2010/01/19

ESPAZIO IREKIA IKUSGAI



Bideo honetan Espazio Irekiko topaketa baten islada jaso dezakegu. Jatorria: http://www.youtube.com/watch?v=NkiI0o_8crA

BOSCOPeko lagun hauek WOSONOS 2010, antolatuko dute (maiatzean Berlinen).

Han izatekoak gara gu ere! Eta zuk, joaterik bai? Hurrengo baterako utziko baduzu, jarri harremanetan eta gustura kontatuko dizkizugu hango kontuak bueltan!


Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM


2010/01/15

NEGUTIK UDABARRIRANTZA: azken aldikoak eta abian diren proiektuak

Kontxak elurrari itxaroten jakin izan duen modu-moduan, zeuk ere jakin izan duzu blogeko postik zozoena alboratu duen idatzi honi itxaroten... zorionak!... eta segi (edo jauzi :-) bukaeraraino,
bideo -sariak mereziko du-eta, bene-benetan :-)!

Tira, pasa ditugu hilabete batzuk blogean ezer jarri barik eta berrasiko gara orain, astiro-astiro, gure freelance ekimenari barriro ekitearekin batera. Azken hilabeteetan matematika irakasten aritu gara eta atzo bertan aukera hori barriro baztertu. Denerik egin behar omen da eta denak omen bere alde ona...

Gure jarduera kutunei dagokienean hona barriak:

1. Azken hitzaldi-ikastaroak:
  • Udazkeneko Bilbao Open Day eta Getxoblogeko aurkezpenak primeran joan ziren
  • Garatun irakasleentzat emandako ikastaroarekin pozik ere bai
2. Hurrengo ikastaro eta hitzaldiak:
  • UEUn, Eibarren, martxoaren 6an eta 13an; eta Baionan uztailaren 5 eta 6an (iruin-alaba-semeak, gora SF!). Buru-mapei buruzko oinarrizkoa
  • HIK HASIren udakoetan uztailaren 1 eta 2an Donostian, irakasleentzat batez ere. Buru-mapei buruzko oinarrizkoa
  • Getxon, otsailaren 19an buru-mapen aurkezpena. Denetariko jendartearentzat
  • Eta, proiekturik kilikagarriena, beharbada, Topagunerako egun biko tailerra prestatzen ari gara Bilbon. Xedea, buru-mapak erabiltzen irakasteaz gain, euren jarduerarako proiektu bereziak asmatzen laguntzea bestelako sormen tresna batzuen laguntzaz. Berrikuntzan laguntzen
3. Beste proposamen asko mugitzen eta hitz egiten ari gara: Arkitektoen Elkargoan, Ingeniarien Elkargoan, EHUko eta Deustuko Unibertsitateetako Masterretan, Bizkaiko Foru Aldundian, EHUko Udako ikastaroetan, GetxoLan enlegua sustatzeko agentzian, Donostiako Tabakaleran, Cáceresko Coffee Break delakoan,... bai eta AEBetako diasporan ere (oso sail interesgarria gurea bezalako proiektuentzat)!

4...
Hedabideetan ere izan gara azken aldian:
  1. IROLA IRRATIAN oso elkarrizketa atsegina egin ziguten gabon aldian, buru-mapak, sormena eta espazio irekia gai hartuta,... ardau barik, baina kopla batzuk botata amaitu ere saio hura :-)! Eskerrik asko Iepa eta Sabin, gonbite ederra!
  2. Administrazioa Euskaraz aldizkarirako buru-mapagintzari buruzko sarrera-testua idatzi genuen (urtarrilean argitaratzekoa)
  • Bestalde Lan Ekintzaren eskutik proiektu hau sendotzeko laguntza jasotzekoak gara hurrengo hilabeteetan eta uste dugu bultzada handia emango digula, fede aldetik batez ere.
5. Sarean,
Getxo Blogera joateak Twitter munduan sartzea ekarri zigun, eta ordu dexente joan zaizkigu gure identitatea (des)-eraikitzen... (alperrik botatako orduak? guztiz bestela izango delako susmoa dugu...)
Espazio Irekiari buruzko komunitatea berrantolatzen ari da, eta NING taldea osatu berri da. Hor ere badago zer egina!

6. Irratian: hona Bilbo Hiria Irratian egindako azken saioak, beti bizigarri, BERBAZ! Azkena, Aseli berotasuna zabaldu gurean Bilbotik...

7. Ikasketa-bidaiak buruan:
  • urtarrilaren 18a eta 20 a artean Donostian lan-bilerak sormena, espazio irekia eta buru-mapagintza proiektuen gainean. Nahi izanez gero, bertan elkartu ahal gara!
  • Udaberrian WOSONOS Berlin, Espazio Irekiari buruzko munduko adituen topaketara joateko asmotan. Hemen bideo-aurkezpena

... eta honaino iritsi bazar, meritua bai zurea, hona saria, bizitzan horrela ibili ohi gara eta,... makila eta azanahorioa, ez da?

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM





2009/11/17

BURU-MAPAK iPHONE bidez



zuetako batzuk ni baino teknozaleagoak, bai, ziur! baten batek hau frogatuko balu, esan eta erakutsi egun baten! bai? Eleder BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

TWITTER: Eleder_BM

2009/11/02

TELEBISTAN BURU-MAPEI BURUZ

Aurrekoan (09-X-24), aurreratu genuen legez, Bilbao Open Day 09 delakoan parte hartu genuen.

Oso esperientzia ederra.

ETB-3ko NICK DUT NIK saiokoek BOD-09ren laburpena egin zuten. Buru-mapei buruz ere hitz egin genuen haiekin, eta goiko bideo horretan agertzen da elkarrizketaren zati bat, (15:44-19:19 minutuen artean).

Esker mila NdNkoei eta ALD (Arte Libre Digital) taldekoei!

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

TWITTER: Eleder_BM

2009/11/01

GETXOBLOGeko buru-mapak. ESKUZ eta XMind-ez

Argazkia, Manu Aresti algortarrak bazkal-orduan...

Twitter-en ere hasi gara berriki (Eleder_BM). Orain bai gustura, zerbait plazaratzeko labur-labur egin behar. Eta post hau ere, horrelakoa dator.

Atzoko jardunaldia oso ederra. 3-4 minututan buru-mapa baten laguntzaz galdera honi erantzuten saiatu ginen: blogari-jendea (itsar-argiaz irudituta nik: independenteak, bereziak, ertzekoak eta argia eman nahi duten horietakoak izan behar bailukete, ez da?) zer dela-eta biltzen dira hezur-haragi, Getxo baten, esaterako, atzokoan bezala?

Mintzalditxo hori egiteko prestatu genituen buru-mapak jarraian.

1. Eskuzkoa (metroan gindoazela, 20'tan egina), lasaitze aldera, post honen buru.

2. XMind SW libreaz egindakoa.

Esker mila, Mikel, Manu, eta bertan ezagututako jende jator mordoari!

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.flowandshow.blogspot.com

TWITTER: Eleder_BM