Ostiralean lan-bilera izan genuen. Hemen orduko buru-maoa. Gero eta erosoago egiten zait bat-batean buru-mapa itxuran notak hartzea. Praktika kontua.
4 koloretako bloigrafoa lagungarri izaten zait honelakoetarako. Egitura erradialaren abantailak nabarmenak dira. Gako-hitzak soilik idaztea: ahloku xumea eta itzel lagungarria. Berdin ikurtxoak eta marrazkiak erabiltzea.
Eta berrikusterakoan arin baten harrapatuko ditut bilera hartako hizpideak, konturik garrantzitsuenak, nire zereginak,...
Pentsamendu irradiakorra gero eta barneratuagoa eta buru-mapak osatzea gero eta berez-berezago...
ElederBuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
talde handiekin trebatzaile edo dinamitzatzaile dabilenarentzako oso tresna interesgarria... Horretaz gehiago jakiteko, begiratu esaterako Angeles Arrienen "The four fold way" liburu zihetz ederra :-)!
Zer material erabili ohi dugu buru-mapei buruzko ikastaro baterako? Honako hauek besteak beste:
arbela eta 4 koloretako errotulkiak
A-4 eta A-3 orriak, artaziak eta zeloa edo blue-tack
orri zabaleko errollo bat
post-itak,(8 cm x 15 cm, g.g.b.)
kolore ugaritako errotulkiak, lodiera bikoak (Carioca Birellok 12 koloretako eta punta bikoitzeko nahiko egokiak ditu)
bakoitzak 4 koloretako boligrafo bat- edo 4 boligrafo (gorria, berdea, urdina eta baltza) izatea (etxetik ekarria edo zuek erosi eta gorde hurrengoetarako?)
lapitzak eta borragomak
ordenagailu kontuak (www.xmind.net software-ari buruzkoak azaldu nahi izanez gero)
Amsterdamgo Gerardek (www.redbubble.com/people/rainbowart) egina da THE NORTH SEA BEACH - marrazki eder hori lapitzez. Buru-mapa baten antza gutxi, baina zer ederra den eta zer argi adierazten duen kostaldeko xarma!
Laster "buru-mapak sarrera ikastaroak" BM31k eskeiniko ditu zuzenean (orain artekoak tartekariek antolatuta izan ditugu). Urrian edo, Kantauri itsasoko Mundaka herri ederrean.
Azken urteetako esperientziaz honako hauek jotzen dirudite dimentsio egokiak: 10-20 ordu eta 8-15 lagun.
Madalena egunean otu jaku (uzt 22, 2011) guraso+seme-alabei zuzenduko dugula ikastaroa, horren aukera gutxi dauzkagu umeakaz horrelakoetan parte hartzeko!
Beste edonorentzat ere irekia, jakina!
Interesatua zaude? Lagunen bat edo ezagutzen duzun talderen bat (enpresa, elkarte,...), akaso?
Ondoko hori, buru-mapagintza ezagutarazi zuen Tony Buzanek eginiko buru-mapa bat da, lasaitze-ariketak gai hartuta eta Mind Map Art webgunean eskura duzu.
Heldu den urtarrilaren 20an, 18:00-19:30 artean, Bilboko Boluntan (7 kaleetan, hemen) buru-mapei buruzko ordu-terdiko hitzaldia emotekoak gara, EDE fundazioaren eskutik, doan.
Gero, dozena bat lagun inguru elkartuz gero, 8 orduko sarrera-ikastaroa izango genuke Bilboko Boluntan ere, udaberrian, 27€-tan edo. Ideia bat izan dezazun, hemen irakurri ditzakezu sarrera ikastaro hauetako baten ondoren parte hartutako jendeak ikastaroaren gainean esandakoak (galdera bi hauek eginda: ZER EKARRI(ko) DIZU IKASTAROAK/BURU-MAPAGINTZAK? ZER DA ZURETZAT?). Eta beste esteka honetan, buru-mapei buruzko sarrera artikulu bat duzu.
Hitzaldirako edo ikastarorako izena emateko, hemen dituzu kontaktuak:
EDE fundazioan urriak izaten dira euskaraz eskainitako ikastaroak eta Bilbo baten buru-mapei buruz emango genukeen lehenengoa izango litzateke hau. Ea ateratzen den! Horretan interesa daukan edozein laguni pasatuko diozu esteka hau, mese?
Ondo bizi!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Amastéko Ricardogaz azken urteetan izandako hainbat elkarrizketaren ondoren sortu zen aurrekoan elkar-lanean aritzeko aukera.
Espazioa Irekitzen gonbidatu gintuen Txelu kideagaz, EUTOKIKO etorkizuna gai hartuta, jendearentzako deialdi zabala eginda eta bertan hainbat elkarrizketa interesgarri loratzeko tokia emanez.
Gainera,bertan hitz egindakoak buru-mapa batera eraman zuten I love my work eko lagunek (esker mila, MawatreS, Hodei eta Igor!), buru-mapagintzari buruzko oinarrizko kontu batzuk azaldu ondoren.
Goiko argazkiko buru-mapa hori atera zen. Lehenengo saioa izan da horrelakoetan eta denborak eta neurtzeko balio izan digu.
Ikasitako lezio batzuk:
topaketa batean berba egindakoak laburzeko tresna aparta da buru-mapa
egingo dutenek trebatu behar dira lehenik. Iruditzen jakitea baino askoz gehiago behar da: ideiak gako hitzetara ekartzeko gaitasuna, ideiak antolatzeko gaitasuna,...
material egokia behar da: gutxienez 12 kolore, harbela erabiliko bada, pastel-klariona bereziak,...
elkarrizketetan parte hartu duten jendeak irudia bera egiten integratzea aberasgarria litzateke,...
Alex Carrascosa datorkigu gogora, taldean egindako arte-lan ederrak bideratzen duen trebetasunagatik eta eskarmentuagatik,...
Mundakara bizitzen etorri ginen irailean ( ikus aurreko asteko olatutzarrak, udagoien ederrean! http://ttiki.com/19592), Bilbon lanean jarraitzen dugun arren. Lagun on baten mezua gaur...
"... Dana dala, zure izena agertzen da noizik behin, adibidez atzo lagun batek bialdutako eposta batean, EUTOKIA proiektuaren gainean. Zur eta lur geratu naz: eposta gaztelania hutsean eta web orrira sartu eta gauza bera. Zelan da posible?"
Erantzunean nire harridura agertzeaz gain, euskarazko bertsioa ere heldu egin zaidala baietsi diot. Hura moldatu (letra etzan urdinez) eta hona dakart orain.
Goiko IRUDIA: espazioa irekitzen gure burua prestatzeko egiten ari garen buru-maparen erdiko irudia. Bukatua dagoenean blog honetara ekartzekoa. Mila esker, Lan Ekintzako Cristina Lauciricari argazkiagatik!
Proiektuan lan egiten denbora luzea eman ostean, azkenean EUTOKIA hemen dugu, Lan Ekintzak bultzatutako Berrikuntza Sozialerako Bilboko Zentroa (bizitzan surfean jakin behar ei da ondo, eta hara nora heldu garen, aurrekoan beste hau idatzi eta gero :-). Leku ona, utopiaren eta errealitatearen artean, ideien, pertsonen eta proiektu ezberdinen konexio sortzailerako, elkarte-enpresa ekimenaren eta ekintza-hausnarketaren bitartez, giza garapenean lagunduz, gizarte zabalago, berritzaileago eta solidarioago batean elkarbizitzako asmo sendoa hartuta.
Aurkezpenerako tailer batzuk antolatu ditugu taldeka burutzeko (15 eta 20 lagun bitarteko taldeak. EUTOKIA aurkezteaz gain, denok batera proiektuari buruzko buru- mapa handi bat sortzea izango da helburua. Pertsona eta kolektibo ezberdinekin harremanetan jartzeko modu bat; beraien erantzuna edo feedbacka bilatu, konplizitateak, asmoak sortu, lor daitezkeen harremanak azaldu eta adierazi, sinergiak aztertu, landu daitezkeen gaiak aurreikusi, eta abar...
Jarduera guztien artean ostiralean, azaroak 19, 16:00etatik 21:00etara talde-tailer handi bat egitekoak gara, nahi duenak nahi duenean sar daitekeen Espazio Irekia izango dugu. Guztion artean EUTOKIKO etorkizuna irudikatzen jolastuko gara. Han izango gaituzue zain!
Gainera azaroaren 15, 16, 17, 19, 20an EUTOKIA ezagutzeko bisitaldi gidatuak izango dira. Interesa duzuenok e-postaz (info@eutokia.org) edo telefonoz (630 826 598 / 944 597 720) adieraztea duzue, taldeak osa ditzagun.
Agur bero bat eta eskerrik asko komunitate eutokiarratik!!
Horraino antolatzaileen deialdiaren moldaketa. Gu orain, buru-belarri Espazio Irekirako prestatzen.
Ondo bizi! Eleder
Eli Epeldek argazkia, Baionako 2010eko UEUren Udako Ikastaroetan. Mila eskr, Eli!
UEUren Udako Ikastaroetan irrati elkarrizketak aurten ere. Hemen Bilbo Hiria Irratikoa eta hemen Radiokulturako erreportaje ederra. Euskadi Irratikoa aurkitu ez oraindik.
Beste bat ere egitekoa omen ginen (Arrosa Sarerako, antza) eta Baionan asti apur bat bagenuenez, nota-liburuskan buru-mapa bat egin genuen gaiari buruzko ohiko galderei ondoen erantzun ahal izateko hurrengoetan. Elkarrizketa bertan behera lotu zen azkenean, baina pieza hau sorrarazi zuen!
Lau adar nagusi...
Sarrerakoak, zer diren buru-mapak, ezaugarriak,...
UeUn buru-mapagintzarako sarrera-ikastaroa eman berri. Aurreko astean HIK HASIkoetan emandakoan sortu zen buru-mapei buruzko 9 puntuko bertsoa. Orain gure nota liburuan marraztu dugu, Baionako aisialdian. Kantuan ere emana dugu berriki Bilbo Hiria Irratian, estrainekoz uhinetan.
Zuri ere ideiekin lan egitea suertatzen al zaizu maiz? Ikastea, informazioa laburtzea, jendaurrean mintzatzea? Proiektu jakinei buruzko informazioa eta ideiak ateratzea eta antolatzea? Batzuetan bakarka eta sarri askotan taldean ere bai?
Lan-mota horietan lagungarri izango zaizun teknika bat ikasi nahi? Zeregin horiei lotutako arazotxoak prozesu mugagabe eta gozagarria bihurtuko duen sormen- eta ikasketa-teknika zeureganatu nahi? Bideo honetan buru-mapen funtsa labur-labur
Buru-mapek horretan guztian lagunduko zaituzte. Eta aste pare bat barru Baionan sarrera-ikastaroa izango dugu. Zer ekarriko dizun ikastaroak? Hara aurreko baten izandakoek egindako balorazioa.
Hemen ikastaroari buruzko xehetasunak eta matrikula egiteko tokia.
Buru-mapei buruzko sarrera ikastaroa eman dugu berriki (apirilaren 17an eta 24an) Iruñan. 10 ordukoa labur geratu zaigun arren, merezi izan du balorazioen arabera (1-5 eskalan: balorazio orokorra: 4; taldearen parte-hartzea: 4,5; irakaslearen gaitasuna: 4,5).
Alderdirik positiboenak? Hona hemen bertaratuek esandakoak:
Heldu den apirilaren 17 eta 24an buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa ematekoak gara Iruñean.
Datuekin, informazioarekin, buruarekin, ideiekin... lan egiten duzun horietako bat zara?
Sarri ideiak atera behar dituena eta ideia horiek informazioari lotu, berrantolatu, eta aurkeztu behar izaten dutenekoa?
Beharbada jende eta informazio asko biltzen duten proiektuen ardura izan ohi duzu?
Irakaskuntzan ari zara, akaso, edo asko ikastea dagokizu gaur egun?
Jende aurrean mintzatu behar izaten ote duzu tarteka eta horren inguruko guztiak amesgaizto baten itxura izaten ohi?
Kosta egiten ote zaizu testuarekin lan egitea, eta, irudiek eta koloreek, ostera zure gogoa berpizten?
Edonola izanda, ziur aski, aurkikuntza izango da zuretzat buru-mapagintza, lehenegoz hurbiltzen bazara.
Ziur aski, azken ikastaroratutakoei legez, oso tresna praktikoa irudituko zaizu, sormena piztuko dizuna eta bideak irekiko dizkizuna.
Horren susmotan bazaude eta egoki izanez gero, bota begirada bat UEUren eskutik Iruñean eman behar dugun ikastaro honi, eta ingurukoei ere berri eman.
Buru-mapak egiteko erabili ohi dugun XMind programari libreari buruzko bideoa da goiko hau. Hala ere, aipatutako ezaugarri batzuk "XMind Pro" ordainduzko bertsioan agertzen dira soilik. Ikastaroetan softwarea erabiltzen ikasiko dugu, jakina, baina, eskuz buru-mapak egiteari behar duen tartea, eman eta gero, jakina!
Mereziko duelakoan, ondo bizi!
Eleder BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
PARTE-HARTZAILEEN BURU-MAPA: Ikastaroan parte-hartutakoei norberaren adierazle den ikurra asma dezaten eskatu diegu amaieran, eta aurrez prestatutako bost adar nagusietako batean edo, sortu nahi izanez gero, beste batean koka dezan nork bere burua eta norberari buruzko ezaugarri batzuk, azpi-adarretan, Emaitza, goiko buru-mapa hori.
Eibarren buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa amaitu dugu larunbatean. Ikastaroaren edukia honako hau izan da, laburtuta:
Buru-mapak eskuz egiteko ariketak.
Irudimena lantzeko ariketak.
Oinarri teorikoak.
Buru-mapak jendaurrean mintzatzeko.
Buru-mapak Xmind software librea erabiliz.
Sakontzeko informazio iturriak.
Egun bitan banatutako 10 ordukoaren bukaeran zera galdetu diegu parte-hartzaileei:
ZER EKARRI(ko) DIZU IKASTAROAK/BURU-MAPAGINTZAK?
ZER DA ZURETZAT?
Bakoitzak hiru ideia labur bota ditzala eskatu dugu. Hona hemen 12 parte-hartzaileek erantzundakoen bilduma:
Bihar buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa Eibarren UEUren eskutik.
Goiko hori, XMind bidez prestatutako eskema. Ikastaroa eman eta gero berritutako bertsioa (2010-III-13).
XMind instalatuz gero (hemen argibideak), DOWNLOAD horretan klikatuz zeure ordenagailura jaitsi ahal duzu, barrukoak ikusi eta zeuk nahi duzun moduan berrerabili.
Eta hori egiten ariginela, e-mailean beste eskema hau jaso dugu, buru-mapagintzari buruzko osoenetakoa, ziurreneik, Chuck Freyren eskutik. Ikusiko duzunez, nabigagarria da ziur aski Mind Manager erabiliz egindako beste hau, baina deskargatzeko takilatik pasatu behar:
Merezi duelakoan, ondo bizi!
Eleder BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Oso arin doa bizitza. Handik eta hemendik gauza interesgarriak noiznahi. Geghiegi pentsatu gabe, gaur jaso ditudan buru-mapa bi dakartzat zuen begiradaren aberasgarri direlakoan.
Paul Foremanek bere berri-mezu interesgarrian gai polita hartu dau barriro ere (BEYOND COMFORT ZONE: gune lasaitik harago) eta honen modu ederrean buru-mapaz adierazi du:
Bestetik, Freemind software libreaz adierazi dute ezin egokiago euren webguneko edukia LOTABNÉkoek (Lot Agriculture Biologique Novatrice Écologique) elkartekoek.
Adarretan klikatuz azpiadarrak irekiko zaizkizu. FreeMind programa instalatuta izanez gero (hona hemen instalaziorako gune aproposa: http://freemind.sourceforge.net/wiki/index.php/Download), buru-mapa horretako eduki osoa arakatzeko modua dago, gainera (Browse this map with FreeMind loturan joz).
Adibide horiek biak pizgarri zaizkizuelakoan, ondo-ondo izan!
Eleder BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Hamar orduko ikastaroa Eibarren, larunbat goiz bitan, UEUren eskutik. Buru-mapen funtsa azaltzeko eta erabiltzen hasteko. Horri buruzko argibideak eta izen-emateko xehetasunak hemen dituzu.
Bide batez, hor goian Paul Foreman-ek bidalitako azken buru-mapa. Ohiko moduan oso bat nator hark proposatutako ideia hauekin (WORKING LESS ACHIEVES MORE dio, hau da: lan gutxiago eginda gehiago lortzen dela),...
Aurrekoan (09-X-24), aurreratu genuen legez, Bilbao Open Day 09 delakoan parte hartu genuen.
Oso esperientzia ederra.
ETB-3ko NICK DUT NIK saiokoek BOD-09ren laburpena egin zuten. Buru-mapei buruz ere hitz egin genuen haiekin, eta goiko bideo horretan agertzen da elkarrizketaren zati bat, (15:44-19:19 minutuen artean).