2024/07/30

Udako jaialdietako musika (2024 Errobiko eta Wim)

Errobiko Festibalean (Itsasu) eta WIMen (Frías) ibili gara egunotan.

Bietan ala bietan giro, dantza eta musika une ederrak bizi izan ditugu.

Eta erreakan igeri, mola esker Errobi, esker mila, Ebro!







Handik, gogorako, hauexek hona:

Martha Galarraga kubarra eta Ventu Omirumba (horren zantzurik oraingoz ez dugu aurkitu sarean, 2024-7-30). Sube la Marea - OKILAKUA. Hemen Martha laguntzaile: Manos Poderosas | OKILAKUA (bandcamp.com)

Voltia, Reunion Uhartekoak Votia | Sotak Musik

Parveen Khan (chant) & Ilyas Raphaël Khan (tablas, beatbox) interprètent Maula

            Tablaboxing | Ilyas Raphael khan. Ilyas-ek erakustaldi ederra egin zuen une baten, arin-arin imitatuz ahotsez perkusioz jotakoak, harrigarria. Ez dugu aurkitu sarean.

Davide Ambrogio, kalabriarra: Davide Ambrogio - Evocazioni e Invocazioni

Kolinga, baionarrak: LEGACY | KOLINGA | Kolinga (bandcamp.com)

Errobikoan danera ezin iritsi, laguntzaile ibilita, eta hurrengo baten ikusteko gogoz geratu zaizkigu beste ikuskizun bi hauek, besteak beste:

Yarin - Kukai dantza taldea

Paloma Pradal:  "Et vous, qui êtes-vous ?"


Eric Dicharry-gaz aurkitopaldi polita ere, gerora jarraitzekoa (oso interesgarriak hauek er: Eric Dicharry (eke.eus); Euskal Museoan 2016an), eta, Peru Galbete (http://perugalbete.com) ere jaialdiotan (bietan!)

 

ge




2023/02/14

Bazkariak (4. sarraldia BFAn) eta bizikurriak

Aurreko astean sartu naz 4. aldiz BFAn lanean.

2020tiko bitxialdian bigarren aldiz.

Bitxialdiko 1.hartako oroitzapen nagusia, gogorra delako, maskara bat jarrita etortzen derrigortu nahi nindutelako, tira-bira latzak agintari pilo batekin, neure ondoko eta besteko.

Azkenean pakea eman zuten. Hilabete batzutara Bilboko Udalean, kausa berdina dela eta, bota egin gintuzten, 9 bulego egun eta gero, errekorra! Bilboko Udala, ergelago, harroputzago, zitalago are.

Aste pare bat barru dugu epaiketa, 2023-2-28an. Irabazi daigun, ospatu daigun!


Bada, BFAko 2020ko lan-enkargua nahiko baztertzailea zirudien.

Sotoko liburutegian metatuta ziren espediente zahar pilo baten artean izan nintzen 5 hilabetez. Sailkatu, banatu eta botatzeko.

Han, nola ez, zaborra zen nagusi. Eta kasu gehienetan, minbarregarria.

Esaterako, Azkunaren urte haietan Bilbon antolatu zuten Formula 3000-ko auto lasterketa ergel putz hura egin zutenekoa, Bilbao Urban Circuit 2005, eta espedienteetan ikustea zelako dirutzak hornitu genituen BFAtik. Ricardo Barkala zen buru, eta han omen zuen ito bere karrera politikoa, alkatenahiek pott. 

Gogoan baitut sasoi hartan Bihotzean auzo elkarteak eta Bilboko besteek antolatu zuten manifestazio hura, uztaila izango zen, eta 2000-3000 lagun batu ginen zirkuito txepelkeria hari argi ezetz esateko.

Hori guztia, turismo eta ekonomia kontzeptu abstraktu, magiko, leloburujale horien guardasolpean.

Zirkuito hura porrot galanta izan zitzaien. Herritarren garaipena. Eta huraren ordezko, hurrengo urtean, zer ekarri ziguten? BBK Life, lehelngo lepotik burua!

Bitxialdian, danok etxean zarratuta kriminalen moduan, eta jende elkartzeak ahalik eta txikienera eta urrienera murriztu. Nortzuk agintzen hori? Lehenago (gogoratzen MTV sari banaketa, 2019ko bukaeran?) eta ondoren, ekonomia estrategia nagusietakoa, jende-masak ekartzeko ekitaldi erraldoiak Bilbora erakartzen ari eta ari diren estratega mengel koadrilatxoa, ai, ai, ai!

Tira, ba bueltan naz, eta bigarren egunean, saileko kideei idatzi diet agur mezu bat. Bertan CVa erantsi dut. CV oso-benetakoaren ideia (bizikurria datorkit hitz proposamen gisa oraingoz; kurri eman behar dogulakoan bizitza, zentzuzko eta gogozko jardunei jarraiki) gauzatzen lagundu dit 4. sarraldi honek.

Beste mezu baten luzeago zabalduko dot horren berri.

Uros bizi!

Gentza Eleder


************

(100 lagun ingururi bota dotset mezua, 5ek inguru erantzun, oraingoz)

De: AURTENETXE PILDAIN, Eleder
Enviado el: jueves, 9 de febrero de 2023 12:21
Asunto: bazkaltzen? /// gaur bertan? // (ber-) aurkezten

Egun on! Ze moduz?

ITZUL (traductor neuronal, eusà Eng; Esp; Fr)

Ze hotza, e?

Herernegun hasi barri bulegoan,

4. aldundialdi honetan sormentsu, rock-ero, ireki eta emonkorren gatoz 😉!

Gaur, baten bat menu(-erdi)txue inguruko tabernaren baten bazkalduten animatzen, bai?

Holan elkarren barri izan ahalko dogu ... Gora bihotzak!

Gentza Eleder

Ps. Arigune moduan funtzionatu dezake bazkalorduak, euskeraz aritzeko sarriago!

**********************

Ps 2 (cv moduko labur bat hemen, neure bizikurria, zirriborro gisa oraingoz)

2020/01/20

BFAko lanpostuari agur


Bizkaiko Foru Aldundian, Ekonomia Sustatzeko Sailean, ibili gara antolaketa teknikari 2002tik (2008-2010 artean langabezian eta hezkuntzan tarte baten), eta gaur, 2020-1-20a, dugu bertan azken eguna.


Hemen jarraian, bulegokide izandakoei mezua, bihar bizimodu barriaren alde topa egitera gonbitatuz:



Bihar, (martitzena,  urtarrilak 21, 12:00-14:30) Kafe Antzokian tragu bat hartzeko aukera, bizimodu barria ospatzeko. Gonbidatuta zaude!
Gaur dut azken eguna Aldundian, eta modu xume horretan eskertu nahi dut urte askotan inguruan jaso izandako laguntza, jatortasuna eta samurtasuna.
Tokia beste bati uzten diogu holan, aurrerantzean hor kanpoan orain arteko antzeko zereginetan jarraitzeko asmotan:

Sormena, buru-mapak, irratia, euskara, alternatibak,

Gune Irekiko batzarrak, coaching-a,Permakultura, ikasi, idatzi, yoga, auzolana, itzulpenak
Musika, dantza, hizkuntzak, dentosofia…

horrelakoetan jarraitu gura dut, zentzuzkoak egiten jatazan zereginetan eta eremuetan, eta lagun eta familiarengandik hurbilago. Batez ere Mundakan, Busturialdean eta Bilbon. Ruperrek dioen moduan, bizitza hau bakarra delako ;-)!
 
Aurrerantzean ere zerbaitetan lagundu ahal dotsudala pentsatuz gero, hor izango gara, bai! Hemen eposta: eleder.aurtenetxe@gmail.com; eta tlf zkia; ***, behar dozunerako.

Eskerrik asko eta besarkada bat!

Eleder

ps: Saileko jendeari bidali diot mezu hau batez ere, eta burura etorri zaizkidan beste aldundikide batzuei.
Jakina, azken hamarkadetako lankideei eta nahi duzunari ere zabaldu ahal diozu gonbitea, gustura etorriko litzatekeen  jende horri!



2019/01/29

Konplize ditut eta

Konplize ditut eta

Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 Eta gizonak ere bai, bai?

 @Eleder

Anari: epilogoa

Epilogoa

Ihes egiteko era guztien artean,gutako bakoitzak aukeratua du berea,eta zuk zeurea. 
Oharkabe, erabakia duzu bizitzaren gorritik metro bat atzera bizitzea, bidean seinaleak: zaindu segurtasun tartea.
Badakizu, garrantzirik ez dutenen artean, garrantzi gehien dutenak, bihurtzen dituzula zuk garrantzizkoenak, garrantzizkoenak
Eta trenak euri tanten kontra lehertzen hasten direnean,
Hutsuneak azpimarratuz
Zeure burua ikusten duzu kotxeen argi-itzal bustian
Telefonoz deitzen duen
animalia izu eta hipokondriako bat
Eta tristuraren industriak zuretzat sortu dituen
ansiolitiko eta kantuak, makrobiotika eta liburuak,
konstelazio eta terapiak, sare sozialak eta farmaziak,
zure melankoli burgesa bezatzen dutenak
dena duzu
dena duzu galtzeko
dena duzu galtzeko beldurra


2018/10/23

MICE: Bizia Arnas, #FeministonHerria 2018



MICE taldeak kanta ederra, aurtengo Emakumeen Mundu Martxarako eta Feministon Herrirako. Hemen aste osoko programa. Eta larunbatean, U27, Bilbon, Feministon Herria. Bizi! @Eleder_BuM
Gogor,
nahiz heltzen diozuen gogor
herdoilak aspaldi irentsi zuen aingura zaharrari

guk, indarrak batuz,
azalera ekarriko dugu marea bizia
gatz uholdeak sortuz
marea bizia, gatz uholdeak!

Babestuko ditugu logika guztiak kolokan jartzen dituzten begiradak, larruak, ahotsak
inungo geltokietako komunetako istorio iheskor heze herabeak
zaurgarria kopetan idatzia duten gorputzak
lurraren ta lurraldeen zaintzaile kartsuak.
Ihes egin nahi ez luketen destinurik gabeko iheslariak
ertzetan, ertzetatik
mundua osotzen dutenak
mundua osotzen dutenak
mundua osotzen dugunak
mundua osotzen dugunak

Ibilian-ibilian
indartuko aldarria
sabeletik eztarrira
eztarritik mundura
zabalduko ulua

Ibilian-ibilian
indartuko aldarria
sabeletik eztarrira
eztarritik mundura
zabalduko ulua 
zabalduko ulua

Ibilian-ibilian
indartuko aldarria
sabeletik eztarrira
eztarritik mundura
zabalduko ulua
zabalduko ulua 

Ibilian-ibilian
indartuko aldarria
sabeletik eztarrira,
eztarritik mundura
hortzi muga berria
arnas bizia 
arnas bizia

Ibilian-ibilian
indartuko aldarria
zabalduko ulua
hortzi muga berria
arnas bizia... bizia arnas!
ibilian-ibilian
bizia arnas!
ibilian-ibilian
bizia arnas!
ibilian-ibilian
bizia arnas!
ibilian-ibilian
ibilian-ibilian
ibilian-ibilian
ibilian-ibilian
ibilian-ibilian

kredituak

released October 16, 2018
Ilargi Agirre: bateria
Ibai Gogortza: gitarrak, perkusioak
Joseba Baleztena: bajua, gitarrak, perkusioak
Miren Narbaiza: gitarrak, ahotsa
Goldatz Berako Emakume Taldea: koroak
Emma Gascó: artelana 
 2018ko Feministon Herria-rako egindako kantua.
Berako Atala estudioan Iñigo Irazokirekin grabatua.
Jonan Ordorikak Mamia estudioan masterizatua.

Hitzak nor(tzu)k?

2018/10/04

Piztu Bilbo. Itzali MTV




Eta hemen,  -k prestatutako karaokean. Merzi!

Hemen hitzak, ulertzen ez ditugun zatiak horiz jarrita:

PIZTU BILBO, ITZALI MTV
Rrrrrrra! Txo, txo,  txo, txo,…!
Dana da drama, Bilbon, dana da drama
Kapi-Kapitala dabil bere kaxa
Gazteon zama, por la lana, onartuz zuen lana
Iraultzaren parte, ez e(d)uki zalantza
Abortatu plana, Aburto, ez dala justo!
Azken irrifarra, iraultzailea ta punto


MTV amatatu! Egin apustu!
Bilbo piztu! Banketxeak hustu!


Laurogeitamarreko hamarkada
Soilik musikari zuzenduta zegoena
Denborak aurrera egin ahala
Ignorantzia piztu duena
Sexu, droga, jaia, estereotipo denak finkatuz
Musika kendu ta iraintzen gaituena


Money, money, make money, money
Money, money PNV gure Cartel de Cali
Money, money, hiria titanioz estali
Money, money, ta gu pikutara bidali


Dirudunen aldeko teoria
asetu ezin musikaren egarria
Herriak egia eskatzen du, agian
Berrian nagiak entzuten begiak


Multia bazara, Patxa!
bitartean gazteria gure kaxa
mila tonto bete awards-a jeiki
ta ez irauli working class-ean


Kulturi da herridxena
ez enpresa handidxena
kapitalistik gudau berantzat
MTVa adibide onena, EAJ fuera!

Pentsamendu ustelak botakuz herbestera
Eskemak hausteko gatoz
ta, mesedez, benetan hausi daitzezela


Txo,txo,… auzoz auzo piztu Bilbo!
Txo,txo,… erakuslehio hiriari planto
Rrrrraaaa!
Gureaz harro bertsoz bertso
Txo, txo, txo, txo…
Tutuetatik kanpo
Uo o o,  a a a
Uo o o,  a a a
Ez dugu behar,
ez dugu behar,
MTVa ez dugu behar
Musika herritik ta herriarentzat
MTVa hemendik at!


Begira kalean daude
bere gurdi berrian
berriro behin eta ere
berrikuntza diru guztia
Begira kalean daude
bere gurdi berrian
guda nahi badute
horrela  izan daitela


Egiten duzun estiloak
Ez dit axola
Hip-hop, reggae, punk, edo rock and rolla
Itzali telebista
Atera mundura,
kalea, izan zen gure eskola
reggae musikan sustraiak eta kulturala
ta hori da gu bultzatzen ari garena
bai, gu gara, euskal gazteriaren ahotsa, ahotsa


Lurraldeko mugimendu sozialak zapaltzen
Musika komertzialak, sexistak ordaintzen
Artistak borrokan errespetua galtzen
Itzali MTV ke ez dugu sartzen
Dena turismoarentzat
Ezer ez herriarentzat
Nola ikusten da bizitza
MTV antenatik at?


Geure kultura, geure artea, geureak dira,
Nahiz ta aukerak eman eta eman kanpotik datorrenea
Masifikazio, aprobetxategi
Eman iezaiozu nahi duzun izena honi
Ieieeee, nahi duzun izena honi, ieieeei


Txo,txo,… auzoz auzo piztu Bilbo!
Txo,txo,… erakus-lehio hiriari planto
Rrrrraaaa!
Gureaz harro bertsoz bertso
Txo, txo, txx, txo…
Tutuetatik kanpo
Uo o o,  a a a
Uo o o,  a a a
Eta larunbat honetan, 2018-11-13an Hamaika Botxo topagune interesgarria Bilbon.


Dead Kennedys-ek aspaldi kantatzen zuen, "MTV, get off the air!" 

Mundaka Festival bertan behera, bide batez. Utzi pakean Mundaka.

Sinatu nahi?
Harremanetarako: Danona.Donea@gmail.com

Bizi!

@Eleder_BuM

2018/09/19

2018/09/18

Geldirik ez (Ruper Ordorika)



Galbidea izan arren
aurrean dagoen bide hori
estarta hondoratu horietan zehar
gogoko gogoko bada

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Zure izenean baina zu gabe
hitzegiten dutenei
ez egin jaramonik
etsai dituzu
kontuz nirekin ere
ez itsuki sinistu.

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Besarka ezazu
asmo eder bat gogotik
oratu ezazu
gaurko eguna besotik
ez dezazula ahaztu
denbora hondarra dela
urre, urreduna.

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Besarka ezazu
asmo eder bat gogotik
oratu ezazu
gaurko eguna besotik
ez dezazula ahaztu
denbora hondarra dela
urre, urreduna.

@Eleder_BuM

Ezetz esatea (Ruper Ordorika, zuzentasunaz )



Zein zaila den 
ezetz esatea,
zein zaila den 
txanda ematea, 
abantaila 
ez onartzea,
lehen saria
bazter uztea, 
ez da errexa 
ahaldunaren 
lausengua 
errefusatzea.

Zein zaila den 
ezetz esatea, 
zein zaila den 
eskua ukatzea, 
behin oparia
onartuz gero,
ardo gozoa
edan egunero,
zein den zaila
baieztatzea
txanpon baten
ifrentzua zarela. 

Zein zaila den 
ezetz esatea, 
ospearen
dirdira belztea, 
sosari men
egin orduko
ardia zara
ardi larruzko,
zein den zaila
egia esatea
txanpon baten
ifrentzua zarenean.

Zein goxoa
eskuineko
esku zintzoak
ezkerrekoak
egindakoaz
ezer ere ez
jakitea.

Zein goxoa
abagunea
heltzen denean
hitzak poltsikoan
sartu eta
ezer ere ez esatea.

@Eleder_BuM