2009/03/13

HIRIA ERALDATZEN (MINFOUTES)


OUT-Bilbao martxan jartzen eta gidatzen ibili izan da Lorenzo Rocha gurean aurreko urtean. Herritarrek eurek egunero bizi diren ingurua nolakoa izango den erabakitzera eta ekitera mugitzea xede duen pentsaeratik ari dira munduko hiri batzuetan.

Azaroan 3 eguneko tailerrean parte hartu genuen 20 lagunek edo. Eragin handia izan zuen gehienongan eta ekimen ugari atera ziren (eta haietako batzuk buruan daude
oraindik).

Buru-mapa bat egin genuen ere orduko ideiak bildu nahian eta datorren asteazkenean eskema hartan bildutakoak aurkeztuko ditugu Bilbon. Hona hemen xehetasunak:


NOIZ eta NON: 2009-III-18, 19:00etan, Bilboko
Taller del Soho-n

Honako HELBURU hauek ditu topaketak:
1. BM: buru-mapen (mind mapping) teknikari buruz dakidana hedatzea.
2. INFO: Lorenzo Rocharen tailerraren inguruan batutako informazioa zabaltzea, nik dudan eskema parte-hartzaileek erabili eta osatu dezaten.
3. ESPAZIOA: hirigintza horizontalari buruzko ekimenak sustatu ahal izateko espaziotxo bat eskaintzea.
Aholkua: "txoria" (pendrive) edo ordenagailua ekarri, SW edota eskema grabatuta eraman ahal izateko.
Harremanetarako: eleder.aurtenetxe@gmail.com

Ondo badatorkizu, bertan elkartuko gara.

No comments: