2014/01/29

MaiteMuhinduz (Mai 1-4; Astra-Gernikan). Talde eragilea zabaltzen. Zu ere bai?

Kaixo!

Maitasuna, maitasun- eta sexu-harremanak, osasuna, plazerra, sexu-joerak, heziketa, historia, gizartea, gorputza, maitasun adierazpenak,...
  • Nola bizi ditugu kontu horiek?
  • Zelako lotura dute politika, eremu publikoa eta gizartearekin? 
  • Zer egin dezakegu maitasun-bizia suspertzeko?
Gai horiek eta ingurukoak buruan, 3 eguneko topaketa publiko eta zabal bat (Astra-Gernikan, maiatzaren 1-4) antolatzen ari da Auzolan EH-ko jendea, MaiteMuhinduz izenarekin. Gune Irekiko metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,... 

Talde eragilea bi aldiz batu gara, eta jende-multzo zabala gabiltza lanean jada, 10 lagun inguru. Eta are zabalagoa izatea nahi dugu. Gaiari ertz guztietatik heltzen dion ahalik eta talderik dibertsoena (edadez, sexuz, tendentziaz, ikasketaz, ogibidez, jatorriz, pentsamoldez, sexu-joeraz, jardunez,...) osatu nahi dugu, topaketa benetan emankorra eta indartsua gerta dadin. 

Gogoko duzu gaia? Parte hartu nahi duzu hasiera-hasieratik, eraketan eta kontu hau zabaltzen? Oso ondo etorria, ba!

Antolaketa eta logistika kontu nagusiak diseinatuta dauzkagu jada. 

Gonbidatze-prozesuan gaude orain, gero eta beteago. Eta hurrengo bileran (topaketa baino 4 aste lehenago izatekoa, apirilaren 5ean) MaiteMuhinduzen berri bazter guztietara zabaltzeaz arduratuko gara. Hasi Gernikatik bertatik, Busturialdera eta inguru zabalera. Gai honi buruzko honen topaketa sakon eta zabala aukera galanta delakoan, informazioa interesa euki dezakeen jende guztiarengana heltzea da gure gogoa. 


Bloga, eposta, telefonoa, ahoz-ahokoa, Twitter, lagun arteko kafeak, elkarte interesatuei deiak, komunikabideetan azaldu, jende biderkatzaileekiko bilerak,...
...galdetuz beti: "nori gehiago heldu behar litzaioke MaiteMuhinduzerako gonbitea?"
hara gonbidatze prozesuaren mamia: gai honetan interesa duen jende guztiarengana heltzea amets eta jardun bizi!

 Atsegin eta esperientzia ederra ekarriko dizu talde horretan parte hartzeak. Zabal-zabalik dituzu ateak! 
                                             
MaiteMuhinduz, talde eragilearen 3. bilera
Apirilaren 5ean (larunbata) 11:30-14:30 (puntual hasteko gogoz)
ekarri hamaiketakoa?
Astran (Gernika)

Nori gehigago heldu behar litzaioke mezu hau? Esker mila zabaltzearren! 
     :::   #MaiteMuhinduz  :::

2014/01/23

Masustak janez (Procastination, let go, self-organization)

Argia, ederra pieza Ruperren eskutik, 
maitasuna, baikortasuna,... eta #procastination! 
Argia,
egun berria,
udan goizik egunsentiko
argia.
Gaua badoa
eta zure izenez dator
eguna.
Eguzkia heldu da
eta zure alaitasunez
argia.
Ilun dena
argitzear da
hau goiz berri bat zurekin.
Masustak janez
bide alboko sasitik,
goiza ahaztu da
egin beharrekoaz.
Eta munduan
beste asko lez
beti betiko
iraun zuen
argiak.
Negarrak, nekeak
ilunpean gorde zituen
argiak.
Soilik ziren onartuak
amaiera goxoko istorioak,
zeren eta ilun dena
argitzear baita,
hau goiz berri bat zurekin.
Masustak janez
bide alboko sasitik...
Egunak poliki doaz
urruti egin beharrekotik (neure menditik).
Goiz berri bat zure ondoan
eta ilun dena bazter utzi...
Hitzak, hemen jasoak

Hertzainen "arrautz bat pinu batean"-era 
eraman gaitu kantu horrek...

umorea, alaitasuna, kritika argi  #Procastination, 
"...arratsalde osoan siesta bisiesta/bizietan!!!"

2014/01/22

Geuk! Guk gure kulturaz. Gune Irekikoa Landakon (Durango) 2014-II-27an

Ricardok (ColaBoraBora) bidali barri, GeuK gune irekirako sortu barri duen irudia, ederra!

Iñigo Retolaza, fazilitazio prozesua bermatzen; Gotzon eta Sergio gonbidapen-testua editatzen eta sareratzen, Olatz, Aitor, Alberto, Amaia, Iker, ...

Ze pozik, holangoetan suertatzen zaizkigun bidelagunekin!

Bai, otsailaren 27an (9:30-18:00) Landakon (Durango) GeuK (guk gure kulturaz) Gune Irekia. Hemen gonbidapen testua eta informazio gehiago.

Eta gogora datorkigu: duela urte pare bat antzeko gai bati heltzen zion topaketan parte hartu genuen (gaia: Euskal Herriko mugimendu artistikoaren etorkizuna), benetan gustura! Donostiako DoKan izan zen, bertako Jokin (xPressionk!) eta Xabi Mínguezek gonbidatuta,...
Hemen dituzu ordukoaren gonbidapen-testua, txostena eta bideoa. Bideo hori berriro ikusita, holakoetarako ideia on hori jasotzen dugu: Egunean zeharreko irudiak hartu eta bukaerako hitz borobilan esandakoen zipriztinez bukatu.

Gora bihotzak!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2013/10/15

Ezkurrak biltzen



Auzolan from Gorka Arrien Urberuaga on Vimeo

Auzolan ekimenaren III. topaketa (hemen programa, eta hemen Leire Saituari ondoren Hitzako Urtzi Urkizuk egindako elkarrizketa argigarria) biribiltzeko ezkurrak biltzen izan da lagun talde bat.
Auzolanzaleak: pentsalariak+jardulariak, hori, hori!!!

Eta kanta eder hori? Zeindde?

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2013/10/02

Mutiloa eta Zerain eskuz esku etorkizunari begira: zer eta nola? Gune Irekia (Open Space)

Mutiloa+Zerain eskuz esku etorkizunari begira: 
zer eta nola?
 2012ko udazkeneko ZHE (Zerain Herri Eredua) topaketaren ondorioz, 
beste Gune ireki bat, Zeraingo Oiharte sagardotegian, 
2013-X-19an (larunbata) 
  • Mutiloa eta Zerain, Goierriko bi herri txiki elkarren ondoan, 500 lagun inguru, hain gertu eta horren urruti! Elkar ezagutzen al dugu?
  • Zer egin dezakegu elkarlanean bi herrietako beharrak, nahiak eta ametsak lortzeko?
  • Nola hobetu bi herrietako zerbitzuakazpiegiturakekintzak,…?
  • Zer elkarbanatu epe motzera? Zer epe luzera? Proiektu berriak sortu al ditzakegu?
  • Nola indarrak gehitu, nork bere nortasunari eutsiz?
Galdera hauek eta beste asko mahai gainean jarri eta denon artean erantzuten saiatuko gara. Mutiloar, zeraindar, herri txikitar zein mundutar, kontu hauetan zaletua bai?

Zatoz zu ere, bada, solasaldi zabal, emankor bizi eta atsegin honetara! Oso ondo pasako dugu, jende berria ezagutuko, lan egiteko modu berriak,...

NON: Oiharte sagardotegian (Zerain, mapa)
NOIZUrriaren 19an (9:30-18:00), larunbatean
IZEN EMATEA (urriaren 17rako): telefonoz edo e-postaz:
-         Mutiloa: 943.800.450 / mutiloa@udal.gipuzkoa.net
-         Zerain: 943.801.724 /  zerain@udal.gipuzkoa.net
EGITARUA:
9:30-11:00 Harrera gosaria eta agenda osatzea
11:00   1. solasaldiak               - hamaiketakoa -
12:30   2. solasaldiak
14:00 – bazkaria sagardotegian bertan, aukeran (25€), trikitixaz lagunduta
16:00-18:00 - 3. solasaldiak eta itxiera
Umeekin etorri nahi? Primeran! Toki egokia paratuko diegu, eta garenon artean zainduko ditugu.
Parte hartu ahal izateko beste premiaren bat bai? Esaiguzu lasai!


Zeraingo udala       Mutiloako udala
*************************************************************************

Gune irekiko (open space) topaketa izango da, bizi-bizi eta sormentsua. Bertan... 
- Nahi dugun gai eta jarduera oro proposatuko dugu 
- Gai horietaz mintzatuko gara nahi bezain sakon 
- Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan garenok


"8 orduko hizketaldira,... luzetxo, ez da?" 
Edozein unetan sartu/irten lasai
eta gu oso gustora zure etorrerarekin!



@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  http://in-fluyendo.blogspot.com.es

www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz