Showing posts with label sendabelarrak. Show all posts
Showing posts with label sendabelarrak. Show all posts

2013/05/09

Sorginen biltzarra (Bizi Tokin, Behauze-Baxe Nabarra)

Zer izan ote da aurreko asteburukoa? 
Ari-mehea han geneukan, 
lagun ugari ere bai. 

Bide interesgarriak, ausartak,  sor.ginak, argiak ibilki...
www.bizitoki.org-en

Sorginen biltzarra
Maiatzaren 4 eta 5ean, Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nabarra)

 

Basandreak elkartu, eztabaidatu, ingurua eta auzolana sortu.

  • Basalandareak bildu, sukaldatu, sendagailuak eta saskiak egin.
  • Akelarrea sortu, festa egin, biltzarra sortu egin, biltzarra sorgin.



Maiatzaren 4a, larunbata



Maiatzaren 5a, igandea
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea eta bilketa, Kistiñe eta Dawamorurekin.
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea, Kistiñe eta Dawamorurekin,
eta saskigintzarako basa landareen bilketa.
13:00 Sorginen bazkaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
13:00 Sorginen bazkaria
Bizi Tokiko sorginek eskainia.
14:00 Sorginen biltzarra
Gaien proposatzea eta talde ttipitan eztabaidatzea (adb: kontrazepzioa, feminismoa, sortu egitea, bular ematea…).
14:00 Sorginen biltzarra
“Lapurdiko sorginen auziak eta erahilketak 1609an”, Elisabete Zubillagaren hitzaldia eta eztabaida.
16:00 Sorginen sendagailuak
Sendabelarrekin ukenduen edo kremen egitea.
16:00 Sorginen saskigintza
Basa landareekin saskien egitea.
18:00 Sorginen sukaldaritza
Basa landare saldaren sukaldatzea.

20:00 Sorginen afaria

Iluntzearekin Akelarrea
Su inguruko musika, dantza, bertso eta kantuak.


Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).

Jardunaldi hauek emazte, gizon eta haurrei idekiak dira. Larunbateko bietako Sorginen biltzarran feminitateari lotutako gaiak eztabaidatzea pentsatua da.

Larunbat gauean kanpinga egiten ahalko da bertan.

Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean eta igandean arratsaldeko bostetan.
Argibide gehiago Bizi Tokiri buruz : www.bizitoki.org.

Bizi Tokira heltzeko: Baxe Nabarreko Behauze herrian, frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia.

2012/12/13

Sendabelarrak (bideo-sorta)

Azken urteotan bideo-bilduma egin izan dut, gogoko gauzak gertu izateko.
Hemen dituzu, euskerazko, esapinolezko eta ingelesezko blogetan sakabanatuak.
http://burumapak.blogspot.com.es/search/label/bideoak
http://in-fluyendo.blogspot.com.es/search/label/video
http://flowandshow.blogspot.com.es/search/label/video


Eta hau, bidali izan diguten azkena, sendabelarrak.




Bideook, hein batean, buruko senda-belar balira!
Sendabelarrak/buru-mapak: antzera: erradialtasuna; osasunarekikoa (1. osasungarri? neurrian; mingarri? izan leike); bakoitzaren arabera

mila pott,

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com