2009/06/10

XMINDERAKO SARRERA


XMIND: buru-mapak jendeari "pasatzeko" tresna egoki, libre eta debaldekoa: nola hasi


OHAR GARRANTZITSUA (2009-XI-17): DIRUDIENEZ, JENDEAK ARAZOAK IZAN OHI DITU XMIND INSTALATZEKO ETA HAREN WEB-ESPARRUAN ALTA EGITEKO (SIGN UP). AZKEN IKASTAROAN IKASI DUGUNEZ, "INTERNET EXPLORER" NABIGATZAILEA ERABILITA GERTATU OHI DA HORI. AHOLKUA, BERAZ:
1. (ORAIN ARTE INSTALATUTA EZ BAZENUEN), MOZILLA FIREFOX NABIGATZAILEA INSTALATU (doanekoa, hemen bidea: http://www.mozilla-europe.org/eu/firefox/)
2. MOZILLA FIREFOX NABIGATZAILEA IREKI, ETA BERTATIK EGIN POST HONETAN ESANDAKOA.
3. ARAZORIK BAZENU, KOMENTATU, EDOTA EMAILEZ GALDETU (burumapak@gmail.com)


1. Programa
kargatzeko: http://www.xmind.net/downloads/

2. Programa instalatuta duzunean
interneten konpartitzeko jarrita dauden buru-mapak gorde eta eraldatu ahal izateko (edo zuk egindakoak "igotzeko") urrats hauek jarraitu:

2.1.
http://www.xmind.net/signup/ helbidean alta egin, eskatutako datuak betez

XMind ID: hor nahi dugun izena jarriko dugu, gure identifikatzailea izango da.
Email: gure e-maila. Horra bidaliko digute alta egin nahi dugula berresteko mezua.
Password: hor jartzen duguna izango da gure pasa-hitza XMind-eko kontua zabaltzeko.
Confirm: hor lehen sartutako pasa-hitza sartu behar dugu berriz ere.
Enter the TEXT,...: azpiko lauki horretan sartu behar dugu goian agertzen den testua.
* I AGREEwith XMind.net's Terms of Service & Privacy Policy: Ezkerreko laukitxoan klikatu behar dugu (baldintzak irakurriz zein ez)

Eta azkenik, eskuin behaldeko "SIGN UP" testuan kliktatuz.

2.2. Zure postontzira. Honen antzeko mezu bat jasoko dugu lehen jarritako e-mail helbidean:

"Dear Gentzane, Thanks for signing up for XMind. Click http://www.xmind.net/account/gentzane/confirm/42d8f957-9564-4763-ad9b-d9fcacb3f7f0 to confirm your email address. Or use the key: 42d8f957-9564-4763-ad9b-d9fcacb3f7f0 to confirm in your profile page. If the above link does not work, you can paste the url into your browser XMind Share is a great community for sharing mind map on the web. And it is REALLY USEFUL - you can upload, view, share and download mind maps on virtually any topic under the sun. -- XMind Ltd

  • 2.2.1. Mezuko estekan klikatu (edo, ez balebil, mezuko helbide horretan sartu zure nabigatzailean).

2.3. BAIEZTAPENA: Validation Succeed dioen mezu bat jasoko duzu.

Mezu hori agertzen denean, http://share.xmind.net/ helbidean sartu eta bertako edozein buru-mapa gure ordenagailura bajatzeko moduan gaude.


2.4. Aurrerantzean, http://share.xmind.net helbidean sartzean SIGN IN egin eta gure kodea emanez gero, erabiltzaile gisa hartzen gaitu sistemak eta bertako edozein mapa bere azpian DOWNLOAD klikatuz gorde ahalko dugu gure ordenagailuan eta nahi dugun moduan eraldatu.

2.5. Berdin, XMind bidez egiten ari garen edozein buru-mapa internetera igotzeko modua izango dugu, goi-barrako
UPLOAD sakatuz gero.

3.Hemen XMind-i buruzko
oinarrizko azalpenak bideo-bidez: http://www.xmind.net/demos/

4. XMind-i buruzko zalantzetarako: Help Center, FAQ, User Forum eta Social Center

Izan untsa!


No comments: