2011/04/29

BURU-MAPAK, idatzizko azterketetan lagungarri?

Aurrekoan IRALEn izan gara ikastaro-express bat ematen. Buru-mapak erabili euskara azterketetan agindu ohi diren idazlan horietarako. Idazteko gaia jaso eta 5 minututan di-da eskematxo bat egitea lagungarri izan ohi da idatz-jario aberats eta antolatua ekartzeko. Ariketa batzuk egiten ibili gara eta jardun horretan ari garela honako proezesu hau atera zaigu. Idazlanak arin egin behar lituzkeenarentzat lagungarri ote?


1. Kantitatea eta egitura: ideiak bizkor askatzea (datozen moduan bota behar ditugu suelto, bizkor, bildur eta lotsa barik,... )
Hor agertuko dira: adar nagusiak; azpi adarrak, adibideak,... Hau da, datozen heinean egitura osatuz joango gara. Eskemaratzeko modua:
  • gako-hitzak soilik (hitz bakarra, adar/azpi-adar bakoitzeko);
  • laburdurak erabili; ikurrak etorri zaizkizu? arin iruditu eta aurrera!
  • egitura: testuaren hasiera eta bukaera (horiek biak ondo zaintzea komeni izaten da, irakurlearengan indartsu geratzen direlako) eta beste 3-4 adar nagusi.
2. BM errepasatu eta bertan, beste kolore bat/batzuk erabilita...
-egitura egokitu: ziur aski idatzi izan ditugun adar-azpiadarretan aldaketa batzuk bururatu zaizkigu, testua argiagoa eta adierazgarriagoa izan dadin. Beharbada, hiru adar nagusi genituen, baina guztiak adar nagusiago baten pean jartzea komeni litzateke,...
- sekuentziak adierazi (1, 2, 3, 4, 5, ...) zer ordenetan idatzi behar ditugu ideiok?
- hizkuntza aldetiko inspirazioak: euskaraz adierazterakoan zer hitz/esamolde,... etorri zaigu burura eskema errepasatzean? Horiek hitzez hitz edo laburtuta idatzi, eskeman, gero ahaztu ez egiteko
- asoziazioak: mutur urrunetan dauden ideiak elkarri lotu BMn, gezien, ikurren edo koloreen bitartez
Horrelako trantze bat pasatu behar duenarentzat balioko ahal du honek ;-)!

Eleder  
BuM31    Mild Mapping-Open Space Technology-Sormena

No comments: