2023/02/14

Bazkariak (4. sarraldia BFAn) eta bizikurriak

Aurreko astean sartu naz 4. aldiz BFAn lanean.

2020tiko bitxialdian bigarren aldiz.

Bitxialdiko 1.hartako oroitzapen nagusia, gogorra delako, maskara bat jarrita etortzen derrigortu nahi nindutelako, tira-bira latzak agintari pilo batekin, neure ondoko eta besteko.

Azkenean pakea eman zuten. Hilabete batzutara Bilboko Udalean, kausa berdina dela eta, bota egin gintuzten, 9 bulego egun eta gero, errekorra! Bilboko Udala, ergelago, harroputzago, zitalago are.

Aste pare bat barru dugu epaiketa, 2023-2-28an. Irabazi daigun, ospatu daigun!


Bada, BFAko 2020ko lan-enkargua nahiko baztertzailea zirudien.

Sotoko liburutegian metatuta ziren espediente zahar pilo baten artean izan nintzen 5 hilabetez. Sailkatu, banatu eta botatzeko.

Han, nola ez, zaborra zen nagusi. Eta kasu gehienetan, minbarregarria.

Esaterako, Azkunaren urte haietan Bilbon antolatu zuten Formula 3000-ko auto lasterketa ergel putz hura egin zutenekoa, Bilbao Urban Circuit 2005, eta espedienteetan ikustea zelako dirutzak hornitu genituen BFAtik. Ricardo Barkala zen buru, eta han omen zuen ito bere karrera politikoa, alkatenahiek pott. 

Gogoan baitut sasoi hartan Bihotzean auzo elkarteak eta Bilboko besteek antolatu zuten manifestazio hura, uztaila izango zen, eta 2000-3000 lagun batu ginen zirkuito txepelkeria hari argi ezetz esateko.

Hori guztia, turismo eta ekonomia kontzeptu abstraktu, magiko, leloburujale horien guardasolpean.

Zirkuito hura porrot galanta izan zitzaien. Herritarren garaipena. Eta huraren ordezko, hurrengo urtean, zer ekarri ziguten? BBK Life, lehelngo lepotik burua!

Bitxialdian, danok etxean zarratuta kriminalen moduan, eta jende elkartzeak ahalik eta txikienera eta urrienera murriztu. Nortzuk agintzen hori? Lehenago (gogoratzen MTV sari banaketa, 2019ko bukaeran?) eta ondoren, ekonomia estrategia nagusietakoa, jende-masak ekartzeko ekitaldi erraldoiak Bilbora erakartzen ari eta ari diren estratega mengel koadrilatxoa, ai, ai, ai!

Tira, ba bueltan naz, eta bigarren egunean, saileko kideei idatzi diet agur mezu bat. Bertan CVa erantsi dut. CV oso-benetakoaren ideia (bizikurria datorkit hitz proposamen gisa oraingoz; kurri eman behar dogulakoan bizitza, zentzuzko eta gogozko jardunei jarraiki) gauzatzen lagundu dit 4. sarraldi honek.

Beste mezu baten luzeago zabalduko dot horren berri.

Uros bizi!

Gentza Eleder


************

(100 lagun ingururi bota dotset mezua, 5ek inguru erantzun, oraingoz)

De: AURTENETXE PILDAIN, Eleder
Enviado el: jueves, 9 de febrero de 2023 12:21
Asunto: bazkaltzen? /// gaur bertan? // (ber-) aurkezten

Egun on! Ze moduz?

ITZUL (traductor neuronal, eusà Eng; Esp; Fr)

Ze hotza, e?

Herernegun hasi barri bulegoan,

4. aldundialdi honetan sormentsu, rock-ero, ireki eta emonkorren gatoz 😉!

Gaur, baten bat menu(-erdi)txue inguruko tabernaren baten bazkalduten animatzen, bai?

Holan elkarren barri izan ahalko dogu ... Gora bihotzak!

Gentza Eleder

Ps. Arigune moduan funtzionatu dezake bazkalorduak, euskeraz aritzeko sarriago!

**********************

Ps 2 (cv moduko labur bat hemen, neure bizikurria, zirriborro gisa oraingoz)

2020/01/20

BFAko lanpostuari agur


Bizkaiko Foru Aldundian, Ekonomia Sustatzeko Sailean, ibili gara antolaketa teknikari 2002tik (2008-2010 artean langabezian eta hezkuntzan tarte baten), eta gaur, 2020-1-20a, dugu bertan azken eguna.


Hemen jarraian, bulegokide izandakoei mezua, bihar bizimodu barriaren alde topa egitera gonbitatuz:



Bihar, (martitzena,  urtarrilak 21, 12:00-14:30) Kafe Antzokian tragu bat hartzeko aukera, bizimodu barria ospatzeko. Gonbidatuta zaude!
Gaur dut azken eguna Aldundian, eta modu xume horretan eskertu nahi dut urte askotan inguruan jaso izandako laguntza, jatortasuna eta samurtasuna.
Tokia beste bati uzten diogu holan, aurrerantzean hor kanpoan orain arteko antzeko zereginetan jarraitzeko asmotan:

Sormena, buru-mapak, irratia, euskara, alternatibak,

Gune Irekiko batzarrak, coaching-a,Permakultura, ikasi, idatzi, yoga, auzolana, itzulpenak
Musika, dantza, hizkuntzak, dentosofia

horrelakoetan jarraitu gura dut, zentzuzkoak egiten jatazan zereginetan eta eremuetan, eta lagun eta familiarengandik hurbilago. Batez ere Mundakan, Busturialdean eta Bilbon. Ruperrek dioen moduan, bizitza hau bakarra delako ;-)!
 
Aurrerantzean ere zerbaitetan lagundu ahal dotsudala pentsatuz gero, hor izango gara, bai! Hemen eposta: eleder.aurtenetxe@gmail.com; eta tlf zkia; ***, behar dozunerako.

Eskerrik asko eta besarkada bat!

Eleder

ps: Saileko jendeari bidali diot mezu hau batez ere, eta burura etorri zaizkidan beste aldundikide batzuei.
Jakina, azken hamarkadetako lankideei eta nahi duzunari ere zabaldu ahal diozu gonbitea, gustura etorriko litzatekeen  jende horri!



2019/01/29

Konplize ditut eta

Konplize ditut eta

Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 Eta gizonak ere bai, bai?

 @Eleder

Anari: epilogoa

Epilogoa

Ihes egiteko era guztien artean,gutako bakoitzak aukeratua du berea,eta zuk zeurea. 
Oharkabe, erabakia duzu bizitzaren gorritik metro bat atzera bizitzea, bidean seinaleak: zaindu segurtasun tartea.
Badakizu, garrantzirik ez dutenen artean, garrantzi gehien dutenak, bihurtzen dituzula zuk garrantzizkoenak, garrantzizkoenak
Eta trenak euri tanten kontra lehertzen hasten direnean,
Hutsuneak azpimarratuz
Zeure burua ikusten duzu kotxeen argi-itzal bustian
Telefonoz deitzen duen
animalia izu eta hipokondriako bat
Eta tristuraren industriak zuretzat sortu dituen
ansiolitiko eta kantuak, makrobiotika eta liburuak,
konstelazio eta terapiak, sare sozialak eta farmaziak,
zure melankoli burgesa bezatzen dutenak
dena duzu
dena duzu galtzeko
dena duzu galtzeko beldurra