Alderdirik positiboenak? Hona hemen bertaratuek esandakoak:
- Gaia ezagutzea eta jendarteko giro ona
- Teknikak ikastea
- Oso denbora tarte-txikian gaiari buruzko oinarriak ikasi ditugula, eta trebatzen jarraitzeko bideak aurkeztu dizkigutela.
- Garuna/ulermenaren funtzionamenduaz ikastea
- Irakasle eta taldearen artean harremanak
- Oso partehartzailea, amenoa eta argigarria oso
- Sormenari, lanari, antolamenduari laguntzen diola eta taldearen giroa.
Etorritakoek beste modu honetan ere laburtu ziguten ikastaroak ekarria.
Beste idatzi honetan ikastaroari buruzko xehetasun gehiago (zer egiten dugun hamar ordutan, gutxi gora behera).
Beste idatzi honetan ikastaroari buruzko xehetasun gehiago (zer egiten dugun hamar ordutan, gutxi gora behera).
Trebatzaile moduan oso gustora ibili gara, gauzak lasai azaltzeko moduan eta, taldean eroso, gauza eta modu berriak esperimentatzeko konfidantzaz.
Ikastaroaren helburua, buru-mapagintzari buruzko oinarriak hartzea, egiten hastea eta iturri ugari eskaintzeaz gain, bildutako taldearengandik zerbait gehiago jasotzea ere izaten da. Izan ere, pertsonak dira gure aburuz gauza berriak ikasteko iturririk oparoena.
ANDER GILLENEA argazkilaria ere ikastaroan izan genuen. Goiko argazkia, arbela zurian marraztutakoarena, berak egina da. Hemen Anderren webgunea: http://www2.gillenea.com. Gainera, REIKIa gaia hartuta buru-mapa egin zuen Anderrek eta jendaurrean aurkeztu.
Izpiritu horretan egin genuen bertaratuok goiko talde-burumapa hori. Ikastaroko parte hartzaileen izenak eta haiei buruzko oroigarri aletxoak daude islatuta bertan. Buru-mapa bat eginda, elkarrengana apur bat hurbiltzeko modu jostagarria.
Hemen beste bertsio bat, orri batean errotulkiz egindakoa eta eskaneatua (jatorrizko modu etzanean jartzen ikasi behar dugu oraindik... :-)!:
Hurrengo ikastaroak, Donostian uztailaren 2 eta 3an, Hik Hasiren eskutik eta Baionan, uztailaren 7 eta 8an, UEUren eskutik.
Ondo bizi!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
- www.burumapak.blogspot.com
- www.flowandshow.blogspot.com
- www.in-fluyendo.blogspot.com
- www.xmind.net/account/gentza (BM31ren buru-mapak)
- www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (IRRATI ELKARRIZKETAK)
- Twitter: @Eleder_BM
No comments:
Post a Comment