2010/02/16

NOLA EGIN BURU-MAPA BAT (BIDEOA)?



Buru-mapagintzarako sarrera hitzaldi bat ematekoa naiz ostiralean (doako saio irekia: hemen xehetasunak).

Ostiralekoa buruan dudala honako bideo polit hau agertu zait. Bertan azaltzen dira buru-mapen ezaugarri nagusiak, Mozarten musika lagun dugula.

Ezin egokiagoa bideo hau buru-mapetara hurbildu gabekoak hastapenetan laguntzeko, baietz?

Ondo bizi!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter

NOS ENFANTS NOS ACUSSERONT

Lagunsa batek "bio" elikadurak lurraren eta bertan bizi garenon osasun hobea ekarriko digula proposatzen duen 6 minutuko bideo hau bidali berri dit. Jean-Paul Jaud omen errealizatzailea.

Neure kabuz apur bat arakatu eta xede berdina duen bideo laburtxuago hau aurkitu dut (behean).

Ikustea merezi duela uste dut. Gaia garrantzitsua dela. Uste dut, zeure kontua ere baderla.

Zer ikusirik honek guztiak sormenarekin? Ezer ez,... edo den-dena.
Zer ikusirik nire lanarekin? Ezer ez,... edo den-dena :-).

Blog profesionala ote da hau?

Blog honetan hunkitzen nauten gaiak adierazi eta konpartitu ohi ditut. Sormena, buru-mapak, espazio irekia eta lana (norbanokoak gainontzeko kideei, taldeei komunitateari,... egindako ekarpen gisa hartuta) hunkitzen nauten gaiak dira. Horrexegatik ematen diet gai horiei nire bizi zati bat (profesionalki, bai; bokazioz, gozo, aske, patu-minez, ezinbestez,... ere bai).

Bideo honetan plazaratzen diren gaiek (elikadura, osasuna, ingurumena, egiaren eta hobeto eta ederrago bizitzeko moduen bila aritzea,...) ere bai hunkitu egiten naute. Horrexegatik txoko honetan espaziotxo hau haientzat ere.




Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM

2010/01/22

BURU-MAPA interesgarri bi

Oso arin doa bizitza. Handik eta hemendik gauza interesgarriak noiznahi.
Geghiegi pentsatu gabe, gaur jaso ditudan buru-mapa bi dakartzat zuen begiradaren aberasgarri direlakoan.

Paul Foremanek bere berri-mezu interesgarrian gai polita hartu dau barriro ere (BEYOND COMFORT ZONE: gune lasaitik harago) eta honen modu ederrean buru-mapaz adierazi du:

jatorrizkoa tamaina egokiagoan ikusteko, hona jo dezakezu: http://ttiki.com/9562

Bestetik, Freemind software libreaz adierazi dute ezin egokiago euren webguneko edukia LOTABNÉkoek (Lot Agriculture Biologique Novatrice Écologique) elkartekoek.


Hona hemen: http://lotabne.com/lotabne/articles/view.php?id=123

Adarretan klikatuz azpiadarrak irekiko zaizkizu. FreeMind programa instalatuta izanez gero (hona hemen instalaziorako gune aproposa: http://freemind.sourceforge.net/wiki/index.php/Download), buru-mapa horretako eduki osoa arakatzeko modua dago, gainera (Browse this map with FreeMind loturan joz).

Adibide horiek biak pizgarri zaizkizuelakoan, ondo-ondo izan!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM

MATT HARDING: dantza eta umorea sormen pizgarri





Dantza egiteko, barre egiteko, maitatzeko, sortzeko, bizitzeko,... grina pizten du horrek, ez da?

Astindu ondo zuien gorputzak asteburuon!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM

2010/01/21

BURU-MAPAGINTZARAKO SARRERA IKASTAROA: martxoaren 6an eta 13an Eibarren


Hamar orduko ikastaroa Eibarren, larunbat goiz bitan, UEUren eskutik. Buru-mapen funtsa azaltzeko eta erabiltzen hasteko. Horri buruzko argibideak eta izen-emateko xehetasunak hemen dituzu.

Bide batez, hor goian Paul Foreman-ek bidalitako azken buru-mapa. Ohiko moduan oso bat nator hark proposatutako ideia hauekin (WORKING LESS ACHIEVES MORE dio, hau da: lan gutxiago eginda gehiago lortzen dela),...

Irudia handiago ikusteko egin klik hemen:

Ala, bazkaltzera eta kafetxoa, paseotxoa zein biagotxoa lasai hartu!

Ondo bizi!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM