2009/11/17
2009/11/02
TELEBISTAN BURU-MAPEI BURUZ
Oso esperientzia ederra.
ETB-3ko NICK DUT NIK saiokoek BOD-09ren laburpena egin zuten. Buru-mapei buruz ere hitz egin genuen haiekin, eta goiko bideo horretan agertzen da elkarrizketaren zati bat, (15:44-19:19 minutuen artean).
Esker mila NdNkoei eta ALD (Arte Libre Digital) taldekoei!
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
TWITTER: Eleder_BM
2009/11/01
GETXOBLOGeko buru-mapak. ESKUZ eta XMind-ez
Twitter-en ere hasi gara berriki (Eleder_BM). Orain bai gustura, zerbait plazaratzeko labur-labur egin behar. Eta post hau ere, horrelakoa dator.
Atzoko jardunaldia oso ederra. 3-4 minututan buru-mapa baten laguntzaz galdera honi erantzuten saiatu ginen: blogari-jendea (itsar-argiaz irudituta nik: independenteak, bereziak, ertzekoak eta argia eman nahi duten horietakoak izan behar bailukete, ez da?) zer dela-eta biltzen dira hezur-haragi, Getxo baten, esaterako, atzokoan bezala?
Mintzalditxo hori egiteko prestatu genituen buru-mapak jarraian.
1. Eskuzkoa (metroan gindoazela, 20'tan egina), lasaitze aldera, post honen buru.
2. XMind SW libreaz egindakoa.
Esker mila, Mikel, Manu, eta bertan ezagututako jende jator mordoari!
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.flowandshow.blogspot.com
TWITTER: Eleder_BM
2009/10/30
GETXON, GetxoBlog jardunaldian hizlari
Getxo eta inguruetako blogari batzuk elkartzekoak gara bihar GetxoBlog jardunaldiaren karietara (hemen egitaraua).
Mikel Agirregabiliraren eskutik jaso genuen gonbitea bertan parte hartzeko guk ere.
Buru-mapa bat erabilita, galdera honi erantzuten saiatuko gara jendaurrean labur-labur mintzatuz: zer dela eta behar du blogari-talde batek (izatez nahiko bakarzaleak omen) horrelako topaketa bat?
Horri erantzuteko eskema hau prestatu dugu (XMind instalatuz gero, zeure ordenagailura baja dezakezu, helbide horretan jarritako beste milaka buru-mapetariko beste edozein bezala).
90 segundu omen daukagu gure ikuspuntua adierazteko, eta beraz, lan polita jarri digute.
Barre apur bat egitea edo irripartxuren bat piztea espero dugu, sikeran!
_________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
TWITTER: Eleder_BM
2009/10/19
ESPAZIO IREKIA... alkatearen eskutik! (eredu bat)
Kai Degner da bertako alkate eta berak arukeztu digu OSLIST e-zerrendan duela gutxi grabatutako eta sarean jarritako bideo hau.
Errez ulertzeko moduko ingelesez dago eta bertan nahiko argi agertzen da Espazio Irekiko topaketak nolakoak diren eta zer berezitasun daukaten.
Gure artean ere ikusiko ditugu antzekoak, aurki, bai horixe!
___________________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
_____________________________________________________________________________
_________________________________________
2009/10/18
ESPAZIO IREKIAK ZABALTZEN: BILBOKO IBAIA GOZATZEKO
Aurreko egun batean Espazio Irekiari buruzko adituak biltzen dituen zerrenda elektronikora (OSLIST) mezua igorri dugu.
Gure zalantza ondorengo hau zen: Espazio Irekia antolakunde eta talde egonkorretan erabili ohi da. Egokia ote da, modu berean, egituratu gabeko jende-multzo bati gairen baten inguruko lanera deitzeko?
Baiezko erantzuna jaso dugu eta, galdera bera eginez eta idatzi hau plazaratuz, espazio hori zabaltzeari ekin diogu dagoeneko.
1. HONA HEMEN JATORRIZKO INGELESEZKO MEZUA (eta beheraxeago, euskaratuta):
as far as I have read, OS is called by a community, company, association or
group that regularly works together, let's say.
My question is: *would OS work also if an individual invited openly people
for an Open Space about a topic that may get the interest of a general group
of people?* For example, do you think we - a facilitator or facilitating
team - (on our own through our social net, or, supported, maybe, by an
organisation that usually holds summer university courses, by a local
administration or so...) could call for OS events on this topic:
*
"the river in our city is painfully ill. Due to it, all of people here are
losing a great opportunity to enjoy a more local and healthy lifestyle.
Imagine you could daily walk or bike to the river, dive into and swim in
it, and get back home,... wouldn't it be great for all of us? Can we do
something to enhance the recovery of the river? Can we dream about swimming
in it in, let's say, 10-15 years? Do you feel like acting on? Join us in OS
and let's start acting on it..."*
This may be a good way for facilitators to open space and spread OS practice
and let their dreams start coming true... it may also give birth to new
groups to deal with such topics from this OS meeting on...
What do you think about it?
Have you ever open such kind of space "proactively", let's say?
Do you know about similar experiences?
Kindest regards,
2. MEZUAREN MUINA EUSKARARATUTA
Ondo funtzionatuko luke Espazio Irekiak lagun batek herritarrentzako deia zabalduko balu, zabalean, interes orrokorreko gai baten inguruan? Esaterako, erraztaile batek edo talde batek (berez, lagun-sarearen bitartez edo, beharbada, antolakunderen baten laguntzaz) jarrain idatzitako gai honi buruzko Espazioa Ireki nahi balu?
"BILBAOn IBAIA GAIXORIK DAGO. HORI DELA-ETA BIZIMODU EDERRAGOA ETA OSASUNTSUAGORAKO AUKERA ITZELA GALTZEN ARI GARA BERTAKO BIZTANLE GUZTIEK. ETA, ETXETIK IBAIRA OINEZ ZEIN BIZIKLETAZ JOAN, BAINUA HARTU ETA ETXERA BUELTAN JOATEKO AUKERA BAZENU? IRUDIKATZEN? ITZELA LITZATEKE GUZTIONTZAT, EZ DA? BA AL DAUKAGU ZEREGINIK IBAIA BERPIZTEAN ERAGITEKO? AMTES EGIN DEZAGUN, ETA 10-15 URTEREN BURUAN IBAIAN BAINATZEKO AUKERA IZANGO BAGENU? ERAGITEKO PREST ZAUDE? BILDU GAITEZEN, BADA, ETA HASI GAITEZEN LANEAN. ESPAZIO IREKIAN BILDUKO GARA HORRETAZ GUZTIAZ BERBA EGITEKO..."
Zer deritzozue horri? Ireki al duzue Espazio antzeko kasuren baten inoiz? Ezagutzen dituzue antzeko esperientziak?...
Jasotako erantzunak, lehen esan bezala, itxaropena handitzeko modukoak, baikorrak. OSLIST delakoaren artxiboetan ikus ditzakezue. Lehenago alta egin behar, hemen xehetasunak.
Tira, amets egitea libre da, profita gaitezen, bada!
___________________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
_____________________________________________________________________________
2009/10/14
ESPAZIO IREKIA (Open Space Technology): SARRERA
Zer da Espazio Irekiko Teknologia?
Espazio Irekiko Teknologia (EIT edo EI, laburtuta) era guztietako jendeari edozein motatako antolakundeetan bilera eta topaketa argituak sortzen laguntzeko modu bat da. Argi geratu da, halaber, 1985etik-edo, espazioa irekitzeak, nazioarteko aitzindaritza-praktika intentzional gisa, jende arruntak elkarlanean jardungo duen antolakunde argituak sor ditzakeela eta jarraitasunez emaitza ezohikoak sortzen lagundu dezakeela.
Espazio Irekiko bileretan, topaketetan eta antolakundeetan parte-hartzaileek beraiek sortzen eta kudeatzen dute euren agenda, hau da, garrantzi estrategikoa duen gai nagusi baten gainean aldi berean emango diren lan-saio paraleloak. Gaia izan daiteke, esaterako: zer estrategia, talde, antolakunde edo komunitate babestu dezakete edo sortu daiteke lankidetzan parte-hartzaile guztien artean?
5 eta 2000+ lagunekin -egun bateko lantegietan, hiru eguneko topaketetan edo asteroko lan-bileran- honako hauxe da ohiko emaitza: antolakundean jada gertatzen ari dena (plangintza eta ekintza, ikastea eta egitea, pasioa eta erantzukizuna, parte-hartzea eta jarduna) konektatzea eta indartzea. Ikusi honako hau ere: WorkingInOpenSpace (Espazio Irekian lan egitea, gidatutako ibilaldia).
Noiz eta zergatik?
Egin beharreko lana konplexua denean, eragindako jendea eta ideiak askotarikoak direnean, kontua bideratzeko pasioa (eta, beraz, gatazka emateko aukera ere) handia denean, eta gaia burutzeko epea "atzokoa" zenean, orduantxe funtzionatzen du ondoen Espazio Irekiak. Erantzukizunak zedarritutako pasioa, kafe-eten on baten energia, intentziozko auto-eraketa, lan-esparruko espiritua, anabasa eta sormena, antolaketa-eboluzioa eta gehien behar den unean eta gunean jendea eta antolakundeak mugimenduan jartzeko modu sinple eta ahalmentsua dela esan izan da.
Eta, EIa itxurazko egiturarik ezagatik eta sorpresei ongi etorria emateagatik ezaguna bada ere, oso egituratua suertatzen da Espazio Irekiko bilera edo antolaketa. Baina, hain da egitura hori jendeari eta esku artean den lanari modu perfektuan itsatsitakoa, ze bere zereginean, hau da, lanik onena sustengatzen (ez oztopatzen), igarri ere egin gabe ematen baita. Izan ere, Espazio Irekian ehundutako istorioak eta lan-planak konplexuagoak, sendoagoak, iraunkorragoak izan ohi dira eta adituek edo zuzendaritzak gidatutako diseinuak baino askoz bizkorrago mugi daitezke.
Zer gertatuko da?
Inoiz ez dakigu zehazki zer gertatuko den jendeari bere lanik garrantzitsuena egiteko espazioa irekitzean, baina honako emaitza hauek berma ditzakegu talde bat Espazio Irekian sartuz gero:
1. Parte-hartzaileentzat garrantzirik HANDIENA duten gaiak aterako dira.
2. Ateratako gai bakoitzari parte-hartzailerik prestatuenek eta zerbait egiteko gaienek helduko diote.
3. Egun bateko edo egun biko epe laburrean ideiarik, mintzaldirik, daturik, aholkurik, ondoriorik, azterketa sakonagoa behar duten gairik, eta berehalako ekintzarako planik garrantzitsuenak txosten ulergarri batean jasoko dira – eginda, inprimatuta eta parte-hartzaileen esku, alde egiten dutenerako.
4. Horretarako espazio eta denbora egokia uzten bada, txosten horretako eduki osoa fokatu eta lehentasunez hornitu daiteke, ordu gutxi batzuetan, ehunka lagunen taldeekin ari bagina ere.
5. Ekitaldi baten ostean, egun batzuen buruan emaitzak antolakunde edo komunitate osoaren esku utzi daitezke, mintzaldiak, "stakeholder"ak (gai jakin batean eragina izan dezaketen pertsona edota taldeak) inplementatzera gonbidatuz, orduantxe.
6. ETA... horrelako emaitzak planeatu eta inplementatu daitezke talde handiko lan-modu izeneko beste horietako edozeinetan baino arinago. Egun edo aste batzuetan lortu daiteke beste bide batzuetatik hilabeteak edo urteak beharko lukeena.
Barri ona, eta barri txarra, funtzionatu egiten duela. Barri ona, jendea eta lana mugimenduan jartzen duelako. Barri txarra, aurrerantzean gauza asko lehengo aldean ezberdinak izatera pasatzea ekar dezakeelako. Nahi diren gauzak agertu daitezke, nahi ez direnak desagertu daitezke eta batzuetan alderantzizkoa gerta daiteke -baina, horrelakoa da bizitza. Labur esanda, beraz, Espazio Irekiak bizia dakar antolakundeetara eta bizitzara dakartza bueltan antolakundeak.
Zer da hurrengoa?
Webgune hau istorio arrakastatsuz, praktikarako baliabidez eta beste informazio-puska on eta lagungarriz beteta dago. Horiek guztiek "Zer da Espazio Irekia?" galderaren erantzunaren zatia daukate. Hona hemen hurrengo urrats onak izan daitezkeen artikulu batzuk...
* OpenSpaceQuotes (Espazio Irekiari buruzko aipuak)
* OpenSpaceExamples (Istorio labur-laburrak)
* OpenSpaceElevatorSpeeches (Espazio Irekia zer den)
* OpenSpaceExplanations (xehetasun batzuk)
* OpenSpaceNewsletters (e-berripaperak)
* OpenSpaceArticles (Espazio Irekiari buruzko artikuluak)
* OpenSpaceWorldPhotoAlbum (Espazio Irekiaren argazkiak)
___________________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
BURU-MAPEN eta ESPAZIO IREKIAREN gainean: Bilbaon, urriaren 24an (larunbata), DOANIK
Aurreko idatzi batean aipatu ditugu ALD (Arte Libre Digital) jardunaldiak. Urriaren 22a eta 25aren artean izango dira Bilbaon. Lerro hauen bukaeran egun horietarako agenda jarri dugu (eta berdez tintatuta, interesa bereziki pizten diguten saioak).
Gu ere buru-mapei eta espazio irekiari buruz mintzatuko gara. Ordubete dugu horretarako eta euskara eta gaztelania ezkonduz egiteko asmoa dugu.
- NON: HIKA ATENEOan, Bilbaon.
- NOIZ: 2009-X-24an (larunbata). 16etan hasita. Euskara eta gaztelera ezkonduta.
- ZER: Espazio Irekiari buruzko buru-mapa bat prestatuko dugu XMind software librearen bidez eta bertan aurkeztuko dugu. Arlo bi horietarako sarrera, beraz, kolpe baten.
Pasaion/k, bada, mesedez, idatzi honen esteka...
.... esker mila!
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Behealde honetan, BOD09 jardunaldien agenda, eta hemen kartela (azken aldaketak jasota dituela).
Fecha: Jueves 22 De Octubre. Lugar: Univ. Deusto
16:00h :
Presentación y rueda de prensa: "Arte Libre Digital (.:ALD:.)"
17:00H :
Ponencias y charlas: "Cultura libre y Sociedad de la Información"
-"Licencias libres en un marco empresarial" - (Javier de la Cueva)
-"Software libre y empresas TIC" (ESLE, Agustín Betancourt - ASOLIF)
-"Bilbao Agenda 2016" - (Ayuntamiento de Bilbao)
-"Editoriales y medios de conocimiento libre" - (Soraya Muñoz)
-"Educación 2.0" - (Pablo Garaizar - Univ. Deusto)
Perfomance de Ramón Churruca: "Libre y a su aire"
______________________________________________________________
Fecha: Viernes 23 De Octubre. Lugar: Hika Ateneo
11:00h - ASAMBLEA .:ALD:.
11:30h (nodo legislativo)
-"Nuevas conceptos de protección en la era digital" - (Mario Pena)
-"Legislación y licencias creativas" - (Javier de la Cueva)
16:00h (nodo debate)
-"El futuro y la web 2.0 (Aprendices)
-"¿Y si alguien te dijera: Toma, ésta pelicula es tuya?" - (El Cosmonáuta)
-"Formas de protección de libertades en la sociedad red" - (Txopi y psy)
___________________________________________________________________________ 22:30 (nodo audio-visual: Gaztetxe 7 katu)
-Inconexia con bruno chico bicho (BIO)
-Public & DomesticLab (SNT)
___________________________________________________________________________
Fecha: Viernes 23 De Octubre. Lugar: M3
12:30h (nodo media)
-Charla/Taller de vídeo: Herramientas de creación vídeo - (Phillipe)
-Charla/Taller de diseño: Herramientas de creación 2D gnu/Linux - (Phillipe)
16:00h (nodo hardware)
-Charla/Taller: "Pure Data" - (Patxi Sabalza)
-Taller de hardware: "Robotsynth" - (Victor Mazón)
________________________________________________________________________
Fecha: Viernes 23 De Octubre. Lugar: Frontón de la Esperanza
20:00h (nodo visual)
-"Riot Collective free culture shortfilms and works" - (El Cosmonáuta)
-"Arquitectura Mutante" - (Delcorp.org)
________________________________________________________________________________________________
Fecha: Sábado 24 De Octubre. Lugar: BilboRock
11:00h - ASAMBLEA .:ALD:.
11:30h - 14:00h (nodo legislativo)
-"Producción musical autónoma en internet" - (J. Rodriguez y Txarlie)
-"El coste de Microsoft" - (René Meroú)
_________________________________________________________________________________________
Fecha: Sábado 24 De Octubre. Lugar: HIKA ATENEOA
16:00h (nodo software)
-"X-Mind: Mapas Mentales con Software Libre" - (Eleder - Eusk/Cas)
-"Synfig Studio: Animación vectorial 2D con Sof. Libre" - (F. Iacomella
- GNU)
-"CAF" - (Pablo Martín Caedes)
-"Aplicando OpenSIM en Sevilla" - (Pablo de Soto - Hackitectura)
-"Free Technology Academy" - (F. Iacomella - GNU)
_______________________________________________________________________________________
Fecha: Sábado 24 De Octubre. Lugar: M3. 16:00h
(nodo hardware/audio/3D)
-Minilab para "peques" - (Cigku, Ugaitzg, psy - HCKRS)
-Taller de hardware: "Robotsynth" - (Victor Mazón)
-Taller de hardware: "Arduino:me" - (Diego León y Jano)
-Charla/Taller: "Reciclaje y construcción de instrumentos" - (Tuni)
-Charla/Taller de 3D: "Blender" - (Phillipe)
-Charla/Taller de 3D: "Interactivos/Videojuegos" - (Phillipe)
-Charla/Taller de audio: "Ardour, LMMS, Jackd, Hydrogen, Audacity" -
(Phillipe)
22:30h
-Budfather - Zigor (BIO)
-XOL - (MDR - YastaClub)
-Set Extra: Bilbao Open Day Riot!!
________________________________________________________________________________________-
Fecha: Sábado 24 De Octubre. Lugar: Guggenheim / Muelle Deusto
20:00h
-"Public Secuencer" - (Abraham Manzanares)
-Debate: "Espacios creativos autogestionados" - (psy)
________________________________________________________________________________________
Fecha: Domingo 25 De Octubre. Lugar: L`Mono
11:00h - ASAMBLEA .:ALD:.
11:30h (nodo recetas libres)
-"Wiki-Historias" - (Aloña Intxaurrandieta)
-"Ilustración y memoria histórica" - (Julian Sradinaru)
-Charla/Taller: "La profundidad de nuestros sueños" - (Asociacion SOL)
16:00h
-"Tauromaquia: Cuando la cultura es tortura" - (Colectivo AntiTaurino) -"Poliamor" - (Juliette Siegfried y Roland Combes)
-Taller de Reciclaje de Hardware - (Reciclanet.org)
-Taller de Bicicletas - (Franco Gaete)
-Taller de Txapas/Pegatinas - (TrucaRec)
-Taller de SelfDressing - (TrucaRec)
Cierre
-"Despedida jornadas -Bilbao OpenDay`09 + Liberando código y tipografías"
_____________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
_____________________________________________________________
2009/10/12
FLOW AND SHOW, ingelesezko bloga
Flow and Show ingelesezko blogean lehenengo idatzia jarri barri dogu.
Buru-mapak, Espazio Irekia eta sormena ditugu lan-ildo nagusiak.
Gai horiei buruz esploratzea dugu gogoko eta interneten denbora dexente ematen dugu horretan.
Ingelesez mintzatzen gara plaza handi horretan aurkitzen ditugun hainbat lagunekin, eta haiekiko zubi izan nahi dut F&S (Flow and Show) jaiobarriak.
Hauek dira bizi ditugun sasoiak eta horrela egitea komeni omen...
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
burumapak@gmail.com
__________________________________________________________________________
2009/10/01
UDAZKENEKO BATZUK
Gazteleraz hasi gara argitaratzen azken aldian, zaletasuna bizibide egiteko beharrezkoa izango delakoan.
- Berriena,IN-FLUYENDO blogari ere ekin diogula. Blog honen antzeko haritik joango da hori ere: buru-mapak, espazio irekia, sormena eta beste. Asmoa: gure lana espainieraz ere jakinaraztea eta bezerogaiek gutaz zerbait gehiago jakin ahal izatea.
- Neuronilla-ko kideei buru-mapagintzaren gaineko artikulua bidali genien eta argitaratu egin dute egunotan. Hemen artikulua irakurgai.
- Azaroan Cáceres Ciudades Creativas topaketa dago. Komunikazio bi proposatu dizkiegu eta laster jakingu dugu onartzen dituztenentz. Dena den, IN-FLUYENDO jaioberri horretan ere emango ditugu argitara.
- Lan-Ekintzakoentzat (Bilbaoko Udalaren peko agentzia, enpresa sortzen dutenal laguntzeko-eta) laburpena prestatu dugu, BM31 proiektua azaltzeko. Hurrengo hilabeteetan haiekin elkarlanean aritzeko asmoa dugu.
- Iturburu kaleko Cantarranas plazako jaian izan ginen. Interesgarria eta oso polita Lorenzo Rocharen jarrera.
- Hilaren bukaeran Parisa? Hor gabiltza... Espazio Irekian erraztaile lanetan trebatzeko aukera ona delakoan... Joan ala egon?
- Bilbaon bertan, urriaren 22-25 artean ALD: Arte Libre Digital jardunaldiak. Oso jende jatorra, kontzientea, arduratsua eta dibertigarria dabil gure inguruan software librearen aldeko lanean, hacktibismoan,... Haietako batzuen eskutik sortu da udan ALD proiektua, arte, kultura, informazio,... libreen inguruan hausnartzen eta ekiten laguntzeko. Topaketa ezin interesgarria prestatzen ari dira. Zuk ere parte har dezakezu. Horretarako nahikoa duzu bisitalditxo bat egitea, eta gogoko baduzu, jende-sarean izena ematea, zeure proposamenak botatzea eta gainontzeko kideekin eskuz-esku jardutea. Informazio gehiago, hona idatzita: info@artelibredigital.net.
- Eta, udazkenarekin, BERBAZ irrati-saioarekin hastekoak gara barriro, laster.
_____________________
burumapak@gmail.com
______________________
ESKOLARAKO PROPOSAMENAK
Atzo gurasoak deitu gaituzte eskolara ikastaroaren nondik-norakoak azaltzeko. Aurreko baten idatzi genuen, 5 urteko alaba aurten hasi da eskolan. Han izanda, zerbait mugitu zaigu barnean. Eta etorkizunean eskola hobeak izan ditzagun, proposamen batzuk etorri zaizkigu burura. Honako hauek:
Gurasko baten proposamena: urte-betetze ospaketak sinplifikatzeko (!!!) Txikipark-era eramango ditugu, baina hiru aldiz urtean soilik...
Maistrak: hara, hobe eta errazago hor goiko landatxo horretara bazoazte, etxetik jan-edatekoak eramanda....
- Eskola ireki behar da. Urrunegi gaude eskola eta gurasoak. Eskolak zer egin dezakeen? Ateak ireki. Ez urtean behin. Egunero. Gurasook bertan sartu eta irteteko askatasuna izan behar genuke. Gure eta auzoko umeen heziketan, eskola barnean ere, aktibo jarduteko eskubidea dugu. Eskolak asko irabaziko luke (ondo antolatutako modu batean) nahi duten gurasoek eskolan sartu eta irakasleekin eskuz esku umeen hezkuntzan eta ongi-izatean parte hartzeko aukera balute. Bestela, eskolak kartzelaren antza handiegia hartzen du. Espazio itxia. Urruna. Umeak baldintzapeko askatasunean ateratzen ditugu etxera, baina goizero bertan sartu behar ditugu berriz, kutxa itxi horretan.
- Fruta eguna: asteazkenetan "fruta eguna" da gure eskolan. Zer ideia ona! Gure umeen osasunaz arduratzen da eskola. Gainerako egunetan, baina, txandaka, umeek gaileta kutxa bat eraman behar dute hamaiketakorako, gelakideen artean banatzeko. Frutarena osasungarriagoa omen. Beraz, ideia on hori asteko egun guztietara, ez da? Argi agintzen zaigu umeek ez dutela inolako lepokorik-eta eroan behar. Arriskutsuak omen dira. Agindu diezagutela modu argian ere, umeek sagarra-edo ekarri behar dutela egunero hamaiketakorako. Umeen osasunaz arduratzen garenez, esanekoak izango gara!
- Euskara: atzoko bileraren hasieran euskaraz ele batzuk, eta hortik bukaerara artekoa gaztelera hutsez. Aspaldiko arazo honentzako konponbide erraza. Bilera bat euskaraz egin nahi duten gurasoentzat. Beste bilera bat, erderaz egin nahi dutenentzat. Hainbeste eskatzea al da?
- Ibilaldiak: urtearen bukaeran "ibilaldia": autobusa hartu eta Donostiako Kutxa Espaziora (5 urteko umeez ari gara). Beste irteera bat baserri-eskola batera, 3 egun eta gau 2. Itzel pasatzen omen dute. Gure proposamena: astean behin ibilaldia (benetakoa, oinez). Eskolatik atera eta gertu dagoen parke eta mendiskara. Joan, jolastu eta etorri. Nahi eta ahal duten gurasoak laguntzaile.
- Bideo-eguna: ostiraletan bideoa jartzen omen diete. Gurasoei esan zaigu nahi ditugun zintak eramateko. Hori bai, euskarazkoak. Eskolan bideoa, 5 urteko umeentzat? Ez al dute nahiko ordu ematen etxean panatilari begira? Ez al dauka beste plan hoberik eskolak umeentzat? Ez al dago beste ohitura sanoagorik eskolan sustatzeko modukorik? Beraz, puntuan aipatutako ibilaldia, ostiraletan.
- Kuota: harrituta geratu gara kontu honekin, guztiz. Eskola publiko batez ari gara eta 55 € jarri behar omen ditugu, ez omen duelako ematen aurrekontuak eskolaren gastuetarako. Eskolako ortuko haziak, ibilaldietako gastuak,.. aipatu dituzte. Antza, ohikoa da eskola-bizitzan kuotaren kontu hau. Demasa iruditzen zaigu hori. Eskatzekotan neuk eskatuko diot eskolari. "Aizu, eskola, azken aldian estu gabiltza. Zer deritzozu zure aurrekontuaren %0,01 niri emateari?". Ezezkoa jasoko dudala uste dut. Gure proposamenak eta zalantzak jarraian:
- legezkoa ote da hau horrela planteatzea? Itzelezko txapuza-kiratsa dario. Jendeak eskutan ematen ohi du "eskola-zerga". Nora ote doa diru hori? Nola kontabilizatzen eta?
- gehiago ordaindu behar bada, eska dezatela dagokion bidetik: proposa dezatela matrikula igoera-edo.
- eskolak bere diru-premiak jakinarazi digu eta dirua eskatu. Aizue, utziguzue, orduan zuen kontuak ikusten. Zer diru sarrera duzue? Zertan xahutzen duzue? Zarrastelkeriaren gizartean gaude eta eskola horren hedadura eta hedatzaile denez, oso laster esango dizuegu murriztu daitezkeen gastuak non dauden. Umeak hobeto hezteko moduan izango gara, gainera, horrela. Materia gutxiago, adimen gehiago!
_____________________
______________________
2009/09/27
GOXEPIXTUTE
Duela egun batzuk, lagun batzuekin berbaz, ohiko erretolikan hasi ginen hiru lagun, "lauramar" urte ingurukoak hirurak: "baina orain, zer musika-talde dago, bada, ona (bokazio argikoa-nortasun handikoa- ondorioz kanta apartak egin eta emateko gai dena- eta zaletu sakonen talde zabala duena izan daiteke hemen "ona"ren parekoa, beharbada?)..."
Izen batzuk bota genituen, nik neuk ezer guuutxi jakinda, hark esanda Amasay, honi entzunda Audience, no-non irakurrita Lissabö,... baina, jakina, Hertzainek eragin zigutenaren aldean, hutsaren hurrena guztiak, putza!...
"Lauramartarren" ohiko ele etsiak, badakizue!
Tira, atzo GOSE entzuteko parada izan genuen Uribarriko jaietan. Guretzat estreinekoz. Bagenuen haien entzute apur bat, ondo omen zegoen taldea,...
Oooooso gustora sentitu ginen han, "lauramartarron" kontzertuetara bakarrik joan behar izate hori gora-behera, bertaratu eta damurik bat ere barik itzuli ginen etxera pozik. Freskoak, nortasun argikoak, bereziak, indartsuak,... iruditu zitzaizkigun. Badira bai harribitxiak, nola ez, jakina!
ZIur aski, urteetan gora, gure interesak asetzeko pertsona, talde, ekimen eta espazio falta ez da arazo. Bizitza bizia denez, beti loratuko dira horrelakoak.
Norberak esploratzeko, ikertzeko, arriskatzeko eta aurkitzeko jarrerari eustea, ostera, hori bai zailagoa da. Urteetan gora egin baina umetasunaren apurrik ere galdu ez egiteko grina horrekin jarraitzea... akaso!
2009/09/24
HIK HASIn BURU-MAPEI BURUZ
Olatzekiko berbaldia gozoa eta emankorra izan zen, eta Hik Hasiko paperezko 140. alean agertu zen erreportaia txukun eta osoa.
Orain HIK HASIren w-atarian argitaratu berri dute erreportaia hura.
Hemen duzu esteka, eta jarraian aipatutako idatzia osorik.
BURU-MAPAK. Hire burua antolatu eta sortu!
Buruan ditugun ideiak antolatzeko tresnak dira buru-mapak. Eta, beraz, ideiekin lan egin behar duen edonorentzat egokiak dira, baita irakaskuntzan ere. Egitura sinplea dute: hitzak eta irudiak dira gakoa. Gure ideia nagusiak, hainbat hitz eta irudirekin adierazten ditugu, ondoren erraz gogoratzeko. Irudiek garrantzi handia dute gainera, ideiak erraz gogoratzea ahalbidetzen dutelako. Eleder Aurtenetxe txiripaz hasi zen buru mapekin lanean, eta “The mind Map Book” liburua aholkatu ziotenetik, autodidakta izan da. Gaur egun, sormen arloko trebatzaile eta aholkulari egiten du lan, bai eta Open Space Technology talde handiekin lan egiteko teknika paregabekoaren erraztaile ere.
Buru-mapak ideiak paperean edo ordenagailuan modu antolatuan jartzeko tresnak dira. Nork bere burua antolatzeko tresnak dira, eta ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako baliagarriak. Buru-mapen sorrera Buzan anaiei zor zaie, Tony eta Barry Buzani. Bien artean idatzi zuten “The Mind Map Book” liburua 90. hamarkadan.
Eleder Aurtenetxe buru-mapekin aritzen da lanean, besteak beste. Eta hark azaldu digu nolakoak diren: “Buru-maparen erdigunean kolore askotako irudia izango genuke, beharbada testu apur batekin. Komeni da testu hori ere, koloreekin idaztea eta irudiak izatea. Erdigune horretatik adar nagusiak ateratzen dira, eta azpiadarrak. Egitura, berriz, erradiala dute”.
Nola sortzen dira buru-mapak?
Gai jakin bati buruzko buru-mapa sortzeko, lehenik eta behin gai hori adieraziko duen irudiren bat pentsatu behar da, eta erdigunean hori marraztu behar da. “Gutxienez hiru koloreko zerbait egingo dugu erdigunean, adierazgarria dena. Koloreak erabiltzea komeni da, era horretan, garunak informazioa hobeto gordetzen duelako. Erdiko ideia nagusia dugunean, inguruan ideia zehatzagoak ipiniko ditugu, adarrak aterata. Ez da komeni erdigune horretatik bost edo zazpi adar baino gehiago ateratzea, izan ere, garunak zazpi kontzeptu baino gehiago oroitzeko zailtasunak izaten ditu. Prozesu horretan, normalean lehenik zirriborro bat egiten da, ideia nagusiak eta gainerako ideiak identifikatzeko; eta bakoitza dagokion tokian jartzeko. Bost-hamar minututan zirriborroa egin dezakegu, eta, ondoren, lasaitasunez osatzen joan. Ideiak marrazkiekin osatzea ere, egokia da, informazioa errazago gogoratuko dugulako”, azaldu digu Elederrek.
Koloreak erabiltzea ere garrantzitsua da, alde batetik garunari hainbat gauzari buruz ari garela ikusten lagunduko diogulako, eta, bestetik, koloreak era kodatuan erabil ditzakegulako: adibidez, kolore urdina ikasgaietarako, kolore berdea etorkizunerako… Buru-mapek duten beste ezaugarrietako bat ideien arteko asoziazioak egiten dituztela da: gezien bidez, ikur berezien bidez… ideiak lotzen dira. “Adibidez, norbaiti 50 laguneko zerrenda osatzeko eskatuko bagenio, lagunak bost multzotan banatzeak asko erraztuko luke gero haien izenak gogoratzea: mendiko lagunak, gauez irtetekoak, artea gustuko dutenak, familia ingurukoak eta auzokoak. Bost multzo eginda, ideiari egitura ematen zaio, eta horrek gogoratzea errazten du. Lagun horietako bat, adibidez, familiakoa, mendizalea eta parrandazalea bada, hitza hirutan idatzi gabe, multzoen arteko asoziazioak egin ditzakegu”, esan digu Elederrek.
Espazioari dagokionez, buru-mapak orria etzanda dagoela egiten dira, espazioa hobeto erabiltzeko. Adarrak eta azpi adarrak modu irakurterrazean jarri behar dira, hau da, 45 graduko angelutik gorantz. Orriaren tamainak, ez du garrantzirik, baina hutsunearen garrantzia azpimarratu du Elederrek: “Hutsuneak garrantzi handia du. Garunari hutsunea, espazio hutsa, ematen diozunean, hori betetzeko joera izaten du. Orria txikia bada, errazago beteko duzu, handia bada, gauza gehiago sortzeko joera izango duzu. Beraz, espazioa soberan izatea komeni da”.
Eskuz edo ordenagailuz
Buru-mapak eskuz, paperean, edo ordenagailuz egin daitezke, Elederrek azaldu digunez: “Ordenagailuan buru- mapak sortzeko hainbat programa daude, eta Wikipedian Mind map bilatuz gero, software zerrenda agertzen da”. Baina eskuz eta ordenagailuz egiteko prozesua ez da bera: “Apur bat aldatzen da. Buru-mapak ordenagailuz egiten ditugunean, edozein unetan edozein ideia idatz dezakegu… Etengabe izango dugu aurrean buru-maparen zirriborroa eta ordenagailuak, gainera, buru-maparen egiturari eutsiz edozein ideia multzo batetik bestera mugitzea errazten du. Irudiei dagokienez ere, irudi bilduma sor daiteke karpeta batean eta behar ditugunean erabili; ez dugu marrazten ibili beharrik izango, nahiz eta norberak irudiak egin ditzakeen beste programa batzuekin”.
Irakaskuntzarako erabilgarri
Buru-mapak oso interesgarriak izan daitezke irakaskuntzarako, bai irakasleek kontzeptuak azaltzeko eta baita ikasleek ikasteko tresna gisa erabiltzeko ere. Tresna menderatzea oso erraza dela esan digu Elederrek: “Ikasiz gero, kontzeptua oso sinplea da; paradigma aldaketa besterik ez da. Aldaketa polita eta dibertigarria da, gainera. Buru-mapak egitean, prozesuan zehar gauzak asmatzen joan behar duzu, adi egon behar duzu ideiak zeureganatzeko, kontzeptuak irudien bidez nola adierazi pentsatu behar duzu… Jolas etengabea da, norbere burua aberasteko modua”.
Buru-mapak ordenagailuz egiteko programak:
Xmind. Software askea da. Interneten argitaratzeko aukera ematen du, erraz. Esteka bat sortzen du eta edonork ikus dezake.
Mind manager. Pribatua da baina buru-mapak egiteko oso erabilgarria.
Buru-mapei buruz gehiago jakiteko:
Eleder Aurtenetxeren bloga: http://www.burumapak.blogspot.com
Tony Buzanen web gunea:http://www.buzanworld.com
2009/09/19
¿NORANTZA, BILBAO?
Heldu den azaroan Caceresen "Hiri sormentsuak" izeneko topaketa. Hona hemen argibideak.
BIltzar horretarako komunikazio bat prestatzen ari gara, "¿Pa'dónde, Bilbao?" izenburupean. Edozein ekarpen ondo etorria izango da. Epea urriaren 1a da.
Hemen duzue XMind bidez prestatzen ari naizen eskema.
XMind software librea da. Zeure ordenagailuan instalatu dezakezu eta orduan, eskema hori deskargatu eta berrerabili ahal izango duzu.
2009/09/12
BERBAZ irrati elkarrizketak: ZEREGINEN BALIOAZ-ETA
Amak beti esaten zigun zer garrantzitsua den ingelesa ikastea,... eta andereño Carmenek gogo handia jartzen zuen guk ingelesez espikatzeko eta ordutik saiatu egiten gara gu.
Bide batez, badakizue Boise aldean "jaiueixa" zer den? Autobidea, bai! Zuek bai biziak!
Tira, andra handi bi horien omenez hona dakargu orduko pieza hau, interesgarria zaizulakoan.
i like radio and i collaborate with a local radio station: bilbo hiria irratia. BERBAZ (meaning "chatting"), are one hour long weekly interviews. the plan is perfect: i meet the interviewee for slow lunch and "preparation" (that's to say, just getting to a friendship-atmosphere) at 14:15 or so, and at 16:00 we are recording in the atic of the same building (great view up there!) the interview in whatever the subject. you can listen to recent interviews in the link above and have a taste, ask whatever, hear basque language,... we started with the stuff, as usually, not at all searching it, just a "causality" (subject for another post, maybe)...
the radio is financed by money from kafe antzokia, the main music concert place in bilbao, that serves lunches almost everyday, and that treats our meals. besides, i'm let in the concerts if i say in advance, and (some) worldwide authors send me review books after requesting... some people tell me it's a bad business, that it takes me too much time,... but i don't agreed at all, because:
1. why is it so easily assumed that taking is better than giving? isn't it one of the lies that hold capitalism's awful side?
2.there are lots of other things that i receive through this activity, for example:
- i must all the time be alert to "new" people&activities that may become an interview
- it keeps me being curious, exploring and learning... how much is this worth?
- new space is opened by this conversations to new relationships (for example I knew Mikel, the smart guy that taped and edited my vcard, through BERBAZ)
- i keep developing (in a mainly self-guided process) communication skills: listening, asking, improvising, humour,...
3. it's in basque language, the one i'm at home and the one that is grateful with (almost) whatever we produce... so dry is our sea...
4. most important (may be ;-), my name, ele-eder, would mean "beautiful tongue" and i'm marked by destiny to do this kind of stuff. one must not struggle against fate....
__________QTN N.1: what is the best "bad business" U take/have ever taken part in?
BERBAZ conversations are quite improvised and sometimes awesome surprises happen, taking us to unexpected places, as if it were a long dance with a loved mate,... when this happens we have succeeded, at least, to reach one of the true main subjects i like to speak about with people, but that aren't usually spoken... that is to say: "which are your deepest dreams?"; "which are the experiences that have marked your life?"; "which main paradigm shifts have you had in your life?"...
__________QTN N.2: i'd like to know about yours, reader!
it's not always easy to reach these stages in a first meeting with somebody, but when this happens, i really feel i'm doing something useful... even if it reached just one grateful and unknown listener!
_____________________________________________________________________________________
botellon "cracks":
in my last actual "botellon"-meeting (friday night) i was told about "a crack" (people said to be brilliant in any field). jazz artist Santi Ibarretxe. hope to have him BERBAZ soon ;-)
another crack i've recently listed on my agenda for review: film director Albert Serra,...
___________QTN N.3: i'm loking forward to knowing about the "cracks" U someway follow or U've recently heard about
______________________________________________________________________________________
bai!
Eleder
2009/09/11
AUZOKOEKIN HEZTEN, AUZOAN HAZTEN
Aurreko idatzi baten eskolatzeari buruzko ardura erakutsi dugu.
Gai batek arduratzen gaituenean zerbait egin behar, ez da?
Munduko bazterretan (herri dirutsuetan, berariaz, eta gosetsuetan, halabeharrez) "unschooling" eta "homeschooling" mugimendu interesgarriak daude.
Gure hezkuntza-sistemaren gabeziak egile askok adierazi izan dituzte. Bestelako hezkuntza-sistemak sortzeko mugimenduak baita ere. Gure artean eragiten dute, esaterako:
Espainieraz:
Crecer Sin Escuela (John Holt-en Growing Withiut School haren harikoa) eta
Asociación por la Libre Educación
Frantsesez
Hezkuntza-sistema ofizialak alde onak ere baditu: egitura eta baliabideak, ondo prestatutako eta bokazioko jende asko, eta batez ere, inertziaz, umeak han daudela! Hau da, inertziak lagundu egiten gaitu bertan umeak uzten.
ALETXU BAT, HASTEKO....
Polita litzateke auzoko guraso talde baten ardurapeko hezkuntza berrasmatzea. Uste dugu, baina, denbora pasa beharko dela horretan jardun nahi duen guraso kopurua egon arte.
Bitartean proiektu txiki bati ekin nahi genioke. Jarraian, Bilboko Alde Zahar inguruko guraso lagun batzuei bidali berri diegun mezua:
Ikasturtean zehar (hilean behin-edo) auzoko ume taldetxo bat gurasoren baten ardurapean-edo bildu eta ibilaldiak, bisitaldiak eta bestelako jarduerak egitea da plana. Jarraian ideiari buruzko xehetasun batzuk:
* noiz: asteazkenetan ondo legoke, "lan"-astearen erdian dagoelako.
* ordutegia (gutxi gora behera): 9etan umeak Santiago Plazan bildu eta 13etan bertan egon bueltan.
* toki batzuk: Ahateen parkea (arbolak, ahateak), Arte Eder Museoa (debaldekoa da asteazknetan), San Franziskoko ludoteka, Artxanda, Areatzan kaleko jolasak, hondartzak, igerilekuak,...
* ibilaldietako arduradun: gurasoak. Guk ordu horiek libre ditugu eta alaba nagusiarekin horrelako zerbait egin gura dugu, eta ume gehiagorekin bada, gurago. Libre duen beste gurasorik balego, txandaka.
* haurrak: jarraian oinez ibiltzeko ohitura dutenak. 4 urtetik gorakoak, beharbada???
* talde bateko haur kopurua: 6 inguru.
* ume askoren gurasoak interesatuta baleude, primeran, txandaka egin dezakegu, hilean bi taldetxo edo gehiago eratuz. Gure gogoan dago alabak hau asteazkenero egiteko aukera izatea, beraz, lasai "hartu" ditzakegu 20 ume inguru ere, txandaka!
* ikastetxe ofizialen oniritziz edota laguntzaz bada, hobe.
PROPOSAMENA NORANTZA
* gurasoek kudeatutako talde-esparruak ikastetxeekin elkar-lanean
* eskola-orduetako eskolatik kanpoko jarduerak (eskola-ordutegia "des-sakralizatzea")
* gurasoen arteko harremana
* auzoko jarduerak (zenbat eta ikastetxe gehiagotakoak izan, hobe)
* eskolek (Miribilla, Atxuri, Santa Maria, Karmelo,...) ekimenaren berri badute eta ideia hau zabaltzen laguntzen badute, hobe
* umeengan ibiltzeko ohitura sustatzea
* eskolatik kanpo euskaraz egiteko ohitura sendotzea
* ,...
Zer deritzozue? Interesatuta? Egingarria? Gogorik bai? Honelako kontuetan interesa izan dezaketen gurasoei eta jendeari pasa mezua, bai?
2009/09/10
EGUZKADI TROPIKALA ;-)
Bideo honek irria atera digu puntuan (gure etxean, berba horrek, duela oso-oso gutxi esan nahi du). Aspaldi Bilbotik oso gutxitan ateratzen gara (udaleku kutunetakoa Olabeaga dugu... pentsa), baina inoiz inora joan behar balitz, Armintza toki polita, ez da?
Non agertu zaigun bideoa? MORE JAIA taldearen espazioan! Egun baten horrelako rave batera joan behar gara!
Geroxeago ohiko ideia bat etorri zait, horrelakoetan gertatzen ohi zaidanez, gozoa mingostuz. Kasu honetan ere, "protago"ak gizonezkoak. Musika munduan ere oso nabarmena da hori. Hau dena aldatu nahi nuke! zioten Hertzainek... eta ziur aski norberaren rola aldatuta hasi beharko...
Musika munduan kontrapuntua jartzeko Amaren Alabak etorri zaizkigu burura. Oso gustora entzuten diegu (azken aldian, Deustuko Unibertsitatean, txoko polit batean, udabarrian). Eurek "a capella" egitea dute eta antzeztuz. Horri guztiari ezin hobeto deritzogu. Musika mundua oso dagoela eredu industrialaren menpe iruditzen zaigu-eta (elektrizitatearen menpe, aurre-prestaketa lar eta inprobisazio gutxiegi, artista-guruak Vs. jarraitzaile "itsuak"; kontsumo-aisialdi pasiboa sustatzen,...).
Haien bideo bila jo dugu sarera, eta harribitxi hau aurkitu... suak!
2009/09/09
HARRISON OWEN: Leadership in a self-organizing world
Harrison Owen - Leadership in a Self-Organizing World from Harold Shinsato on Vimeo.
2009ko Maiatzaren 15ean, Harrison Owen hizlari. Bera da Espazio Irekiko Teknologiaren aitzindari.
Jardunaldi horietako gainerako bideoak ikusgai hemen. Haietako bitan Harrison bera berbaz, sakonago, antza.
Gaia: lidergoa autoeratutako munduan.
Esker mila, Harold Shinsatori!
BURU-MAPAK: zer-nolakoa eta zertarakoa
1. ZER DA BURU-MAPA BAT?
Honela definituko dut nire esperientzian oinarrituta: ideiak adierazteko, antolatzeko eta aurkezteko teknika berezi bat. Buru-mapak eskuz egin daitezke, eta buru-mapak egiteko software-sorta zabal bat ere badago.
Eskema mota hau proposatzerakoan Buzan anaiek garunaren ahalmen guztiak aktibatzea eta erabiltzea dute xede. Sormena eta oroimena laguntzen dute buru-mapek.
1.1. Nolakoa da buru-mapa bat?
Gaia adierazteko irudi argi eta koloretsua izaten du erdigunean, arreta ondo harrapatzeko eta ideia-asosiazioa pizteko.
Sortzen diren gainerako ideiak adar eta azpi-adarretan jarriko ditugu, modu arinean, ideia-jarioari bide emanez, egitura erradiala osatuz.
Ahal den heinean irudien bitartez adieraziko ditugu ideia horiek. Hitzak erabili behar izanez gero (kontzepturen bat irudi bidez adierazteko zailtasunagatik), gako-hitz bakarraz adierazten saiatuko gara. Jakina, buru-mapa beste batzuei gauzak azaltzeko erabiliko badugu, hitz-irudi bikotea jarri dezakegu.
Ahalik eta eskemarik ederrena egingo dugu eta espazioa ahalik eta txukunen erabiliko dugu, buru-mapa gauza erakargarria eta argia egiten saiatuz.
Garunak hobeto uler dezan naturan agertzen diren antzeko formak eta egiturak errepikatuko ditugu. Horrexegatik eskema mota honen egitura erradiala (arbolak, garunaren barne egitura bera, gure gorputza, tximistak,...).
1.2. Paradigma-aldaketa
Paradigma-aldaketa handia da buru-mapa idazteko eta eskemak egiteko ohiko moduen aldean:
ohiko testu lineal zuri-beltzekoen aldean oso itxura ezberdina duelako.
ideiekin lan egiteko prozesu osoa gozagarri bihurtzen delako.
garuna etengabeko aktibitatean jartzen digulako (irudiak asmatzen saiatzea, koloreak kodatzen saiatzea,...).
pentsamendua (eta, ondorioz, bizitza)irekitzen duelako. Egitura erradialaren altxorra da hori. Edozein ideia gehitzen dugula, beti dago espazio irekia beste ideia batzuk jartzeko azpi-adar edo albo-adar gisa.
talde-lanean ari garenean, kide guztien iritziak modu arinean eta malguan toki batean integratzeko aukera ematen digulako, inorenik baztertu gabe.
2. ZERTARAKO BURU-MAPAK?
Ideiekin lan egin behar duen edozein pertsonentzat edo talderentzat egokia da tresna hau.
Ordenagailu bidez buru-mapak eginez gero informazio kopuru handiak ondo antolatzeko modua izango dugu (edozein agirirako, artxiborako edo internet-gunetarako lotura egin ahal da).
Besteak beste, esparru hauetan dira oso erabiliak buru-mapak mundu zabalean.
1. NORBERARENTZAT (autoanalisia, erabakiak hartzeko, arazo konponketan, sortkuntzan, testuak idazteko oinarri gisa, agenda gisa, ikasketan (opositoreak, hizkuntzak,...)
2. FAMILIAN: familian ikasteko, ipuin kontaketa,...
3. HEZKUNTZAN: pentsamendua garatzeko, irakasteko,
4. OSASUN ARLOAN: dislexia arazoak konpontzeko,...
5. LANEAN (ENPRESAN, ELKARTEETAN, ADMINISTRAZIOAN...): bilerak antolatzeko eta gidatzeko, jendaurreko mintzaldiak prestatzeko edo eta emateko, zuzendaritzan
6.KOMUNITATEAN: etorkizuna irudikatzeko, proiektuak bidetazeko,...
3. SAKONTZEKO
Gehiago jakin nahi izanez gero, hauek izan daitezke sarbide egokiak:
1. Tony Buzan:
- bideo honetan buru-mapa zer den eta zer onura duen azaltzen du.
- “The mind map book” (1996) “El libro de los mapas mentales” (Ed. Urano)
2. Adibideak: Paul Foremanen buru-mapa kutunak
3. Wikipedian:
ingelesez
espainolez
frantsesez
- Buru-mapak egiteko programa informatikoen zerrenda
- Guk sarrien erabilia: XMind
___________________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
____________________________________________________________________________