2018/04/13
2018/03/13
Atrezzo (Eneritz Furyak)
Hitzak: Badok-etik; Eneritz Furyak Twitter.en: @eneritzfuryak
Attrezzo
Xingola beltzak begien azpian,
doluz, doluz,
huntza gora, paretetan,
gure etxea makurtuz.
Ura zuzendu nahi izanagatik
itoz, itoz,
larrua oztopo badu euriak
ez du errukirik izango.
Munduari errukirik ez genion
inoiz izan
maitale denak akastun bihurtzen direnik
ez genuen ikusi nahi izan.
Eta samaldaka galdu ditut letrak,
xahutu zentzua, horri botaz errua
halakorik ez dela esanda ere...
nor ote, ni ote?
Entzun dut dela rock and rolla
bidea, eskola
baina ez da berdin aurretik edo atzetik
oihalari hamaika buelta eman dizkiot
eta sutu naiz, menperatu nau,
utzi diot hala izan dadin,
berriz, berriz.
Zein zurbilak diren sabaiak
dotore jantzita, xuxurlaka profetak
esanez ez dutela nire izena akordatzen
esanez, esan gabe, gainetik begiratzen.
Eten nahi dut haien zainetako
attrezzo gorria, harrotasun basatia:
denok baikara lekuko isil
basamortua zaborrez bete dugu hain arin.
Ikatzezko ozeano honetan.
Banoa eta ez hegan
oinak lurrean nahiago ditut
adjektibo bakar batean ezin naiz kabitu:
hizkuntzak mugatzen nau
ideiak usteldu, gaur
goizean jaiki naizenetik
atzokoak hor dirau.
Ezin dut eraitsi, ene itzala ebaki,
munduak daramanaren antzera du etsi,
onartu du amnesiak ez duela sendatzen
ez dela gaitz errealik paper batez osatzen.
@Eleder_BuM
Etiketak:
Eneritz Furyak,
kantak,
poesia
2018/02/20
Maitatzea nahiago (Enekora)
Hitzak hemen jasoak, merzi!
Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.
Harresiak eraiki ahal ditut,
zubiak ere besoak bait ditut,
suaren garretan harri bihurtu,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.
Ez dizut zuri gezurrik esan nahi,
batzutan galdu egiten naiz.
Holakotan nahiko nuke arima arindu,
kantatu-dantzatuaz baretzen naiz.
Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut. baina gaur ere maitatzea.
Pozik-pozik eta aske
– bizitzeko jaioak gara
Sintoniza dezagun elkar
bizitzeko jaioak
Zainetatik poroetara
– bizitzeko jaioak gara
Bihotzetik azalera
Aldatzeko behar etengabe honetan.
Galdu naiteke,
baina gaur ere maitatzea nahiago dut.
Pozik-pozik eta aske
– bizitzeko jaioak gara
Sintoniza dezagun elkar –
bizitzeko jaioak
Zainetatik poroetara
– bizitzeko jaioak gara
Bihotzetik azalera
Aldatzeko behar etengabe honetan.
Aldatzeko behar etengabe honetan.
Aldatzeko behar
Barnean ditudan
beldurren altzoan, norabiderik gabe noa itsasoan.
Gaur urari begiratzean,
ohartu naiz behar dudan hori ni naizela.
Izar handi hori, ederra ni naiz.
Uwon djele, djele-djele,
uworedje djeledje
@Eleder_BuM
2018/02/15
Lore etxean (Balerdi Balerdi)
Hitzak hemendik jasoak
Lore etxean biziko gara
hesi guztiak gainditu ondoren
Sasiz beteriko lur antzuetan
baratz berria landuko dugu.
Etxe zahar eta huts guztietan
mamu ikaragarri bat dago
espekulazioa da bere izena
saia gaitezen hemendik uxatzen
Lore etxean biziko gara
amets zaharrak burutu asmoz
nork bere nahia egin dezala
nor bere jabe izan dadila.
Hiri zahar eta triste honetan
jaun eta jabeak gehiegi dira
Hutsik dituzten etxebizitzak
nola edo hala okupa ditzagun.
Lore etxean biziko gara
lore artean loratu asmoz
amets zaharrak haziko dira
Baratz berrian zeruraino Lore Etxean
Atzo gozatu ederra Kafe Antzokian, merzi!
@Eleder_BuM
Etiketak:
Balerdi Balerdi,
espekilazioa,
etxe hutsak,
gizartea,
kantak,
musika,
okupazioa
2018/02/13
Insumisioarena (Jon Sarasua eta Oskorri)
Postari zintzo horrek
zer dakar karpetan?
Amodio gutunik
etzegok hiretan.
Militarren ohar bat?
Bitxia benetan!
Bidali duenari
eramaiok bueltan.
Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin
sentitzen dudana.
Intsumiso egin naiz
horixe da dana
ahaztu gabe guztioi
muxu handi bana.
Nigarrez hari zara
ama maite hori,
ba omen nuen beste
aukera ugari.
Nola obedituko
diot eroari,
ez badizut jadanik
obeditzen zuri?
Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin
sentitzen dudana.
Intsumiso egin naiz
horixe da dana
ahaztu gabe guztioi
muxu handi bana.
Ene kolega maite
beldurtia haiz hi
aholkuak ematen
ez hadila hasi
kartzelara noala
diostak itsusi
etor hadi bisitan
txorizo ta guzti.
Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin
sentitzen dudana.
Intsumiso egin naiz
horixe da dana
ahaztu gabe guztioi
muxu handi bana.
Funtzionari zoli
ene kartzelero
juezen sententzia
txikien borrero
ezin nauzu hain errez
bihurtu numero
kantari esnatzen naiz
goizero goizero
Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin
sentitzen dudana.
Intsumiso egin naiz
horixe da dana
ahaztu gabe guztioi
Etiketak:
alternatibak,
bakea,
bertsoa,
bideoak,
insumisioa,
Jon Sarasua,
kantak,
Oskorri
Subscribe to:
Posts (Atom)