Showing posts with label PozAzkundea. Show all posts
Showing posts with label PozAzkundea. Show all posts

2013/06/03

Ixten (Pozazkundekoak)


Pozazkundea from Gorka Arrien Urberuaga on Vimeo.

Topaketa ixteko, mezue bildutakoei: cc irekian, salbu beren-beregi eskatutakoentzat elkarren helbideak izateko, eta cco beste mezu baten, topaketan jakinmina edota etorri nahia agertu izan dabenei.
Eguerdi on! Zelan bizi gara?
#PozAzkundea aurreko hilabetean, eta mezu honekin ordukoari buruzko txostena (PdF argazkiekin eta Doc gisa, argazkirik gabe, editatu nahi duenarentzat).
Zer moduz ordukoak? Gogoratzen han plazaratutako ekintza proposamenak (txostenean laburpenak)? Ba, ari gara, horiek zehazten nolabait, bai horixe! Parte hartu nahi? Oso ondo! Idatzi zuzenean deitzaileari edo geuri, eta harremanetan jarriko zaitugu.
Eta, jakina, gertatuko dena, gerta zitekeen gauza bakarra, lasai hartu, beraz :D)
pd: Pozazkundeko gorakadaren zantzua hartu nahi? Hor goian Astrakoan grabatutako 6´ko bideo ederra eta adierazgarria.
**************
Hola, aló, ¿cómo va?
Encuentro #PozAzkundea el mes pasado, y ahí va el informe del mismo. PdF con fotos  y Doc sin fotos, para quien quisiera editarlo.
¿Qué impresión de aquéllo? ¿Recuerdas las acciones que se propusieron e iniciaron el domingo (resúmenes en el informe) por la mañana ? Pues, ya van pa´lante poco a poco, ¡sí! ¿Qué quieres participar? ¡Dale, te pones encontacto con quien convoca cada acción o nos preguntas! Y ya sabes, ocurrirá lo único que podía haber ocurrido, así que ¡tranki :D)!
pd: ¿Quieres ver la esencia de lo que ocurrio en Pozazkundea? Arriba un video bien chulo que lo recoge en 6´
Bizi!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz


























































































2013/05/14

Ez duzu atxakiarik


Bulegoan lagunekin berbaz, "ez pentsatzea, ez jakitea,... hobe, akaso, bildurra ematen du eta gauza batzuk jakiteak,..." eta horrelakoak entzun.  Besteak, "ezetz, egiak askatuko hau, hobe asko jakin, ikasi,... eta gelditu eta hutsik egoteko astiagaz tartekatu jakin nahi hori,..."

Hertzainen kantu hau etorri jaku burura: "Ez duzu atxakiarik". Berba betegarriak, oso,...

Ote da ezer txarragorik
pentsatu eta edan ez
bizi eta ez pentsatu
esateko ezer ez eduki
lanik ez egin
edo ondo geratzea baino?

Egin dezakezuna da
pentsatzeke barre eitea,
pentsatu eta ez eitea
sortu eta ez erakustea,
besteen barruko arra
lasaitzeko ari izatea:
zeuk zeure buruari
iruzur egitea

Guztia gaizkiago
jarri daiteke,
guztia gaizkiago
jarri daiteke.

Euri ugari egingo du
ubiderik ez denean
eta gorrari tokatzen zaio
Coca-cola diska sorta.
Bizitzearen sentitzea!
Bizitzearen sentitzea!

Guztia gaizkiago
jarri daiteke.
guztia gaizkiago
jarri daiteke.

Eta zer saiatuko bazina
barre egin pentsatu eta
edaten,
pentsatu, bizi eta egiten,
sortzen eta ikertzen
eta esango didazu
nola doakizun
lan eginez edo egiteke,
lan eginez edo egiteke

Oraingoaz behintzat
ez duzulako erreumarik
ez eta San Vitoren dardarik
ez duzu atxakiarik.

Oraingoaz behintzat
ez duzulako erreumarik
ez eta San Vitoren dardarik
ez duzu atxakiarik.


Kanta eder horren bideorik topatu ez sarean,
ba orain bolo-bolo ibiliko diren
Anai-Arrebak datozkigu koktela osatzen.


Maite zaitut, ez !!!

Pentsatu, bai, hutsunaldiak ere bai, eta dantzan,... eutsi dantzan, baaaiiii, oso ondo pasaaaa !!!

2013/05/09

Sorginen biltzarra (Bizi Tokin, Behauze-Baxe Nabarra)

Zer izan ote da aurreko asteburukoa? 
Ari-mehea han geneukan, 
lagun ugari ere bai. 

Bide interesgarriak, ausartak,  sor.ginak, argiak ibilki...
www.bizitoki.org-en

Sorginen biltzarra
Maiatzaren 4 eta 5ean, Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nabarra)

 

Basandreak elkartu, eztabaidatu, ingurua eta auzolana sortu.

  • Basalandareak bildu, sukaldatu, sendagailuak eta saskiak egin.
  • Akelarrea sortu, festa egin, biltzarra sortu egin, biltzarra sorgin.



Maiatzaren 4a, larunbata



Maiatzaren 5a, igandea
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea eta bilketa, Kistiñe eta Dawamorurekin.
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea, Kistiñe eta Dawamorurekin,
eta saskigintzarako basa landareen bilketa.
13:00 Sorginen bazkaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
13:00 Sorginen bazkaria
Bizi Tokiko sorginek eskainia.
14:00 Sorginen biltzarra
Gaien proposatzea eta talde ttipitan eztabaidatzea (adb: kontrazepzioa, feminismoa, sortu egitea, bular ematea…).
14:00 Sorginen biltzarra
“Lapurdiko sorginen auziak eta erahilketak 1609an”, Elisabete Zubillagaren hitzaldia eta eztabaida.
16:00 Sorginen sendagailuak
Sendabelarrekin ukenduen edo kremen egitea.
16:00 Sorginen saskigintza
Basa landareekin saskien egitea.
18:00 Sorginen sukaldaritza
Basa landare saldaren sukaldatzea.

20:00 Sorginen afaria

Iluntzearekin Akelarrea
Su inguruko musika, dantza, bertso eta kantuak.


Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).

Jardunaldi hauek emazte, gizon eta haurrei idekiak dira. Larunbateko bietako Sorginen biltzarran feminitateari lotutako gaiak eztabaidatzea pentsatua da.

Larunbat gauean kanpinga egiten ahalko da bertan.

Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean eta igandean arratsaldeko bostetan.
Argibide gehiago Bizi Tokiri buruz : www.bizitoki.org.

Bizi Tokira heltzeko: Baxe Nabarreko Behauze herrian, frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia.

2013/04/23

Gonbidatzen (II): pozazkundekoak

Hau, pozazkunde bezperatan izena-emandakoei eta bidalitako mezu oroigarria, berogarria, pizgarri nahia,... aurreko honen segida


Eguerdi on! 80 lagunetik gora ja bihar+etzi (ap 13+14) Astran ibiltzekoak! 9:30etan harrera, gozoan,... 10etan hasteko, badator ·#Pozazkundea!

(seguidito en castellano)

Topaketa prestatzen lagundu nahi+elkarrengandik ikasi? Gaur (ap12). 15:00etatik aurrera Astran gaituzu!
Bilbotik? trenez (Atxuri/Boluetatik) zein autobusez (Abando/Renfe) orduro, eta erditan. Rafarentzat (ojalxxx@hotmail.com) edota Mangelentzat (manxxx@dinamxxx.com) autoan tokirik bai Bilbotik? Herri erdi-erdian dago!
Umeekin ? Ederto! 6 hilabetetik 13 urterako pilotxo bat badator! Oso espazio egokiak umeentzat Astran, eta konfiantzako jende heldua, umezalea eta prestatua ere ugari inguruan.

Azken orduko izen emateak (0€ ;-) eta zalantzarik?  pozazkundea@gmail.com ; 653.xxx.984
  • lotarako? debalde, garbi, txukun,...  koltxonetak berton! lozorroa norberak
  • bazkaritarako 5 €; berdin gurekin afaldu nahi baduzu
  • barazkiak, ortuariak, intxaurrak, ogie, gazta,... hozkailuan galtzen utzi barik, gero! Hamailketakoetan-eta konpartitu ditzakegu!
    • truke azokarako emoteko etxeko kontu eder horiek?  (diskak, liburuak, jantziak, janariak, jostailuak, danetarikoak,...) ekarri gura?
"Guretzat berdin dira astea eta jaia, lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia,... " bai, jakina, afalosterako talde-jolasak, xake-jokoa, match inprosibsazioa, saku-lasterketak, open mikroa, antzerkia, masajeak... ? Ideia denerako espazioa izango dugu!

Ezin etorri? laaaasai! datorren asteburuan desazkundeko lagunek gehiago, Bilbon!

Eo, +80 personas mñna + pasado (ap 13+14) en Astra,·#Pozazkundea!

De
Bilbao? Tren (Atxuri/Bolueta) y bus (Abando/Renfe) a las y media, cada hora. ¿En coche? Un hueco para Rafa (ojalxxx@hotmail.com). Mangel,... (manxxxl@dinamxxx.com)?
Con peques?  Ya hay una partida de entre 6 meses y 13 años,... ¿cuidado autoorganizado tutelado, verdad ;-)? 
Inscripción: (0€ ;-) eta zalantzarik?  pozazkundea@gmail.com ;  638.xxx.223
  • duermes en Astra? Gratix, limpito, gozo-gozo, colchonetas,... tráete el saco! 
  • comidas 5 €. Cenas idem
  • comida para traer y compartir para las entre horas? bien!
    • cachibaches, libros, ropa,... más cosas para dar? montaremos una mini-feria de trueke!
"Guretzat berdin dira astea eta jaia, lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia,... "  varias actividades, juegos, nohaceres,... para despúes de cenar.

¿Qué penita que no puedes venir esta vez? laaaasai! El prox finde, en Bilbao, l@s amig@s de Desazkundea la montan también chula!
¿Más cosillas?

muakaaa!!!

eleder
638.xxx.223

Gonbidatzen (I): pozazkundekoak

Pozazkunderako gonbidapen prozesuan erabilitako 1. e-mezua,...
...erantzun ederra izan zuen, eta gorde dezagun inoiz izpi-razio barik lotuko bagina edo,... ;-)!
Bezperatan (2-3 egun aurretik) 2. mezu hau bidali genien gero izena emandakoei eta,...

*************************
 Eo, eo! Ça va? Zelan bizi gara? ¡Pssst, pssst, que viene, que viene! 13+14 de abril en Gernika...topaketa mundiala! Bator, bator,... badator...

                  badator #POZazkUNdea :-)!                   +INFO

Ekonomian ere burujabe... eta burujai : -)!   Bizipozaren aldeko ekonomia ereduetarantz.

Zer aukera?                         Zer traba?                        Nola aurrera egin?


Aquí la invitación en castellano
Hazkunde ekonomikoa --> desazkundea --> POZazkunderantz joko dugu orain?

 
¿Se lo pasas, porfa, a la mayor diversidad de gente potencialmente interesada?
Al más trosqista y a la seguidora de Radio Intereconomía, lagun urkoei eta aitite-amamaei, amore guztiei lez auzoko "ozpin" horreri be, kolega onenari zein harroputz itxurakoari, artisauari, abokatuari, trobadoreari, medikuari, taxi-gidariari, a la corredora de bolsa, la abogada, el maestro, la emprendedora y a tantas mecenas potenciales,... :D!!!

Easy bizi ;-)!@Eleder_BuM
 
 
pd.
twitterren #PozAzkundea-gaz hasi gendun burrunbatxoa, FB eta horrelakoetan ere badabil,... recicla y reutiliza el texto de invitación a tu gusto, para que te sientas más cómodo viniendo a @AstraGernika

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2013/04/03

POZAZKUNDEA Astran (Gernika) Open Space apirilaren 13+14an. Egitaraua

bideo honetan duela hilabete batzuk Zerainen izandako espazio irekiko topaketaren laburpena iruditan, Open Space topaketak nolakoak izan ohi diren irudikatzeko. Antzeratsu joango da Pozazkundea.


Espazio irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.


gutxi gora-beherako egitaraua

ap 13
9:30 harrera
10:00 espazioa ireki (biribil osoa)
11:00 s+j/olasaldiak I
12:30 s+j/olasaldiak II
14:00 bazkaria, kafea, kopa, siesta... ;-)!
16:00 s+jolasaldiak III
17:30 arrastiko barriak (biribil osoa)
____
18:30 iAUB kantaldia
19:30 BioDantza
21:00 afaria
24etan astra hutsik, lotarako isiltasuna,...

ap14
9:30 harrera
10:00 goizeko barriak (berrirekiera biribil osoan)
11:00 ekintza proposamenak
11:30 taldekako bilerak
13:00 ekintza-taldeen barriak
13:30 espazioa itxi (biribil osoan, banan-bana hitza hartuta, oso ederra, bertan zu ere nahi zaitugu!)
14:30 bazkaria

bum-bum, bum-bum, bum-bum, badator #POZazkUNdea, eta ederra izango da :D!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz







2013/03/25

Espazio Irekiko topaketa iruditan

Zerainen 2012ko azaroaren 9 eta 10ean fazilitatutako Zerain Herri Eredua espazio irekiko (Open Space) topaketa grabatu zuen Asier Gallastegi lagunak. Raul Fernandez de Pinedok editatuta, hona hemen espazio irekiko bat nolakoa izan ohi den ulertzeko bideo bat, lehendik geneukan zerrendari gehitzekoa, gure hizkuntzan eginda ezagutzen dugun lehenengoa,...

Espazio irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.

Gerniken gaituzu zain, ba hurrengo honetan ere, apirilaren 13+14an, PozAzkunderako espazio irekikoan! Irakurri gonbidapen-testua, eta animeu :-)!

Awuuu!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

Negua Joan da Ta... badator #PozAzkundea :-)!

Ahoz ahokoa parau barik, 
Gregen txartel-jasagaz moskeo-kanpaina,  
Auzolan ekimeneko lapikoa pol-pol, 
Twitter gero eta beroago,
 FBen gertu ja,
 Prezi agiria,

... 3 aste faltan PozAzkundea goraka!!! Hemen gonbidapen-testua eta xehetasunak.


Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz
 

2013/02/27

PozAzkundea badator! Espazio irekikoa Astran, ap 13+14ean


POZazkUNdea,       ap 13-14 Astra-Gernikan, espazio irekian (open space)

Ekonomian ere burujabe... eta burujai : -)! 
Bizipozaren aldeko ekonomia ereduetarantz.

Zer aukera? Zer traba? Nola aurrera egin?

Berria! (topaketaren laburpen-txostena)!
Aquí la invitación en ESPAÑOL
Eta hemen EGITARAUA 

Hazkunde ekonomikoa --> desazkundea --> POZazkunderantz joko dugu orain?
  
  • Ekonomia ala Eronomia? Zenbat jarduera absurdo eta suntsitzaile “adierazle ekonomikoen” alde? Nolako eragina du horrek guztiak gure osasunean, bizipozan, maitasunean,…?
  • Zer da zentzuzko lana? Zer ondo bizitzea? Zelan bizi gaitezke diru barik? Zelan bildur barik? Zatituta izan ote ditzakegu “lana” eta bizia?
  • Zer eragin daukate horretan guztian estatu egiturek, legeek, bankuek, itzalpekoek,…? Noren zerbitzuko da benetan diru-sistema? Nola funtzionatzen du horrek? Zer eragin dute arma- botika- eta kimika-industriek esaterako? Estatu independenteak burujabe ote dira?
  • Zein da istorio triste honen historia? Nola idatzi geure istorioak? Ze alternatiba daukagu orain, hemen? Zer daukagu egiteko? Nola hasi? Norekin?

Unjobbing     Emotearen ekonomia (gift economy)       Autosufizientzia               Artea   Permakultura  Auzolana   Herri-jantokiak      Burujabetza   Denbora-bankuak        Lan-banaketa    Easy bizi   Oinarrizko beharrizanak            Co-housing Ekonomia kritikoa    Izpiritua                Lagun-sareak          Gita      Kooperatibak    BiziKletak  Mafiak     Lur-ama        Lakabe (ekonomia partekatua)   TBaren eragina Gogo bete gogo          Banku Mundiala      Dirurik gabe bizitzea        Euskoa     WWOOF      Talde-baratzak    Slow    Banka etikoa     Bizipoza             Intsumisio fiskala        Osasuna            EHko herri-kooperatiba Crowdsourcing     Barne Poztasun Gordina (bpg)     Patakon           Komunalak   

Gai honetan sakondu egin nahi dugu. Horretarako topaketa parte hartzaile eta emankor honetara gonbidatzen zaitugu.

Eta azken aldian buelta asko egiten diegunez horrelako kontuei, lapikoan (www.pozazkundea.auzolan.info) sartzen ari gara horri buruzko osagai ugari. Bertan sartu nahi ditugu zeure ekarpenak eta zeuen eskuz idatzitako gonbidapenak ere. Gero egun t´erdi hartuko dugu elkarrekin ospatu, ikasi, hasi, hazi eta aurrera egiteko!

Noiz? Apirilaren 13 (9:30-18:00) eta 14 (9:30-16:00). Agendarako proposamenak egin nahi badituzu goiz heldu, mese! Eta libre-libre sartu eta irten, zure gogoaren arabera!   Non? Astran (Gernika)

Lotarako toki zabala dago Astran, doan. Beste aukera ugari ere, Gernikan bertan.
Bazkari herrikoi osasuntsua eta eKOnomikoa :-) Auzolanen eskutik, Astran bertan. (Hamaiketakoak-eta, nork bereak)

Umeekin etorri nahi? Primeran! Laguntzarik nahi? Beste edozertan lagundu ahal dizugu?
Eta, edozein eratako proposamenak egin nahi? Bai agenda formalerako bai ondorengorako?
Talde-jolasak, xake-jokoa, match inprosibsazioa, edo saku-lasterketak?
Botaaa!!! Bildur barik, danari tokie eitten saiatuko gara gu!
Izen ematea+Info: pozazkundea@gmail.com tel: 653.713.984.
Garaiz apunta zaitez, arren, espazioa antolatzeko denbora euki dezagun.

“Egun eta erdiko txapa batera ni? Ekonomia kontuei buruz? Pitzatu al haiz?” Laaaasai, espazio irekiko metodoaz (Open Space) egingo dugu (5 minutuko bideo honetan ikusi dezakezun antzean): parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena, autoeraketa,… eta oin bien legea  : -)!
Danetariko gaiak eta ekintzak proposatu ahalko ditugu.
Gai horien inguruan sakondu ahal izango dugu.
Ekintzarako espazioa ere hartuko dugu: proposamenak, taldeak, lehenengo urratsa
Solasaldien idatzizko txostena osatu eta  ikusgai izango dugu etengabe. Amaitzean, e-postaz

POZazkUNdea, gozagarri, errez, bizi-bizi,… baietz!

Astran elkartuko gara, bai?

2013/01/30

Astra, espazioa irekitzen


Astra Proiektua from astragernika on Vimeo.

Ordu erdiko bideo honetan, Astra gaur dena izan arteko prozesuaz mintzo zaizkigu saltsan ibilitakoak.
Inaugurazio egunean primeran pasau gendun :-)!

Apirilean bertan egotekoak gara, PozAzkundea topaketan,... astratarrekin, astratarren antzean, espazioa irekitzen.

Aizue, ze musika ederra imini dotsezuen bideoari!

Osasune eta bizi gogue :-)!

@Eleder_BuM    

www.flowandshow.blogspot.com  
www.in-fluyendo.blogspot.com 

www.bilbohiria.com/gaika/berbaz
www.elikaduraz.wordpress.com

2013/01/22

Usurbil Elikaduran ere burujabe? Nola? Espazio Irekikoa Usurbilen, otsailaren 2an

Datorren asteko larunbatean (ots 2), espazio irekiko topaketa Usurbilen!
Klikatu irudiaren gainean gonbidapen-testua eroso irakurtzeko
Gonbidapen-testuan honako ikerketa-lan hau aipatzen da (Usurbilen baratzeko lur azalaren beharrak kalkulatzeko txostena), begiratu nahi duenarentzat.


  


Gaia, oso interesgarria: zer egin Usurbilen ahalik burujabeen izateko elikadura kontuan?

Egunbeteko topaketa izango da, baina kartelean iragartzen dugun moduan,...bizi-bizia, elkarrekin sortzekoa, ase egiten gaituen horietakoa,..

Tokiko ekimenetan eta elikadura burujabetzan interesatua?

Etorri Usurbila otsailaren 2an, oso topaketa aberatsa izango da eta!

Hara, lagun batek bidali berri digun ezusteko mezua, gorakada eragiten duten horietakoa,...:-)!
"Usurbiltzenen burujabetzari buruzko kartela MUNDIALA!!! asko asko gustau zitek... "  
(kartela Igor Zabalzak egina; testua egosi Iñaki, Gabi, MariKarmen eta lauron artean)


Osasune eta bizi-gogue :-)!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz









2012/12/13

Sendabelarrak (bideo-sorta)

Azken urteotan bideo-bilduma egin izan dut, gogoko gauzak gertu izateko.
Hemen dituzu, euskerazko, esapinolezko eta ingelesezko blogetan sakabanatuak.
http://burumapak.blogspot.com.es/search/label/bideoak
http://in-fluyendo.blogspot.com.es/search/label/video
http://flowandshow.blogspot.com.es/search/label/video


Eta hau, bidali izan diguten azkena, sendabelarrak.




Bideook, hein batean, buruko senda-belar balira!
Sendabelarrak/buru-mapak: antzera: erradialtasuna; osasunarekikoa (1. osasungarri? neurrian; mingarri? izan leike); bakoitzaren arabera

mila pott,

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

2012/07/24

Osasuna, osotasuna _Open Space (abuzt 5+6an) Ibarrangelura bai?

 

Barria! hemen topaketa osteko TXOSTENA, parte-hartzaileen artean eginda

Acá la invitación en español

Osasuna, Osotasuna
open space
AutoGestando Salud
Abuztuaren 5 (10-18)   eta  6an(10-14)   iBARRANGELUn (Bizkaia)
Guztiok dugu osasunaren eta gaixotasunaren inguruko esperientzia. Neska zein mutil, adin guztietan, egoera ekonomiko guztietan, munduko edozein txokotan, auzoan eta eskaileretan, ...
...Anbulategiak. Animoa. Ariketa fisikoa. Baja. Bakunak. Beldurra. Bizi-poza. Botikak. Drogak. Ebakuntza. Elikadura. Erditzea. Errezetak. Etxez etxeko laguntza. Farmazia. Gaixorik. Ginekologoa. Haserrea. Heriotza. Ospitaleak. Iruzurra. Istripuak. Kontagioa. Kontrakzioak. Kopagoa. Kurandero.ak. Lana. Medikua. Mina. Minbizia. Nerbioak. Osa-kidetza / eri-kidetza. Osasun pribatua. Osasun publikoa. Planetaren osasuna. Plazeboa. Senda-belarrak. Sexua. Sukarra. Terapia. Traumatismoak. Txamanak. Txartela. Umorea. Zahartzaroa. Zaintiratuak...
Zer da osasuntsu bizitzea? Zeintzuk dira bizimodu osasungarriak? Nola egin aurre gaixotasunari? Fidagarriak al dira osasun sistema ofizialak? Eta osasun-bide alternatiboak? Zer egin osasun-iruzurren gainean? Zein aldaketa nahi dugu osasun-sisteman, hezkuntzan eta gizartean, oro har? Osasuntsu bizitzeko, zer egin dezakegu auzolanean?
NOIZ: 2012ko Abuztuak 5ean (10-18) eta 6an(10-14)
(eta abuztuaren 3-4an, toki berean, Osasun Publiko Kooperatiboa mintegia, gazteleraz)
NON: iBARRANGELU ko kultur-etxean – Bizkaia
·         Jan-edanak+bazkalorduak tokian bertan edo norberak ekarrita.
·         Doan lo egiteko aterpea eta kanpatzeko tokia, (aurrez abisatu.
·         Umeak oso ondo etorriak! Behar duten arretaz hartuko ditugu.
·         Bestelako premiarik? Deitu lasai!
INFO+IZEN-EMATEA: auzolan@riseup.net 653713984

Beste urrats bat osasunaren alde… 
eta ederra izango da! 
Animatzen?
Laguntzaile: Busturialdea Auzolanean; BizIzpi Solasaldiak

Metodoaz: Biribilean bilduko gara eta modu
“horizontalean” jardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi ditugun gai guztiak mahai gaineratuko ditugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu