Eskuz jarduteaz gain ordenagailuak ere erabili genituen. XMind bakarka aritzeko eta Mind42 aldi berean taldean buru-mapa egiteko, kolaboratiboa esaten omen zaio horri.
Hemen behean "Gorakada Kutxa" gorakada beharrean garenean zabaldu ahal izateko! Eta hemen beste tailer batean egindakoa, umore kutxa izenez, kontzeptu berdina. Ordu erdi eskas eman genuen honetan, bertan ginen hamartxu lagunok, batzuek etxean pentsatutako ideiak ere paperean zituztela.
Mind42-k abantaila batzuk baditu, bai horixe!
- aldi berean munduko bazterretan dauden taldekideek eskema bardinean lan egin ahal izatea.
- online dabil eta ez da inongo programarik instalatu behar.
- software librea da
- Irudiak txertatzeko erreztasun handia ematen du, Google, Yahoo zein Flickr-etik aukeratuz
- maparen erdigunean ezin irudirik txertatzea , eta hori garrantzitsua da buru-mapak egitean, erdiguneko irudia bereziki erakargarria eta adierazgarria izan behar baita
- editatzeko aukerak mugatuagoak dira
- ez du modurik eskaintzen adarren arteko erlazio-gezirik jartzeko...
- taldean jardutean noraino eusten du? 10 lagun inguru ginen aldi berean mapa berdinean lanean eta sarri gertatu ziren deskonexioak gainkargaz edo?
Ondo bizi!
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter)
http://bm31-liburuak.blogspot.com
http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irrati elkarrizketak)
http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irrati elkarrizketak)
No comments:
Post a Comment