Showing posts with label ariketak. Show all posts
Showing posts with label ariketak. Show all posts

2011/11/30

UMORE-KUTXA: talde-buru-mapa

Lehengo egunean buru-mapei buruzko sarrera ikastaroko part-hartzaeileek egindako buru-mapa duzu hor azpian. 

Gaia: UMORE-KUTXA: zer sartuko dugu umore-kutxan? 
Beheraldian gaudenean zabaldu eta animoa apur bat igotzeko zer?
Esker mila, Saioa Leguinagoicoa, graphic recorder zereginetan primerakoa izateaz gain argazkilari bikaina, berriz ere! 


Ariketa egiteko prozedura hau proposatu genuen. 
  • Ordu erdi baten banakako buru-mapa egin.
  • Beste ordu erdi baten, guztiona bilduko duen egitura asmatu eta hasi kutxa betetzen.
Lehenago MIND42 software libreaz ere antzeko ariketari ekin genion. Hemen duzu ikusgai guztiak aldi berean landutako buru-mapatxoa (ordu laurden inguruan).
    Buzan anaiek, "The mind map book" liburuan prozedura zehatzagoa proposatzen dute, aldi bitan egiteko eta tartean ideiak bakoitzaren buruan bermoldatzeko eta sortzeko inkubazio aldi bat eskatuz.

    Goiko hori da bost lagunen artean ordubete inguruan lortutako emaitza.
    Buru-maparen egitura irekiak talde-lana integratzailea errazten du, beti irekia dagoelako edozein kideren ideiak adar nagusi moduan edo azpi-adar moduan txertatzeko.
    Azkenean banakako garunetik talde-garunera egiten dugu horrela, pentsamolde aberatsago batera, osoago batera.

    post-oharra: 2011ko abenduan beste tailer batean kontzeptu bardina landu dugu, ordenagailuz oraingoan, Mind42 programa librea baliatuz. Lotura horretan, ordukoari buruzko lerro batzuk.

    Ondo bizi,...bakarka zein taldeka :-)!

    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

    2011/11/29

    Arauak eta desarauak

    Aurreko egun baten ikastaroa ematen ari ginela ariketa proposatu genuen: "hartu 20´egunkaria-2011-XI-21ekoa, Espainiako hautes kundeetako biharamonekoa- 15 albiste aukeratu eta buru-maparatu". Goiko hori han hasitako buru-mapatxoa dugu eta arauei buruzko zertzelada batzutarako oina ematen digu...

    Buru-mapak egiteko arauak proposatzen dituzte Buzan anaiek "The mind mapping book" liburuan, baina argi uzten dabe ere arau horietako edozein jolasgai erabili dezakegula komkeni zaigun eran.

    Esaterako, adarrak eta azpi-adarrak (lodieraz fintzen direnak enfasia adieraziz, mapa honen eskumaldeko adar berde eta moreak legez kurbatura leun batez egitea proposatzen dabe, forma atseginagoa zaigulako (jaio aurreko umetokia, arkupe gotikoak,...).

    Eskumaldeko adarrak, ostera, desaraututa egin ditugu.
    • Grisa, ke itxuraz, hain zuzen KEA (ezer gehitzen ez duen "albistea" adierazteko eta beraz, mapa gure izaeraz/iritziz kargatuz). Plus itxurako adar gorriak erdian "=" ikur berdea du. Adar itxura horrekin más de lo mismo esan nahi dugu, hau da, ziklikoki errepikatzen diren "albisteak".
    • Irudien/ikurren adierazkortasunaz: adibide ugari daude mapatxo honetan. masdelomismo adarrean, Raxoi musu-beroaren irudi azpian biribil urdina-gorriak zera adierazi nahi du, esaterako: PP nabarmen nagusi izan zela, gorakada handiaz, eta PSOEk ostera beheraka egin duela itzel. 
    Testua ahalik eta argien,  fotografikoa egin behar genuke. Ahalik eta arinen sar dadila begi-garunetan.UHOLDEAK testua kasu.

    Are indartsuagoa, testua eta irudiaren arteko ezkontza. CLEMBUTEROL horrekin egin dugun moduan, ziklismoan barriro ere kelnbuterolezko doping kasuak agertu direla esateko...

    Badira arauei buruzko aipagarri gehiago adibide honetan,... eta nahi duzunean berba egingo dugu horretaz,...

    Ondo-ondo bizi!

    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

    2011/04/14

    IRUDIEN BILA... ZAILA AL DA? NOLA ERRAZTU?


    Goiko hori aurreko astean Bizkaiko Foru Aldundian aurreko astean emandako ikastaroan egindako ariketaren argazkia. Esker mila Bea, Ane, Txema, Toño, Nagore, Itsaso, Txaro, Rafa, Nerea...

    Edozein kontzeptu, ideia, hitz,... edozer adierazi dezakegu irudi baten bidez. Uste ohi dugunaren kontra... Lehenego egunean talde batekin lanean buru-mapagintza azalduz eta ohikoa: "baina, hori oso zaila da, zelan adieraziko dut irudi bitartez, homologatzea (edo jarri beste edozein hitz abstraktu)?"

    Eta ariketa egin ohi dugu: "hara, egin berba zerrenda luze bat eta bota iruditzeko zailenak diren berbak" Taldekideei esaten diet bitartean,"hor dituzue errotulkiak eta marraztu, datozkizuen heinean hitz horietarako irudiak", eta berehala osatzen dugu harbela. Eta laster baten aurkitu dizkiogu hitz bakoitzari bere iruditxoak. Beti. Eta gainera, adibide zehatzoi orokorretik begiratuz gero, irudiak ekartzeko bideak. agertzen zaizkigu argi-argi. Kasu honetan ezkerraldean idatzita daudenak:
    - asosiazioak: materiala den zerbaiti edo nire buruan dena delakoagatik dagoen istorioren bati
    -letra-ikur konbinazioak eta horien deribatuak (izenak, adjektiboak, aditzak eta adberbioak bereizteko)
    - egunerokoak: arreta bizia (zer mundu ederra denean!) nota-liburuska eta errotuak eskura. nork zioen trenari edo berandu datorren lagunari itxarotea aspergarria dela?
    - lagunak: norberari bururatu ez, baina ingurukoei galdetuta, berehala datozkigu irudiak. Oso modu polita elkarrengana hurbiltzeko, baietz?
    - Interneten bilatu: google images; yahoo; flickr,...
    -....
    Eta oso kontuan hartzekoa, kontu bat da irudiak burura ekartzeko gaitasuna (irudimena esan dezakegu) eta beste bat irudi horiek marrazteko gaitasuna. Azken honi buruz: aholku batzuk (my two pennies ;-):
    • utikan lotsa! 
    • egin eta egin
    • zure barruko umetxoari bidea utzi
    • irudi sinple, arin eta adierazgarriak egiteko gaitasuna hobetzeko liburu egile batzuk: Nancy Margulies, David Sibett, Sunni Brown,...
     Ondo bizi!

    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena