2010/06/25

PABLO VILLOCH: LAGUN BARRI-ZAHARRA

Esker mila, Pablo!
Aurreko egun baten mezua bidali nontsen:

  • "hola Pablo, he visto que hablas hoy en Bilbao (ahorita, ¿verdad?). Si tienes un hueco estos días, escríbeme o dame un toque y conversamos, ¿bien? suerte! Eleder"
Egun batzuk eta gero jaso nendun erantzuna:

  • "aupa Eleder! Disculpa mi tardanza en responderte :-(. El día de la conferencia fue un viaje relámpago que hice desde Suecia. Fueron solo 48 horas y no me dio tiempo a nada. Hoy he vuelto a Bilbao y estaré por aqui unos dias,mi teléfono... a ver si conversamos, Pablo"
Asteartean elkartu gara. Lehenengoz.

BURU-MAPAK, SARRERA IKASTAROA DONOSTIAN, uztailaren 1 eta 2an, HIK HASIren eskutik


Datorren astean Donostian izatekoak gara bigarren urtez buru-mapei buruzko ikastaroa emateko.

Gure ikastarorako tokirik ez dago jada, baina seguru baduzula zerrenda honetan beste ikastaro interesgarri bat baino gehiago, eta euskaraz :-)!

Oso talde gozoa eta profesionala Hik Hasikoa, aprobetxatu aukera eder horietako bat!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

2010/06/20

BURU-MAPAK: SARRERA IKASTAROA BAIONAN, UEUren eskutik, uztailaren 7 eta 8an

Zuri ere ideiekin lan egitea suertatzen al zaizu maiz? Ikastea, informazioa laburtzea, jendaurrean mintzatzea? Proiektu jakinei buruzko informazioa eta ideiak ateratzea eta antolatzea? Batzuetan bakarka eta sarri askotan taldean ere bai?

Lan-mota horietan lagungarri izango zaizun teknika bat ikasi nahi? Zeregin horiei lotutako arazotxoak prozesu mugagabe eta gozagarria bihurtuko duen sormen- eta ikasketa-teknika zeureganatu nahi? Bideo honetan buru-mapen funtsa labur-labur

Buru-mapek horretan guztian lagunduko zaituzte. Eta aste pare bat barru Baionan sarrera-ikastaroa izango dugu. Zer ekarriko dizun ikastaroak? Hara aurreko baten izandakoek egindako balorazioa.

Hemen ikastaroari buruzko xehetasunak eta matrikula egiteko tokia.
- unibertsitari bizkaitarrak: matrikula doan.
- donostiarrak: matrikula doan.
- udaletako diru-laguntzak.

Baionako ostatua (lo egiteko tokia) antolatzen dugu.

Ondo-ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM