaiak landuko ditugu, ideia eta proposamen guztiak partekatuko direlarik. Euskal Herriko Mugimendu Artistikoaren Etorkizunari buruzko dokumentu bat garatuko dugu, honekin zer egin edo ez partehartzaileek erabakiko dute gainera.

Laister arte!
NOIZ: 2012-ko Otsailak 11 larunbata, 10’00etatik 18’00etara
NON: DOKA (Donostiako Kafe Antzokia). Errege zain kalea, 20 (Antiguo auzoa)
IZEN-EMATEA ETA: Zuen partehartzea eta lagun kopurua hemen baieztatu: jokin@xpressionk.net . Edozein zalantza argitzeko: jokin@xpressionk.net ; gune.irekiak@gmail.com
Antolatzaileak bazkarirako gonbidtzaile ere bai!

Jokin Telleria Julian_XPRESSIONK
Xavi Mínguez Alcaide_GUNE IREKIAK

Han izango gara gu ere, ziur, 
oraingoan parte-hartzaile moduan, hau zoriona :-)!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

2011/08/12

IKASTEKO MODUEZ: I. akanpada libertarioa (irailaren 1-4, Olaeta eta Otxandio artean)

 IRUDIAN KLIK EGIN, HANDIAGO IKUSI NAHI BADUZU

Ikastaro baten izena emateko aukera izan ohi dugu. Hausnarketa-eztabaida jardunaldi batzuetan parte hartzekoa ere egoten da batzutan. Kasu batzuetan antolaketa prozesuan ere parte hartzeko aukera daukagu.

Kasu batzuetan kontua oso irekia dago, prozesua nondik nora joango den estu gidatuko duen inor ez (eta parte hartzen duten guztiak kargu).

Jardunaldiek elkarrekiko otorduak edo eta aisialdiko jarduerak izan ditzakete ala ez.

Ikastaro/jardunaldi batzuetan gustora ibiltzen gara giroz edo eta antolaketari on deritzogulako eta beste batzuetan denbora galtzearen sentsazio (aberasgarria :-)! izan ohi dugu, frustrazioa,...

Ikastaro batzuetan ordaindu egin behar da 50, beste batzuetan 100, beste batzuetan 9000,...

Batzuetan papelitoa emango dizute, beste batzuetan, apenas.

Bietara ikasi ahal dugu,... nire esperientzia: honelakoetan asko eta gustora ikasi daiteke.

Irailak 1-4 akanpada libertarioa Otxandion... TBetan-eta publizitate eskasa jasoko duelakoan, hona ekarri dugu programa oparoan azpimarragarriena

IRAILAK 1 EGUENA-OSTEGUNA
19:00tik 21:00ra kalejira+bertso poteoa Otxandiotik,txalaparta,alboka
etabar.
23:30etan alternatiba comuneroen hitzaldia
00:00etan afalostean sute ondoan, izarpean film libertarioen emanaldia:
"Vivir la utopia", "Caballo salvaje", etabar.
IRAILAK 2 ORTZIRALA
11:30etan txango/ibilaldia Albinako urtegira 2km inguru.
16:00tik 17:30ak arte Alternatiba-sartzeko-comunero libertarioen
hitzaldia
18:00tik 19:30ra pedagogia/hezkuntza askea hitzaldi/tailerra
larrabetzu, berango eskola libreen partetik.
Distri alternatiboen topaketa iraunkorra etxolan, garapenkeriaren aurkako erakusketa
iraunkorra, ezkerraldeko asanblada antidesarroilista.
23:00etan sormen gaba, hi heuk artista! eskenatokia libre,
bakarrizketak, musika, antzerkia, pailasoak, etabar.
IRAILAK 3 LARUNBATA
11:30tik 13:00a arte kartzelen inguruko solasaldia Autodefentsa kolektiboaren eskutik.
17:00tik 19:00ak arte E.H.K.Lren asanblada ireki eta orokorra.
21:00etan afari herrikoia Otxandioko gaztetxean.
22:30tik aurrera jaia gaztetxean KONTZERTUAK (ezagutu ez nik):- Mandri; Bakarlaria (Aiaraldea);- 28 eskupitajos de semen; - Ovarios 33 (Bilbo); Louis Michel (Zarautz); jaia/guatekea dj bategaz.
 IRAILAK 4 IGANDEA
12:00tik 13:30ra hitzaldi/solasaldia 15-m kale auzotarrok-en eskutik (Bilbo)
16:00tik 18:ooak arte solasaldi/eztabaida anarkismoa eta askape nazionala/anarkismoa eta euskal nortasuna.

@morea (amorea eta umorea toki batetik, ez da? :-)!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com



2011/05/09

HEZKUNTZA AMESGAI Espazio Irekian (Donostian, 2011ko uztailaren 4, 5 eta 6an)

HEZKUNTZAREN ETORKIZUNA AMESGAI, EKINGAI:
NOLA HEZIKO DITUGU HURRENGO BELAUNALDIAK?
(Donostian, 2011ko uztailaren 4tik 6ra, Espazio Irekian)

Adiskide, hezitzaile eta ekintzaile; guraso, kulturgile, administrazioko arduradun, ; auzotar eta ikertzaile; ikasle, zientzialari eta artista, artzain, koblakari, kanpalari zein kaleko lagun hori...


...egun on! 
    


Uztailak 4-6, topaketa polita Donostian, 2 egun t´erdi Espazio IrekianEzin uka rol garrantzitsua jokatzen duela hezkuntzak bizitzan, eta komunitateen, herrien eta munduaren bilakaeran...

Hausnartu eta eztabaida dezagun hezkuntzaz.

Zer hezkuntza behar du gizabanakoak? Eta gizarte deitzen dugun horrek? Zer-nolako garrantzia hartu behar dute kulturak, sustraiek, arteak eta mitologiak gizakiaren garapen existentzialean?

Nola irudikatzen dugu hezkuntza eragilea etorkizuneko gizartean? Zertan ari gara asmatzen? Zertan ez horrenbeste? Semea/alaba eskolara bidaltzen duzunean, zer espero duzu? Jokoz kanpo geratzen ari al da eskola? Eskola eta gizartearen arteko harremana: noiz, noraino, nola, zertarako ireki?  

Zer amets ditugu hezkuntzaren gainean?

Horiek dira buruan darabilzkigun galdera batzuk, baina gunea eta unea eskaini nahi dizkizugu zeure galderak izan daitezen benetan garrantzia dutenak. Zure ideia eta gogoetak hezkuntzako beste aritu eta adituekin partekatzeko parada eskaini nahi dizugu. HIK HASIk mahai baten bueltan elkartu nahi ditu hezkuntzari buruzko kezkak, proposamenak eta pasioa dituzten hezitzaile, aditu, sortzaileak...


Non: Donostiako Santo Tomas lizeoan Antolatzailea: HIK HASI (euskal heziketarako egitasmoa) Laguntzen eta bideratzen: Eleder Aurtenetxe (BM 31) 
Noiz: Uztailaren 4an (9:00-17:00), 5ean (9:00-17:00) eta 6an (9:00-13:30). Bazkariak bertantxe. Edozein unetan sartu edo atera zaitezke jardunaldietatik, haririk galdu gabe.
Matrikula: 60 € (30 € Hik Hasiko harpidedunek), otorduak barne
Izen-emateak eta informazio gehiago: www.hikhasi.com (01: FORO BEREZIA: Nola hezi  hurrengo belaunaldiak?) 943.371.408/615.700.510;   gida@hikhasi.com  
Edozein beharrizan izanez gero jakinaraz iezaguzu, arren.
Donostian lo egiteko asmoa? “Tximistarri” pentsioa: 943.218.801 (Igeldon) eta “La Sirena” aterpetxea (Ondarreta hondartzatik gertu, Igeldoko bidean): 943 310 268 www.donostiaalbergues.org .

Metodologia: Espazio Irekiaren Teknologia (Open Space Technology) parte-hartze, bizitasun eta sormen handia, modu autoeratuan. Topaketan zeha parte-hartzaileok
- Nahi dugun gai oro mahai gaineratuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitxean e-postaz jasoko dugu.
- Gerora heldu beharreko gai nagusiak bereiziko ditugu eta ekin beharreko hurrengo  urratsak definituko ditugu, lehentasunak ezarriko eta lantaldeak eratuko.
 
Gurekin amets egitera gonbidatzen zaitugu, hausnartu, eztabaidatu eta bide berriak zabaltzera. Amets horiek puxiketan sartuko ditugu, puxikak zerura askatuko ditugu, eta haien atzetik abiatuko gara, pausoz pauso, eta txango horretara gonbidatuko ditugu Euskal Herriko hezitzaileak.  

Ba al zatoz?

HIK HASI euskal heziketarako egitasmoa 
Joxe Mari Auzmendi, Udako Topaketen koordinatzailea

Ondo bizi!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irrati elkarrizketak)


2011/04/03

Ikuspegi komunitarioa gizarte indibidualizatuan? Espazio Irekirako deialdia


Egun on! Datorren asteazkenean, 2011-IV-6 Bilbon elkartzekoak gara, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiko Raúl Castillok sustatutako Espazio Irekiko (Open Space Technology) jardunaldian.Gaia:
Nola txerta daiteke ikuspegi komunitarioa gizarte indibidualizatu baten? 


Jarraian gonbidapena (hemen gazteleraz). Berbidaliko, mese, info hauinteresa izan dezakeenari?

Gaur egungo une sozialean, lotura komunitario asko sendotasuna galduz joan dira, eta gauza bera gertatu da erlazio-lotura askorekin ere. Batzuetan iraganaren hutsa sentitzen dugu, beste garai batzuetan ekimen berriak hazi eta egituratzen baitziren kolektibitate eta auzoetatik, edota familietatik ere. Errealitate hori gure erakundeetan ere izaten ari da eragina, gero eta handiagoa den eta gure lanari gero eta gehiago exijitzen dion eskariari erantzuterakoan.

Bestalde, errealitate horri ez zaio aukera berririk falta (komunitate birtualak eta 2.0. mugimendua, parte-hartze komunitarioaren eta partaidetzazko demokraziaren ereduen garapena, “zahartze aktiboaren” moduko partaidetza-paradigmen garapena…).

OTSBizkaiatik aukeren eta zalantzen itsaso horretan igeri egin nahi dugu, eta, beraz, hausnartzera eta kooperatzera gonbidatzen zaituztegu, beste gauza batzuen artean gai hauen inguruan:

  • Zer gertatuko litzateke hirugarren sektoreak ikuspegi hori galtzen badu eta “afektatuta ez dauden” hirugarren pertsonen parte-hartzetik soilik egituratzen bada (profesionalak edo hirugarrenei laguntzen dieten boluntarioak)?
  • Zer behar dugu ikuspegi komunitarioa gure jardueretan txertatzeko?
  • Zer zailtasun aurkitzen ditugu alor batean baino gehiagotan esku hartzeko, hau da, ez pertsonekin soilik, baizik eta familiekin ere bai, komunitateekin, …?
  • Zer ekintza konkretu gauzatzen ari dira norabide horretan? Zein dira gure arrakastak, zein dira gure errakuntzak?
  • Ikasi ote dezakegu beste esperientzia batzuetatik? Beste eremu batzuetatik? Zer iruditzen zaigu deigarria, zer ekarpen egiten digute?
  • Gaur egun, garbi ote dago komunitatearen definizioa? Zein dira esku-hartze komunitarioarentzat garrantzitsuak diren eragileak, gure erakunde eta/edo eremu bakoitzaren ikuspuntutik?
  • Zer galdera egiten ote dizkiogu geure buruari komunitateekin eta auzoekin konektatzen saiatzen garenean, gure jardueretan inplikatu nahi ditugun kolektiboekin konektatu nahi dugunean?
Horiek izan daitezke galdera batzuk, baina espazioa sortuta dago zeuen galderak izan daitezen benetan garrantzia dutenak… jadanik sortzen ari diren galderak, eraldatzeko beharrak sortzen dizkizueten errealitateak, zailtasunak eta lorpenak, eta, zergatik ez, desioak eta etortzekoak diren errealitateak …

 Espazio Irekiaren Teknologia (Open Space Technology) arreta handiz diseinatu da ahalik eta parte-hartze eta sormen handiena lortzeko, modu autogestionatuan.  Azken 25 urteotan, arrakastaz erabili izan da munduko zenbait lekutan, 5 eta 200 pertsona bitarteko taldeekin. Edukia pertsona bakoitzak ekartzen duen parte bat da, eta emaitza ekarpen horiekin lortutako sorkuntza bateratua. Egunaren amaieran, elkarrizketa eta ideien laburpen-txosten bat eramango duzu zeurekin.


Lekua: Salón de actos de Bolunta Zabalbide nº 1, Casco Viejo, Bilbao
Antolatzailea: OTSBizkaia
Laguntzailea eta bideratzailea: Eleder Aurtenetxe (BM 31)
Eguna: Miércoles, 6 de abril de 2011.
Ordutegia: De 9:30 a 17:00. Comida incluida. (Se dará un tiempo para comer en el que se ofrecerá la oportunidad de hacerlo todos juntos, de manera sencilla, en el mismo local y continuando con la sesión) Haznos saber cualquier tipo de necesidad (alimentación, acceso,...) que consideres oportuno
Izen-emateak posta elektronikaren bidez: promocion@3sbizkaia.org
(Indicando nombre, apellidos, organización y datos de contacto –telf. o mail-)

       Raúl Castillo Trigo


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2009/07/25

CREA-k-TIVE BISCAY


Duela hilabete batzuk idatzi hau bota gendun BLOGISen, Ricardoren (Amasté) idatzi baten haritik, 25. iruzkin gisa agertu zen. Hizpidea, aurten Bilbon izan ziren "Bizkai Creaktiva" jardunaldiak. Blog honetan zerbait sartu behar noizbehinka, opor-kutsua aidean nagi gabiltza, eta ahaleginei etekin erosoa atera behar zaienez horra errepika...


CREA-k-TIVE BISCAY (eleder.aurtenetxe@gmail.com)

Hola Julen, este texto que me ha llegado podría ponerse, creo, como entrada aparte, haciendo referencia, claro, al ginecólogo que me indujo el parto,... he aquí por qué:
1. porque he contado las palabras y ganamos de calle: 1019-659
2. por ser más viejo que Ricardo...
3. ...pero, a su vez, todavía una gran promesa en el mundillo...
4. para abrir la eusko-vía, que va a acercar a la felicidad a más gente y más rápido que la supersur, el TAV y la web 3.0 juntis
5. por mi reputación, estatus, posición social, influencia,... ya sabes, ganar-ganar

un abrazo,

Eleder ;-)

Bai, gu ere han izan ginen. Eta Bilbo Hiria irratirako kronika egin ere egin genuen (http://www.bilbohiria.com/web/2832). Ahalik eta gozoena izaten saiatu ginen/saiatzen gara, alde onari begiratu,... Tratu pertsonala atsegina izan zen (eskuko telefonoa ere eurek utzi ziguten irratiko deia jasotzeko)... Umeekin ere joan ginen itxierara, jendea aurkitzen jarraitzeko gogoz,...

Baina, egia esan:

Z.- antolatzaileen web-tokia ikusita (http://www.creativityzentrum.com/; “eme objektua? ka! eme katxarroa! Hori duk hori, aupa Athletic, la-amatxu-de-begoña, el igualatorio, la dipu y la bbk,...!”)

Y.- topaketa hau Innobasque-ren alboko/itzalpeko zerbait izan zitekeela usainduta (Innobasque-ren aurkezpenean ere izan ginen eta aski izan zen Pedro Luis Uriarteri adi entzutea –debalde egiten omen du, baina ezingo luke bere diruz ordaindu horrelako ardura bat berari uztea- , eman zuten oparia ikustea,… Innobasquek zer emango-kutsatuko zuen asmatzeko.

Bide batez, sormena eta berrikuntza ospatu berri dugu asteon, azken urteetan bezala, askoz taju gehiagoz.

X.- izenak+izanak iradokitzen dutenagatik: irudikatu egoera, CZk eta IBk elkar topatu egin dute L'Mono-n, -uuups!- OLBEren azkenekoan- eta...
CZ: Hello, my name is Creativityzentrum, Jaguar-U?
IB: Jai! I'm (h)Imno(berria, jakina!)basque... Jaguar me? Yes, me 2, 2 Jaguars for me too...

W.- intuizio oneko lagun batzuek, gonbidapena izan arren, hara joateari muzin egin izanda

V.- Bizkaia aldean gai horri buruz (kooperatiba egitura duten, edo, inkluso, enpresa egiturarik ez duten) talde dezente izanda, haietako bati ere hitzik ematen ez zitzaiola jakinda

U.- topaketaren egitura ohiko hutsal samar hori zela,…

Bada, goiko horiek kontuan izanda, itxaropena urria zen: hizlari batzuei entzuten eta bertaratutako jendearekin topo egiten joan ginen batez ere, eta alde horretatik, balekoa. Badakizue, 4,5/0,5=9. Don´t worry, be happy!

- Jakina, denbora urri, ostiral arratsaldeko sail "poterezale-ofizial" kutsukoari muzin egin genion zuzen-zuzenean,

- Unesco-ko hitzaldia ohiko berba-eder urrun hori suertatu zitzaigun,

- Toby Hyam-en j arrera pizgarri egin zitzaigun,

- Saratxagak hezkuntza sistemari buruz 5' ematea adierazgarri egin zitzaigun (http://blog.agirregabiria.net/2009/03/empresa-creatividad-en-bizkaia.html baina, zer egingo zenuke guraso barri bazina, Koldo: unschooling? Kortiñe? oraingo zentruen barrutik sistema aldatzen saiatu?...).

- Kaospilots-ekoa ziur aski pizgarriena...

- David Parrish-engandik printza on batzuk hartu genituen ("qué guay, ser más ricos al levantarnos, yujuuuu!" eztabaida luzeagoa merezi lukeen hori gorabehera)...

Noski, genero ikuspegiz, kultura aniztasun-aberastasun ikuspegiz (beharbada zailagoa da hori, baina, beharbada, gonbidatuz gero,...) hizkuntza- trataeraren aldetik, elkarrekintza errazte aldetik, formatu aldetik, espazioaren aukeraketaren eta erabileraren aldetik,… topaketa pobrea, baina, lehen esan bezala, ez genuenez horretan ezer handirik espero (egia tamalgarria), DWBH!

Plazaratu diren iritzi kritiko eta autokritikoek zer pentsa ematen dute, bai, eta kritiko izatera jokatuz gero, hauek dira nire zalantza nagusiak kasu zehatz honi dagokionean (kasu zehatz hau tokatu da, baina hemen antolatzen den askori zabaldu dakizkieke antzekoak; hartu ditzagun zalantza orokor gisa, bada, hausnartzeko eta hobetzeko oinarri):

1. Nondik agertu da Creativity Zentrum hau benetan? Zer finantzabide izan du, bere sorrerako?...

2. Nola eskuratu ditu honelako topaketa bat antolatzeko baliabideak? Berdin lirateke irisgarri baliabide eta diru horiek antzeko zerbait eratu nahi luketen enpresa hipotetikoentzat?

3. Diru publikoa dagokionean, gardentasuna, inpartzialtasuna, objektibitatea,… bete dira?

(Jakinminez, horrelakoetan zenbat izan ohi dira interes hutsez eta ordainduz joandakoak eta kostu totalaren zer portzentaje egiten du horrek? Batzuetan ematen du, 50 € ordaindu beharra jartzen dela, nolabait, jende ez-egokia uxatzeko, beste ezertarako baino gehiago...).

Horrelako ekitaldien emaitza hobeto baloratzeko, diru kontu horiek guztiak ere ezagutu behar genituzke,…

Zalantza horiek guztiak kultura politikorik ezaren ajeak ditugu eta beste esparru batzuetan konpondu behar lirateke beharbada…

...ala ez? Beharbada, BLOGISen agertu den hau energia guzti hau ondo bideratu eta hurrengoetan agerraldi jai-giroko/sormentsu/konprometitua… sortuko da itsas-museotik gertu, akaso, ahateen inguruan, giza-eraldaketaren zedarri?

Baina, parka, hori ere ez dagokigu guri, ze, zer esango dugu guk, bada,

- aldundian zerbitzu-buru ibili ginen garaian (gure 2. etxebizitza + seme bakarraren USAko “ikas”-urtea + zaborra botatzen joateko erabili ohi dugun “Mini”-a + urteroko Madeira-Baqueiretako uda-neguetako egonaldiek+++... ordaintzeko diru-premiak eragindako izuak harrapatuta) zuzendariaren aginduari baietz esan, eta diru-laguntzak esleitzeko “zuzendutako” balorazio-emaitzak kuku batean beiraratu genituenok?

- gure kume gaztetxoak, lar estutu barik, eta “opo” baten trantze latza (gaiak eta apunte ezkutuak "opogile seinalatuek" eurek aukeratu eta jarrita dauzkate, bai, baina trantzea, hala ere, huraxe ikasi beharra eta azterketa epaimahiaren aurrean irakurri beharra,...) pasa barik, ondo eroso lan-munduratzeko, gure bilbaoarte-dema-uragentzia-lan-ekintza-interbiak-innobasque-basqueteam-beaz-bai-guggenheim-azpiegituretan kokatu izan ditugunok?

- unibertsitate irakasle gisa ibili ginenean noizbehinka kalifikazioak zuzendariaren nahierara jartzea natural hartzen genuenok…?

¡Langui, c'est la vie!...efectivamente, (así) no se puede.

IO: lerro hauek nagi-nagika atara zaizkit. Aukeran, nahiago buruz-buru edo taldean espazio irekian eta modu jolastiagoan jardutea…

IO-2: anonimoei oharra: kilikagarriagoa da nor garen argi utzita idaztea. Tira, beste norbaiten argazkia ere jarri daiteke, famatuegi ez bihurtzeko, eta beti dago idatzitakoan errealitatea eta fikzioa nahasteko aukera...

IO-3: nik ere debalde idatzi dut hau, Pedro Luis, eta arrazoi duzu, nire dirutza osoa ordainduta ere, debekatu behar litzaidake niri ere holango zera bat erditzea

IO-4: baina, gaur egun hizkuntza zuzendaritzan nabil aholkulari gisa eta hango aginduak betez sareratzen dut pieza hau. Parka laburregi jo badut, oso lanpetuta nabil (laster, Azkue Fundazioan zuzendari izatekotan, hala diote)

IO-5: berriro ere idazteko tentaziora eraman naute, baina “meo culpa”. Ondo esanak parkatu eta okerrak kontuan hartu (gora eta gora jarraitu nahi dut, bai!)

Ely-Eder

(ni ere, batzuetan, andra naiz, eta beraz, ni ere zoriondu behar nauzu, Ricardo, kuota igoarazi dugu-eta!)

eleder.aurtenetxe@gmail.com