Showing posts with label topaketak. Show all posts
Showing posts with label topaketak. Show all posts

2015/01/28

OST3GUNAK (Gune Irekiko lagunen topagune laburrak, Café Marzanan, urtean 3)

Bihar, urtarrilaren 29an, estrainakoz, Bilboko Café Marzana-n...

OST3GUNEK: OST (Open Space Technology) eta fazilitazioan dabilen jendea, jan-edateko zerbaiten inguruan elkartzeko parada, elkarren barri izateko, nahsteko, sortzeko, asmatzeko,....

NOIZ: urtarrilaren 29an, 19:00-20:30 +…
NON: Café Marzanan (Bilbo)

Urtean beste 2 OST3GUN izango dira, maiatzeko (M28) eta urriko (U29) azken ostegunetan.

Oso ondo etorria zeu be!

Bizi!

@Eleder_BuM   
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2015/01/13

Euskalherria´s Sketchcrawl

Gorka Belaskoren (hemen beragazko irrati elkarrizketa, 2011koa) eskutiko informazio interesgarria oso, Euskalherria's Sketchcrawl taldearen izenean...


"Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawla hartuko du 2015eko urtarrilaren 24an.
  • Zer da Sketchcrawl?  Mundu mailan egiten den deialdi bat eta txoko ezberdinetatik lotzen gara nazioarteko forumera, sareen bitartez, bertan munduko izkin guztietara zabalduz eta txoko oso ezberdinetan egindakoaz gozatu, ikasi, trukatu. Zuzenean taldeka marraztu, baina norberak bere ekarpena egiten du, gero sareratzeko, mundu zabalera irekita.
  • Hasi dira leku ezberdinetako deialdiak agertzen: Los Angeles, Tokyo, Palermo, Gouda, Nuremberg, Lille, Luzerna, Atlanta,… eta Balmaseda
  • Azken Sketchcrawlean 60tik gora lekutan elkartu ziren taldeak: Calgary (Canada), Los Ángeles, Florida (AEB) Paris, Tolosa, Avignon (Frantzia), Laussane (Suitza), Tokyo (Japonia) Milano (Italia) Seoul (H. Korea), Brisbane (Australia), Oslo (Noruega) Nouakchott (Mauritania) Madrid, Málaga (Espainia) München (Alemania) Aveiro (Portugal) Santos (Brasil) Poble Sec (Catalunya) Santiago de Compostela (Galiza), Mumbai (India) Viena (Austria)…
  • Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri zen abian, Iruñeko bi marrazkilarik bultzatuta, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Bergarako Pili Azkaraterekin elkartu zirenean bidai koadernoei buruzko ikastaro batean. Euskal Herria hartzen du berezko eragin eremu gisa eta inolako egiturarik gabekoa, sare ezberdinen bitartez antolatzen da eta bazkaldu osteko bileretan adosten ditu erabakiak.
  • Balmasedan izango da partaide batek bertan antolatzeko ardura hartu duelako. Holan erabaki zelako Eibarreko bilkuran eta Enkarterriko partaide batek eskualde honetara ekartzeko ardura hartu baitzuen. Hori da talde honek mantentzen duen berezitasuna. Hurrengo deialdia Donibane Garazin izango da.
  • Balmasedak baliabide anitzak ematen baititu oso eremu txikian, ondarea, ibaia, zubiak, elizak, eraikinak, azoka, bizitzaz beteriko kaleak, jendearen joan-etorriak, tabernak, trenbidearen azpiegiturak, … Gainera BoinasLa Encartada Museoan egingo dute arratsaldeko saioa, bertako jatetxean putxera bazkaldu eta gero. Ehun urte baino gehiago duen lantegia, uraren indarrak mugitzen dituen tresneria
  • Oso jatorri ezberdinetako partaideak dira honetara hurbiltzen diren marrazkilariak: Arrasate, Artzentales, Bergara, Ea, Elgoibar, Elorrio, Laudio, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñeatik izena eman duten 43 marrazkilariak daude momentu honetan parte hartze zerrendan. Orain arteko jendetsuena izango da deialdi hau.
Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, EhScrawl-ekoei deitu: 637-173-805. Eskerrik asko arretagatik. Gorka"

2014/06/03

Geuk II_ekainaren 12an Durangon



GeuK gune irekia izan zen otsailaren 26an Durangon.

Han hazitako izpirituak, ilusiak, gogoak,... beste hau dakar, datorren asterako.
Gune Irekiaren izpirituari eutsita bideratuko dena, Ixi Garziaren eskutik.

Kaka zaharra :-)!

Datorren asteko ekainaren 12koari buruzko Informazio gehiago hemen.

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/04/08

H@zkuntzari gune irekia (Laboragunean -Leioa-, 2014-X-24+25)

H@zkuntza=hezkuntza+hazkuntza,... Gairik garrantzisuenetakoa. Denaren oinarri, izango denaren araule,... Eskola, etxola, ez-kola,... at-e-skola,....  Gauza ederrak gertatzen ari dira h@zkuntza arloan azken urteotan, eremu ofizilaletan zein hortik at.

H@zkuntzari Gune Irekia (zer da hori?) 
H@zkuntzazaleentzat! Alternatibak h@zkuntzan: zer dago? Zelan alternatiba horiek ugaldu, zabaldu, saretu,...? Elkarren berri gehiago izateko, sakontzeko, zabaltzeko, saretzeko,... 
Laboragunean (Leioa),  
2014ko urriaren 24+25ean.  
Eragile: Laboragunea, Mara-Mara, Shopa, BuM31,... eta honen inguruan grina sentitzen dugun guztiak! 
Ekin gura? Bai? Ba, topagunea prestatzeko 3. bilera dugu datorren irailaren 9an eta zeu be oso ondo etorria!
Non: Laboragunean (Leioan)
Noiz: irailaren 9an, goizeko 11etatik 14etara.
Info gehiago nahi? Idatzi hona: eleder(dot)aurtenetxe(at)gmail(dot)com
BuM31gisa, gonbidatu nahi ditugu bertara, besteak beste,... Angela Menika (Bizigune Zabala), Auzolan EH, Bizi Toki, Ixi eta Urtzi (Pink Gorillas), Hik Hasi, Madalen Goiria, Maite Darceles (Hobest), Oihane Ruiz (Hiria Kolektiboa), Txelu Balboa (ColaBoraBora),... eta beste hamaika #IñurriBihurriak :-)!

Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz


2014/01/29

MaiteMuhinduz (Mai 1-4; Astra-Gernikan). Talde eragilea zabaltzen. Zu ere bai?

Kaixo!

Maitasuna, maitasun- eta sexu-harremanak, osasuna, plazerra, sexu-joerak, heziketa, historia, gizartea, gorputza, maitasun adierazpenak,...
  • Nola bizi ditugu kontu horiek?
  • Zelako lotura dute politika, eremu publikoa eta gizartearekin? 
  • Zer egin dezakegu maitasun-bizia suspertzeko?
Gai horiek eta ingurukoak buruan, 3 eguneko topaketa publiko eta zabal bat (Astra-Gernikan, maiatzaren 1-4) antolatzen ari da Auzolan EH-ko jendea, MaiteMuhinduz izenarekin. Gune Irekiko metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,... 

Talde eragilea bi aldiz batu gara, eta jende-multzo zabala gabiltza lanean jada, 10 lagun inguru. Eta are zabalagoa izatea nahi dugu. Gaiari ertz guztietatik heltzen dion ahalik eta talderik dibertsoena (edadez, sexuz, tendentziaz, ikasketaz, ogibidez, jatorriz, pentsamoldez, sexu-joeraz, jardunez,...) osatu nahi dugu, topaketa benetan emankorra eta indartsua gerta dadin. 

Gogoko duzu gaia? Parte hartu nahi duzu hasiera-hasieratik, eraketan eta kontu hau zabaltzen? Oso ondo etorria, ba!

Antolaketa eta logistika kontu nagusiak diseinatuta dauzkagu jada. 

Gonbidatze-prozesuan gaude orain, gero eta beteago. Eta hurrengo bileran (topaketa baino 4 aste lehenago izatekoa, apirilaren 5ean) MaiteMuhinduzen berri bazter guztietara zabaltzeaz arduratuko gara. Hasi Gernikatik bertatik, Busturialdera eta inguru zabalera. Gai honi buruzko honen topaketa sakon eta zabala aukera galanta delakoan, informazioa interesa euki dezakeen jende guztiarengana heltzea da gure gogoa. 


Bloga, eposta, telefonoa, ahoz-ahokoa, Twitter, lagun arteko kafeak, elkarte interesatuei deiak, komunikabideetan azaldu, jende biderkatzaileekiko bilerak,...
...galdetuz beti: "nori gehiago heldu behar litzaioke MaiteMuhinduzerako gonbitea?"
hara gonbidatze prozesuaren mamia: gai honetan interesa duen jende guztiarengana heltzea amets eta jardun bizi!

 Atsegin eta esperientzia ederra ekarriko dizu talde horretan parte hartzeak. Zabal-zabalik dituzu ateak! 
                                             
MaiteMuhinduz, talde eragilearen 3. bilera
Apirilaren 5ean (larunbata) 11:30-14:30 (puntual hasteko gogoz)
ekarri hamaiketakoa?
Astran (Gernika)

Nori gehigago heldu behar litzaioke mezu hau? Esker mila zabaltzearren! 
     :::   #MaiteMuhinduz  :::

2013/01/22

Usurbil Elikaduran ere burujabe? Nola? Espazio Irekikoa Usurbilen, otsailaren 2an

Datorren asteko larunbatean (ots 2), espazio irekiko topaketa Usurbilen!
Klikatu irudiaren gainean gonbidapen-testua eroso irakurtzeko
Gonbidapen-testuan honako ikerketa-lan hau aipatzen da (Usurbilen baratzeko lur azalaren beharrak kalkulatzeko txostena), begiratu nahi duenarentzat.


  


Gaia, oso interesgarria: zer egin Usurbilen ahalik burujabeen izateko elikadura kontuan?

Egunbeteko topaketa izango da, baina kartelean iragartzen dugun moduan,...bizi-bizia, elkarrekin sortzekoa, ase egiten gaituen horietakoa,..

Tokiko ekimenetan eta elikadura burujabetzan interesatua?

Etorri Usurbila otsailaren 2an, oso topaketa aberatsa izango da eta!

Hara, lagun batek bidali berri digun ezusteko mezua, gorakada eragiten duten horietakoa,...:-)!
"Usurbiltzenen burujabetzari buruzko kartela MUNDIALA!!! asko asko gustau zitek... "  
(kartela Igor Zabalzak egina; testua egosi Iñaki, Gabi, MariKarmen eta lauron artean)


Osasune eta bizi-gogue :-)!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz









2012/09/20

Espazio Irekia AUZOLAN ekimenaren II. urtekoan (Altsasun, irailaren 28-30)

OsaTopeko egun t´erdiko espazio irekikoaren ondoren etorri zan proposamena. AUZOLAN ekimenaren II. topaketa nagusian Espazio Irekikoa egitea. Baiezkoa bizkor eman genien, oso talde bizia eta fokatua delakoan.

Altsasun izan ginen duela hiru aste edo, eta orain azken kontutxuak lotzen. 3 eguneko topaketa da eta zati bitan daukagu Espazio Irekikoa: 1. larunbat arratsaldean (3 solasaldi-tarte. 200 bat lagun espero ditugunez, tarte bakoitzean 10-15 talde aurrikusten ditugu, txokoka bilduta); eta 2.igande goizean: ekintzak proposatzeko, taldeak eratzeko eta taldeon lehenengo bileratxoak egiteko tartea. aurreko egun bietan egositako ideiak abiarazteko
Hamar egun barru, Altsasun. Hemen zehaztasunak . 3 egunetako egitaraua ikusteko, egun bakoitzaren gainean klikatu.
Gonbidapen-testua jarraian..

Euskal herriak burujabe, baietz! 

II. Auzolan Topaketak (Irailak 28,29,30 Altsasu)

2012/07/24

Osasuna, osotasuna _Open Space (abuzt 5+6an) Ibarrangelura bai?

 

Barria! hemen topaketa osteko TXOSTENA, parte-hartzaileen artean eginda

Acá la invitación en español

Osasuna, Osotasuna
open space
AutoGestando Salud
Abuztuaren 5 (10-18)   eta  6an(10-14)   iBARRANGELUn (Bizkaia)
Guztiok dugu osasunaren eta gaixotasunaren inguruko esperientzia. Neska zein mutil, adin guztietan, egoera ekonomiko guztietan, munduko edozein txokotan, auzoan eta eskaileretan, ...
...Anbulategiak. Animoa. Ariketa fisikoa. Baja. Bakunak. Beldurra. Bizi-poza. Botikak. Drogak. Ebakuntza. Elikadura. Erditzea. Errezetak. Etxez etxeko laguntza. Farmazia. Gaixorik. Ginekologoa. Haserrea. Heriotza. Ospitaleak. Iruzurra. Istripuak. Kontagioa. Kontrakzioak. Kopagoa. Kurandero.ak. Lana. Medikua. Mina. Minbizia. Nerbioak. Osa-kidetza / eri-kidetza. Osasun pribatua. Osasun publikoa. Planetaren osasuna. Plazeboa. Senda-belarrak. Sexua. Sukarra. Terapia. Traumatismoak. Txamanak. Txartela. Umorea. Zahartzaroa. Zaintiratuak...
Zer da osasuntsu bizitzea? Zeintzuk dira bizimodu osasungarriak? Nola egin aurre gaixotasunari? Fidagarriak al dira osasun sistema ofizialak? Eta osasun-bide alternatiboak? Zer egin osasun-iruzurren gainean? Zein aldaketa nahi dugu osasun-sisteman, hezkuntzan eta gizartean, oro har? Osasuntsu bizitzeko, zer egin dezakegu auzolanean?
NOIZ: 2012ko Abuztuak 5ean (10-18) eta 6an(10-14)
(eta abuztuaren 3-4an, toki berean, Osasun Publiko Kooperatiboa mintegia, gazteleraz)
NON: iBARRANGELU ko kultur-etxean – Bizkaia
·         Jan-edanak+bazkalorduak tokian bertan edo norberak ekarrita.
·         Doan lo egiteko aterpea eta kanpatzeko tokia, (aurrez abisatu.
·         Umeak oso ondo etorriak! Behar duten arretaz hartuko ditugu.
·         Bestelako premiarik? Deitu lasai!
INFO+IZEN-EMATEA: auzolan@riseup.net 653713984

Beste urrats bat osasunaren alde… 
eta ederra izango da! 
Animatzen?
Laguntzaile: Busturialdea Auzolanean; BizIzpi Solasaldiak

Metodoaz: Biribilean bilduko gara eta modu
“horizontalean” jardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi ditugun gai guztiak mahai gaineratuko ditugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu


2012/04/13

SOLOAN BARRIKETAN (ap 28+29 Gernikan) HAMAIKA ARRAZOI BERTARATZEKO

1. Gaia ezinbestekoa. Lurra: Irakurri gonbidapena hemen.

 
 2 ...eta Gaia hipotesia
3. Jende itzela bilduko da, argia, alaia, jakintsua,...
4. Umeekin etorri lasai. Bertan beste ume ugari aurkituko dituzte eta behar duten arreta izango dute.


TWITTER : #SOLOANBARRIKETAN  / FB: http://www.facebook.com/SoloanBarriketan

5, Euskaraz izango da, eta etorritakoek nahi dabezan beste hizkuntzetan. Itzultzaileak eskura.
6. Askatasuna: zapatua+igande goiza hartuko ditugu gaiari merezi duen patxadaz heldu ahal izateko, baina nahi dozun tartean etortzea eduzu eta edozein unetan sartu eta atera ahal zara lasai.
7. Arte eta libertimendu proposamen guztiak oso ondo etorriak. Arte alorren baten ari zara eta publiko atsegin bat nahi? Hau da zure aukera, esaiguzu (busturialdeauzolanean@gmail.com)!
8. Bazkaria bertan. Jantoki barazkijalea. Eta jan-edateko osasungarriak ugari bertan.
9. Doan lo egiteko aukera bertan. Abisatu!
10. Matrikula: 0 €
11. Gernika. Ezin egokiagoa. Landa inguruko hiritxoa. Trenak (Bilbo-Bermeo, larunbat gabaz ere) eta autobusak orduro.
12. Aurreko egunetan Gernikan bonbaketaren 75. urteurrenekoak, esaterako Gernika Gogoratuz eta Bakearen Museoaren programak, Lobak,... 
13. Gozatu Urdaibai. Igande arrastian (14etan bukatzekoak gara) edo edozein tartetan!

14. Pottoka etorriko den ez dakigu, baina berba be baletor,  iiiijaaaa :-)!

15. Jaigiroa, gaugiroa... Gernikako Trinketean ostiral eta larunbata gabaz... Barriketan jarraitzeko aukera :-)!
Apirilak 27, 21.30 edo Lobaken saioa bukatzen denean:
High Horses, Igor Arzuaga eta Luis Vil.
Apirilak 28, 21.30  FIAKUN Jaia ( El Txef-A eta konpainia) DJ.
16. Metodoa: Espazio Irekiko (Open Space) topaketak. Oso bereziak, sormentsuak, pizgarriak,... Ikus lagintxu bat....

17...Sorpresa ederrak piztuko, honek danak zer ekarriko :-)?
.....

Gora bihotzak, goza bizitza :-)!


Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2012/03/15

un.ARTE.un (anartean)


Testutxo honi lotutako beste bat hemen: 
AUBALDIAK



Artea= artean (bitartean, anartean,...) sortzen dana. Ezerezetik. Hutsunetik. Isilalditik.... sortua.

unARTEun (un+ARTE+un =anartean): Arte jaialdi bat. Mundakan. Euskaraz. Must Eginek ertatua. 2012ko udan, uztaila bukaeran?
UN: unplugged, un,... Elektrizitaterik gabekoa eta egitura fisikorik gabekoa, tranpaldorik bez. Aski artist(ar)en tokia adierazteko ohial bat lurrean, akaso. Argi naturala. Anplifikaziorik barik,... eta muntatzeko askoz errezagoa. Artistatasunak askoz pisu/garrantzia handiagoa.
Non: herriko txoko berezietan, gozoetan, txikitxuetan. Normalean horretarako erabiltzen ez diren horietan. Ibilaldi bat laster eta horietako batzuk ikusi ahal doguz,...

...eta ahalik eta parte-hartzaileena, biribilena. Ikuslea eta artista nahastuz,... 50 lagun inguru bilduko dabezan ikuskizun ugari txoko gozo diferenteetan,...

Must Eginek euskera erabiltzea sustatu. unARTEun: ahozko artea: kantua, ipuin kontalaritza, antzerkia, hip-hopa, bertsoa, poesia irakurketa, pailazoak, magoak, koblakariak,margoa,...

Zer eskeini artistari? Loaldia (non? akordioak?) eta afaria. Diruren bat ere? Bertan egotea eta parte hartzea bera opari bihurtu dadila,...

Ideiaren zirriborroa da testutxo hau. Bota Komentario bat lasai, danon artean biribildu daigun apurka-apurka, bai?

2017ko urrian Zulo Irekia-rekin esperimentatu genuen, Gune Irekizaleen jaian Orioko Etxeluzen (Zurrunbiloan 2017, hemen bukaerako argazkian parte hartzaileak).
UnArteUn moldeko esperientzia aberasgarria izan zen. 
Hemen Zulo Irekiari buruz idatzia, euskeraz eta gazteleraz.


Bizi!
@Eleder_BuM


Mustein :-)!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2011/04/12

MANTEL GAINEAN hezkuntzari buruz


sasoi baten mahaian marraztea zigortua, gaur egun sustatua,... 

argazkiaren iturria, Eutokiaren Flickr
"gosaria egingo dugu hezkuntzaren etorkizuna, hezkuntzak nola hiri zoriontsu baten osagai izan...
pentsatzeko. Bazatoz? Hezkuntzaren inguruan lanean gabiltzan pertsonak egongo gara, irizpide
desberdinak, bizipenak, ametsak ... partekatuko ditugu eta elkar piztuko...Besarkada bat! Ixi PG"

Margoak eta errotulkiak utzi dizkigute atzo Eutokian Fast Thinkers izenaz Ixiar Garziak egindako deialdian. Hamar bat lagun artean. Hasieran entzun, ohiko kontuak agertu, berriren bat ere bai, eta artean, horrelakoetan gehien balio izaten zaidana, piztutako edo gailendutako ideia batzuk. Entzundakoaren gainean eraikitako ideiak, argitasun apur bat gehiago. Horrek berpiztu gaitu bileran eta iruditzeko gogoa etorri. Ideiok merezi zutelakoan. Eta iruditzeak berak biziago jarri gaitu tokian iratzarri gaitu.

Alde bitako prozesua beraz: piztu , iruditu , piztu...

Gaur mezuen eguna izan da, eta honako lotura hauek gehitu zaizkio atzokoei:
- uztailaren 4-6 artean Espazio Irekian biltzekoak gara Donostian gaiari egun bi eta erdiz heltzeko, Hik Hasiren eskutik. Egintza planak eta taldeak ere agertuko direlakoan. Egunotan egosten ari gara kontua. Helduko zaizue gonbidapena, bai!
- lista de distribución gurasoak iniciativas interesantes de gente "enredada"
- duela gutxi gaiari buruzko idatzi bat bota dut blogean: Etxolaz. galderaz beteta, eta, bukaeran, irratian izan ditugun elkarrizketa entzungarri batzuetarako loturak
- eta "Little Boxes" Malvina Reynolds-en ahotsean hitzak eta guzti
Valnaloneko Ivánen aholkuak: 
... Gever Tulley-Tinkering School:  "5 dangerous things you should let your children do"
...Scrapstore Playpods.  Hitzak sobera omen.
...Ian Gilbert - Independent Thinking TEDX Dubain "Why do I need a teacher when I've got Google?"
liburuaren egilea.
Beste solaskideek (Txelu, Miren, Eva,...) bidalitakoak hurrengo mezuetan
...Susana Tesconi hezitzailea. Edupunk!-i buruz: http://laboralcentrodearte.tv/detalleVideo.php?id=27298&id_cat=8
...(zemos 98) hezkuntza hedatuaren topaketa http://11festival.zemos98.org/ eta Sevillako institutuan egindako erreportajea:
http://11festival.zemos98.org/La-escuela-expandida-el-documental,1177
...Amasté-ren "Casitengo18"ko tailerretako materialak: http://www.casitengo18.com/es/materiales.html
...Denboraren ulerkerak: Zimbardoren azalpen bisual bideo honetan:  http://zonacg.com/el-secreto-de-la-percepcion-del-tiempo
 ...Tonucci pedagogo eta marrazkilariari elkarrizketa "La Nación"en:
http://enclasedecamino-materiales.blogspot.com/2010/08/francesco-tonucci-para-la-nacion.html
...Aldo Van Eycki (hirigintza eta umeak aztergai izan zituen arkitektoa) buruz wikipedian:
http://es.wikipedia.org/wiki/Aldo_van_Eyck
http://futurelab.org.uk/sites/default/files/Promoting_Transformative_Innovation_handbook.pdf

Beste kanturen bat gehiago?
Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2010/03/31

NANCY MARGULIES "ZUZENEAN", TEKNOLOGIAREN LAGUNTZAZ

Hemen duzue, aurreko idatzian aipatutako Nancy Margulies, talde baten topaketako informazioa modu bisualera ekartzen.



Hara, hara, ez genekien hori hain eroso egiteko teknologia egon bazegoena!

Eta zuk?

Ondo bizi!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter