2016/04/12

Zubideiak Gune Irekia, Mai7an Leioan (bizikidetza, aniztasuna eta euskera mintzagai)

Texto en castellano aquí.               Texte en français ici.


Bizikidetza, aniztasuna
ta euskera dakar gidoiak
Zenbat ertz, sentipen t´aukera
astindu ditzakeen gaiak
Gune Irekia izango danez
bertan ziur "subidoiak"
Maiatzaren 7an erdu Leioara
goza Zubideiak (bis)

Zer aukera ematen ditu euskarak elkarrenganatzeko? 
Nola aurrera egin?

Gune Irekia   
Leioa EHUn, 2016-5-7ean, 9:30.18:00
(Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz)


Zenbat gara? Lau, bat, hiru, bost, zazpi? Zenbat hizkuntza? Zer egiten dugu?

Zer da euskara zuretzat? Zertarako balio dizu? Elkarrengana hurbiltzen gaitu euskarak ala elkarrengandik urruntzen? Zergatik ote? Nola gainditu ditzakegu euskara zubian ditugun oztopoak?

Zelako abantailak ditu euskarak, txiki, arin, eta irristakor izateagatik? Zer eta nola egin dezakegu aniztasunetik eta bazterretatik euskararen erabilpena handitzeko?

Zelako harremana izan behar dute euskarak eta Euskal Herrian bizi diren espainolak, frantsesak eta bestelako hamaika hizkuntzek? Zer egin dezakegu elkarrekin, euskara, bizikidetza eta aniztasuna oinarritzat hartuta, bestelako gizarte eredu baterantz urratsak egiteko? Kultura aniztasuna bistaratu eta eredu hegemonikoa arraildu nahi dugu. Eta arrail horietan hamaika lore eta landare erein.

Hitz egiten al dugu inoiz gureetatik urruneko kezkak iritziak eta oztopoak dituztenekin?  Horiexekin ere elkartu gura dugu oraingoan, bada, eta iritziak elkar-trukatu patxadaz, luze eta zabal. Zuk ere bai? Erdu Zubideiak Gune Irekira, egunbeteko elkarrizketa-gune autoeratu, sormentsu eta aberatsera!

NON? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)
NOIZ? Maitzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.
IZENA EMATEKO: agiritxo hau bete, mesedez, (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)
MATRIKULA (katerina barne):  10 €
Garestiegi zaizula? Jarri harremanetan, lasai, eta konponduko dugu.
ORDAINKERA: eskuz, tokian bertan
UMEEKIN ZATOZ? Primeran! Gozo-gozo zainduko ditugu!
HIZKUNTZAK: Gaztelera, frantsesa eta euskara, bizikidetza ariketa praktikoan.
Nolakoa izango da batzarra? Gune Irekiko metodoaz lan egingo dugu: oso lan-modu emankorra, parte hartzea eta talde-sormena errazten dituena eta energia gorakada eta ekintza ugari dakarrena.
. Nahi ditugun gaiak proposatu ahalko ditugu jardunaldiaren hasieran
. Gai bakoitzari heltzeko 90 minutuko tarteak izango dira
. Elkarrizketen inguruko txostena beteko eta bidaliko dugu guztion artean tokian eta egunean  bertan

Zubideiak. Euskara eta zu. Zubiak, bideak eta ideiak. Zuganantzako bideak. Euskara zubia sendotzeko, aberasteko eta betetzeko bideak, ideiak, bidaiak, bidaideak. Erdu Zubideiak Gune Irekira maiatzaren 7an!

Talde Eragilea: Unesco Etxea,  Euskadiko Gazte Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa,  Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Ekogunea, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gune Irekiaren Lagunak. 



Jasone Mendizabal

2016/03/15

Bidea luzea da, eta joan, beti zoaz bakarrik (Txuma Murugarren)

Bidea luzea da, bai
nahiz han-hemen batean den jorratzen
auzia bidaiaria izatean datza, osorik,
bete betean,
arnasarik galdu gabe zalantzaren osin beltzean.
Bidea luzea da.
Eta bide ertzean aldika bada zuhaitz bat
zenbaitetan xume, lerden bestetan,
erroak sakon, zaren lurra duzu sendi
zabal hegoak, ortzia duzu bizi,
oraintxe abaroleku, oraintxe amaigabeko mentura,
bidea luzea da.
Bidaia luze/laburra da,
poz eta minez zeharkatuta,
eta joan, beti zoaz bakarrik,
bidea luzea da, bai.
Atzo #Mieltxo Monfort-i omenaldi gozoa Kafe Antzokian. Artean Txuma Murugarrenen kanta eder hau entzun genuen be, Mieltxo eta bere bidaiak gai hartutako foto-muntaian.


Internazionala. Rafa Ruedak emana oso gozo eta dotore, han entzuteko aukera ere bai, Gabriel Arestiren hitzetan:
Zutik lurrean kondenatuzaren langile tristea,nekez ginen elkarganatuindazu albiristea.Gertatuak ez du ardura,jende esklabua jeiki,aldaketak datoz mundura,nor den herriak badaki.Oro gudura ala!Bihar izan dadinInternazionalapertsonaren adin.



Ez adiorik!

@Eleder_BuM


2016/03/08

Aguxtin Alkhat: Ihes egin. (Ez, mese :)!


Hau bai kanta puska! Merzi Aguxtin, Julien, Xan, Felix, Kamila, Nahia eta lagunak!

Berrian elkarrizketa, 2015ekoa hemen. Eta EKErentzat Xan Airek egindakoa, 2015ean baita ere, hauxe ("herri honen arazo sakonena, kulturala da").

-ta, ze ederto zabaldute -n! , itzela! . In crescendo, loratzen! Merzi!
Ze ederto pasa gendun igandean Trinkete Antitxokoan, Gernikako Lekuek zabaltzeko!
Ruperren zein Bill Fayren zantzuak, ederra!
In crescendo, loratzen, loratzen!

@Eleder_BuM

2016/02/12

2016/01/21

NAÏF (Toti Toronell)

 Artedramaren bidez heldu zaigu, hala dioskue "... Toti Toronee, artista hutsa! Tartetxo bat baduzue, eta bere lana ezagutzeko interesa, egin klik hemen." (PALLASSO o CLOWN) diga'n com vulguis
Naïf és tan simple i tan complicat com donar una bossa d'escombraries a un pallasso i dir-li que la vagi a llençar, i de fet en Toti només fa això, anar a llençar la brossa encara que se'ns passi l'arròs. A l'escenari, però, l'acompanya l'Albert Dondarza, un músic amb l'ànima atrapada als engranatges d'una màquina de joguina. I també hi ha un altre personatge que treu el cap a l'escena, el seu alter ego, en format de dibuix animat, que ofereix a l'espectacle el joc del pensament i permet d'interactuar al mateix temps una imatge animada i una imatge real. Dos personatges de dos mons diferents compartint el mateix espai, emmirallant-se l'un amb l'altre. En definitiva Naïf és com aquella picor que et ve al nas abans d'esternudar.
Goza egun eder hau be!

@Eleder_BuM