Showing posts with label dantza. Show all posts
Showing posts with label dantza. Show all posts

2018/02/20

Maitatzea nahiago (Enekora)



Hitzak hemen jasoak, merzi!

Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.

Harresiak eraiki ahal ditut,
zubiak ere besoak bait ditut,
suaren garretan harri bihurtu,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.

Ez dizut zuri gezurrik esan nahi,
batzutan galdu egiten naiz.
Holakotan nahiko nuke arima arindu,
kantatu-dantzatuaz baretzen naiz.

Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut. baina gaur ere maitatzea.

Pozik-pozik eta aske
– bizitzeko jaioak gara
Sintoniza dezagun elkar
bizitzeko jaioak

Zainetatik poroetara
– bizitzeko jaioak gara
Bihotzetik azalera
Aldatzeko behar etengabe honetan.

Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.

Pozik-pozik eta aske
– bizitzeko jaioak gara
Sintoniza dezagun elkar –
bizitzeko jaioak

Zainetatik poroetara
– bizitzeko jaioak gara
Bihotzetik azalera
Aldatzeko behar etengabe honetan.
Aldatzeko behar etengabe honetan.
Aldatzeko behar

Barnean ditudan
beldurren altzoan, norabiderik gabe noa itsasoan.
Gaur urari begiratzean,
ohartu naiz behar dudan hori ni naizela.
Izar handi hori, ederra ni naiz.

Uwon djele, djele-djele,
uworedje djeledje 

@Eleder_BuM

2017/09/14

Miñen puntiegaz



Txosnan txanda arrantzale egunien Bertan, to, kanta puska, danak kantetan ebena,...
Atzo barriro txosnan eta hantxe goitik behera berbak eskeitte. Hona hemen!


Hemen kantaren istoriotxoa (irakur).

Txosnak Bermeon aurten barrikuntza (irakurri hor), eta bertara gonbidatzeko bidixu alai hau, politto!

Hara, herri bat dantzan, herri bat martxan (ikus, Arrantzale Eguneko giroa)!

Bizi!

@Eleder_BuM

2014/06/25

Doinu eta dantza eskeen desiotan (Hinka taldea, Versus kanta)

Berdintasunaren esperantzan
egotea zertan datzan
gizonezkoak begira eta
emakumezkoak dantzan

Emakumea eta gizona
berdin jin baziren honaohituretatik ikasi behar dabaina dena ez da ona
Oraindik ere aldea bada
Banakotik banakara
eskutik heldu lagunei edobidean galduko gara

Arituz orain eta gero’re
bakarrik eta dotore
bakarrik oso gustura gaude
baina elgarrekin hobe
Musika eta hitzak entzunezurratsak badoaz berez
Hemen nehor ez da gutxiago
eta gehiago ere ez
Izan zaharrak nola gazteakgizonak zein emazteakHemen desio ditugu denekdoinu ta dantza askeak

(Hinka taldeko Maitenaren eskutik, merzi! Odei Barrosok hitzak. ). Gogoko? Hemen gehiago, Begira!

Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

Petti Buhame Pastorala (aurre-lana)




"Hilabete bat gelditzen delarik Garindaineko pastoralaren lehen agerraldia aitzin, dantzarien gana izan gira. Hauek ere aste guziz trebatzen dira eta dantza berriak ikasten dituzte. Pastoralaren aitzakiarekin, joanden urtean, 20bat gizon hasi dira berriz dantzan.

Erreportai hunen gidari, Maddi Mirande, dantza irakaslea. "

(@KanAldude bidez, merzi :-)!

2014/06/24

Eguzki Dantza (one heart dance)




Irratian izan genituen Pagorriagako Agus eta Ainhoa, Eguzki Dantza bazetorrena iragartzen. Elkarrizketa entzun eta laburpena irakurri nahi? Ilusio handiz ari ziren. Eta kutsatu zitzaigun, bertan izan gara aurreko asteburuan, eta datorren asteburuan bertara itzultzeko ilusio handiz gagoz orain.

Zegatik? Zer azpimarratuko genukeen? Hona hemen zerrendatxo bat,...
  • Ze toki ederra Pagorriaga! Zoragarria!
  • Zelako maitasunez eta ilusioz prestatu diguten tokia azken asteetan bertan izan direnek! Oso txukuna, ederra, zabala,.... primerakoa!
  • Roy Littlesun. Oso eragin handia egin digu, bere 81 urteetan, soiltasunez, argitasunez, itzelezko indarraz, umoreaz, egote hutsaz, ondo jositako hitzaldiez, isiltasun adierazkorraz, janaria astiro-astiro hamaika aldiz mastekatuz...

  • Lagun euskaldun ugari, bizi-pozez, argitsu, fokatuta,... eta han-hemengoak, eta bere kabuz, "Bakarka" metodoaz, euskaraz ikasitako Juluieta brasildarra, eta,... Jende zoragarria, adin guztietakoa!
  • Giro baketsua, janari osasungarria, bertan lo egiteko aukera,... prezio jatorretan.
  • Umeekaz egoteko moduko topagune paregabea. Gainera ekintza gehigarri ederrak: zaldiz ibiltzeko auker, buztin tailerrak, ume ugari,...
  • Auzolan esperientzia ederra, bertan parte hartzeko irekia.
  • Osanaturrek egiten duen ekarpen mardula eta horren eragileak bertatik bertara ezagutzeko modua
  • Esperientzia meditatiboa. Bai tanborrean, bai txalapartan, zein dantza ibiltarian, lurrarekin eta nor bere bihotzarekin konektatzeko aukera aparta!
  • Ardura indartzeko eta norbere barrua sendotzeko ariketa itzela! 40 bat lagun bertan egonda, denari eustea, erronka polita! Eta ze ederra gero, "geuk egin dugu!" sentsazioa, gure bihotzean betiko iraungo duena!
Eta hantxe daude orain ere, une oro, ekainaren 30era arte edo uztailaren 1era arte, ortozik edo zapatetan, gau eta egun, eguzki, txingor, txinparta, eta datorrena datorrela, pum-pum-pum tanborrari eragiten, zantzo eta irrintzi ugariren artean, eta dantza ibiltari ederrean, euskal arima zaharrei ohore egiten, haiek berbizten.
Info +
*Bertaratzeko informazio praktikoa hemen: Pagorriaga Baserria      Tel. 943.582071    ainhoa@osanatur.com 
* Eguzki-dantzaren moldeari eta esanahiarei buruzko kontuak hemen ingelesez.
* Tokiko argazki batzuk hemen.  
* Eguzki-dantza iragartzeko irrati elkarrizketa entzun eta laburpena irakurri nahi?

Gu, Bilbon-Mundakan egunotan, asteburuan Pagorriagara itzultzeko irrikitan! Zu zeu be, beharbada?

Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz





2013/05/14

Ez duzu atxakiarik


Bulegoan lagunekin berbaz, "ez pentsatzea, ez jakitea,... hobe, akaso, bildurra ematen du eta gauza batzuk jakiteak,..." eta horrelakoak entzun.  Besteak, "ezetz, egiak askatuko hau, hobe asko jakin, ikasi,... eta gelditu eta hutsik egoteko astiagaz tartekatu jakin nahi hori,..."

Hertzainen kantu hau etorri jaku burura: "Ez duzu atxakiarik". Berba betegarriak, oso,...

Ote da ezer txarragorik
pentsatu eta edan ez
bizi eta ez pentsatu
esateko ezer ez eduki
lanik ez egin
edo ondo geratzea baino?

Egin dezakezuna da
pentsatzeke barre eitea,
pentsatu eta ez eitea
sortu eta ez erakustea,
besteen barruko arra
lasaitzeko ari izatea:
zeuk zeure buruari
iruzur egitea

Guztia gaizkiago
jarri daiteke,
guztia gaizkiago
jarri daiteke.

Euri ugari egingo du
ubiderik ez denean
eta gorrari tokatzen zaio
Coca-cola diska sorta.
Bizitzearen sentitzea!
Bizitzearen sentitzea!

Guztia gaizkiago
jarri daiteke.
guztia gaizkiago
jarri daiteke.

Eta zer saiatuko bazina
barre egin pentsatu eta
edaten,
pentsatu, bizi eta egiten,
sortzen eta ikertzen
eta esango didazu
nola doakizun
lan eginez edo egiteke,
lan eginez edo egiteke

Oraingoaz behintzat
ez duzulako erreumarik
ez eta San Vitoren dardarik
ez duzu atxakiarik.

Oraingoaz behintzat
ez duzulako erreumarik
ez eta San Vitoren dardarik
ez duzu atxakiarik.


Kanta eder horren bideorik topatu ez sarean,
ba orain bolo-bolo ibiliko diren
Anai-Arrebak datozkigu koktela osatzen.


Maite zaitut, ez !!!

Pentsatu, bai, hutsunaldiak ere bai, eta dantzan,... eutsi dantzan, baaaiiii, oso ondo pasaaaa !!!

2013/02/26

Lokartu arte

Garirengandiko lezio bat, niretzat, datozen berriekin jolasteko eta uztartzeko erraztasuna. "We are standard". "Gose",... eta beste hainbat. Bai, artista guztien marka izan behar du horrek, jabetzen naiz orain. Muga guztien gaindi bizitzea,...


Groovesharken entzun nion kanta eder, hau Ines Osinagagaz bat tarteka; gero, hitzen bila, jakin izan dut Goseren 3.eko pieza dala, Japonian eginiko bideoarena,... eta ederragoa eman dit, ia, haren ahotsean,...

Geto baten itoko ginateke gehienak, ez da?
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat eskuk ukitu ote nauten
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat aldiz muxu eman didaten
Zatoz hona eta etzan, segi nirekin dantzan, hitz goxoak belarrira esan
Egin hemen igurtzi, jarraitu hor poliki, desio bat eta gorputz bi.
Zure zilborrean, bat-batean muxu ematean
nire hankartean jolasean, izara artean biok lokartu arte.
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat eskuk ukitu ote nauten
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat aldiz muxu eman didaten
Ez gelditu, laztana eta jan nazazu dena, laster lehertuko naiz ni banoa
Jaitsi beheraino prakak eta zabaldu hankak desio bi eta oihu bat.
Lokartu arte, lokartu arte, biok lokartu arte, lokartu arte

Ondo bizi!

@Eleder_BuM    www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz   www.elikaduraz.wordpress.com

2010/01/22

MATT HARDING: dantza eta umorea sormen pizgarri





Dantza egiteko, barre egiteko, maitatzeko, sortzeko, bizitzeko,... grina pizten du horrek, ez da?

Astindu ondo zuien gorputzak asteburuon!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM