2010/03/14

BURU-MAPAGINTZA IKASTAROAK EKARRIAK (UEU_EIBAR 2010-III)

PARTE-HARTZAILEEN BURU-MAPA: Ikastaroan parte-hartutakoei norberaren adierazle den ikurra asma dezaten eskatu diegu amaieran, eta aurrez prestatutako bost adar nagusietako batean edo, sortu nahi izanez gero, beste batean koka dezan nork bere burua eta norberari buruzko ezaugarri batzuk, azpi-adarretan, Emaitza, goiko buru-mapa hori.

Eibarren buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa amaitu dugu larunbatean.
Ikastaroaren edukia honako hau izan da, laburtuta:
  • Buru-mapak eskuz egiteko ariketak.
  • Irudimena lantzeko ariketak.
  • Oinarri teorikoak.
  • Buru-mapak jendaurrean mintzatzeko.
  • Buru-mapak Xmind software librea erabiliz.
  • Sakontzeko informazio iturriak.
Egun bitan banatutako 10 ordukoaren bukaeran zera galdetu diegu parte-hartzaileei:

ZER EKARRI(ko) DIZU IKASTAROAK/BURU-MAPAGINTZAK?

ZER DA ZURETZAT?


Bakoitzak hiru ideia labur bota ditzala eskatu dugu. Hona hemen 12 parte-hartzaileek erantzundakoen bilduma:
  1. JENDEA EZAGUTZEA; PRAKTIKOTASUNA; IDEIAK PIZTEA;
  2. BURUKO EKAITZA BARETZEKO AURKIKUNTZA
  3. SORMENA LANTZEKO GOGOA; ORIGINALITATEA; ERABILGARRITASUNA
  4. PERTSONAK; ESPERIMENTAZIOA; IRTENBIDE BAT
  5. ESPERIMENTATZEKO AUKERA; ASKO IKASI DUT; OSO GUSTORA EGON NAIZ
  6. PRAKTIKOTASUNA; PENTSATZEKO BESTE MODU BAT; IDEIAK SORTZEN LAGUNTZEN DU
  7. PRAKTIKOTASUNA; JENDE EZBERDINA EZAGUTZEKO AUKERA; BURU-BLOKEOAK HAUSTEKO MODUA
  8. PENTSAMENDUA ARGITZEKO LAGUNGARRIA; ADARREN GARRANTZIA
  9. KREATIBITATEA; ERABILGARRIA; TERAPEUTIKOA
  10. ALOR ASKOTAN HOBETZEKO GILTZA
  11. KOLOREA ONDO ERABILTZEAREN POTENTZIALA; GIRO EDERRA; JARRAITZEKO GOGOA
  12. BERRITZAILEA; PRAKTIKOA; NORBERAK JARRAITZEKO BALIABIDE ASKO JASO DITUGU
Ideia horrek berrantolatu ondoren, honela laburtuko ditugu (www.wordle.net bidez egina. Irudian klikatuz gero handiago ikusiko duzu):

Wordle: BURU-MAPEN IKASTAROAK EKARRIAK EIBAR 2010-III

... eta irudi horrek ikastaroak ekarriak ondo isladatzen baditu, ez da gutxi gero!

Ondo bizi!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter

2010/03/05

BURU-MAPAK 2010, XMind eskema



Bihar buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa Eibarren UEUren eskutik.

Goiko hori, XMind bidez prestatutako eskema. Ikastaroa eman eta gero berritutako bertsioa (2010-III-13).

XMind instalatuz gero (hemen argibideak), DOWNLOAD horretan klikatuz zeure ordenagailura jaitsi ahal duzu, barrukoak ikusi eta zeuk nahi duzun moduan berrerabili.

Eta hori egiten ariginela, e-mailean beste eskema hau jaso dugu, buru-mapagintzari buruzko osoenetakoa, ziurreneik, Chuck Freyren eskutik. Ikusiko duzunez, nabigagarria da ziur aski Mind Manager erabiliz egindako beste hau, baina deskargatzeko takilatik pasatu behar:

Merezi duelakoan, ondo bizi!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter

2010/02/24

OMO




BM31n ibiltzearen onurarik handiena da ziur aski bidean aurkitzen dugun jende zoragarria. Kasurako, Espazio Irekiari buruzko NING komunitatean (eta Espazio Irekiaren inguruko mundu mailako komunitatean, orokorrean) oso jende interesgarria dabil. Espazio Irekiari buruz berbaz ibili ohi gara, baina alboz agertzen direnak (halakok liburu bat gomendatu edo holakok bideo bat jarri sarean) politak izan ohi dira oso.

Kasurako, omotarrei buruzko ale hau (esker mila, Kathie Wallace). Goza ezazu musikaz eta irudiez, sakon arnas hartu, eta lasaitu...

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter

2010/02/16

NOLA EGIN BURU-MAPA BAT (BIDEOA)?



Buru-mapagintzarako sarrera hitzaldi bat ematekoa naiz ostiralean (doako saio irekia: hemen xehetasunak).

Ostiralekoa buruan dudala honako bideo polit hau agertu zait. Bertan azaltzen dira buru-mapen ezaugarri nagusiak, Mozarten musika lagun dugula.

Ezin egokiagoa bideo hau buru-mapetara hurbildu gabekoak hastapenetan laguntzeko, baietz?

Ondo bizi!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter

NOS ENFANTS NOS ACUSSERONT

Lagunsa batek "bio" elikadurak lurraren eta bertan bizi garenon osasun hobea ekarriko digula proposatzen duen 6 minutuko bideo hau bidali berri dit. Jean-Paul Jaud omen errealizatzailea.

Neure kabuz apur bat arakatu eta xede berdina duen bideo laburtxuago hau aurkitu dut (behean).

Ikustea merezi duela uste dut. Gaia garrantzitsua dela. Uste dut, zeure kontua ere baderla.

Zer ikusirik honek guztiak sormenarekin? Ezer ez,... edo den-dena.
Zer ikusirik nire lanarekin? Ezer ez,... edo den-dena :-).

Blog profesionala ote da hau?

Blog honetan hunkitzen nauten gaiak adierazi eta konpartitu ohi ditut. Sormena, buru-mapak, espazio irekia eta lana (norbanokoak gainontzeko kideei, taldeei komunitateari,... egindako ekarpen gisa hartuta) hunkitzen nauten gaiak dira. Horrexegatik ematen diet gai horiei nire bizi zati bat (profesionalki, bai; bokazioz, gozo, aske, patu-minez, ezinbestez,... ere bai).

Bideo honetan plazaratzen diren gaiek (elikadura, osasuna, ingurumena, egiaren eta hobeto eta ederrago bizitzeko moduen bila aritzea,...) ere bai hunkitu egiten naute. Horrexegatik txoko honetan espaziotxo hau haientzat ere.




Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM