Showing posts with label auzolana. Show all posts
Showing posts with label auzolana. Show all posts
2014/10/10
Bagara eta Bagoaz (Otxandion be)
Azken hamarkadetan nabarmen jo izan dogu gero eta gure txokorago, indibidualismora, bakoitza-bere-poxpolo-kaxara.
Ta Otxandion bebai.
Eta gatxa da, baie ari dire, han be, komunidadea indartu gurean,... HerriOla izenpean. HerriOlaren oinarriak argi azaltzen dira bertan.
"Bagara eta bagoaz" 25, ko bideo hau horren erakusgarri.
Udabarrian Gune Irekia izan genuen bertan, eta eskertuta gagoz, gonbidatu gintuztelako eta ederto hartu gintuztelako. Plazerra!
@Eleder_BuM
www.burumapak.blogspot.com www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz
Etiketak:
Arrese Beitia,
auzolana,
bideoak,
euskara,
Gune Irekia,
herria,
herrigintza,
HerriOla,
komunitatea,
Otxandio,
parte-hartzea
2014/06/24
Eguzki Dantza (one heart dance)
Irratian izan genituen Pagorriagako Agus eta Ainhoa, Eguzki Dantza bazetorrena iragartzen. Elkarrizketa entzun eta laburpena irakurri nahi? Ilusio handiz ari ziren. Eta kutsatu zitzaigun, bertan izan gara aurreko asteburuan, eta datorren asteburuan bertara itzultzeko ilusio handiz gagoz orain.
Zegatik? Zer azpimarratuko genukeen? Hona hemen zerrendatxo bat,...
- Ze toki ederra Pagorriaga! Zoragarria!
- Zelako maitasunez eta ilusioz prestatu diguten tokia azken asteetan bertan izan direnek! Oso txukuna, ederra, zabala,.... primerakoa!
- Roy Littlesun. Oso eragin handia egin digu, bere 81 urteetan, soiltasunez, argitasunez, itzelezko indarraz, umoreaz, egote hutsaz, ondo jositako hitzaldiez, isiltasun adierazkorraz, janaria astiro-astiro hamaika aldiz mastekatuz...
- Lagun euskaldun ugari, bizi-pozez, argitsu, fokatuta,... eta han-hemengoak, eta bere kabuz, "Bakarka" metodoaz, euskaraz ikasitako Juluieta brasildarra, eta,... Jende zoragarria, adin guztietakoa!
- Giro baketsua, janari osasungarria, bertan lo egiteko aukera,... prezio jatorretan.
- Umeekaz egoteko moduko topagune paregabea. Gainera ekintza gehigarri ederrak: zaldiz ibiltzeko auker, buztin tailerrak, ume ugari,...
- Auzolan esperientzia ederra, bertan parte hartzeko irekia.
- Osanaturrek egiten duen ekarpen mardula eta horren eragileak bertatik bertara ezagutzeko modua
- Esperientzia meditatiboa. Bai tanborrean, bai txalapartan, zein dantza ibiltarian, lurrarekin eta nor bere bihotzarekin konektatzeko aukera aparta!
- Ardura indartzeko eta norbere barrua sendotzeko ariketa itzela! 40 bat lagun bertan egonda, denari eustea, erronka polita! Eta ze ederra gero, "geuk egin dugu!" sentsazioa, gure bihotzean betiko iraungo duena!
Info +
*Bertaratzeko informazio praktikoa hemen: Pagorriaga Baserria Tel. 943.582071 ainhoa@osanatur.com
* Eguzki-dantzaren moldeari eta esanahiarei buruzko kontuak hemen ingelesez.
* Tokiko argazki batzuk hemen.
* Eguzki-dantza iragartzeko irrati elkarrizketa entzun eta laburpena irakurri nahi?
Gu, Bilbon-Mundakan egunotan, asteburuan Pagorriagara itzultzeko irrikitan! Zu zeu be, beharbada?
Bizi!
@Eleder_BuM
www.burumapak.blogspot.com www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz
Etiketak:
alternatibak,
auzolana,
bideoak,
bihotza,
dantza,
Eguzki Dantza,
eguzkia,
meditazioa,
Roy Littlesun,
sormena
2013/05/09
Sorginen biltzarra (Bizi Tokin, Behauze-Baxe Nabarra)
Zer izan ote da aurreko asteburukoa?
Ari-mehea han geneukan,
lagun ugari ere bai.
Sorginen biltzarra
Maiatzaren 4 eta 5ean, Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nabarra)
Basandreak elkartu, eztabaidatu, ingurua eta auzolana sortu.
- Basalandareak bildu, sukaldatu, sendagailuak eta saskiak egin.
- Akelarrea sortu, festa egin, biltzarra sortu egin, biltzarra sorgin.
Maiatzaren 4a, larunbata | Maiatzaren 5a, igandea |
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
|
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
|
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea eta bilketa, Kistiñe eta Dawamorurekin.
|
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea, Kistiñe eta Dawamorurekin,
eta saskigintzarako basa landareen bilketa.
|
13:00 Sorginen bazkaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
|
13:00 Sorginen bazkaria
Bizi Tokiko sorginek eskainia.
|
14:00 Sorginen biltzarra
Gaien proposatzea eta talde ttipitan eztabaidatzea (adb: kontrazepzioa, feminismoa, sortu egitea, bular ematea…).
|
14:00 Sorginen biltzarra
“Lapurdiko sorginen auziak eta erahilketak 1609an”, Elisabete Zubillagaren hitzaldia eta eztabaida.
|
16:00 Sorginen sendagailuak
Sendabelarrekin ukenduen edo kremen egitea.
|
16:00 Sorginen saskigintza
Basa landareekin saskien egitea.
|
18:00 Sorginen sukaldaritza
Basa landare saldaren sukaldatzea.
| |
20:00 Sorginen afaria
| |
Iluntzearekin Akelarrea
Su inguruko musika, dantza, bertso eta kantuak.
|
Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).Jardunaldi hauek emazte, gizon eta haurrei idekiak dira. Larunbateko bietako Sorginen biltzarran feminitateari lotutako gaiak eztabaidatzea pentsatua da.Larunbat gauean kanpinga egiten ahalko da bertan.Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean eta igandean arratsaldeko bostetan.Argibide gehiago Bizi Tokiri buruz : www.bizitoki.org.Bizi Tokira heltzeko: Baxe Nabarreko Behauze herrian, frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia.
@Eleder_BuM
www.flowandshow.blogspot.com (En) www.burumapak.blogspot.com (Eus)
www.in-fluyendo.blogspot.com (Sp) www.bilbohiria.com/gaika/
Etiketak:
Akelarrea,
auzolana,
Basalandareak,
Behauze,
bizi,
Bizi Toki,
bizipoza,
elikadura,
gAUBAldiak,
jaialdiak,
osasuna,
PozAzkundea,
sendabelarrak,
sorginak,
sormena
2013/01/22
Usurbil Elikaduran ere burujabe? Nola? Espazio Irekikoa Usurbilen, otsailaren 2an
Datorren asteko larunbatean (ots 2), espazio irekiko topaketa Usurbilen!
Klikatu irudiaren gainean gonbidapen-testua eroso irakurtzeko
Gonbidapen-testuan honako ikerketa-lan hau aipatzen da (Usurbilen baratzeko lur azalaren beharrak kalkulatzeko txostena), begiratu nahi duenarentzat.
Gonbidapen-testuan honako ikerketa-lan hau aipatzen da (Usurbilen baratzeko lur azalaren beharrak kalkulatzeko txostena), begiratu nahi duenarentzat.
Egunbeteko topaketa izango da, baina kartelean iragartzen dugun moduan,...bizi-bizia, elkarrekin sortzekoa, ase egiten gaituen horietakoa,..
Tokiko ekimenetan eta elikadura burujabetzan interesatua?
Etorri Usurbila otsailaren 2an, oso topaketa aberatsa izango da eta!
Hara, lagun batek bidali berri digun ezusteko mezua, gorakada eragiten duten horietakoa,...:-)!
"Usurbiltzenen burujabetzari buruzko kartela MUNDIALA!!! asko asko gustau
zitek... "
(kartela Igor Zabalzak egina; testua egosi Iñaki, Gabi, MariKarmen eta lauron artean)
Osasune eta bizi-gogue :-)!
@Eleder_BuM
www.burumapak.blogspot.com
www.flowandshow.blogspot.com
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz
Etiketak:
adibideak,
auzolana,
elikadura,
Espazio Irekia,
gonbidapena,
Open Space,
PozAzkundea,
topaketak,
Usurbil
2012/10/27
Nola etengabe egokitu eta berritu ZERAIN HERRI EREDUA? Espazio irekikoa (open space) azaroaren 9+10ean. Zerain, ze handia :o)!
TXOSTENAK (2012/XI/10)
eta Gune Irekiak nolakoak diren azaltzeko ZHE topaketan egindako bideoa jarraian
Gune irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.
eta Gune Irekiak nolakoak diren azaltzeko ZHE topaketan egindako bideoa jarraian
Gune irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.
Aste pare bat barru Zeraina goaz. Espazioa irekitzeko aukera paregabea heldu zitzaigun Asier Gallastegiren eskutik, eta azken aldian ilusioz beteta gabiltza topaketa honekin. Azken urteotan hainbat aldiz izan dugu espazioa irekitzeko parada. Horietako gutxitan izan dira Espazio Irekiko metodoak gehien eskertzen dituen baldintzak (gai argia eta konpexua; parte-hartze anitza eta pasioduna,... gatazka mugetaraino; urgentzia) honen nabarmen.
Zerainen izango gaituzu, bada, azaroaren 9 eta 10ean eta zu ere oso ondo etorria izango zara! Hona hemen gonbidapen-testua...
Nola etengabe egokitu eta berritu
Zerain herri eredua?
Topaketa Zerainen, 2012/XI/9+10ean
- Zein balio ditugu?
- Zer sendotu behar dugu?
- Nola biziberritu dezakegu gure herri proiektua?
Galdera horiek oinarri hartuta, etorkizunera begirako Zeraingo ekintza plana diseinatzeko topaketa izango dugu.
NON: Zeraingo elizan
NOIZ: Azaroaren 9an (15:30-harrera-21:00) eta azaroaren 10ean (10:00-14:00)
Ostiralean afaria egingo da soziedadean eta larunbatean bazkaria Ostatun. Afari-bazkaritara joateko izena eman.
Asteburu-pasa etorri eta inguru eder honetaz patxadaz gozatu nahi? Hik bai jakin, hik! Hona hemen lotarako aukera batzuk.
Umeekin etorri nahi? Primeran! Haurtzaindegi zerbitzua jarriko da.Parte hartu ahal izateko beste premiaren bat bai? Esaiguzu lasai!
Proiektu honek fruituak eman ditzan, herritar guztion parte-hartzea ezinbestekoa da. Eta urte luzez auzolanean kudeatutako gure herri eredua hobeto ezagutu eta berritzen lagundu nahi baduzu, oso ondo etorria izango zara zu ere bai, ikerlari, udal-langile, ikasle, aholkulari, antolatzaile, bisitari, garapen arduradun, ekoizle, nekazari, mendizale, gaztazale, kulturazale, kolore tuztietako atso-agure-ume... zarena zarela,... parte hartu nahi duzu gurekin?
Espazio irekiko (open space) topaketa izango da, bizi-bizi eta sormentsua. Bertan...
- Nahi dugun gai eta jarduera oro proposatuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon
- Aurrera begirako ekintzak proposatuko ditugu eta lehen urratsei ekingo diegu.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan, eta e-postaz jasoko dugu jarraian
Non eta Zerainen! Azken hamarkadetan auzolanean jardun izan duen herrian. Bideo honetan eta artikulu honetan, gehiago horretaz...
Zure inguruan antzeko topaketa bat eratu nahi? Jarri harremanetan (eleder.aurtenetxe@gmail.com) eta ekingo diogu!
Hauek sasoioi eta geure egoerari dagokien moduan, aurrekontuak bazter, zuekin lan egiteko moduan gaituzue!
Ondo bizi!
@Eleder_BuM
www.flowandshow.blogspot.com (En) www.burumapak.blogspot.com (Eus)
www.in-fluyendo.blogspot.com (Sp) www.bilbohiria.com/gaika/
2012/09/20
Espazio Irekia AUZOLAN ekimenaren II. urtekoan (Altsasun, irailaren 28-30)
OsaTopeko egun t´erdiko espazio irekikoaren ondoren etorri zan proposamena. AUZOLAN ekimenaren II. topaketa nagusian Espazio Irekikoa egitea. Baiezkoa bizkor eman genien, oso talde bizia eta fokatua delakoan.
Altsasun izan ginen duela hiru aste edo, eta orain azken kontutxuak lotzen. 3 eguneko topaketa da eta zati bitan daukagu Espazio Irekikoa:
1. larunbat arratsaldean (3 solasaldi-tarte. 200 bat lagun espero ditugunez, tarte bakoitzean 10-15 talde aurrikusten ditugu, txokoka bilduta); eta 2.igande goizean: ekintzak proposatzeko, taldeak eratzeko eta taldeon lehenengo bileratxoak egiteko tartea. aurreko egun bietan egositako ideiak abiarazteko
Hamar egun barru, Altsasun. Hemen zehaztasunak . 3 egunetako egitaraua ikusteko, egun bakoitzaren gainean klikatu.
Gonbidapen-testua jarraian..
Euskal herriak burujabe, baietz!
II. Auzolan Topaketak (Irailak 28,29,30 Altsasu)
Etiketak:
adibideak,
Altsasu,
autoeraketa,
Auzolan ekimena,
auzolana,
Espazio Irekia,
gonbidapena,
Open Space,
topaketak
Subscribe to:
Posts (Atom)






