Euskerak aukera politak eskaintzen ditu ohiko eskolatik kanpoko ikastokietarako... "Etxola" gogoko dut, ikasteko aski izango litzatekelako umeentzako aterpe xume bat... "Ez-kola", "des-kuntza",... ere nahiko adierazkorrak ditugu, ez da?
 Testuingurua: lagun on baten mezua  (dexente laburtuta) duela egun batzuk... 
"Hemen naiz faboretxo edo proposamen bat egiteko…Directrices de Ordenación del Territorio-en  aurrean aukera bat lantzeko foro bat sortzen ... sinpleegia delakoan . DOT hauek dira lurralde antolaketa arautzen duten tresna,  hauetan etorkizunean lurraldean zelan, lan, bizi, mugitu, etb...  ezartzen dute,... zein eremutan izango diren hazkunde nagusiak,  azpiegiturak, etb... Guk, jende askorekin batera, lur antolaketaren inguruan hausnarketa, eta proposamenak egin nahi ditugu alde askotatik aztertua:(Ura, Mugikortasuna, Enplegua eta industria, Soberania alimentaria, Lehenengo sektorea, Kultura, Parte hartzea, Hondakinak, Biodibertsitatea, Etxebizitza, Lurralde eredu neoliberalen alternatiba, Osasuna....).Gai horiei buruz testu labur bat (orrialde 2 gehienez) idazteko eskatu diogu pertsona batzuei...Irakaskuntzari  buruzkoa zuk  idaztea proposatu nahi dizut, eta gero Sandia eta  nirekin biribiltzea,...Planteamendua: modu baten lurralde antolamendua  eta ezagutzak landu edo  transmititzeko tresna edo gaitasunak lotzea. Pentsatu dot agian gai  zarela, ni  laguntzeko prest naiz, noski!!..."
Orri zuri bat hartu, buru-mapa zirriborro bat osatu di-da, egun batzutan ondoan erabili eta etorritakoak txertatu, eta egun batzuk garrenean bat-batean bota genuen dena. Honako testu hau da orain arteko emaitza. Edozein ekarpen oso ondo etorria izango da! Otsailaren 26an gai orokorrari buruzko batzarra Bilbon.
Hezkuntza eta lurraldea
Zer ikasi behar dugu gaur egun gizakiok?
Non? Nola? Zertarako? Zergatik? 
Nortzuk joan behar dute eskolara derrigorrez? Zergatik? Zer ikasten dute bertan? 
Zer ikasi zezaketen eskolatik kanpo?
Nola antolatuko ginateke eskolara joatea derrigorrezkoa ez balitz inorentzat? 
Zein  da ikasteari buruz dugun paradigma? Bete beharreko ontzia ala hedatzen  utzi beharreko sua? Irakasleak beharrezkoak dira ala bidelagunak behar  dituzte umeek? 
Zer egin dezakegu horren errotuak diren uste okerrak eta horiei lotutako egiturak eta ohiturak aldatzeko? 
Noiz sortu zen eskolaren eta hezkuntzaren gaurko eredu nagusia? Zer testuingurutan? Nork proposatua? Zertarako?
Zer  bermatzen digu 6-16 urte arteko derrigorrezko eskolaratzeak? Zer dela  eta derrigorrezkoa? Komunitate edo tribuak ezin ote du gaur egun bere  kumeen hezkuntza osasuntsu eta zoriontsuaren ardura hartu?
Bide  batez, nola bermatu ahal diegu 0-6 urtekoei eskolatik (izaera garatzen  ari den urte horietan pentsamendua eta ekintza bideratuko eta moldatuko  duen eskola) kanpo bizitzeko, loratzeko, hazteko aukera? Nola bermatu  haiek gehien maite dituztenei kargu egoteko aukera?  Zer aldaketa behar lituzkete gure legeek? Zer eragin dute txiki-txikiengan gaurko eskolaratze ohitura goiztiarrek?  
Nola eragiten du ingurune fisikoak umeen hazkuntzan eta heziketan? 
Nola eragiten du helduen bizimoduak, lanak, lanak dakartzan ordutegiek eta desplazamenduek? 
Eta  helduen arteko maitasun-elkarketa ereduek? Nagusi diren familia  ereduek? Zer eragin dute eta izango lukete lurralde- eta  hezkuntza-antolaketan bestelako zaletasun-, maitasun-, sexu-...  elkarketa moduek, bizidunen zorion perfektuan :-) leukakeenaz gain?
Zure auzoko antolamenduaren arduradunkide bazina, zelango auzoa diseinatuko zenuke? 
Zenbat espazio pertsonak oinez seguru egon, bildu, gozatu, eta mugitu daitezen? 
Zenbat espazio jakiak hazi daitezen? 
Zer  nolako espazioak lantegietarako, saltoki eta truke-tokietarako eta  haietarako sar-irtenbideetarako? Zenbat ibilgailuentzat eta zenbat  pertsonentzat? Bizi ote daitezke ibilgailuak eta pertsonak hiriguneetan  espazio berdinean abiadura erabat murriztuz gero? Semafororik eta  guardien beharrik gabe, modu autoeratuan? Zein litzateke hori bermatuko  lukeen abiadura-muga?
Nola  lotu hiri edo herrietako guneak elkarri oinezko eta bizikleta bidezko  desplazamendu seguruak bermatuz? Zenbat desplazamendu  elektr(on)iko-mekaniko- saihestu genitzake? Zenbat eraikin eta errepide  ezabatu genitzake planoan? Nola bideratu genezake bizitoki  zentzuzkoagoetarako transformazioa prozesu erraz eta atsegina izan  dadin? 
Nola eragingo luke transformazio horrek umeengan, nerabeengan, gazteengan, guztiongan?
Ez al da egunero bizi dugun ingurune eta bizimodu hori eskola nagusia, benetako eskola?
Zer ikasi eta ekarri dezakegu Auroville-tik? Finlandiatik? Ingalaterratik? Lakabetik? Los Arenalejosetik? Kufundatik? 
Buruan  galderak askoz ugariago erantzunak baino. Oso gai polita eta konplexua.  Erantzunak eta etorkizunak ekarriko duena guztion esku. Eta,... Gune Irekian bilduko bagina? 
Erreferentzia batzuk: 
Irratian BERBAZ:
Topaguneak:
2011ko udan, Hik Hasiren eskutik, Gune Irekiko topaketa izan genuen Donostian. Hemen haren berri: Hizkuntza amesgai, ekingai: nola heziko ditugu hurrengo belaunaldiak?Musika:
Little Boxes-Malvina Reynolds: http://www.youtube.com/watch?v=2_2lGkEU4Xs 
School´s out-Alice Cooper: http://www.youtube.com/watch?v=XbNEOJMGFAo
Idatziak:  
Jan Hunt (www.naturalchild.org), John Taylor Gatto, John Holt (growing without school), 
Ivan Illich:
http://www.mundolibertario.org/archivos/documentos/IvnIllich_lasociedaddesescolarizada.pdf      ;    Energía y eficiencia     ;       La convivencialidad
Madalen-en blogetik: http://madalen.wordpress.com/category/flexi-schooling   http://madalen.wordpress.com/euskaraz
  
Taldeak: 
gurasoak email banaketa-zerrenda gertukoaz jakiteko eta gairai buruzko info interesgarri pilo baten bide
Xixupika Slow Center (Bilbo)
ALE (Asociación para la Libre Educación): http://educacionlibre.orgXixupika Slow Center (Bilbo)
@Eleder_BuM

 
 
 
 Posts
Posts
 
 
No comments:
Post a Comment