Idazki honen bigarren zatia. Hemen dira lehenengo printzipioen azalpenak: 1. Jendeak ondo defendatzen du sortutakoa 2. Arduraz jokatzen du jendeak axola zaionari dagokionean 3. Elkarrizketa da gizakiak betidanik erabili izan duen pentsatzeko modua 4. Elkarrizketa aldatu nahi baduzu aldatu elkarrizketan ari den jendea 5. Liderrak edonondik agertzeko gertu egon
Eta hona hemen beste bostak:
6. Ondo dabilen horretan jar dezagun arreta, eta energia eta sormena jasoko ditugu
7. Geugan dago jakintza
8. Dena da porrota erdi-bidean garenean
9. Jendeak edozerri egingo dio aurre bat eginik gauden artean
10. Eskuzabaltasuna, parkatzeko gaitasuna eta maitasuna
Entzuteko moduko aleak direlakoan, ondo bizi :-)!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
Horrelako puska ederretan bildu ohi ditu Nancy Margulies-ek jende-multzoek adierazitakoak. Berak idatzitako "Mapping Inner Space" liburua pentsamendu bisulera eta buru-mapagintzarako sarrera polita, zinez.
Idatzi hau lehenengo bistadizoan begiratu eta "kontxo, zer itxura eskasa!" botako nuke ziur aski nik neuk ere. "Bost bideo zati, norbait hizlari, antza, eta siesta orduan..." baina, bai zera!
Margaret Wheatley agertzen zaigu ingeles argiz eta patsadatsuz komunitate osasuntsuetara iristeko bidea erakutsiz. Zinez interesgarria!
BERBAZ irrati saioa egitearen aitxakiaz idatzi genion behinola Meg-i eta "Leadership and the new science" liburu gomendagarria jaso genuen harengandik. Inork liburua nahi balu, eskatzea aski!
Hona hemen lehenengo 5 gida-lerroak eta ingelesezko azalpena, Nancy Margulies-en irudi adierazkorrez hornituta.
1. Jendeak ondo defendatzen du sortutakoa 2. Jendeak arduraz jokatzen du axola zaionari dagokionean
3. Elkarrizketa da gizakiak betidanik erabili izan duen pentsatzeko modua
4. Elkarrizketa aldatu nahi baduzu, aldatu elkarrizketan ari den jendea
5. Liderrak edonondik agertzeko gertu egon
Benetan inspirazio-iturri, Meg! Hurrengo idatzi batean 10 printzipioetako beste erdia.
Goza dezagun iraultza :-)!
Eleder BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Heldu den apirilaren 17 eta 24an buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa ematekoak gara Iruñean.
Datuekin, informazioarekin, buruarekin, ideiekin... lan egiten duzun horietako bat zara?
Sarri ideiak atera behar dituena eta ideia horiek informazioari lotu, berrantolatu, eta aurkeztu behar izaten dutenekoa?
Beharbada jende eta informazio asko biltzen duten proiektuen ardura izan ohi duzu?
Irakaskuntzan ari zara, akaso, edo asko ikastea dagokizu gaur egun?
Jende aurrean mintzatu behar izaten ote duzu tarteka eta horren inguruko guztiak amesgaizto baten itxura izaten ohi?
Kosta egiten ote zaizu testuarekin lan egitea, eta, irudiek eta koloreek, ostera zure gogoa berpizten?
Edonola izanda, ziur aski, aurkikuntza izango da zuretzat buru-mapagintza, lehenegoz hurbiltzen bazara.
Ziur aski, azken ikastaroratutakoei legez, oso tresna praktikoa irudituko zaizu, sormena piztuko dizuna eta bideak irekiko dizkizuna.
Horren susmotan bazaude eta egoki izanez gero, bota begirada bat UEUren eskutik Iruñean eman behar dugun ikastaro honi, eta ingurukoei ere berri eman.
Buru-mapak egiteko erabili ohi dugun XMind programari libreari buruzko bideoa da goiko hau. Hala ere, aipatutako ezaugarri batzuk "XMind Pro" ordainduzko bertsioan agertzen dira soilik. Ikastaroetan softwarea erabiltzen ikasiko dugu, jakina, baina, eskuz buru-mapak egiteari behar duen tartea, eman eta gero, jakina!
Mereziko duelakoan, ondo bizi!
Eleder BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Andoni Zubizarreta (lan-mundura kirol munduan ikasiak ekartzen diarduen Make a Team-eko zuzendari) jarri dute Bizkaia Creaktivako antolatzaileek jardunaldiok irekitzeko hitzaldia ematen ("El fútbol, la innovación en milímetros"). Debutatu egin dugu Andoni hizlari bezala entzuten. Gustora jarraitu ditugu bere hitzak. Irudi ugari, gako-hitzak eta umore-tanta gozoak erabili ditu bere mintzaldia hornitzeko.
Hona hemen hartutako ideia batzuk, hitzaldia entzuten ari ginela egindako buru-mapatik.
Iribarri hasi-berritan ikasia: "Andoni, aitzakiak badakartzazu, ezer gutxi hobetuko dugu. Entrenamendu saioetara, arazoak ekartzea hobe, arazoen gainean lan egin ahalko dugu-eta. Aitzakien gainean, ostera, zereginik ez".
Zer da talentua? (futbolean, bizitzan) azeleratzeko une egokia zein den jakitea.
Guardiola (FC Barcelonako prestatzailea) partida garrantzitsu baten atsedenaldian, gauzak maldan gora zituztela, taldekideak berpizteko zer egin? Itzelezko matraka? Motibazio hitzaldia? Ez, antza, Gladiator filmako irudiak jarri! Irudien indarra.
Identitateaz: Brasilgo selekzioa bideo baten, zelairantza doazela, itzelezko jai-batasun giroan. Kanpokoekin bat, taldekideekin bat. Identitatea. Batasuna. Partida irabazi eta bukatutakoa, taldekide guztiak biribil bat eginda, esker ona erakutsiz eta euren erritu kanta-dantza ikusgarria. Athletic-en, Andonik berak bizi izan zuena, hemengo bertsio ez horren "sanberoa"/"sun"-beroa: jokalariak Aita Gurea otoitz egiten jantzigelan,... XX. mende hasierako jokalariekiko, Zarra-Gainza-Benantzio-Panizo-Iriondo eta gainerako Athletic guztiekiko lotura adieraziz.
Ituk (Make_a_Team enpresan Andoniren kide, Lopez Iturriaga, Bilboko saskibaloilari ohia) esaten omen: "enpresetan jende baikorrak PLUS bat izan behar luke". Beste toki guztietan ere bai, jakina. Horrenbesteko ezkortasuna daukagu-eta nahinon ingurutan! Bat nator.
Pertsonak, komunikazioa eta entzutearen garrantzia: edozein antolakundeetan edonork izan ditzake ideia bikainak. Berrikuntzarako gako bat, jende guztiari entzuteko joera izatea. Apaltasuna lagun. Jende guztiak taldearen erronkak eta norabidea ondo barneratuta izatearen eta entzun egingo zaiola jakitearen garrantzia. Horretarako, goian aipatutako identitatea/batasuna lortzea giltzarri.